- EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza amaitutzat ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza amaitutzat ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4476
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/09
- Argitaratze-data: 2025/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justiziako sailburuordearen 2025eko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 71. zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2024ko urriaren 24ko Aginduarekin bat etorriz (azaroaren 12ko EHAA, 220. zk.), honako hau
Lehenengoa. 2025eko abuztuaren 1eko eraginez, Estíbaliz Mota Melori onartutako dirulaguntza bertan behera uztea, hark uko egin dionez.
Bigarrena. Interesdunari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen, honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkez baitiezaioke Berdintasun, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea du, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 9a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


