- ERABAKIA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarena, Basurtuko ospitalearen aldeko legatua -Milagros Marcelina Temino testamentu egilearena- onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarena, Basurtuko ospitalearen aldeko legatua -Milagros Marcelina Temino testamentu egilearena- onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 68
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/25
- Argitaratze-data: 2010/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Basurtuko ospitalearen bidez jakinarazpena eskuratu zen 2009ko urriaren 22an, zeina M.ª Milagros Marcelina Teminok ospitale horren alde egindako legatuaz ari baita. Honakoa dio:
[] l´argent qu´il y a sur le livret du Central Hispano n.º 0049 3821 44 139006929 à Laredo en Espagne sera donnée à L´Hopital de Basurto de Bilbao en Espagne.
En remerciements pour m´avoir soignée dans les années 50 après metre fracturée la cheville
[] Ces legs particuliers sont faits nets de tous frais et droits.
Horren berri izan du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 38. artikulua aintzat hartuz.
Kontuan izanda Osakidetzaren estatutu sozialetako 4. artikuluak dioenez Euskadik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean xedatutakoaren arabera, Osakidetzak nortasun juridiko berezia duela, eta jarduteko gaitasun osoa, bere helburua eta xedeak lortze aldera.
Estatutu horietako 7.1 artikuluaren arabera, Osakidetzako buru Osasuneko sailburua da, zeinak, eraentza organoa ere badenez, erakunde publikoaren eta administrazio kontseiluaren ordezkaritza egingo baiu, 7.2 artikulua betez.
Hori horrela izanik ere, zerbitzuen organizazio bakoitzak -Basurtuko Ospitaleak kasu honetan- bere informazio ekonomiko finantzarioa izango du
(18.4 artikulua), eta horretarako Diruzaintza propioa, baliabide finantzario guztiez osatua, bai diruaz, bai baloreez edo kredituaz eta bai aurrekontu-eragiketaz edo aurrekontukoak ez direnez, zeintzuen titularra -dagokion organizazioaren izenean- erakunde publikoa den (19.1 artikulua).
Administrazio Kontseilu honek, hortaz, adierazitako xedeak aintzat hartuz eta estatutu sozialen 7. eta 8.5 artikuluek esleitzen dizkioten eskumenen indarrez, ondoko erabakia hartu du
ERABAKIA
Lehenengoa. Esker onez onartzen da Basurtuko ospitalearen izenean Milagros Marcelina Temiño andreak ospitale horren alde egindako legatua.
Erabakitakoaren ondorioz, bidezko lege izapideak eginda eta eragilearen borondatea betetze aldera, Laredoko Central Hispanoren kontuko (0049 3821 44 139006929 zenbakia) hartzekoak ingresatuko dira Euskadiko Kutxan (3035 0083270830059898 kk).
Bigarrena. Erabaki honen berri -Osakidetza Zuzendaritza Orokorraren bidez- Temiño andrearen testamentuaz arduratzen den Notaritzari ematea, burutzapen ondorioetarako.
Hirugarrena. Erabaki hau Basurtuko ospitaleari jakinaraztea, ezagutua izan dadin eta dagozkion ondorioetarako.
Laugarrena. EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


