Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/02
  • Argitaratze-data: 2024/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2024ko apirilaren 8ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten du.

  2. 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren 16. artikuluak jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

    Hori dela eta,

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea, bai eta dirulaguntzarik jaso ez dutenena ere, eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.