- HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko apirilaren 15ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Barakaldoko bulego judizialaren antolamendu zehatza xedatzen duena, bai eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren oinarrizko funtzionamendu-arauak ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko apirilaren 15ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Barakaldoko bulego judizialaren antolamendu zehatza xedatzen duena, bai eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren oinarrizko funtzionamendu-arauak ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 92
- Hurrenkera-zk.: 2180
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/04/15
- Argitaratze-data: 2015/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Justizia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2015eko apirilaren 15ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Barakaldoko bulego judizialaren antolamendu zehatza xedatzen duena, bai eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren oinarrizko funtzionamendu-arauak ere. Ebazpen hori 2015eko apirilaren 29ko 78. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Beraz, huts horiek zuzendu egin behar dira:
artikuluko 1. lerrokadako c) idatzi-zatian 2015/1881 (14/12) orrialdean euskarazko bertsioan eta 2015/1881 (12/14) orrialdean gaztelaniazko bertsioan, honako hau dio:
Destinoa Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren Erregistro eta Banaketaren Atalean duen Laguntza Judizialeko Kidegoko pertsona bat, txandaka, horien zuzkiduran guardiaren erreferentzia agertzen bada lanpostuen zerrendan.
Baina honela esan behar du:
Destinoa Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorrean duen Laguntza Judizialeko Kidegoko pertsona bat, txandaka, horien zuzkiduran guardiaren erreferentzia agertzen bada lanpostuen zerrendan.


