- EBAZPENA, 2025eko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, erankunde honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, erankunde honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 3202
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/24
- Argitaratze-data: 2025/07/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragarri zen, eta bertan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia; 520010 kodea, 184 dotazioa.
Bigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 24a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


