- EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2023 urteko ediziorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2023 urteko ediziorako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 4134
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/08/30
- Argitaratze-data: 2023/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (EHAA, 8. zk., 2004ko urtarrilaren 14koa) Gaztemundu programa arautu zuen, zeina martxoaren 31ko 38/2015 Dekretuak aldatu baitzuen (EHAA, 65. zk., 2015eko apirilaren 9koa). Programa horren bitartez, euskal etxeetako gazteek egonaldia egingo dute Euskadin, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzaturik, hemengo errealitatera hurbil daitezen. Egonaldi horretan, onuradunek eurentzat antolatzen diren lan-jardunaldietan, eztabaida-foroetan eta kultur guneetara, erakundeetara eta turismo guneetara egingo diren bisitetan hartu beharko dute parte.
Dekretu horren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera, 2023ko ekitaldirako laguntzetarako deia egin behar da.
Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez onartu zen Lehendakaritzaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.
Lehendakaritzaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak jasotzen duenez, Lehendakaritzaren jarduera-esparruetako bat Nazioartekotzeko Esparru Estrategia/Euskadi Basque Country 2025 da. Estrategia horren lehen ardatza «Euskadi Basque Countryren kanpo-posizionamendua hobetzea» da, eta aurreikusten du Euskal Komunitate Globala eraikitzea, ondo artikulatua eta dinamikoa, egungo egituretan oinarrituta hor sartzen dira, esate baterako, Euskal Etxeak, eta kideen arteko interakzioa errazteko bitarteko eta tresna berriak erabilita. Programa honek helburu hori betetzen laguntzen du.
Hori dela eta, honako hau
Gaztemundu programarako deia egitea, 70.000 euroko zenbatekoarekin, euskal etxeetako gazteek 2023ko egonaldia egin dezaten Euskadin. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
Datu pertsonalak kanpoan den euskal komunitateari laguntzak eta dirulaguntzak ematea izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.
Arduraduna: Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.
Helburua: eskabidea egiten duten kanpoko euskal komunitateetako pertsonei edo erakundeei laguntzak eta dirulaguntzak ematea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileen kategoriak datuen komunikazioa: Euskal Etxeak.
Eskubideak: interesdunak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta araudiaren arabera dagozkion beste eskubide batzuk ere.
Araudia:
8/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoa.
38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Gaztemundu programa arautzen duen abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan ezarritakoaz gainera, aurtengo deialdirako hauek aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta azken hori garatzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 30a.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.
Lehenengoa. Xedea.
Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako deia egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2023ko abenduaren 10etik abenduaren 21era.
Gaztemundu programaren aurtengo edizioaren gaia euskal diasporako gazteak kultur kudeaketan trebatzea da. Horretarako, trebakuntza teoriko-praktikoko eta zuzeneko esperientziako programa bat eskaini nahi da, gela batean emango diren saio teoriko-praktikoak eta kultura-kudeaketako jardunbide egokien kasu paradigmatikoetara egingo diren bisitak konbinatuz. Hori guztia euskal etxeen funtzionamenduan eragin positiboa izan dezan. Jarduera hau Euskal Gizataldeen VII. Biltzarrean onartutako 2020-2023 Ekintza Instituzionalaren Lau Urteko Plana betetzeko egiten da.
Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.
Bigarrena. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
18 eta 35 urte bitartean izatea 2023ko urtarrilaren 1ean.
Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea.
Ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
Gaztemundu programako egonaldiren baten onuraduna ez izatea programa arautu zenetik, hau da, 2003tik.
Gehienez 15 lerroko sinopsia hau da, aurkezpen-laburpen bat eta gehienez 2 minutuko iraupena izango duen bideo bat bidaltzea, non hautagaiak kultura-kudeaketarako proposamen bat egingo baitu zentzu zabalean: lehenik, sinopsian aurkeztu, eta bigarrenik, bideo digitalean garatu.
Hirugarrena. Zenbatekoa.
Gaztemundu prestakuntza-programara 2023rako 70.000 euro bideratu dira guztira; Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik dator zenbateko hori.
Laugarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Ebaluazio-batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:
Sinopsiaren eta bideoaren balorazioa 40 puntu, gehienez.
Eskatzailearen antzinatasuna eta parte hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean 40 puntu, gehienez.
Euskara jakitea 10 puntu, gehienez.
Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea 10 puntu, gehienez.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egingo ditu Gaztemundu programak berekin dakartzan kudeaketa-zereginak.
A irizpidea: «Idatzizko sinopsiaren eta bideoko grabazioaren balorazioa». Aurkeztu beharko da: gehienez 15 lerroko sinopsi bat, proiektua aurkezteko, eta proiektu hori garatzen duen 2 minutuko bideo digitala, gehienez. Sinopsiari eta bideoari, biak batera, 40 puntu emango zaizkie gehienez, eta honako hauek hartuko dira kontuan:
Proiektua aurkezteko sinopsiaren eta garapenerako bideoaren edukiak ondo antolatzea, eta erraz jarraitzeko modukoa izatea 10 puntu, gehienez.
Azaldutako gaia ezagutzea, gaia ondo ezagutzen dela eta azalpen sinesgarria ematen dela islatuz 10 puntu, gehienez.
Hautagaia balioestea: programan parte hartzeko hautagai egokia zergatik den azalduz 5 puntu, gehienez.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta ez sexista, komunikazio-trebetasunak ondo erabiliz, hiztegia, gramatika eta adierazpen-baliabideak zuzen eta era ez sexistan erabiliz 5 puntu, gehienez.
Informazioaren zehaztasuna, aurkeztutako informazio guztia argia, doia eta zehatza izan dadin saiatuz 5 puntu, gehienez.
Proiektuaren azken aurkezpena (sinopsia + bideoa), aurkezpena girotzeko eta egiteko irudimena erakutsiz: sinopsia eta bideoa 5 puntu, gehienez.
B irizpidea: «Eskatzailearen antzinatasuna eta dagokion euskal etxeko bizitza sozialean duen parte-hartze maila».
Puntuazioaren baremazioa, 40 puntu gehienez, honela egingo da:
Bazkidearen antzinatasuna partaide den erakundean 10 puntu, gehienez.
Erantzukizuna eskatzen duten zereginetan jarduteagatik:
Iraganean euskal etxea kudeatzen arduradun karguak izan dituztenei, baina ebazpen hau argitaratzen den egunean horrelakorik ez dutenei 5 puntu, gehienez.
Ebazpen hau argitaratzen den egunean berariazko zereginen bat edo erantzukizunen bat dutenei zuzendaritza batzordeen alorretik kanpo, hala nola gazte-taldeetan, dantzetan, liburutegian eta abarretan 5 puntu, gehienez.
Ebazpen hau argitaratzen den egunean, arduradun-karguak izatea zuzendaritza-batzordeetako kide gisa edo kudeaketa eginkizun orokorretan 10 puntu, gehienez.
Ebazpen hau argitaratzen den egunean erakundeko arduradun-karguren bat izatea; adibidez, erakundeko presidente, idazkari edo diruzain 10 puntu, gehienez.
Puntu bat emango da dena delako euskal etxeko bazkidetza-urte bakoitzeko, eta puntu bat ardurako karguan emandako urte bakoitzeko.
C irizpidea: «Euskara jakitea». Euskararen ezagutza honela egiaztatuko da 10 puntu, gehienez:
Euskara maila egiaztatzeko egindako proba ofizialen bidez. 5 puntu emango zaizkio B1 maila egiaztatu duenari, eta 10 puntu, B2 maila edo handiagoa lortu duenari.
Euskal Etxeko Presidentearen egiaztagiri bidez, ikasten emandako ikasturteen arabera. Bi puntu emango zaie Etxepare Euskal Institutuak edo beste erakunde ofizial batek onartu eta finantzatutako ikasturte bakoitzeko 10 puntu, gehienez.
D irizpidea: «Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea». 10 puntu emango zaizkio Euskal Herrian inoiz egon ez denari.
Hautaketa-prozeduran onartzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte eskabidea egiten dutenek.
Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.
Eskabideak hona bidali behar dira: Lehendakaritza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 VitoriaGasteiz, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean 16.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita. Eskaerak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki-eredua erabili beharko da, eta inprimakiak web orri honetan egongo dira interesdunen esku: www.euskadi.eus/euskaldunak
Agiri hauek erantsi behar zaizkio eskabideari:
Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.
Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzailearen bazkidetza egiaztatzeko, hau da, ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide dela deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Horrez gain, euskal etxeak adierazi beharko du bere gain hartzen dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzeagatik sor daitezkeen gastuak.
Euskal etxeak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte euskal etxearen bizitza sozialean, eta, hala bada, zuzendaritza-batzordeetako arduradun-karguetan edo kudeaketa-lan orokorretan, denboraldiak zehaztuta.
Gehienez 15 lerroko sinopsia idaztea eta gehienez 2 minutuko bideo baten grabazio digitala egitea. Hautagaiak, sinopsian, dagokion euskal etxearentzako kultur kudeaketako proposamen bat aurkeztuko du, eta, gero, bideoan garatu egingo du. Kultur kudeaketa hori zentzu zabalean ulertuko da; hau da: kanpoan den euskal komunitatearen erreferentzia-esparruaren barruko kudeaketa-proiektu bat izan beharko da.
Euskararen ezagutzaren egiaztagiria.
Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Herria inoiz egon gabekoa dela adierazten duena.
Eskatzaileak sinatu behar du eskaria.
Seigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zazpigarrena. Ebaluazio Batzordea.
Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Concepción Quintana Aguirre andrea, Kanpo Harremanen zuzendaria, batzordeburua.
José Manuel Meaurio Antón jauna, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.
Benan Oregi Ińurrieta jauna, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.
María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritzatik, batzordeko idazkaria.
Zortzigarrena. Prozedura ebaztea.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak ebatziko du Gaztemundu programaren deialdia, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena kontuan izanda.
Izen-abizenak:
Jaioteguna:
Jaiolekua:...................................... Herrialdea:
Posta-helbidea: kalea:
Posta kodea...............Hiria:....................Probintzia:................. Herrialdea:
Helbide elektronikoa:
Zer euskal etxetakoa:
CURRICULUM VITAE:
Egindako ikasketak edo zer ikasketa egiten ari den (kurtsoa adierazi):
Lanean egun: Bai Ez:
Baiezkoan, zein lanbide eta lanpostutan:
Hizkuntzak:
Ama hizkuntza:
(Ikus .PDF)
EUSKADIREN EZAGUTZA
Adierazi zenbat aldiz egon zaren Euskadin eta zer urtetan:
..................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
Eskatzaileak ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
Data eta sinadura:
Inprimaki honekin batera, deialdi ebazpenaren bosgarren oinarriko 2. paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2023ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.
- Ikus: 38/2015 DEKRETUA, martxoaren 31koa, Gaztemundu programa arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
- Ikus: 316/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Gaztemundu programa arautzen duena.