- ERABAKIA, 2010eko azaroaren 4koa, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako eratu zen hauteskunde-batzordeak hartutakoa; hauteskunde horiek Herrizaingo sailburuaren 2010eko irailaren 6ko Aginduz deitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2010eko azaroaren 4koa, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako eratu zen hauteskunde-batzordeak hartutakoa; hauteskunde horiek Herrizaingo sailburuaren 2010eko irailaren 6ko Aginduz deitu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5406
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/04
- Argitaratze-data: 2010/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa
Testu legala
Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako hauteskunde horiek Herrizaingo sailburuaren 2010eko irailaren 6ko Aginduz deitu ziren eratu zen hauteskunde-batzordeko idazkariak, honako hau,
ZIURTATZEN DU:
Aipatu organo kolegiatuak, 2010eko azaroaren 4an egindako bilkuran, sindikatu eta barrutien arabera, ertzainetxeetan argitaratuak egon diren hautatutakoak ordezkari sindikal izendatu ditu:
Araba ErNE: 6 ordezkari
EUSPEL: 4 ordezkari
ELA: 2 ordezkari
SiPE: 2 ordezkari
CCOO: 2 ordezkari
ESAN: ordezkari 1
Bizkaia ErNE: 9 ordezkari
ELA: 6 ordezkari
ESAN: 4 ordezkari
SiPE: 2 ordezkari
CCOO: 2 ordezkari
Gipuzkoa ErNE: 7 ordezkari
ELA: 6 ordezkari
SiPE: 3 ordezkari
ESAN: 2 ordezkari
CCOO: 2 ordezkari
Halaber, hauteskunde-batzorde horrek, bilkura berean, honako hau ebatzi du, erakunde sindikal bakoitzari izendatzea dagokion delegatu kopurua hau dela:
ErNE: 24 delegatu
ELA: 15 delegatu
CCOO: 4 delegatu
ESAN: 9 delegatu
EUSPEL: 3 delegatu
SiPE: 6 delegatu
Halaber, hauteskunde-batzorde horrek, bilkura berean, honako hau jakitera ematea ebatzi du, Ertzaintzaren kontseiluan, erakunde sindikalen, federazio sindikalen eta konfederazio sindikalen ordezkaritza ondoko hau dela:
ErNE: 2 ordezkari
ELA: ordezkari 1
ESAN: ordezkari 1
SiPE: ordezkari 1
Eta halaxe jasota gera dadin, martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 23.3 eta 30.3 artikuluetan aurreikusitakoa betez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut oraingo hau Erandion, 2010eko azaroaren 4an.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hain zuzen ere, Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegian edo auzi-jartzailearen helbideari dagokion barrutiko epaitegian, halaxe baitago xedatuta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14.1 artikuluan (bigarren araua).
Erandio, 2010eko azaroaren 4a.
HAUTESKUNDE BATZORDEKO IDAZKARIA.


