- HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2015eko abenduaren 3koa, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2015eko abenduaren 3koa, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 91
- Hurrenkera-zk.: 2041
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/03
- Argitaratze-data: 2016/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
2015eko abenduaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (242. zenbakia) argitaratu zen Lanbide Heziketako sailburuordearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpena, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez hartutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egiten duena. Eta, honen aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira.
2015/5339 (35/7) orrialdean, 10. artikuluan,
hau dioen lekuan:
Ebaluazio-fasean izena emateko ikastetxeak II-B eranskinean zehaztutakoak dira.
Hau esan behar du:
Ebaluazio-fasean izena emateko ikastetxeak II-A eranskinean zehaztutakoak dira.


