- EBAZPENA, 2026ko irailaren 11koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Agindu horren bidez, ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 11koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Agindu horren bidez, ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4165
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/11
- Argitaratze-data: 2026/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, ekonomia zirkularreko berrikuntzarako oinarri arautzaileak onartu, eta 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egin zen. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko abenduaren 22an.
2026ko martxoaren 26an, eskaerak aurkezteko epea amaitu zen, eta guztira 33 eskaera jaso ziren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean, honela banatuta:
(Ikus .PDF)
2026ko ekainaren 15ean eta 18an, atzera egiteko bi ebazpen eman ziren espediente hauetan:
(Ikus .PDF)
2026ko ekainaren 17an, Balorazio Batzordea bildu zen, horretarako eratua, eta dagokion ebaluazio txostena egin zuen. Txosten hori deialdia kudeatzen duen organoari helarazi zaio.
2026ko uztailaren 6an, Trantsizio Energetikoko sailburuordearen Ebazpen Proposamena egin zen, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazteko, agindu horren bidez ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita.
Proposamen hori dirulaguntzen eskatzaileen esku jarri zen, egoki iritzitako alegazio eta ohar guztiak aurkez zitzaten.
Emandako epean, alegazioak jaso dira 014-INNO-EC/26 espedientearen gainean, zeina «Agregakinen sektoreko enpresentzat Produktuaren Ingurumen Aitorpenak (DAP/EPD) egiteko tresna bat garatzeko proiektua gauzatzea» proiektuari baitagokio. Alegazioak aztertu ondoren, ondorioztatu da alegazioek ez dutela jasotzen hasierako balorazioa aldatzeko moduko argudio berririk, zenbatespen kuantitatibo, oinarri-lerro, agertoki, merkataritza-konpromiso edo adierazle egiaztagarriei dagokienez.
Beraz, deialdia izapidetzen jarraitu behar da, ebazpen-proposamenean adierazitako moduan ebazteko.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, ekonomia zirkularreko berrikuntzarako oinarri arautzaileak onartu, eta 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egin zen.
2026ko abenduaren 9ko Aginduan jasotako izapideak egin ondoren, bidezkoa da laguntza emateko ebazpena ematea, deialdiaren 21. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
Trantsizio Energetikoko sailburuordeak eskumena du pertsona onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak behin betiko zehazteko, aipatutako aginduaren 3. eta 4. oinarrietan xedatutakoaren arabera.
Arau hauek ikusi ondoren: Agindua, 2025eko abenduaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikagarria den beste arau oro
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan xehatzen diren proiektuetarako eta zenbatekoetan.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren entitateei eskatu duten dirulaguntza ezestea, bertan xehatzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean, aurrekontu-zuzkidura ez izateagatik diruz lagundu ez ziren proiektuei dirulaguntza emateko lehentasun-hurrenkera argitaratzea.
Laugarrena. Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren 22. oinarrian xedatutakoari jarraituz, agindu horretan ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta 2026ko ekitaldiko deialdia egiten baita.
Bosgarrena. I. eranskinean dago jasota diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea. 2025eko abenduaren 9ko Aginduaren 9. oinarriak ezartzen duen bezala, proiektua gauzatzeko epea entitate onuradunak berariaz ezarritakoa da, berrikuntza prozesuaren ondorioz gerta daitezkeen desbideratzeak kontuan hartuta; nolanahi ere, proiektuak gauzatzeko oinarri horretan ezarritako gehieneko epea errespetatu beharko da.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren baldintza espezifikoekin lotutako eta behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta, pertsona onuradunak, ezarritako gauzatze epealdia amaitu baino lehen eta gutxienez hilabete lehenago, xedatutako epealdia luzatzeko eskatu ahal izango du. Luzapenaren iraupena ezin da izan eskaeran zehaztutako gauzatze-epealdiaren erdia baino luzeagoa. Luzapen eskaera Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko Sailburuordetzara bidali beharko da egoitza elektronikoko helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Hasieran proiektua gauzatzeko emandako epealdia amaitu baino lehen eman beharko da beti luzapen-eskaeraren ebazpena. Luzapen-eskaera ez bada ebazten hasieran emandako epealdia amaitu baino lehen edo eskaera aurkeztu ondoko hiru hiletan, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute.
Seigarrena. Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai, halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko abenduaren 9ko Aginduaren 25. oinarrian haientzat jasotako betebeharrak.
Zazpigarrena. Ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko iragarki oholean argitaratzeko agintzea, eta interesdun bakoitzari banan-banan jakinaraztea.
Zortzigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 11.
Trantsizio Energetikoko sailburuordea,
IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.
(Ikus .PDF)


