- EBAZPENA, 2025eko azaroaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda (film luzeen modalitatea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko azaroaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda (film luzeen modalitatea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5387
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/18
- Argitaratze-data: 2025/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko ekainaren 20an argitaratu zen EHAAn 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egiten duena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren 11.2 artikuluan ezarritakoa jarraituz (agindu horren bidez, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egin zen), ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen horretaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egindako jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Argitara ematea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideen zerrenda (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)


