Euskadi.eus
  • ERABAKIA, 2011ko ekainaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Osatek SA sozietate publikoaren arteko Kudeaketarako Gomendioaren Hitzarmena onartzeko dena; hitzarmen horren arabera, Osatek SA sozietate publikoak botere esleitzaile gisa jardunerako behar dituen obra, hornidura eta zerbitzuen kontratazioaren izapidetze eta kudeaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralak egingo du, Kontratazio Zerbitzuare - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2011ko ekainaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Osatek SA sozietate publikoaren arteko Kudeaketarako Gomendioaren Hitzarmena onartzeko dena; hitzarmen horren arabera, Osatek SA sozietate publikoak botere esleitzaile gisa jardunerako behar dituen obra, hornidura eta zerbitzuen kontratazioaren izapidetze eta kudeaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralak egingo du, Kontratazio Zerbitzuare

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3615
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/08
  • Argitaratze-data: 2011/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Entitate Publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua ikusita, eta agindutako helburuak lortu ahal izateko estatutu horien edukia garatzea garrantzizko dela kontuan izanda, aldeko balorazioa eman zaio Osakidetzako osasun-zerbitzuetako bi erakundek bultzatutako ekimenari; hartara, aztergai dugun Kudeaketarako Gomendioaren Hitzarmen hau gauzatu ahal izango da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Osatek SA sozietate publikoaren artean adostutako proposamenak Aholkularitza Juridikoaren aldeko txostena jaso du; proposamen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren baliabide ekonomiko eta teknikoak eta giza baliabideak optimizatu beharrak ekarri du, edo zehatzago esanda, Osatek SAk behar duen kontratazio publikoaren jarduera kudeatu beharrak eragindakoa, betiere eraginkortasun, arintasun eta arrazionaltasun administratiboa bermatze aldera. Horrez gain, Osatek SAk sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2011ko martxoaren 21ean egindako bileran, onartu egin zuen hitzarmen-proposamena, eta hitzarmenaren testua Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako zehaztasunetara egokitu zen.

Jarduketa honen legezko eta kudeaketako markoa bat dator, harekin konpromisoa hartu duten erakundeen araudiarekin.

Ildo horretatik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralari dagokionez (gomendioa jaso duen erakundea da), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 9., 11. eta 20. artikuluen bitartez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Publikoaren «Administrazioko eta Korporazio-kudeaketako Erakunde Zentrala» eratu zen; artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Osakidetzako zuzendari nagusiari ahalmenak ematen zaizkio, eskudun kontratazio-organo gisa, goragokoak eskumenak bereganatzeko kasuetan kontratazio zentralizatuak egiteko eta integratutzat jotakoen artetik dagozkion hornigaien erosketetan aritzeko; hori guztia Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluak ematen dituen jarraibideak aintzat harturik.

Bestalde, erakunde gomendatzailea Osatek SA sozietate publikoa Erakunde Publikoan berezko nortasun juridikoa duen zerbitzu-erakunde bakarra da, eta sozietate horren kapitalaren gaineko titular bakarra Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoa da

Hala ere, egun Osatek SAk ez dauka behar beste baliabidea tekniko eta giza baliabiderik, jardunerako behar dituen obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko. Hortaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentralari eskatu behar dio eginkizun hori bete dezan Kontratazio Zerbitzuaren bitartez; izan ere, Erakundeak baditu horretarako behar diren baliabide eta bitartekoak eta, beraz, kontratatu ditzake Osatek SAk behar dituen obra, hornidura eta zerbitzuak, eraginkortasun, arintasun eta arrazionaltasun-baldintzak beteta.

Arrazoi horiek direla medio, beharrezko eta komenigarria da kontratazio hori kudeatzeko eginkizun tekniko eta administratiboak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari egoztea, haren Kontratazio Zerbitzuaren bidez, betiere proposatutako hitzarmenean ezarritako moduan, eta Osatek SAk kudeaketarako gomendio honen beharra duen bitartean.

Adierazitakoarekin bat, eta gorago aipatutakoa betetze aldera, estatutuen 8.5 artikuluan ematen zaizkion eskumenez baliatuz, Administrazio Kontseilu honek honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik