- ERABAKIA, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ebaluatzeaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena. Proba horiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko ekainaren 9ko Ebazpenaz deitu ziren (2009ko ekainaren 29ko EHAA, 122. zk.). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ebaluatzeaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena. Proba horiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko ekainaren 9ko Ebazpenaz deitu ziren (2009ko ekainaren 29ko EHAA, 122. zk.).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 105
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/01
- Argitaratze-data: 2010/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2009ko ekainaren 9ko Ebazpenaz (2009ko ekainaren 29ko EHAA, 122. zk.) Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdia egin zen. Aipatutako deialdiko probak ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaileko idazkariak, Euskal herriko Poliziaren Ikastegiko 2009ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bitartez izendatuak, honako hau,
EGIAZTATU DU:
2009ko azaroaren 26an egindako bileran, besteak beste, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo hau erabaki duela:
ERABAKIA
2009ko azaroaren 26ko akordioaren bitartez, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben bigarren zatiaren behin-betiko emaitzak onartu ziren, eta horrela aitortzen da, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2009ko ekainaren 9ko Ebazpenaz eginiko deialdiko hamabigarren oinarrian jasorikoa betetzeko (2009ko ekainaren 29ko EHAA, 122. zk.).
Erabaki honek ez du bide administratiboa agortzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Euskal herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Esandako errekurtsoa Epaimahai Kalifikatzaileari edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari aurkeztu ahal izango diote interesatuek.
Arkaute, 2009ko abenduaren 1a.
EPAIMAHAIKO IDAZKARIA.
EPAIMAHAIKO LEHENDAKARIA.


