- EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia ebazten duena, 2025erako (Erein Programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia ebazten duena, 2025erako (Erein Programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4533
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/07
- Argitaratze-data: 2025/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2025eko maiatzaren 2an, arau erregulatzaile hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (81. zk.): Agindua, 2025eko apirilaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira, 2025eko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak (Erein programa):
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/erein-2025/web01-tramite/eu/
Eskaerak aztertu ondoren, behin betiko ebazpenaren proposamena helarazi zitzaion Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari.
2025eko irailaren 17an, laguntza-deialdi hau emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena eman zen, eta organo erabakitzaile honek jaso egin zuen.
Aipatutako arau erregulatzaileak ezartzen duenez, laguntzak ematea edo ukatzea Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak erabakiko du, Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak egindako ebazpen-proposamena oinarri hartuta.
Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren pertsona edo erakundeei laguntzak ematea eranskin horretan adierazitako helbururako eta eranskinean adierazitako zenbatekoekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.
Ebazten den zenbatekoa, guztira, 9.170.023,12 eurokoa da.
Bigarrena. II Eranskinean ageri diren pertsonei edo entitateei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.
Hirugarrena. Jarduketak gauzatzeko epea 2026ko abenduaren 31n amaituko da beranduenez, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen inbertsioak eta/edo gastuak baino ez dira diruz lagunduko. Salbuespen gisa, exekuzio-epe hori zabaltzen duten luzapenak eman ahal izango dira, baldin eta luzapen hori behar bezala justifikatuta badago eta jarduketa horiek amaituta egon behar zuten eguna baino hilabete lehenago eskatzen bada.
Laugarrena. Baimenak eta/edo lizentziak nahitaezkoak diren kasuetan, horiek benetan eskuratzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen.
Ebazpen honen aurka, pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean.
Aurkezteko epea: hilabete, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunek edo entitateek, espedientera hemen sar daitezke:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Informazio gehiago: 012 edo 945 01 80 00 telefonoetan.
Gainera, honako hauek ere erabil daitezke: Harremanetarako Postontzia, Telegram eta aurrez aurreko zerbitzua (Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoak); kontsultatu hemen:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


