- EBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2270
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/04/25
- Argitaratze-data: 2024/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Jon López Martín jauna.
Igor Otxoa Odriozola jauna.
Ainhoa González Sanchiz andrea.
Luis Oza Unanua jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


