- EBAZPENA, 2026ko apirilaren 13koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kanpo-harremanetarako teknikari espezialista izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko apirilaren 13koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kanpo-harremanetarako teknikari espezialista izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 1732
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/13
- Argitaratze-data: 2026/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau
Lehenengoa. Jose Manuel Meaurio Antón jaunak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kanpoharremanetarako teknikari espezialista izateari utz diezaiola (kodea: 511291; dotazioa: 9); eta egindako lanarengatik eskerrak emanez.
Bigarrena. Kargutik kentze horrek 2026ko apirilaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.


