Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimendu-domina jaso duten pertsonen eta larrialdietako eta babes zibileko merezimendu-plaka-diploma jaso duten erakundeen zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimendu-domina jaso duten pertsonen eta larrialdietako eta babes zibileko merezimendu-plaka-diploma jaso duten erakundeen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 460
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/12
  • Argitaratze-data: 2023/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimenduaren domina eman zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 23ko Ebazpenean eta larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma eman zuten 2022ko abenduaren 23ko ebazpenetan xedatutakoa kontuan hartu da.

Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.4 artikulua ikusi da. Beraz, honako hau

Lehenengoa. Jakinaraztea Segurtasuneko sailburuordeak, 2022ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun domina eman diola honako honi:

David Lpez de Letona.

Bigarrena. Jakinaraztea Segurtasuneko sailburuordeak, 2022ko abenduaren 23ko ebazpenen bidez, larrialdietako eta babes zibileko plaka-diploma eman diela honako hauei:

Bilboko Udaleko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Donostiako Udaleko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Vitoria-Gasteizko Udaleko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Arabako Foru Aldundiko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Suteen Itzaltze eta Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzua.

Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzua.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua.

Bizkaiko Basalan, A.B.

Hirugarrena. Pertsona eta erakunde horiek domina edo plaka-diploma bat jasoko dute.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.