- EBAZPENA, 2022ko uztailaren 4koa, HABEko zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko uztailaren 4koa, HABEko zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3232
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/04
- Argitaratze-data: 2022/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
2022ko maiatzaren 4an argitara eman zen EHAAn HABEko zuzendariaren 2022ko apirilaren 20ko Ebazpena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka baterako deialdia egiten duena.
Deialdi horren baitan izendatutako hautapen-batzordeak ebazpenaren VIII. 4 oinarria betez, 2022ko ekainaren 23an egindako bileran, deialdian izandako eskabideak zehatz-mehatz aztertu ondoren, beka hori esleitzeko eta ordezkoak izendatzeko proposamena egin zion zuzendaritza honi.
Hautapen-batzordearen proposamenak aztertuta eta deialdiaren IX. oinarrian aurreikusitakoa kontuan hartuz, hau
Lehenengoa. Hautagai honi ematea helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka:
Pérez González, Mikel.
Bigarrena. Ordezkoak izendatzea, izendatutako hautagaiak esleipenari uko egingo balio, edo, deialdi-ebazpenean aurreikusitako beste gertakariren bat tarteko, beka onartuko ez balu, hurrenkera honen arabera:
Maioz Basterretxea, Laura.
Alustiza Bachella, Ignacio.
Rodrigo Gallo, Aitziber.
Otaegi Etxezarreta, Iñigo.
Vazquez Villa, Itsaso.
Hirugarrena. Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.
Donostia, 2022ko uztailaren 4a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.


