Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2026ko urriaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen dira enplegu-zentroen jardueraren garapena finantzatzeko 2026-2027ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdirako oinarriak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko urriaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen dira enplegu-zentroen jardueraren garapena finantzatzeko 2026-2027ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdirako oinarriak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4512
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/10/20
  • Argitaratze-data: 2026/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak, 2026ko urriaren 19ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 2026-2027ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdirako oinarriak onartu ditu, enplegu-zentroen jardueraren garapena finantzatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan.

Azaldutakoa dela-eta, hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentroen jarduera finantzatzera bideratutako 2026-2027ko dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2026ko urriaren 19ko bileran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena. Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango dituela ondorioak dirulaguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Jakinaraztea 2026ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Banakako arreta da bermerik onena, langabezian daudenen lan-aukerak hobetzeko eta lana dutenen enpleguaren iraunkortasuna lortzeko. Biztanleriaren zati handi batek oraindik ere eskatzen ditu enplegurako orientazio-zerbitzuak. Zerbitzu horiek, era berean, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren xede dira, nahitaez bete beharrekoa, Enpleguaren otsailaren 28ko 3/2023 Legean eta abenduaren 21eko 15/2023 euskal Legean adierazitakoari jarraikiz.

Aipatu araudi horren arabera, beharrezkotzat jotzen da enplegu-zerbitzu publikoek eta horien entitate laguntzaileek etengabeko egokitzapena eta moldaketa garatzea herritarren esku jarritako bitartekoei dagokienez, hitzemandako arreta-helburuak betetze aldera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak oraintsu erakutsi du tokiko enplegu-bulegoetatik eta entitate laguntzaileetatik pertsonei aurrez aurreko laguntza emateko ahalmena duela, eta, aldi berean, aurrez aurrekoak ez diren kanaletarako sarbideak garatzeko ere, azken horietan herritarrek bitarteko telematikoen bidez eskuratuko dituztelarik enplegu-zerbitzuak.

Ekimen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2026-2029 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita dago, 3. helburu estrategikoaren barruan («Enplegu-politika aktiboetarako eskubide subjektiboa, enplegu-zerbitzu publiko eraginkor eta kalitatezko bihurtzea»), eta 3.4 gako estrategikoari erantzuten dio. «Euskal Enplegu Sistema, esku hartzeko ereduak pertsonalizatuz lan egiten duena eta pertsonen eta enpresen premiei erantzun azkarra ematen diena, langabeziaren kronifikazio-egoerak saihestuz», zeina Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2026ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez onartu baitzen, eta https://www.lanbide.euskadi.eus/buscador-ayudas-empresas/weblan00-ayudasysubvenciones/es/ webgunean argitaratu, hala agintzen baita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1 eta 7.1 artikuluetan. Aipatutako plana Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus web-orrian argitaratu zen, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.

Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legeak ezarritako ildoan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren helburua tokiko enplegu- eta garapen-planak sortzea da. Plan horiek tokiko eremuetan enplegu-politika publikoak planifikatzeko tresnak izango lirateke, jarduera ekonomikoa eta soziala sustatu edo eraldatzen dutenak hazkundea eta lan duina sortzeko xedez, kontuan hartuta lehendik dauden baliabideak eta lurralde-testuinguruaren aukerak.

Ildo horretan, eta Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legeari jarraiki, lege horrek berezko eskumenak aitortzen dizkie udalerriei eta toki-erakundeei enpleguaren sustapenaren eta toki-garapenaren arloan. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren ekimenez, hainbat plan pilotu gauzatzea aurreikusten da enplegu-politika aktiboen diagnostikoa eta hasierako diseinua egiteko, EAEn hautatutako toki-erakunde talde batean hautemandako beharrei erantzuteko. Plan pilotu horien ondorioz, deialdi honetan murriztu egin da Gasteizko, Errenteriako, Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo, Irungo eta Hondarribiko udalei dagozkien enplegu-zentroen eremuen finantzaketa.

Era berean, eta 15/2023 Legean bertan aurreikusitako Enpleguaren Euskal Sarearen egoeraren aurreko urrats gisa, eta aurreko paragrafoan aipatutako enpleguko eta tokiko garapeneko plan pilotuen emaitza gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak aurreikusi du dirulaguntzen lerro espezifiko batzuk ezartzea toki-erakundeentzat, enplegu-zentroetako zerbitzuak gauzatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan eta norgehiagokaz garatzen den deialdi honetatik kanpo. Dirulaguntza espezifiko horiek bateraezinak izango dira deialdi hau gauzatzearekin eta dagokion dirulaguntza jasotzearekin.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erabiltzaileen autonomia sustatu nahi du une oro; horretarako, deialdi honen bidez, enplegu-zentroko jarduera eskuragarri jarriko die, enplegua bilatzeko prozesuan auto-kontsultarako tresnak aurkitu ditzaten eta prozesu hori erraztu eta dinamizatuko duten orientatzaileen babesa jaso dezaten. Era berean, enplegua autoerabilera bidez bilatzeko trebetasunen laguntza- eta entrenamendu-tresnak garatzen ari dira, hala nola Lanbideren webguneko eremu pertsonalaren barruan inskribatuta dauden pertsonen eskura jarritako baliabideak, «Orientazio-gimnasioa» eta «Enplegurako bidaia» izenekoak. Tresna horiek enplegu-zentroetan ere erabil daitezke.

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, deialdi honen bidez, eten digitalari lotutako arazoei ekiteko estrategiak sustatu eta abiaraziko ditu enpleguaren ikuspegitik: a) azpiegiturak handituz eta Interneterako sarbide zabalagorako estaldura bermatuz; b) hobekuntza eta alfabetatze digitalerako prozesuen bidez, oinarrizko trebakuntzetatik gaitasun aurreratuenetara; c) gailuak doan eskuratuz, desgaitasunen bat duten edo zailtasunen bat duten pertsonei egokituta; d) herritarrei zuzendutako proiektu inklusibo eta orokorren bidez, aniztasunak eta talderik zaurgarrienak kontuan hartuta.

Adierazi beharra dago gaur egun enplegu-zentroen jardueraren hartzaile izan daitezkeen pertsona asko daudela, eta, beraz, beharrezkoa dela prozedura bat ezartzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin jarduera hori ematen lagunduko duten entitateen sare bat hautatzeko.

Deialdi honen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik kanpoko entitateen laguntza behar duten enplegu-zentroen jarduera zehazten da, eta haiek finantzatzeko laguntzak ezartzen dira.

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera gauzatzeko entitate laguntzaileek izan beharreko gutxieneko giza baliabideen eta bitarteko materialen baldintzak ezartzen dira, jarduera horren kalitatea eta eraginkortasuna bermatze aldera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiak hala proposatuta, zuzenbide pribatuko entitate publiko honen Administrazio Kontseiluak, 2026ko urriaren 19ko batzarrean, enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2026-2027ko deialdia onartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan, baldintza hauekin:

Deialdi honen xedea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eman ditzakeen dirulaguntzen oinarri espezifikoak arautzea da, enplegu-zentroen jarduera garatzeko 2026-2027 ekitaldietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.919.038 eurokoak dira, horietatik 959.519 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2026ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 959.519 euro 2027ko konpromisozko kreditukoak.

  1. Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz, hurrengo paragrafoan deskribatutako enplegu-zentroen jarduerak lagun daitezke, hau da, 5. artikuluan aipatutako entitateek eranskinean ezarritako baldintzetan gauzatu behar dituztenak. Eranskin horretan zehazten da zeintzuk diren diruz lagun daitezkeen jardun-eremuak eta enplegu-zentroen kopurua.

    Eranskinean «izaera partekatua izan dezaketen eremu» gisa definituta dauden eremuak dira enplegu-zentro bakarreko jarduera astean zehar zenbait udalerri eta kokalekutan partekatu ahal dutenak. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko da egoera hori, baita jarduera garatuko den udalerri eta kokaleku fisiko zehatzak ere. Kokaleku horiek 5. artikulu honetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  2. Enplegu-zentro deritzo entitate laguntzaileak enplegu bila ari diren pertsonen eskura norberaren erabilerarako tresnak dituen espazio fisiko egonkorrari. Tresna horiek lan-merkatuan txertatzera zuzendutako ekintzak garatzeko eta xede hori lortzeko eskuragarri dauden baliabideen inguruko kontsultak egiteko daude erabilgarri. Horrez gain, eskuragarri dauden tresna horiek erabiltzen laguntzeko orientatzaile-dinamizatzaile bat egongo da bertan une oro. Erabiltzaileei Lanbideren webguneari eta haren Nire Lanbidenet espazio pertsonalak eskaintzen dituen aukerei buruzko datuak eskuratzeko erraztasunak emango zaizkie.

  3. Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduera entitate onuradunen berezko langileek eskainiko dute; langile horiek ezin izango dira inolaz ere azpikontratatu.

  4. Diruz lagundu beharreko zerbitzua emateko aldia urtebetekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, 8.3.4 artikuluan adierazten den data zehatzetik kontatzen hasita.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren sistemetara sartzeko eskabidea, identitate digital jakin bati loturik, onartutako kokapen guztietarako egin beharko da, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 8.3.4 artikuluak xedatutako betekizunen arabera. Sarbidea eman baino lehen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak berariaz egiaztatuko du 5.3.b) artikuluan aipatutako baldintzak betetzen direla. Ondore horietarako, sistemarako sarbidea eskatzean, pertsonen nortasuna adierazi beharko da, Lanbidek berariaz egiazta dezan pertsona horiek altan daudela Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean. Halaber, 5.3.b) artikuluan eskatzen diren titulazioa, ezagutzak eta esperientzia dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Hori horrela, eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak beharrezkoak diren egiaztapenak egingo ditu eskabide honetan adierazi diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalak benetakoak direla egiaztatzeko.

  5. Enplegu-zentro gisa erabiliko den espazio fisikoa zerbitzu horretarako erabiliko da soil-soilik, eta ezin izango da beste ekintza batzuekin partekatu, ekintza mota edozein dela ere, enplegu-zentroa martxan dagoen ordutegian.

  6. Enplegu-zentroa 1.500 orduz egon beharko da publikoari zabalik, gutxienez, deialdi honen ondoreetarako eta 6. artikuluan ezarritako gehieneko zenbatekoa kobratzeko, eta ezin izango da egunean 9 ordu baino gehiagoz zabalik egon, ordu horiek goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara arteko tartean emango direlarik. Enplegu-zentro bakoitzak, jarduera hasi aurretik, bere ohiko ordutegia jakinaraziko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

    Enplegu-zentroa irekita egon beharko da nahitaez egunean gutxienez lau orduz diruz lagundutako jarduera-aldian zehar eta 09:00ak eta 18:00ak arteko tartean; ez dira diruz lagunduko nahitaezko lau orduko presentzia baino jarduera-epe laburragoak izan dituzten egunak.

    Benetan egindako ordu-kopurua zehazteko, entitate onuradunek ordutegiak eta egutegiak jakinarazi beharko dituzte Lanbidek eskura jarritako sistema informatikoan, bai eta zentroaren eguneroko irekiera eta itxiera erregistratu ere. Halaber, egunean bi irekiera eta bi itxiera egin beharko dira, baldin eta goizeko eta arratsaldeko orduak bereizten badira.

  7. Era berean, enplegu-zentroa programatutako talde-ekintza espazio bat izan ahalko da, eta zentroko orientatzaile-dinamizatzailearen ardurapean garatuko da. Talde-ekintzak egiteko, enplegu-zentro osoa erabili beharko da ekintza horretarako, eta jarduera horiek ezin izango dute hiru ordu baino gehiago iraun. Ekintza horiek www.lanbide.eus web-orriaren bidez zabaldu ahal izango dira.

  8. Enplegu-zentroak erabiltzaileen esku jarri beharko du enplegu-zentroan jasotako zerbitzuarekiko asebetetze-mailari buruzko informazioa biltzeko moduren bat. Horretarako, enplegu-zentroek Lanbidek eman ditzakeen ereduak edo sistemak erabili ahalko dituzte.

Honako hauek erabil dezakete enplegu-zentroa:

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu-edo zerbitzu-eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo lana duten pertsonak.

Lan-merkatu nazionalera sarbiderik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuta dauden pertsonak.

  1. Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren entitate laguntzaile gisa, deialdi honen xede diren enplegu-zentroen jarduerak, eta hartarako aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako 3. artikuluan definitutako jarduketak egiteko beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak izan beharko ditu.

  2. Laneratzeko eta gizartean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako hiru enplegu-zentroen kasuan (eranskinean zehaztuta agertzen dira), zentroari jarriko zaizkion egokitzapenak eta laguntza teknikoak jasoko dituen txosten bat erantsi beharko zaio eskabideari, desgaitasuna duten pertsonek erabili eta aprobetxatu ahal izateko. Laguntza tekniko horiek gutxienez bermatu beharko dute hainbat gradutako entzumen- edo ikusmen-urritasunak dituzten pertsonek eta mugikortasuna mugatuta dutenek zentroa erabili ahal izatea. Gizartean txertatzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroetako jarduerak garatzeko deialdi honetan aurreikusitako laguntzak soil-soilik jaso ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan, gizarte-bazterketa sufritzeko arriskua duten edo desgaitasunak dituzten pertsonen laneratzea sorrera- edo eraketa-xede duten entitateek.

  3. Enplegu-zentroan baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da eskakizun hauek betez gero:

    1. Eskabidea aurkezten den momentuan gutxienez 25 metro karratuko gela bat izatea enplegu-zentro gisa erabiltzeko. Gela horrek irisgarritasuna sustatzeko indarrean dagoen legeriara egokituta egoteaz gain (20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna eta bere garapen-arau teknikoak sustatzekoa), baldintza hauek ere bete beharko ditu:

      Lokalerako irisgarritasuna kanpoaldetik.

      Barruko ibilbideetarako sarbidea, jarduera egiteko guneetaraino.

      Komun moldagarriak izatea, jardueraren hartzaileek erabiltzeko egokituak.

      Atal honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek egokitzat jo zituen eta baliozkotu zirenetik aldatu ez diren lokalen kasuan, dirulaguntzen onuradun izan ziren entitateen aldetik enplegu-zentroaren jarduera garatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduerak garatzeko laguntzen 2017ko deialdiaren babespean (2017ko uztailaren 28ko EHAAn argitaratua, 2017ko uztailaren 27ko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2019-2021eko laguntzen deialdiaren babespean, IV. kapituluan (zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpen bidez, 2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2021-2022ko deialdiaren babespean (zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 16ko ebazpenaren bidez, 2021eko ekainaren 30eko EHAAn argitaratua) edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko 2023-2025eko laguntzen deialdiaren babespean (zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 21eko ebazpen bidez, 2022ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratua), eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2025-2026ko deialdiaren babespean, 2025eko apirilaren 10eko ebazpen bidez, 2025eko apirilaren 25eko EHAAn argitaratua).

      Eskabidea aurkezteko unean a) atal honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eta egoera hori behar bezala egiaztatzen duten lokalak edo aurreko paragrafoan aipatzen diren lokalak izango dira laguntzak emateko kontuan hartuko direnak. Lokala aldatzeko eskabidea behin betiko ebazpenaren ondoren soilik aurkeztu ahal izango da, eta deialdi honetako 11. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.

    2. Diruz lagun daitekeen jarduerari ekiterakoan giza baliabideen azpiegitura nahikoa izatea enplegu-zentroa zabalik dagoen guztietan orientatzaile-dinamizatzaileak eskuragarri egongo direla bermatzeko. Jardunaldi osoan lan egin beharko dute, eta horrez gain, baldintza hauek ere bete beharko dituzte: unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, eta orientazio profesionaleko, dinamizazio soziolaboraleko edo prestakuntza-aholkularitzako espezializazioa eduki beharko dute; horrez gain, ofimatikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko ezagutzak ere izan beharko dituzte. Halaber, erabiltzaileak EAEko bi hizkuntza ofizialetan artatzeko gaitasuna izan beharko dute. Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, bere eskumenak baliatuz diharduela, beharrezko diren egiaztapenak egingo dituela eskabide honetan adierazi diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalak benetakoak direla egiaztatzeko.

      Laneratzeko eta gizartean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei arreta ematen espezializatutako entitateek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte.

    3. Era berean, jardueraren hasieran azpiegitura hau ere eduki beharko da:

      Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, eta wifi sarbidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

      Enplegu-zentroan soilik erabiltzeko 4 ordenagailu, gutxienez, eta horietako bakoitzak hauek izan beharko ditu:

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren webgunerako zuzeneko sarbidea mahaigainean.

      Internetetik nabigatzea eta web-orrialdeak ikusi eta erabiltzea ahalbidetuko duen softwarea.

      Software ofimatikoa Word formatuko testuak editatu ahal izateko, Excel formatuko kalkulu-orriak erabiltzeko, PowerPoint formatuko aurkezpenak ikusteko eta Pdf formatuko fitxategiak ikusteko.

      Ordenagailuan sartzen diren pertsonak identifikatzeko eta saioen iraupena neurtzeko softwarea.

      Gutxienez laser bidezko inprimagailu bat enplegu-zentroko ordenagailuek soilik erabiltzeko.

      Taula grafikoko periferiko bat, sinadura biometrikoa jasotzeko euskarri moduan erabiltzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren informazio-sistemarekin konexioa duena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak jakinarazten dituen sistemaren espezifikazio teknikoei erantzuten diena.

      Enplegu-bilaketari buruzko dokumentazio-zerbitzu eguneratua.

  4. Enplegu-zentro baten zerbitzua hainbat herritan ematen denean «izaera partekatua izan dezaketen eremuetan», lokal guztiek 5. artikulu honetan araututako baldintzak bete beharko dituzte.

  5. Laguntzen entitate onuradun izateko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluak araututako debekuak aplikatuko dira. Horren ondorioz, ezingo dira onuradun izan egoera hauetako batean badaude:

    1. Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso izana.

    2. Konkurtso-deklarazio boluntarioa eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu badu salbu), esku-hartze judizialaren menpe egotea, edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo hala egon izana, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.

    3. Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz indargabetu izana, dena delako kausagatik errudun deklaratzeagatik.

    4. Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Baita Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) xedatutakoaren arabera.

      Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta hura ordaindu baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten badu, baldintza hori betetzen duela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

    6. Egoitza fiskala erregelamenduz zerga-paradisu gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean izatea.

    7. Dirulaguntzei dagokienez, ordaindu gabe izatea itzulketa-betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA). Egoera horretan gertatzen den edozein aldaketaren berri eman beharko dute, emandako dirulaguntza guztiz justifikatu arte.

    8. Epai edo administrazio-ebazpen irmo batek kondenatuta edo zehatuta egotea, eta, horren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izana, eta igarota ez edukitzea kondena- edo zehapen-epea, honako hauek barne:

      Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitza eragiteagatik.

      Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

    9. Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausa bat edukitzea, hauek barne:

      Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.

      Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, 50 langiletik gorako enpresen kasuan, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.

      LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

    10. Zehapena ezarrita izatea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    11. Desgaitasuna dutenentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, edo, bestela, hori betetzeko ordezko neurririk hartu gabe egotea.

    12. Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean egotea.

    1. Legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu zaizkiola-eta inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat izatea, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen dion ebazpen judizial irmorik ez dagoen bitartean.

    2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluko 3. eta 5. ataletan xedatzen diren egoeraren batean egotea.

    3. Enpresa-deslokalizazioko kasuren batean egotea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 3 bis atalean aurreikusitako baldintzetan.

      Eskakizun hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarreneko d) letrako bigarren atalean aurreikusitako ehunekoaren parekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztietatik ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epea igaro baino lehen).

    1. Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeak, baldin eta haien kideetako batek aurreko atalean adierazitako debekuren bat badu.

  6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak ez badu egiaztatzen 5. atalean xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko da. Adierazpen hori eskabide-inprimakian dago.

    1. paragrafoko eskakizuna egiaztatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

      Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak kontabilitate-araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezteko modurik badu, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren a) paragrafoan aipatutako ziurtagiria aurkeztu beharko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako eredua erabiliz.

      Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

      Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) atalean aipatzen diren agirien bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, atal horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.

Enplegu-zentroaren jardueraren finantzaketaren kontzeptuak eta zenbatekoak, deialdi honen babesean, modulu ekonomiko gisa ezartzen dira, Enplegu Sistema Nazionalaren enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituen irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran onartutako akordioaren bidez onetsitako enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzei buruzko 2025-2026 deialdian eguneratuta, jarraian zehazten den bezala:

Teknikarien urteko modulua (dinamizatzaile-orientatzailearen kontratazioaren ondoriozko Gizarte Segurantzako kostuen eta soldaten kostuen zioz): 40.401 euro.

Aurreko A) atalean aipatutako azken zenbatekoaren ehuneko 25eko modulua, kontzeptu hauen zioz: gastu orokorrak, materialak eta teknikoak, ekintzak garatzeko dieten eta lekualdaketa, prestakuntza tekniko, bitarteko, material, irisgarritasun eta bestelakoen gastuak, betiere jarduera garatzeko beharrezkoak badira.

Enplegu-zentroko jarduera garatzeko orientatzaile-dinamizatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-kostuak eta jarduerari lotutako gainerako zuzeneko eta zeharkako kostuak estaltzeko dirulaguntzaren urteko gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu erreferentziazko bi moduluen batura:

401 (A) + (40.401 x 0,25) (B) = 50.501 euro urtean

1. II. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoa erabiliz aurkeztu behar dira, ondoko helbidean: (https://euskadi.eus); horra iristeko, esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian.

Izapidetzeko jarraibideak jasotzen dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa eskuragarri dago https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1015708 helbidean, eta fitxa horren bitartez eskura daiteke, halaber, datuak aldatu edo alta emateko inprimakia.

Eskabidea aurkeztu ondoko izapideak, kanal elektronikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Entitate eskatzaile bakoitzak enplegu-zentroaren jarduera zein lurralde-eremutan egingo duen adierazi beharko du eskabidean.

Deialdi honetako 5. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako entitateek baino ezingo dute «entitateak zailtasun bereziak» motako eremuetarako enplegu-zentroetarako dirulaguntzen eskabidea aurkeztu.

  1. Eskabide horrekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Tokiari buruzko informazio hau sartu beharko da:

    1. Entitate eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak eta kokapena jasotzen dituen deskripzio-txosten eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 5. artikuluko 3.a) atalean zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.

    2. Teknikari gaituak emandako txostena, dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta honen garapen-arau teknikoak, lokalaren egungo egoerarekin baliozkoa, 5. artikuluko 3.a) atalean deskribatutako baldintzetan:

      Lokalerako irisgarritasuna kanpoaldetik.

      Barruko ibilbideetarako sarbidea, jarduera egiteko guneetaraino.

      Komun moldagarriak izatea, jardueraren hartzaileek erabiltzeko egokituak.

      a) artikuluaren bigarren zenbakian aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.1 atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 5.3.a) artikuluak aipatzen duen deialdian eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

  2. Hala badagokio, entitatearen xedea edo entitate eskatzailea sortzeko xedea gizarte-bazterketako egoeran egoteko arriskuan dauden kolektiboei edo desgaitasunak dituzten pertsonei lan-orientazioa ematea edo haien laneratzea bultzatzea dela adierazten duen ziurtagiria.

  3. Hala badagokio, 9. artikuluaren 2.6.2 paragrafoan aurreikusitako esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu dela egiaztatzeko, langileen kontratua aurkeztuko da, aplikatutako hitzarmena edo KDT Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren Kotizaziorako Datuen Txostena, hitzarmenaren kodea jasotzen duena. Goian aipatutako hitzarmenaren soldata-baldintzak hobetzen edo berdintzen dituen beste hitzarmen bat aplikatzen bada, hitzarmena aurkeztu beharko da eskaeran.

  4. Hala badagokio, atal hauek baloratzeko irizpideak egiaztatzen dituen dokumentazioa: deialdi honen 9. artikuluaren 2.7 eta 2.8 atalak.

  5. Desgaitasunak dituzten pertsonek erabili ahal izateko, enplegu-zentroari egingo zaizkion egokitzapenak eta emango zaizkion laguntza teknikoak adieraziko dituen memoria, 5.2 artikuluko baldintzetan lana aurkitzeko eta gizartean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroen kasuan.

  1. Merezimenduen balorazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan, edo, hala badagokio, zuzenketak egiteko errekerimenduari erantzuteko epean.

  2. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko azaroaren 10era artekoa izango da.

  3. Eskabideak aurkezteko epea igarota, aurkeztutakoak baldintza guztiak bete ezean, entitate interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, izandako hutsunea edo errorea konpontzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hala egin ezean, ulertuko da eskabidean atzera egin duela, horretarako ebazpena eman ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria izango da dirulaguntzen esleipen-prozedura kudeatzeko eta bideratzeko arduraduna, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.

  2. Deialdi hau Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitako lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da; hala, 9. artikuluan aurreikusitako ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskabideak. Horretarako, kide anitzeko organo bat eratuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluarekin lotutako neurriak hartuta, eta kide hauek izango ditu:

    Batzordeburua: María Aránzazu Niño Núñez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria.

    Idazkaria: Monserrat López de Arechavaleta Angulo, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Orientazio Zerbitzuko arduraduna.

    Batzordekideak: María Yolanda Fernández Paunero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Orientazio Zerbitzuko koordinatzailea, eta Zuriñe López de Arana Prado, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Orientazio Zerbitzuko teknikaria.

  3. Deialdi honetan araututako dirulaguntzak emateko prozedura ebazteko, honako hau egingo da:

  1. Aurreko 2. atalean aurreikusitako kide anitzeko organoak txostena emango du, balorazioaren emaitza emanez, eta organo kudeatzaileak behin-behineko ebazpen proposamena egingo du. Bertan jasoko ditu eman nahi diren dirulaguntzak, eta proposatutako entitate onuradunak ere identifikatuko ditu, jardun-eremuaren arabera.

    Halaber, proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa identifikatuko da, bai eta ukatzea proposatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere. Behin-behineko ebazpen-proposamena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.euskadi.eus

    Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die eskubiderik emango onuradun gisa proposatutako entitateei.

  2. Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

  3. Epe hori igarota eta, hala badagokio, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak txostena emango du balorazioaren emaitza adieraziz eta behin betiko ebazpen proposamena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendariaren ebazpena Lanbideko web-orrian argitaratuz jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus

    1. Ebazpenak dirulaguntza jasoko duten entitate onuradunen zerrenda jasoko du, baita ezeztatu diren gainerako eskabideen zerrenda ere, horretarako arrazoiekin batera. Dirulaguntza emateko ebazpenean, xedea, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, eta baita dirulaguntza justifikatzeko modua adieraziko dira. Era berean, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ordezkoen zerrenda ordenatua ere emango da jardun-eremu bakoitzeko, 9. kapituluan aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatzetik lortutako ordenaren arabera.

    Nolanahi ere, dirulaguntza emateko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren sisteman sartzeko eskabidea egin beharko da, 3.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, eta 5.3.b) eta c) artikuluan jarduera hasteko aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.

    Ezarritako epean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren sisteman sartzeko eskatzen ez bada edo 5.3.b) eta c) artikuluan eskatutako baldintzak betetzen ez badira, enplegu-zentro horrek emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da. Kasu horretan, esleitu gabe geratu den lurraldeko jardun-eremuko ordezko entitateari emango zaio dirulaguntza, betiere esleipen-ebazpenean emandako ordenaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendariaren ebazpen bitartez, eta Lanbideren webgunearen bidez jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus

    Ordezko entitateak jarduerari ekin eta onuradun bihurtu delako jakinarazpena jaso ondorengo 15 egun balioduneko epean jakinarazi beharko dio Lanbideri.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, artikulu honen 5. atalean adierazitako errekurtsoak jartzeko ondorioetarako.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaitu egiten du administrazio-bidea, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Publizitatearen printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zer entitatek jaso duten dirulaguntzaren bat deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten.

Horrela jokatuko da eskabideak ebaluatzeko eta enplegu-zentroaren jarduerari dagozkion dirulaguntzak esleitzeko:

  1. Jardun-eremu batean dirulaguntza eskatzen duen entitate bakarra badago, zuzenean emango zaio dirulaguntza entitate horri, puntuazioa baloratu gabe.

  2. Jardun-eremu batean dirulaguntza eskatzen duen entitate bat baino gehiago baldin badago, jarraian zehazten diren irizpideetan lortutako puntuazioaren baturaren araberako lehentasunezko ordenaren arabera emango da dirulaguntza:

  1. Zentroaren banaketa hainbat kokapenetan. (12 puntu, gehienez).

    Eskatutako enplegu-zentroaren eremua izaera partekatukoa bada eranskinaren arabera, 6 puntu emango dira kokapen bat duen herri bakoitzeko, bigarrenetik aurrera (nahitaezkoa da lehena egotea), gehienez ere beste bi kokapen.

    Irizpide hori ez da aplikatuko zailtasun bereziak dituzten pertsonei egokitutako hiru enplegu-zentroen balorazioan, ezta izaera partekatukoak ez diren gainerako eremuetan ere.

  2. Kokapen bakoitzean ordenagailua daukaten lanpostu gehigarrien kopurua. (4 puntu, gehienez).

    Proposatzen den eta ordenagailua duen lanpostu gehigarri bakoitzeko 2 puntu emango dira, bosgarrenetik aurrera (lehen lauak nahitaezkoak izango dira 5.3.c) artikuluaren arabera), gehienez ere derrigorrezko lanpostuetako beste bira arte. Izaera partekatuko eremu batean aurkeztutako kokapen bat baino gehiago egonez gero 2 puntuak esleitzeko, irizpide hori bete beharko da kokapen horietan guztietan.

    Irizpide hori ez da aplikatuko zailtasun bereziak dituzten pertsonei egokitutako hiru enplegu-zentroen balorazioan.

  3. Arratsaldeko irekiera-ordutegia (gehienez 5 puntu).

    Puntuak emango dira enplegu-zentroa astelehenetik ostiralera arratsaldean 16:00etatik 20:00etara bitartean (jaiegunak salbu) gutxienez bi orduz irekitzeko konpromisoa hartzeagatik, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izan ezik: arratsalde bakoitzeko puntu bat. Izaera partekatuko eremu batean aurkeztutako kokapen bat baino gehiago egonez gero puntuak esleitzeko, irizpide hori bete beharko da kokapen horietako gutxienez batean.

    Irizpide hori ez da aplikatuko zailtasun bereziak dituzten pertsonei egokitutako hiru enplegu-zentroen balorazioan.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2026-2027 dirulaguntzen deialdiaren entitate onuraduna.

    10 puntu emango dira entitatea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2026-2027 aldirako dirulaguntzen deialdiaren I. edo II. kapituluen onuradun bada. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2026ko martxoaren 16ko bileran onartu eta 2026ko martxoaren 25eko EHAAn argitaratutako erabakiaren bidez onartu zen. Atal honetako puntuak esleitzeko, entitateak onuraduna izan beharko du eskatutako enplegu-zentroari dagokion eremuan.

    Puntuazio hori eman ahal izateko, baldintza deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko da eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko da.

  5. Prestakuntza-espezialitate bat emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda edo akreditatuta dagoen entitatea.

    12 puntu emango dira, baldin eta entitatea Lanbiden izena emanda edo egiaztatuta badago prestakuntza-espezialitate bat emateko enplegu-zentroko zentroaren esparruan, deialdi hau argitaratu aurretik.

    Puntuazio hori eman ahal izateko, baldintza deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko da eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko da.

  6. Toki-erakundeak eta Esku-hartze sozialeko entitateak.

    1. 25 puntu emango dira entitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udala, mankomunitatea, kuadrilla, tokiko sektore publikoko entitatea edo tokiko edo eskualdeko garapen-agentzia bada.

    2. 20 puntu emango dira, baldin eta entitate eskatzaileak aplikatzen badu eskatutako lurralde-eremuari dagokion esku-hartze sozialeko hitzarmena edo, hala badagokio, haren soldata-baldintzak berdintzen edo hobetzen dituen hitzarmen bat (euro/ordu). Kasu hori teknikariei hitzarmen horretako 1. edo 2. lanbide-taldeen baldintzak aplikatzen zaizkienean soilik puntuatuko da.

    Esku-hartze sozialeko hitzarmena aplikatu dela egiaztatzeko, langileen kontratua aurkeztuko da, eta hor jasota egongo da aplikatu den hitzarmena edo, bestela, hitzarmenaren kodea jasotzen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren Kotizaziorako Datuen Txostena.

    Goian aipatutako hitzarmenaren soldata-baldintzak hobetzen edo berdintzen dituen beste hitzarmen bat aplikatzen bada, hitzarmena aurkeztu beharko da eskaeran.

    Puntuazio hori eman ahal izateko, baldintza deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko da eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko da.

  7. Kalitatea kudeatzeko sistemak izatea.

    Gehienez ere 10 puntu emango dira, atal hauetako irizpideen arabera:

    Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak izatea. Azken 10 urteetako aitorpenik altuena bakarrik baloratuko da:

    Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 5 puntu.

    Zilarrezko A edo EFQM +400: 4 puntu.

    Brontzezko A edo EFQM +300: 3 puntu.

    Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: 2 puntu.

    Entitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udala, mankomunitatea, kuadrilla, tokiko sektore publikoko entitatea edo tokiko edo eskualdeko garapen-agentzia bada, 4 puntu lortuko ditu kudeaketa aurreratuan, aitorpena egiaztatu beharrik gabe.

    Indarreko ziurtagiriak.

    ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.

    ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1 (gehienez, 2 puntu).

    Kudeaketa aurreratuaren euskal saria, QIA-Fase nazionalaren accesita edo irabazlea edo QIA-Quality Innovation Award-Nazioarteko fasearen Award edo Prize Winner, azken 10 urteetan: puntu 1. (puntu 1 gehienez).

    8 atal honetan irizpideak aplikatzeko, indarrean dagoela ulertuko da indarraldiaren barruan dagoen Kudeaketa Aurreratuko eta ISO Ziurtagiriko Diploma, bai eta aldi horretan egon ez arren, berritzeko prozesuan dagoena iraungi ondorengo urtean (agiri bidez egiaztatu beharko da).

    Ziurtagirien, hizkuntzen edo kalitatea kudeatzeko sarien puntuazioak esleitu ahal izateko, aitorpen horiek aurkezten den enplegu-zentroaren eremua barne hartzen duen lurralde-eremu bati egokitu behar zaizkio.

    Puntuazio horiek eman ahal izateko, baldintzak deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko dira, eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko dira.

  8. Zeinu-mintzairaren ezagutza.

    Bederatzi puntu emango dira entitateak egiaztatzen badu bere langileen artean zeinu-hizkuntza dakiten langileak daudela, kontratu bidezko harremanaren bidez eta pertsonaren zeinu-hizkuntzaren oinarrizko ezagutzetan egiaztatutako prestakuntzaren bidez.

    Irizpide hori zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegu-zentroetan aplikatuko da soilik, eranskinaren arabera.

    Puntuazio hori eman ahal izateko, baldintza deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko da eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko da.

  9. Lanpostu espezifiko bat eta dagokion ordenagailua itsuak erabiltzeko egokitzea.

    Bederatzi puntu emango dira entitateak egiaztatzen badu bere baliabideen artean itsuentzako berariazko programak dituen ordenagailu bat dagoela gutxienez.

    Irizpide hori zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegu-zentroetan aplikatuko da soilik, eranskinaren arabera.

    Puntuazio hori eman ahal izateko, baldintza hori deialdi hau argitaratu aurretik beteta egon beharko da eta, aldi berean, dirulaguntzaren eskaera ebaluatzeko unean mantendu beharko da.

  1. Entitateen artean berdinketa badago, lehentasuna izango dute udaleko edo udalaz gaindiko toki-erakundeek, baita horien mendeko entitateek ere, eta guztien artetik lehentasuna izango dute udalaz gaindikoek. Azkenik, entitateen arteko parekotasuna mantenduko balitz, 5. artikuluan ezarritako baldintzak betez deialdi honetarako dirulaguntzen eskabidea lehenago erregistratu zuen entitateak izango du lehentasuna, betiere 7.4 artikuluan ezarritako epearen barruan.

  2. Oro har, entitateek ezingo dute jardun-eremu bereko enplegu-zentro bat baino gehiagorako dirulaguntzarik jaso. Horrenbestez, enplegu-zentro bat baino gehiago aurreikusten den eremuetarako, artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira entitate eskatzaileak, eta ordena horren arabera ezarriko zaio enplegu-zentro bakarra entitate bakoitzari. Baldin eta esleitu gabeko zentroak geratuko balira, aipatutako eremuan enplegu-zentro baterako baino gehiagorako eskabidea egin duten entitateei esleituko zaie, halakorik egongo balitz, paragrafo honetan aurreikusitako prozesu berari jarraikiz.

  3. Entitate onuradunetako batek emandako dirulaguntzarako eskubideari uko eginez gero, dagokion eremuan puntuaziorik onena lortu duen hurrengo eskatzaileari esleituko zaio enplegu-zentroa.

  1. Esleitutako dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira:

    Lehenengo ordainketa, 2026ko ordainketa-kredituaren kargura, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena argitaratu eta Lanbideren sistemarako sarbidea eman ondoren, entitate onuradunak jardueraren hasieraren eta baliabideen eskuragarritasunaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ostean.

    Bigarren ordainketa, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, gainerako % 50ekoa edo 6. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzearen ondoriozkoa, enplegu-zentroaren jarduera amaitu eta hurrengo hilabetean, honako hauek aurkeztu ondoren:

    1. Orientazio-zerbitzuak emandako zerbitzua azaldu eta ebaluatzen duen memoria (gehienez 20 orri), gutxienez honako hauek jaso beharko dituena:

      Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak.

      Erabiltzaileen datuak eta zerbitzuaren asebetetze-mailari buruzko informazio esanguratsua.

      Dirulaguntza-proiektuen esparruan emandako zerbitzuaren erabiltzaileen, entitate onuradunetako titularren eta haien plantillaren informazioa, sexuaren arabera banakatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.3.d) artikuluan xedatutakoa betez.

    2. Justifikazio-memoria ekonomikoa; agiri horrek, gutxienez, ondoko alderdiak jasoko ditu:

      Modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruaren egiaztapena edo, halakorik ezean, onuradunaren aitorpena.

      Dirulaguntzaren zenbatekoa, oinarritzat hartuta oinarri arautzaileetan edo, hala badagokio, deialdiaren aginduetan jasotzen diren moduluetan eta jarduketa-memorian kuantifikatutako jarduerak.

      Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

      Erantzukizunpeko adierazpena, Lanbideren informazio-sisteman mekanizatutako informazioa benetakoa dela ziurtatzen duena, egindako ekintzei eta pertsonei emandako arretari dagokienez.

  2. Aurreratutako lehen ordainketa 180.000 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea, abala edo fidantza EAEko Diruzaintza Nagusian aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eskura jarriko du abal-eredua.

    Eskabidea egiteko unean, entitate eskatzaileak konpromisoa hartu beharko du dagokion bermea eratzeko, kasu horretan egonez gero.

    Ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta dirulaguntzen onuraduna toki-erakundea edo haren mendeko entitate edo organismoa bada.

    Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 3.3 artikuluak araututakoaren arabera, bermeak honako hauek estali beharko ditu: emandako aurrerakinaren nominala gehi aurrerakinaren interesak, gehienez ere urtebeterako, eta nominalaren ehuneko hamabosteraino, balizko erreklamazio judizial edo epaiz-kanpokoaren kostu eta gastuetarako.

  3. Dirulaguntzaren ordainketa egin ahal izateko, pertsona edo entitate onuradunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren hirugarrenen datu-basean agertu beharko du.

    Entitateak ez badu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren ordainketarik jaso, edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimaki elektronikoa bete beharko du Lanbideren web-orrian ezarritako ereduan, https://www.lanbide.euskadi.eus/registro/alta-terceros/weblan00-content/es/

    Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 14.f) artikuluan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betez (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa), ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zordun bada.

Deialdi honetako behin betiko ebazpenaren ondoren onuradun izan diren entitateek lokalez aldatzeko baimena eskatu ahal izango diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntza Orientazio Zuzendaritzari, diruz lagungarriak diren jarduketak egiteko.

Horretarako, beste lokal bat dutela frogatu beharko dute, eta lokal horrek eskabidean aurkeztutako lokalaren baldintza berak dituela, baldintza horien arabera baloratu baitzen lokala laguntza emateko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aldeko jakinarazpena eskatuko da.

  1. Entitate onuradunen betebehar izango dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritakoak, deialdi honetan berariaz aurreikusitakoak eta, bereziki, honako hauek:

    1. Jarduerak egiten dituzten bitartean lortutako informazioa biltzea, kudeatzea eta metatzea; gauza bera egin beharko dute erabiltzaileen ebaluazioari eta gogobetetzeari buruz bildutako informazioarekin. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eskura jarritako protokoloak, jarraibideak, fitxa teknikoak eta sistema informatikoak erabiliko dituzte.

    2. Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren nahiz subjektiboren aldaketa ere.

    3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten dituzten egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea.

    4. Beste administrazio edo entitate publiko edo pribaturen batek xede bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari.

    5. Laguntza hauen berri emateko material eta ekintza guztietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren finantzaketa aipatzea, eta enplegu-zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren entitate laguntzaile gisa identifikatzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak onuradunei horretarako egiten dizkien jarraibideen arabera.

    6. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-betekizunak:

      Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatzea bermatuko da enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak egitean.

      Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan, sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako diskriminazioa edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rolen eta genero-identitateen aniztasuna sustatzen dutenak.

    7. Izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoari dagokionez, entitate onuradunaren ordezkari edo ahalduna izendatuko da. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren entitate onuradun guztiek, gai hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.

  2. Funtsak dirulaguntzaren xederako erabiltzen direla egiaztatzeko, entitate onuradunek betebehar hauek dituzte:

    Bereizitako kontabilitate bat erabiliz edo kontabilitateko kodeketa egoki eta bereizia erabiliz erregistratzea dirulaguntza honen eraginpeko mugimendu guztiak. Horrez gain, bermatu beharko da kontabilitate-egozketa kontabilitate orokorraren arloan eta merkataritzako legeriaren arloan indarrean dauden araudiekin bat datorrela.

    Ekintza egikaritu dela, horrek ekarri duen gastua eta dagozkion ordainketak benetan egin izana egiaztatzeko balio dezakeen jatorrizko dokumentazio kualitatibo eta kuantitatibo guztia gordetzea, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik bost urteko epean.

  3. Laguntza eman zaiola jakinarazi ondoren, laguntzen entitate onuradunen lehen betebeharra emandako dirulaguntza onartzea da. Ildo horretan, entitate onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten dirulaguntza eman izanaren ebazpena jakinarazten den egunetik hasita hamar (10) egun balioduneko epean, onartu egin duela joko da.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, ekintza garatzen den bitartean jarraipena egiteaz gain, auditoretza eta ikuskapen plan bat ezarri ahal izango du, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, bai eta diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintza errealak baieztatzeko ere.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan ezer aldatuz gero, gerta liteke emandako dirulaguntza ere aldatzea; nolanahi ere, eutsi egingo zaie deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunei eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan jasotakoei. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedura abiatuko da.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira administrazio honek edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. Kontzeptu bera dela ulertuko da, baldin eta diruz lagundutako orientazio-ekintza pertsona berarentzat bada, dirulaguntza edozein deialditakoa dela ere.

Dirulaguntzekin bateraezinak izango dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren finantzaketan enplegurako enplegu-zentroen arloan parte hartzen duten toki-erakundeak edo haien mendekoak, enplegurako toki-planen barruan honakoaz bestelako dirulaguntzak gauzatzearen bitartez.

Deialdi honetako dirulaguntzen entitate onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan oro har ezarri zaizkien betebeharrak betetzen ez badituzte, edo deialdi honetan berariaz ezarri zaizkienak, edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36 artikuluan adierazitako dirulaguntza itzultzeko kasuren batean suertatzen badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiak, dagokion ebazpenaren bidez, galdutzat emango du ordaintzeke dauden diru-kopuruak jasotzeko eskubidea, eta, hala badagokio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkion berandutze-interesak, dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera, hargatik eragotzi gabe egokiak diren bestelako ekintzak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira dagozkien lege-ondorioetarako, eta, erantzukizunei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 46. artikuluan zehaztutako araubideari jarraituko zaio.

  1. Ezin izango da dirulaguntza ordaintzeko eskatu, eta, kasua bada, jasotako zenbatekoak osorik edo zati batean itzuli beharko dira, eta, gainera, dirulaguntza ordaintzen den unetik dirulaguntzen arloan aplikagarria den berandutze-interesa ordaintzeko eskatuko da, baldin eta, alde batetik, deialdi honetan aurreikusitako laguntzen entitate onuradunek betetzen ez badituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan xedatutako betebehar orokorrak edo deialdi honetan espezifikoki aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak, edo, bestetik, 20/2023 Legearen 36. artikuluko itzulketa-kausak betetzen ez badituzte. Eta, bereziki, kasu hauetan:

    1. Jarduera egitea, eta laguntza ematea eta laguntzaz gozatzea zehazten duten baldintzak eta betebeharrak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

    2. Eskatzen diren baldintzak bete gabe jasotzea dirulaguntza.

    3. Jarraipen-lanei eta kontrol-lanei uko egitea edo oztopoak jartzea.

    4. Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz errealitatearekin bat ez datozen datuak ematea.

    5. Dirulaguntza justifikatzeko, errealitatearekin bat ez datozen datuak edo dokumentuak aurkeztea.

    6. Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizunak ez betetzea.

  2. Irizpide hauen arabera zehaztuko da balizko ez-betetzeen maila:

    Erabateko ez-betetzea: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra erabat ez betetzea, emandako dirulaguntzaren % 100 itzultzeko arrazoia izango da.

    Ez-betetze partziala gertatzen bada: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntza aldatu edo hein batean itzuliko da.

    Era berean, ez-betetze partzialtzat hartuko da deialdiaren garapenean zehar dirulaguntza esleitzeko 9. artikuluan aurreikusitako irizpide puntuagarrietako edozein ez betetzea. Kasu horretan, emandako dirulaguntza honela gutxituko da:

    (Ikus .PDF)

    AZ(2): Gutxitzearen ostean jaso beharreko azken zenbatekoa.

    AZ(1): Gutxitzea barik jaso beharreko azken zenbatekoa.

    Hori horrela, eta 9.2.3 eta 9.2.4 irizpideei lotuta, urratutzat jotzen dira, baldin eta zenbatestean ateratzen den zenbatekoa txikiagoa bada diruz lagundutako aldi osoan zehar hurrenez hurren hitzemandako arratsaldeen % 90 baino, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila salbuetsita.

  1. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatutakoaren arabera, diruz lagundutako enplegu-zentroaren jardueraren gauzatze eraginkorra 1.500 ordutik beherakoa denean, egin ez diren ordu-kopuruaren arabera minorizatuko da gehieneko zenbatekoa, formula hau aplikatuz:

    (Ikus .PDF)

    AZ(1): Jaso beharreko azken zenbatekoa.

    GUT = Ordu eraginkorrak urtean.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedurari ekin, eta Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak prozedura hasi izana eta hartarako arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Prozedura hasteak eten egingo ditu, hala badagokio, oraindik egiteke dauden ordainketak.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, amaiera emango zaio prozedurari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

  3. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren arabera ez-betetzeren bat egon dela uste bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean dagozkion zenbatekoak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari itzuli beharra deklaratuko da. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  4. Borondatezko epe horretan dirulaguntza itzultzen ez bada, dirulaguntza premiamendu-bidetik berreskuratzeko izapideak hasiko dira, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan ezarritakoaren arabera zorraren konpentsazioa aplikatu behar denean.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Biltzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa da, eta jardueraren helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurrari jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Eskuratzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eta informazioaren tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte tratamenduaren arduradunaren aurrean, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. Prozedura hori www.euskadi.eus/servicios/10842/ helbidean argitaratu da.

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu hemen: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml

  1. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako dirulaguntzen araubide juridikoa aplikatu behar zaio laguntza-programa honi.

    Bermeen araubideari dagokionez, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 17. artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko xedapena ematen ez den bitartean, dekretu hau aplikatuko zaio, lege horren aurka ez doan guztian: 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen betekizunak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik