Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2024ko azaroaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, EAEko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2024ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 22koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, EAEko elkarte edo fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2024ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 5666
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/22
  • Argitaratze-data: 2024/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, EAEko elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen 2024rako.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideetan atzera egitea onartzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera. Laguntza horiek minimis izaera dute, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2831/2023 (EE) Erregelamenduari lotuta daude (2023-12-15eko EBAO, L 2831. zk.).

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2024ko azaroaren 22a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

ALBERTO ALONSO MARTIN.