Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Eubako (Amorebieta) trenbide-pasagunea kentzeko eta oinezkoentzako igarobidea eraikitzeko proiektua». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Eubako (Amorebieta) trenbide-pasagunea kentzeko eta oinezkoentzako igarobidea eraikitzeko proiektua».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5671
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/30
  • Argitaratze-data: 2023/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Trenbide Sareak (ETS) zirkulazio-intentsitate handia duten trenbide-pasaguneak kentzeko garatu duen politikak hainbat azterlan sortu ditu proiektuaren esparruan, hala nola:

Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko trenbideetako trenbide-pasaguneak kentzeko edo hobetzeko azterlana (1994ko uztaila).

EAEren mendeko trenbideetan trenbide-pasaguneak kentzeko edo hobetzeko azterlana eguneratzea (Bizkaia) (2001eko martxoa).

Euskal Trenbide Sarearen Bilbao-Donostia trenbideko Euba-Iurreta tartea bikoizteko proiektuaren barruan dagoen Bernabeitiako trenbide-pasagunea kentzea.

Euskal Trenbide Sarea ETSren trenbide-pasaguneei buruzko azterlanak (2010eko uztaila).

Bilbao-Donostia lineako Bernabeitiako trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektua (2010eko abendua).

Azken puntuan aipatutako trenbide-pasagunea kentzeak nolabaiteko desadostasuna sortu zuenez udalerrian, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak trenbide-pasagunea kentzea planteatzen du, bi egituraren bidez: batetik, proiektu honen xede den oinezkoentzako pasagunea eraikitzea, Euba auzoaren herrigunearen ondoan, eta, bestetik, ibilgailuen zirkulaziorako gaineko pasabide bat sortzea, proiektu independente baten xede izango dena eta egungo trenbide-pasagunearen hegoaldean kokatuko dena.

Proiektuaren xedea, beraz, ETSk eskatutako eskakizun teknikoak betetzen dituen eta Euban (Amorebieta) oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko eta Bilbao-Donostia linean egun dagoen trenbide-pasagunea kentzeko egin beharreko obrak zehaztu eta baloratuko dituen eraikuntza-proiektu bat idaztea da.

Pasagunea Eubako herrigunearen hego-ekialdeko ertzean dago, herrigunea BI-4337 errepidearekin eta Bernagoitia auzoko landa-eremuarekin lotzen duen bidean.

Trenbide-pasagunetik mendebalderantz, trenbideak zeharkatzen dituen errepidea foru-errepidea da (BI-4337 errepidea). Errepide horrek Eubako herrigunea eta N-634 errepidea lotzen ditu Bernagoitia auzoko baserri sakabanatuekin, trenbidearen mendebaldeko ertzean. Hurbilen dagoen baserria 100 m-ra dago, eta bideak gutxi gorabehera 6 m-ko zabalera du, nahiz eta trenbide-pasagunearen inguruan zabalera 9 m-raino zabaldu.

Bideen ekialdeko ertzean, Durangorako norabideko trenbide-pasagunetik, hiri-bide bat dago, gaur egun Eubako herrigunea aparkaleku eta laborantza-soro gisa erabiltzen den zelaigune batekin lotzen duena.

Pasabide berriak Euba auzoa eta BI 4337 Euba-Bernagoitia errepidea lotuko ditu. Pasabiderako ekialdeko sarbidea harri-lubetaren gainean dauden eskaileretatik egiten da. Eskailera horren ondoan kontrahorma bat dago, lauza bat pasabidearen bidegurutze-kotaraino igotzeko, lau eskailera-zatiren bidez. U formako alderantzizko habe bikoitz baten bidez gurutzatzen dira bideak. Habe hori hormigoi aurrefabrikatuzkoa da, eta 93,42 kotara abiatzen da, 3,50 m-ko zabalerarekin. Habe hori bi fuste biribiletan oinarritzen da mendebaldean, eta mendebaldean kontrahorma funtzioa hartzen duen hormigoizko harri-lubetan.

Mendebaldean, pasabidea 93,75 metroko kotan lehorreratzen da, ibilbidean 5,30 metroko galibo minimoa utzira. Pasabidearen irteerak, alde batetik, dagoen landa-bidearekin eta, bestetik, BI-4337 Euba-Bernagoitia errepidearekin lotzeko aukera emango du. Errepide horren kotara iristeko, bi puntuen arteko kota-aldea gaindituko duen bide bat eraiki behar da, hormigoizko harri-lubeta batean oinarrituko dena. Harri-lubeta horri esker, plataforma bat sortuko da dagoen mendi-magalaren ondoan.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua laurehun eta hirurogeita bederatzi mila hirurehun eta hogei euro eta hogeita zazpi zentimokoa (469.320,27) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua seiehun eta hirurogeita hamabost mila zazpiehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita zazpi zentimokoa (675.774,27) dela, BEZ barne; eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua: bostehun eta hirurogeita hamar mila zazpiehun eta hemeretzi euro eta berrogeita lau zentimokoa da (570.719,44).

Obrak egiteko zortzi (8) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua, eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du garraioaren azpiegitura-sareko obren proiektuak onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. «Eubako (Amorebieta) trenbide pasagunea kentzeko eta oinezkoentzako igarobidea eraikitzeko proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZ barne, seiehun eta hirurogeita hamabost mila zazpiehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita zazpi zentimokoa (675.774,27) da, eta obrak egiteko epea zortzi (8) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena. Eraikuntza-proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.