Euskadi.eus
  • HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko abenduaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko abenduaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; OSALAN
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 269
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/13
  • Argitaratze-data: 2025/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren testuan, zeinaren bidez laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten baita (2024ko abenduaren 30eko EHAA, 252. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. artikuluan, 2024/5984 (3/31) orrialdean,

    hau dio:

    1. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki izapidetzeari buruzko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean jasotakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048507

    Baina hau esan behar du:

    1. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak elektronikoki izapidetzeari buruzko jarraibideak, ebazpen honen eranskinean jasotakoak, helbide elektroniko hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ikerketa_lso_2023/web01-tramite/eu/.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.