- EBAZPENA, 2026ko irailaren 22koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, deialdia egiten duena Uraren Euskal Agentziako administrari orokorraren bi lanpostu txanda-kontratu bidez behin betiko betetzeko, eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 22koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, deialdia egiten duena Uraren Euskal Agentziako administrari orokorraren bi lanpostu txanda-kontratu bidez behin betiko betetzeko, eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4260
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/22
- Argitaratze-data: 2026/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren 11.5 artikuluak funtzionarioentzat erreserbatuta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz. Horiek horrela,
Lehenengoa. Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hauek txanda-kontratu bidez behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua deitzea:
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzako administrari orokorra (UL20040): (dotazio bat Donostian eta dotazio bat Bilbon) (txanda mugatua).
Bigarrena. Deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen duten oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik aurrera.
Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren web-orriaren bidez aurkeztuko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratuko dira, EHAAko argitalpen-egunean bertan.
Hirugarrena. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, deitutako lanpostuei dagokien lan-poltsa eratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


