- ERABAKIA, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ebaluatzeaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena. Proba horiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez deitu ziren (2008ko azaroaren 5eko EHAA, 212. zk.). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ebaluatzeaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena. Proba horiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez deitu ziren (2008ko azaroaren 5eko EHAA, 212. zk.).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1900
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/10
- Argitaratze-data: 2009/04/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2008ko urriaren 10eko Ebazpenaz (2008ko azaroaren 5eko EHAA, 212. zk.) Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deialdia egin zen. Aipatutako deialdiko probak ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaileko idazkariak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bitartez izendatuak, honako hau
EGIAZTATZEN DU:
2009ko martxoaren 10ean egindako bileran, Epaimahai Kalifikatzaileak, besteak beste, ondorengo hau erabaki duela:
ERABAKIA:
Bakarra. 2009ko martxoaren 10eko erabakiaren bitartez, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko bigarren zatiaren behin-betiko emaitzak onartu ziren, eta horrela aitortzen da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 10eko Ebazpenaz eginiko deialdiko Hamabigarren Oinarrian jasotakoa betetzeko (2008ko azaroaren 5eko EHAA, 212. zk.).
Bide administratiboa agortzen ez duen Erabaki honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, argitalpenaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Esandako errekurtsoa Epaimahai Kalifikatzaileari edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari aurkeztu ahal izango diete interesatuek.
Arkaute, 2009ko martxoaren 10a.
EPAIMAHAIKO IDAZKARIA.
EPAIMAHAIKO LEHENDAKARIA.


