- EBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1115
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/17
- Argitaratze-data: 2023/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), zeina urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak aldatu baitzuten (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA), alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera, ikasturte bakoitzean, egokitzeko asmoz.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaren bidez (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA), lanpostu-zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten zieten zehazteko irizpideak ezarri ziren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei zegokienez.
Urtarrilaren 24ko 10/2023 Dekretuaren bidez (otsailaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako maisu-maistren kidegoa alde batera utzita lan-legepeko irakasleentzat eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostu-zerrenda onartu zen, 2022-2023 ikasturterako.
Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak berratxikitzeko prozesua egin da ukitutako ikastetxeetan. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
I. eranskina: lekuz aldatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutatik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen-mota.
II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutara berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen-mota.
VI. eranskina: bateratze- eta banatze-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere. Era berean, prozesu honetan eta aurrekoetan lekuz aldarazitako pertsonak zerrendatzen dira, zehaztuta izaera hori zein urtetan lortu zuten.
VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.
Langileak birbanatzeko prozesu honek 2022-2023ko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.
(Ikus .PDF)


