- EBAZPENA, 2026ko irailaren 25ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, mugikortasunerako edo gazte-trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiko proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko irailaren 25ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, mugikortasunerako edo gazte-trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiko proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4267
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/25
- Argitaratze-data: 2026/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2026ko uztailaren 8ko Aginduaren hamahirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, balorazio batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Agindu horren bidez, 2026an mugikortasunerako edo gazte-trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dira. Hamahirugarren oinarri berak 2. atalean ezartzen duenez, balorazio batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Beraz, bidezkoa da balorazio batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Mugikortasunerako edo gazte-trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiko balorazio batzordeko kideak izendatzea, eta balorazio batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen osaera:
Lehendakaria: Oskar Longo Imatz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.
Batzordekidea: Maider Alcayaga Tolosa, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Idazkaria: Elena Echave Iriondo, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 25a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


