Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia argitaratzeko dena, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak esleitzen baitira enplegu zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak finantzatzeko 2023an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia argitaratzeko dena, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak esleitzen baitira enplegu zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak finantzatzeko 2023an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1328
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bileran hartutako erabakiaren bidez, baliabide ekonomikoak esleitu ditu enplegu zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak finantzatzeko 2023an, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren n) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio erabaki hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko saioan hartutako erabakia argitaratzea, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak esleitzen baitira enplegu zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak finantzatzeko 2023an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok. Erabaki hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Ohartaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak baliabide ekonomikoak esleitzeko hartu duen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARA GLORIA MGICA CONDE.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAAn argitaratua, 16. zenbakian). Bada, II. kapituluaren 3. ataleko 1. azpiatalean arautzen ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak (desgaitasuna duten pertsona kontratatuen soldata-kostuaren finantzaketa kontratu bakoitzaren indarraldian).

Dekretu hori aldatu egin du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak (irailaren 14ko EHAA, 176. zk.), eta organismo autonomo horren Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari esleitu dio 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. atalean (Enplegurako laguntzak enplegu-zentro berezietan) araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 37. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den II kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera.

Gainera, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Aginduak aldatu egiten du 168/2019 Dekretuaren 36. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko dirulaguntza, eta lanbide arteko gutxieneko soldataren % 55ean ezartzen du, kontratatutako pertsonak laneratzeko zailtasun bereziak dituzten desgaituak direnean. Ondorio horietarako, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonatzat hartuko dira, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 3.2 artikuluan jasotakoez gain, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak, baldin eta % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta badute.

Bestalde, 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinarazten jarraitzea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.

Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus Dirulaguntza horiek lagungarri dira Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegurako aukera-berdintasuna eta merkatu arruntean benetako laneratzea lortzeko tresnak indartzea helburu estrategikorako, eta enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzea finantzatzen dute.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, organismo autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

190.000 euro bideratuko dira enplegu zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak finantzatzeko 2023an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 1. azpiatalean arautu ziren laguntzok.

Laguntzen bolumen osoak ez du gainditu behar zenbateko hori edo, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartzen baldin bada, aldaketak dakarren igoera egin ondorengo emaitza. Eguneratzerik izango balitz, EHAAn argitaratu beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.

Dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa; eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian.

Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0137611

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpeta atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Eskabideak, halaber, ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetu ahal izango dira. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.