Euskadi.eus
  • HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2023ko azaroaren 7ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez argitaratzen da urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2023ko azaroaren 7ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez argitaratzen da urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 909
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/06
  • Argitaratze-data: 2024/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 6ko Ebazpenean (2024ko otsailaren 13ko EHAA, 32. zk.), zeinaren bidez zuzentzen baita 2023ko azaroaren 7ko Ebazpena, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia argitaratzekoa. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioan, 2024/765 (1/1) orrialdean, hau dio:

Gaztelaniazko bertsioan, 2023/5137 (16/4) orrialdean, 3.2.d) artikuluan ageri den taulan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Ikasketarik Gabekoari dagokion urteko gutxieneko soldata gordinaren zenbatekoa kendu eta indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatari egingo zaio erreferentzia. Hau dio:

Baina hau esan behar du:

Euskarazko bertsioan, 2023/5137 (16/4) orrialdean, 3.2.d) artikuluan ageri den taulan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Ikasketarik Gabekoari dagokion urteko gutxieneko soldata gordinaren zenbatekoa kendu eta indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatari egingo zaio erreferentzia. Hau dio: