- ERABAKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, 2011ko uztailaren 14an egindako bileran hartua. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, 2011ko uztailaren 14an egindako bileran hartua. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3865
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/14
- Argitaratze-data: 2011/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zuen zuzenbide pribatuko herri-erakunde gisa, bere bigarren xedapen gehigarrian, honako helburu hauekin: enplegu egonkor eta kalitaterako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta gizarte-eta lurralde-kohesioari lagunduko dion lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen beharrizanak asetzea, bai eta gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan gomendatzen zaizkion enplegu-politiken kudeaketaren bidez.
Transferentzien Batzorde Mistoak 2010eko urriaren 28ko bileran hartu zuen Erabakiaren bitartez (azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuaren eta Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 9ko 289/2010 Dekretuaren bidez onartu zena), lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruko lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu ondoren, bere gain hartu zuen Lanbide-Enplegu Zerbitzuak eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuen zein Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta horri atxikitako Egailan SA sozietate publikoak lan-politika aktiboen arloan garatzen zituzten eginkizunen kudeaketa. Horrenbestez, 2011ko urtarrilaren 1ean ekin zion lanari.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardurapeko enplegu-politika aktiboen artean lanerako prestakuntza dago. Ildo horri jarraituz, azaroaren 30eko 329/2010 Dekretuak onartutako bere Estatutuetako 9.c) artikuluan zera aurreikusten da herri-erakundearen eginkizunen artean: «Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako programak kudeatzea, diruz lagundutako deialdien onarpena eta izapidetzea barne». Enplegurako prestakuntzaren barruan, eta lanerako eta etengabeko prestakuntza bereizi ondoren, pertsona landunei zuzendutako prestakuntza dago gaur egun, hala eskatu, enpresen prestakuntza-ekintzak eta banakako prestakuntza-baimenak barne hartzen dituena, nola eskaintzen dena. Azken horrek, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-planak barne hartzen ditu.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude 1995eko irailaren 27an sinatu zirenetik, Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa eta ondoren izenpetutako Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa, eta azken horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizarte-eragileek erabakitako eredua onartu eta aldeek onetsitako betekizunak banatu ziren.
Hiruko Akordioaren bitartez Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, EAEko langile landunen prestakuntzaren kudeaketa- eta zuzendaritza-lanak eta enpresen, langileen eta hezkuntza-zentroen artean etengabeko prestakuntzarako interesa pizteko eta jarduera hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena izateko ardura bere gain hartzeko helburuarekin. Ekitaldi bakoitzean etengabeko prestakuntzara (egun, langile landuei zuzendutako lanerako prestakuntzatzat ulertu behar da) zuzenduko zuen finantzazioa Hobetuzi emateko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta baita esparru horretan aipatu Lanbide arteko Akordioa sinatu zuten erakundeek burutzen dituzten jarduketak ordaintzera zuzendutako baliabide ekonomikoak eta fundazioaren beraren egitura teknikoak funtzionatzeko gastuak zein finantza-gastuak finantzatzeko ere.
Lanbide arteko Akordioak eta EAEko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Hiruko Akordioak indarrean jarraitzen dutenez, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde publikoak eta Hobetuz fundazioak langile landunei zuzendutako prestakuntzaren arloan dituzten eginkizunak aintzat hartuta, erakunde biek elkarren arteko harremanak arautu dituzte, eta horrela, Hobetuzek prestakuntza honetara zuzendutako laguntzen deialdiak kudeatzeko beharrezko egitura teknikoa izango du eta eginkizun hori beteko du, baita onuradunei diru-laguntzak ordaindu ere, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, berriz, deialdi horien oinarriak onartu eta horiek ebazteaz arduratu beharko da, eta aldi berean, Hobetuzi bere egitura finantzatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eskualdatzeaz eta deitutako diru-laguntzak ordaintzeaz.
Langile landunei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak jakintza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.
Lanean ari diren langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio estrategiko bat da eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.
Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzen bitartez deialdi honen bitartez arautzen da horien finantzaketa prestakuntza-eskaintza zabala egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko langileei. Halaber, enpresetan sustatu dituzten prestakuntza-planen edo, horiek ezean, prestakuntza-premiei erantzuteko landutako planen osagarri izatea bilatzen da.
Horregatik guztiarengatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2011ko uztailaren 14an egindako bileran, ondorengoa erabaki du bertaratutako guztiak alde direla.
ERABAKIA:
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia onartzea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Hirugarrena. Erabaki honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluan, hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 14a.
Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Administrazio Kontseiluko idazkaria, titularra ez egoteagatik,
JAVIER RUIZ FERNANDEZ.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENPRESETAKO LANGILEEI ZUZENDUTAKO ENPLEGURAKO ESKAINTZAKO PRESTAKUNTZARAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako enplegurako prestakuntza-planak garatzeko laguntzak arautzea; prestakuntza-plan horien bitartez, langile horien gaitasuna eta kualifikazioa hobetu eta berriro kualifika daitezen lortu nahi da.
Deialdi hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 20.550.000 eurokoak dira. Funts horiek Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari eskualdatuko dizkio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ordainketa bakar bat eginez; eta ordainketa hori dagokion ebazpena hartu eta berehala egingo da.
Ez dute finantzaketarik jasoko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzek eta Nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzek.
Deialdi honetan barne hartzen diren laguntzak, ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek berak egiteko onuradunek jaso ditzaketen beste mota bateko laguntzekin.
Deialdi honetan agertzen diren laguntzen onuradun izan daitezke EAEn kokatuta dauden honako entitate hauek:
Prestakuntza-erakundeak eta unibertsitateak.
EAEn Langileen Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Hitzarmena sinatu duten enpresa-erakundeak eta sindikatuak.
Kooperatiba eta/edo lan-sozietateen konfederazioak eta federazioak.
Langile autonomoen elkarteak.
Dagokion sektorean ordezkatzaileak diren enpresa-erakundeak eta erakunde sindikalak, askatasun sindikalari buruzko 11/1985 Lege Organikoan eta Langileen Estatutuan aurreikusitakoaren arabera.
EAEko langile guztiek parte har dezakete laguntzaren xede diren ekintzetan. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarekin erlazioan finantzatzen den prestakuntza-eskaintzan parte hartu ahal izango dute, betiere, Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeetan egiten badute.
Herri-administrazioetan lan egiten duten langileek deialdi honen hirugarren oinarriko bigarren ataleko a) eta e) puntuetan aurreikusitako planetan parte hartu ahal izango dute, gehienez ere plan bakoitzaren parte-hartzaileen ehuneko 10eko proportzioan.
Deialdi honetan aurreikusitako ekintzetan esku hartzen duten langabetuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emana izan beharko dute, eta guztira, dagokion planaren eta horren barruan prestakuntza hasten duten pertsona guztien % 20 eta % 40 bitartean izango dira. Zentzu horretan, prestakuntzaren hasieran duten lan-egoerak ezarriko du langile langabetua den ala ez. Era berean, aurre-inskripzioa aukeratutako prestakuntza-ekintzan esku hartzeko Orientabide Zerbitzuek egitea gomendatzen da.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu gabeko prestakuntza-entitate pribatuei ematen zaizkien laguntzak prestakuntza-premia bereziak dituzten edo lanbide-txertaketa edo birkualifikazioa lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako berariazko programak finantzatzeko erabiliko dira. Zentzu horretan, parte hartzen duten langileen % 70ek ondorengo talde batekoa izan beharko dute nahitaez: enpresa txiki eta ertainetako langileak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, genero-indarkeriaren biktimak, 45 urtetik gorakoak, kualifikazio baxuko langileak, pertsona minusbaliatuak, langabetu gazteak, iraupen luzekoak edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua dutenak.
Finantzaketa jaso dezaketen ekimenak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira, eta gehienez ere 2012ko ekainaren 30ean amaituko dira.
Prestakuntza Plana esatean, prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa ulertu behar da, betiere kontuan hartuta, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, planaren hartzaileen gaitasunak nabarmenki hobetzen direla.
Erantzun beharreko helburuen, prestakuntzaren esparruaren edo izaeraren eta entitate titularren arabera, ondorengo prestakuntza-plan desberdinak ezarri dira:
Sektore arteko prestakuntza-planak, langileentzako jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretako zeharkako gaitasunen eta gaitasun horizontalen prestakuntza eskaintzen dutenak.
Prestakuntza-plan horien titularrak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-entitateak eta unibertsitateak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten enpresa eta sindikatu-elkarteak ere.
Prestakuntza-entitateei dagokienez, beren Estatutuen helburuen artean prestakuntza barne hartu behar dituzte, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortuta egon behar dute, laneko prestakuntza eskaintzeko prestakuntza-ekintza bilduta dagoen prestakuntza-espezialitateetan.
Era berean, eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu ez dituen prestakuntza-erakundeek, deialdi honen helburuekin bat datorren prestakuntza-eskaintza bat egiten badute eta prestakuntza-mota hori kudeatzeko nahikoa irakasle eta esperientzia egiaztatu badute. Adierazitako guztia justifikatzeko, eskaerarekin batera txosten bat aurkeztuko da, lortutako esperientzia justifikatuz eta eskura dauden baliabideen azalpena eginez. Txostenak hamaikagarren artikuluko a) puntuan aurreikusitakoaren arabera baloratuko dira, eta hiru ekitalditan egiten diren deialdietarako baliozkoak izango dira.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalengana zuzendutako prestakuntzari dagokionez, prestakuntza-erakunde titularrak Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeak izango dira.
Sektoreko prestakuntza-planak, produkzio-sektore jakin bateko langileak gaitasun jakin batzuetan prestatzera bideratuak.
Plan horien titularrak izan daitezke, aurreko a) puntuan adierazitako entitateez gain, dagokion sektoreko enpresa-erakunde eta erakunde sindikal ordezkariak.
Produkzio-sektore berekoak izan gabe, kooperatiba, lan-sozietate eta ekonomia sozialeko enpresa eta entitate bi edo gehiagoko langileak eta bazkide-langileak barne hartzen dituzten prestakuntza-planak, betiere, horien izaera juridikotik ondorioztatutako edo zeharkako izaera duten beharretatik ondorioztatutako prestakuntza-eskaerei erantzuten dietenak; eta Euskal Autonomia Erkidegoan nahikoa finkatuta dauden Kooperatiben eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek titularizatu ahal izango dituzte.
Langile autonomoei zuzendutako prestakuntza-planak; horien titularrak izan daitezke sektore arteko langile autonomoen elkarteak eta Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 21.5 artikuluan bildutako erakundeak, baldin eta EAEn egoitza iraunkorra eta jardunetan dagoena badute. EAEn finkapen handiagoa duten autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteek lehentasuna izango dute.
Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrarekin erlazionatutako prestakuntza-planak, horien titularrak izanik Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Zentro edo Erakundeen Estatuko Erregistroan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, Profesionaltasun Ziurtapenei lotutako prestakuntza partzial metagarria emateko egiaztatutako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuak. Salbuespen gisa eta behin-behinekoz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak titular horiek egiaztatuko ditu, deialdi honetarako, «Aitorpen Arduratsuaren» prozedura bidez, eta zentroko lege-ordezkariak aitorpen hori sinatu eta eskabidearekin batera aurkeztu beharko du.
Deialdi honen helburuetarako, helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakatsi eta ikasteko prozesua da prestakuntza-ekintza, eta langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzea bilatzen du, baita horien lanbide-eguneratzea eta -espezializazioa ere.
Ez dira finantzatuko nagusiki prestakuntza-prozesu (irakaskuntza-ikaskuntza) bat garatzea bilatzen ez duten ekintzak.
Orokorrean, prestakuntza-planetan barne hartutako prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzarentzat. Salbuespen gisa, beste muga batzuk ezarri daitezke eskarian behar bezala justifikatzen denean. Prestakuntza-jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.
Prestakuntza-ekintzak ondorengo modalitate hauetako batean eman ahal izango dira: bertaratze bidezkoa, bertaratu gabea edo mistoa.
Bertaratze bidezko prestakuntzatzat jotzen da, ikasgela batean, irakasleek ikasle-talde bati ezagutza berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.
Bertaratu gabeko prestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak bere ikaskuntzaren erritmoak norberaren denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokia edozein dela ere, denbora mugatu batean tutore/irakasleak izango ditu, bere zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.
Bertaratu gabeko prestakuntza ikaskuntza sistematizatuko prozesua suposatuko duten euskarri didaktikoen bidez egin beharko da. Euskarri horiek derrigorrez, tutoretza-laguntzarekin osatuko dira. Dagozkion eskaerak egiterakoan, materiala bidaltzeko prozedurak, bertaratutako edo bertaratu gabeko tutoretzak eta programatutako irakaskuntzak dakartzan jarraipen-kontrolak eta probak zehaztuko dira. Teknologia berrien bidezko teleprestakuntza egiten denean, prestakuntza gauzatzen dela egiaztatzeko, horiek egiteko erabiltzen diren plataforma informatikoetara sartzeko gakoak eskatuko dira.
Deialdi honen ondorioetarako, Baliabide Zentroetan emandako prestakuntza bertaratu gabeko prestakuntzatzat emango da. Baliabide Zentrotzat hartzen da bakarkako erabilerarako ekipamendu jakin bat duen instalakuntza, zeinetara parte hartzaileek joaten diren zenbait euskarriren bidez prestakuntza jasotzera; horrez gain, zalantzak argitzeko tutoretzaren bat eskaintzen zaie.
Bertaratu gabeko prestakuntza-ekintza dagokienez, ez badituzte informazio eta komunikazioko on-line teknologiak erabiltzen, onartu aurretik horretarako sortuko den batzorde batek aztertu eta balioztatu beharko ditu.
Prestakuntza mistoa da bertaratu gabeko prestakuntzaren zein bertaratutakoaren bidez ematen dena, kasuan-kasuan beharrezkoa den orduen portzentajeetan banatuta.
Bertaratutako prestakuntza-ekintzak taldean antola daitezke, gehienez ere 20 parte-hartzailek osatutako taldeak osatu ahal direlarik; taldeko 25 ikasle onartuko dira, salbuespen moduan, behar den bezala justifikatzen bada. Bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzetan, parte hartzen duten 70 ikasleko irakasle bat izan beharko da gutxienez. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-modalitatearen arabera.
Eskaerak Hobetuz Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira.
Arabako Lurralde Egoitza, Dato kalea,14-16 - 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko Lurralde Egoitza, kale Nagusia, 35 - 6.a, 48009 Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola, 4 - 1.a, 20008 Donostia-San Sebastián.
Bestalde, 30/1992 Legeak, 1992ko azaroaren 26koak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea ezartzen duenak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan aurkez daitezke eskaerak.
Eskaera horiek paperean eta Hobetuzek www.hobetuz.com orrian deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira.
Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.
Eskaerak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2011ko irailaren 23an amaituko da.
Eskaeretan honako hauek jasoko dira:
Eskatzailearen edo haren ordezkariaren izena, egoitza soziala, helbidea eta harremanetarako telefonoa.
Hala dagokionean, ordezkaritza hori egiaztatzen duen jatorrizko agiria, edo Hobetuzek edo fede-emaile publiko batek konpultsatutako kopia.
Eskatzailearen eta ordezkariaren, horrela denean, NANaren edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
Behar bezala legeztatutako estatutuen fotokopia.
Entitatea dagokion administrazio-erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
Laguntzaren xedea den prestakuntza-plana, ondorengo oinarrian adierazitako baldintzekin.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu gabeko prestakuntza-entitateen kasuan, erakunde eskatzaileak diru-laguntza eskatzen den Planaren kudeaketara egokitzen den gaitasun teknikoa duela ziurtatzen duen txostena, esperientzia handia duen prestakuntza-espezialitateak adieraziz, eta baita espezialitate horri lotutako giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak ere.
Diru-laguntzen bikoiztasuna eta prestakuntza-ekintzetarako gainfinantziazioa saihestearren, eskatzaileak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du, beste diru-sarrera edo laguntza publiko osagarririk ez duela jasotzen adieraziz (4. eranskina).
Edozein herri-administraziok prestakuntza arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozeduran murgilduta ez dagoela edo eskatu zaizkion zenbatekoak itzuli dituela adieraziko duen titularraren zinpeko aitorpena (4. eranskina).
Ogasun, Gizarte Segurantza eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeari guztia ordainduta izanaren ziurtagiri eguneratuak.
Erakundeak sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik jaso ez duela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, aldatzen duena) 50. artikuluko 5. atalean xedatutakoaren arabera, laguntza edo diru-laguntzen deialdietara ez aurkezteko zigorrik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena (4. eranskina).
Gizarte-ekonomiarekin eta langile autonomoekin erlazionatutako planei dagokienez edo ordezkaritza-entitateek aurkeztutako sektoreko planei dagokienez, eskatzaileak aurkeztutako planak xede duen esparruan duen hedapena edo ezarpena ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari lotutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Estatuko Erregistroan ziurtatu gabeko prestakuntza-planen titularrek, profesionaltasun-ziurtapenetako prestakuntza-modulu eta -unitateak emateko beharrezko baldintzak betetzen dituztela dioen Aitorpen Arduratsua gaineratu beharko dute.
Prestakuntza-planek honako hauek bildu behar dituzte:
Plana egiteko arrazoien adierazpena.
Zein esparrura bideratzen diren eta horien prestakuntza-eskaintzaren plana xede duen jarduera-esparruarekiko edo -sektorearekiko egokitasuna.
Prestakuntza-planaren helburuak eta edukiak.
Garatuko diren prestakuntza-ekintzak, espezialitateen arabera multzokatuta, xede horrekin landutako inprimaki eta aplikatiboetan adierazitako banakapena eginez.
Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.
Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.
Prestakuntza-ekintzak garatzeko aurreikusitako instalazioak eta bitartekoak. Titularra prestakuntza-entitate bat edo unibertsitate bat bada, finantzatutako prestakuntza-ekintzak zentroko bertako langileek bakarrik emango dituzte eta xede horretarako erabakitako instalazioetan egingo dute. Salbuespenak onartuko dira, betiere behar den bezala justifikatzen badira eskaera-inprimakietan, eta salbuespen horiek prestakuntza-ekintzaren espezifikotasunak eta berau eskaintzeko irakasle propioak beti ezin edukitzeak eragindako egoerak izango dira bakarrik.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu gabeko prestakuntza-entitateek, gainera, beren esperientzia ziurtatzen duen eta hirugarren artikuluan, 2. atalean, a) puntuan, laugarren paragrafoan adierazitako eskura dituzten bitartekoak adierazten dituen txostena aurkeztu beharko dute.
Programatutako prestakuntza-ekintzen garapenaren eta jarraipena egiteko moduaren eta prestakuntza-plan bakoitza ondoren ebaluatzeko erabiliko diren irizpide eta metodologien arduradunen identifikazioa.
Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.
Prestakuntza-zentroek eta unibertsitateek, horietako bakoitzak, bi Prestakuntza Planetarako diru-laguntzak bakarrik eskatu ahal izango dituzte: bat katalogo modularrarekin erlazionatutako prestakuntzarako eta bestea aipatu katalogoan barne hartzen ez den prestakuntzarako. Azken hori sektorekoa edo sektore artekoa izango da.
Deialdi honen bigarren artikuluak deskribatutako langileek dagokien entitate titularrei onartutako prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskatu ahal izango diete; horretarako, deialdi honetarako eskaera-agiri gisa diseinatutako agiri normalizatua eta partaidetza-agiria (eskabidearen 2C eranskina) erabil daitezke.
Eskaera-agiriaren eta partaidetza-agiriaren kopia bat parte-hartzaileari emango zaio. Jatorrizko agiria planaren titularrak gordeko du, Hobetuzek edo kontrola egiteko beste erakunde batek egiten dituzten egiaztapenetan aurkezteko.
Deialdi honen hamahirugarren artikuluko 3. atalean adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Hobetuzi jakinarazi behar zaizkio ezarritako epeen barruan eta Hobetuzek xede horrekin utzitako baliabideak erabiliz.
Entitate eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere, hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Era berean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorrean Legean xedatutakoa betetzeko, hautespen-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.
Parte-hartzailea prestakuntza-ekintzatik kanpo geratuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako portzentajean bertaratzen ez bada.
Langile batek ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.
Deialdi honetan onartu diren prestakuntza-ekimenetako bakoitzari eman beharreko finantzaketak gehieneko finantzaketa izaera izango du, eta honako era honetan zehaztuko da:
Ekintza bakoitzaren benetako garrantzira egokitutako ordu kopurua parte-hartzaile kopuruarekin eta hamargarren artikuluaren arabera dagokion moduluaren zenbatekoarekin biderkatuz.
Ondoren, planaren balorazio teknikoa egingo da, eta finantza daitekeen gehieneko zenbatekoaren ehunekoa zehaztuko du, aurkeztutako eskaerak eta eskura dauden funtsen zenbatekoa ikusita ezartzen diren tarteak kontuan izanik, hamaikagarren artikuluaren arabera.
Azken doikuntza, ekitaldirako eta ekimen mota bakoitzerako eskura dauden finantza-baliabideen arabera egingo da.
Edozein modutan, erakunde bakoitzari gehienez emango zaion laguntza honako irizpide hauen arabera erabakiko da:
Kudeaketa-gaitasun ziurtatua. Deialdi honen aurreko bi ekitaldietan langileentzako prestakuntza-planak kudeatu dituzten eskatzaileei dagokienez (Hobetuzek finantzatutako planak), esleituko zaien gehienezko laguntza erabakitzeko, eskatzaileak deialdi horietan lortutako diru-laguntzaren gauzatze-maila hartuko da kontuan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu gabeko prestakuntza-entitateen kasuan, Deialdi honen hirugarren artikuluko 2.a) atalaren barnean hartuta badaude, memoria justifikatzailean egiaztatutako gaitasun teknikoari buruz egiten den balorazioaren arabera irakasteko baimentzen den gehieneko ordu kopuruaren arabera ezarriko da gehieneko laguntza.
Hirugarren artikuluko 2. ataleko a) eta b) puntuetan barne hartutako prestakuntza-planetara, prestakuntza-entitateen eta Enpresa Erakundeen titulartasunekoetara, 4.077.500 euro bideratuko dira.
Hirugarren artikuluko c) eta d) puntuetan barne hartutako prestakuntza-planetara 650.000 euroko kontu-saila bideratuko da. Kantitate hori banatu egingo da, artikulu honetako 2. atalean adierazitako irizpideen arabera onartzen diren eskaeren artean.
Hirugarren artikuluko 2. ataleko d) puntuan barne hartutako prestakuntza-planetara, 7.572.500 euroko kontu-saila bideratuko da.
Ez bada erabat agortzen b), c) edo d) puntuetan aurreikusitako kontu-sailen bat, soberakinak aipatutako beste kontu-sailetan sartuko dira, eragindako kontu-sail bakoitzean eskatutako guztizko bolumenaren arabera.
Diru-laguntzak zehazteko aplika daitezkeen gehienezko modulu ekonomikoak (parte-hartzaile bakoitzarengatik eta prestakuntza-ekintza bakoitzarengatik kostua) ondoren adierazitakoak izango dira, betiere prestakuntzaren modalitatea eta maila kontuan hartuko direlarik:
(Ikus .PDF)
Bertaratzeko irakaskuntzako modalitatearen kasuan, «oinarrizko mailako» modulua zeharkako ikasgaien edo ikasgai generikoen prestakuntza denean aplikatuko da, hain zuzen, oinarrizko gaitasunak eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna eskaintzen denean.
«Goi-mailako» modulua, berriz, prestakuntza espezializazioa eskatzen duten ikasgaietan edota programazio edo zuzendaritzako gaitasunak garatzeko gaitasuna ematen denean aplikatuko da.
Bertaratzeko modalitatearen goi-mailako modulu ekonomikoa ehuneko 50era bitartean areagotu daiteke prestakuntza-ekintza jakin batzuen kasuan, betiere euren espezialitatea eta ezaugarri teknikoak kontuan hartuta finantzaketa handiagoa behar bada.
Aurreko paragrafoan barne hartutako ekintzen guztizko kostuak ezingo du gainditu Deialdi hau finantzatzera zuzendutako funtsen guztizkoaren ehuneko 5.
Aipatutako salbuespenak aplikatzeko, eskaeretan adierazi beharko dira ekintza bakoitzean dauden berezitasunak. Eskaerak ebatzi ondoren ezin izango da onartu salbuespen bakar bat ere.
Aurkeztutako planen balorazio teknikoa egiteko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Esperientzia eta baliabide materialak. Atal honetan, honako hauek hartuko dira kontutan:
Entitate titularrak langileak prestatzeko aurretik duen esperientzia.
Entitateak finantzaketaren xede diren prestakuntza-espezialitateetan aurretik duen esperientzia.
Plana eta prestakuntza-espezialitate bakoitza garatzeko eta gauzatzeko bitarteko materialak eta pertsonalak, propioak edo besterenak.
Plana osatzen duten elementuen kalitatea eta koherentzia eta bakoitzaren prestakuntza-ekintzak.
Ezarritako kalitate-sistema (jarraipen-mekanismoak, ikaskuntzaren ebaluazioa eta kontrola eta prestakuntza-ekintzen ziurtapena).
Justifikazio hori egiteko, eskaera behar bezala betetzeaz gain, horretarako bidezkotzat jotzen diren agiri guztiak gaineratu daitezke.
Irizpide horrek 100 puntutik 40ko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan. Hirugarren artikuluan barne hartutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu ez dituen prestakuntza-erakundeek aurkeztutako eskaeren kasuan, gaitasun teknikoa justifikatzeko memoriaren balorazioa egin ondoren 20 puntura iristen ez direnak ez dira finantzatuko.
Prestakuntza-eskaintza eta xede duen esparruaren edo sektorearen beharren arteko egokitasuna. Atal honetan baloratuko dira:
Aurkeztutako prestakuntza-ekintzek lan-merkatuak dituen prestakuntza-premiekin duten egokitasuna.
Behar hori justifikatzen duen azterlanen bat egotea.
Aurkeztutako ekintzek ekintzen xede diren langileentzako lehentasunezkoak direlako justifikazioa.
Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari lotutako prestakuntza-planetan, aurkeztutako eskaintza partzial metagarria Gaitasuna Egiaztatzeko Egiturak hautemandako prestakuntza-premiekin bat datorren baloratuko da.
Atal hori justifikatzeko, eskaera aurkezteaz gain, horretarako egoki iritzitako dokumentazioa gehitu ahal izango da.
Irizpide horrek 100 puntutik 40ko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan.
Planaren diseinuan prozesu integral bat barne hartzea. Horren bitartez langileei orientazioa eta aholkularitza emango zaie prestakuntza-ekintzaren aurretik, bitartean eta ondoren. Era berean, bereganatutako gaitasunen ebaluazioa eta alderaketa egingo da. Horretarako, atal honetan adierazitako pertsonak eta berariazko zereginak zehaztu beharko dira eskaeran.
Irizpide horrek 100 puntutik 20ko pisua edukiko du planaren guztizkoan.
Hobetuzek aurretik kudeatutako deialdien gauzatze-maila. Irizpide hori 10 puntu arte ponderatuko da, hala positiboki nola negatiboki, eta inoiz ere ez da zenbatuko guztizko 100 puntuak gainditzeko.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskaerek ez dute finantzaketarik lortuko.
Prestakuntza-ekintzetako eskaerak aurkeztuta, aurkeztutako informazioa baino informazio gehiago eskatu ahal izango da. Interesdunari eskatuko diote hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabideaz etsi egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Hobetuzek aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta aurkeztutako laguntza-eskabide bakoitza ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko ditu dagokion ebazpena eman dezan.
Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion Ebazpena emango du, eta onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ebazpena aldekoa bada, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita onartutako parte-hartzaile kopurua, ordu kopurua eta finantzazioa ere.
Interesatuak 10 eguneko epea izango du, zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori amaiturik, eskaera atzera bota dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
Zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren aurrean.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, eta hori igarota ez bada jakinarazpenik egiten eskaera ezetsitzat emango da.
Diru-laguntza baiesten duen ebazpena jaso ondoren, eta behar besteko aurrerapenez, laguntzaren onuradunak Hobetuzi eskatu ahal izango dio finantzatutako planean aldaketak egitea, finantzatutako ekintzen edukian eta/edo betearazpen-epeetan eragiten badu. Aldaketa-eskaera hori idatziz egingo da, eta behar bezala oinarritu beharko da. Aldaketak Hobetuzek baimendu beharko ditu.
Aldaketek parte-hartzaileen kopurua edo eskolak emateko modua aldatzen dutenean, hasierako eskaera kontuan hartuta lortuko zen balorazio teknikoa murrizten ez bada, baimendu ahal izango dira.
Emandako finantziazioa onarpen-erabakian adierazitako prestakuntza-ekintzak burutzeko erabiliko da.
Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-ekintzek doan izan beharko dute bertan parte hartzen duten langileentzat.
Talde edo ekintza bakoitza hasi aurretik, titularrak honako hau jakinaraziko dio Hobetuzi:
Hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez, prestakuntza emango den lekuari, prestakuntza emango duen entitateari, eta ekintzaren data eta ordutegiari buruzko datuak.
Era berean, gehienez ere prestakuntzaren bigarren egunean, prestakuntza-ekintzan parte hartzen duen parte-hartzaile bakoitzak betetako eskaeraren/konpromisoaren datuak.
Zeregin horietarako, Hobetuzek web orrian www.hobetuz.com. eskura egongo den tresna informatikoa jarriko du titularren esku. Horrela islatzen den informazioa ezin izango da aldatu dagokion taldea edo ekintza amaitzen denetik 30 egun igaro ondoren, eta hori izango da prestakuntza-planaren betearazpena justifikatzeko kontuan izango den bakarra.
Jakinarazpen-betebehar horiek bete ezean, Planaren betearazpena justifikatzeko ondorioetarako burutu gabetzat joko da prestakuntza-ekintza hori.
Titularrek bertaratzeko ekintzatan eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.
Bertaratu beharrik gabeko prestakuntza-ekintzetan titularrak dagokion dokumentazioa egin beharko du, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei buruz.
Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, Hobetuzek ezarritako ereduaren araberakoa, eta bertan gutxienez adierazi beharko dira ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, modalitatea, ekintza zein egunetan garatu den, eta jasotako prestakuntza-orduak, hala dagokionean bertaratutako orduen eta ez bertaratutako gabekoen kopurua adieraziz.
Kualifikazio Sistema Nazionalaren Katalogo Modularrari dagozkion prestakuntza-plan eta -ekintzen kasuan, deialdi honen hirugarren artikuluko 2.e) atalean aurreikusitakoetan, eta prestakuntza-ekintza gainditu duten pertsonentzat, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera emango da parte-hartzaileei entregatu beharreko eta Hobetuzek eska dezakeen ziurtagiria.
Parte-hartzeari buruzko ziurtagiriak bi hilabeteko gehienezko epean eman beharko zaizkie parte-hartzaileei, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Erakunde titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera.
Titularra etengabeko lanbide-heziketari buruzko euskal akordioa sinatu duen erakunde bat, gizarte-ekonomiako edo autonomoen taldeko ordezkaritza-entitate bat edo sektore jakin bateko ordezkaritza-erakunde bat denean, onuradunak deialdi honen kontura finantzatutako prestakuntza-ekintzen gauzatzea kontrata dezake, behin bakarrik, betiere azpikontratazioa merkatuko baldintza arrunten arabera egiten bada eta aurretik Hobetuzen baimena lortu bada, emakida-ebazpenean berariaz edo baimen-eskaera egin eta hurrengo hamabost egunetan emandako ebazpen bidez. Baimena eman dela ulertuko da, aipatu epea igarotzean Hobetuzek ez badu bestelakorik esaten.
Ez dira hirugarrenak azpikontratatuko, jardueraren kostua areagotuz, baldin eta jarduerari balio erantsirik gehitzen ez bazaio.
Diru-laguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du hura garatzeko erantzukizun osoa, betiere, eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak gara ditzaten bermatuz.
Diru-laguntza ordaintzeko, ordainketa bakoitzaren aurretik onuradunak aurkeztu beharko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo kasuan kasuko gizarte aurreikuspeneko erakundearekiko betebeharrak bete dituelako ziurtagiri eguneratuak.
Ordainketak egutegi honen arabera egingo dira:
Diru-laguntzaren % 80ra arteko lehen ordainketa, ebazpenaren unean. Lehen ordainketa hori 180.303,64 eurotik gorakoa bada, titularrak bankuko abala aurkeztu beharko du, ebazpenarekin batera adieraziko diren jarraibideak kontuan izanik, edo bestela plana gauzatzerakoan dagoeneko sortutako gastuen justifikazioa, justifikatu gabeko gainerakoak kopuru hori gainditzen ez badu.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerakoagatik, justifikazio-memoria Hobetuzi aurkeztu eta azken likidazioa onartu bezain laster.
Honakoak izango dira finantza daitezkeen kostuak eta egozpen-irizpideak:
Prestakuntza-jardueraren kostu zuzenak:
Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainketak. Horien barruan sartzen dira: soldatak, gizarte-aseguruak, dietak eta joan-etorriak egiteko gastuak.
Gastu horiek behar den bezala zehaztuta adierazi behar dira, kasuan kasuko jarduera bakoitzak hartutako orduak zehaztuz.
Ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak. Horiek kalkulatzeko, kontabilitate-arauetan onartutako amortizazio-irizpideak jarraituko dira. Era berean, ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak alokatzeko gastuak barne hartuko dira, interesak kanpo utziz.
Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.
Bitarteko eta material didaktikoen gastuak eta planeko prestakuntza-ekintzak egiteko erabilitako bitartekoak ere, babes eta segurtasunerako materiala barne hartuta. Era berean, teleprestakuntzari dagokionez, prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi ahal zaizkien kostuak kontuan hartuko dira.
Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.
Alokairu finantzarioaren gastuak, interesak kanpo, edo prestakuntza-planaren garapenean erabilitako gelak, tailerrak eta gainerako higiezinen amortizazioa. Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekintzak irauten duen denboragatik egotziko dira.
Amortizazio-gastuak kalkulatzeko, oro har, onartuta dauden kontabilitate-arauak jarraituko dira; gainera, Sozietateen gainerako Zerga arautzen duen Araudiak onartutako taulen araberako amortizazio-metodoa aplikatuko da.
Parte-hartzaileen istripu-asegurua.
Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.
Prestakuntza-ekintzen parte-hartzaileen garraio, mantenu eta ostatuaren gastuak, betiere lokomozio eta dieten gastuen PFEZ esparruko foru-araudian ezarritako mugak errespetatuz.
Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu beharko dira prestakuntza-ekintzen arabera, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera egotziko dira.
Prestakuntza-ekintzak antolatzeko eta ezagutzera emateko publizitate-gastuak.
Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuak aurkeztu behar dira.
Prestakuntza-jarduerarekin erlazionatutako hainbat kostu:
Kanpoko zein barruko laguntza-langileen kostuak eta plana kudeatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren kostu guztiak, langileei orientazioa eta aholkularitza ematekoak barne.
Bestelako kostuak: argia, ura, berogailuak, mezularitza, posta, garbiketa, zaintza eta planaren gauzatzearekin erlazionatuta dauden eta lehen aipatu ez diren kostu gehiago.
Kostu horiek guztiak erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio, onartutako kontabilitateko arau eta printzipioetan adierazitako moduan eta, edozein kasutan, kostu horiek jarduera egin den aldikoak badira.
Kostu erlazionatuen baturak ezingo du gainditu prestakuntza-jardueraren kostuen ehuneko 20.
Diruz lagundu daitezkeen beste kostu batzuk:
Prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioak eta kontrolak eragindako kostuak. Onuradunak prestakuntza-jarduera gauzatzeko eman zaion diru-laguntzaren % 1-5 artean bideratuko du xede horretarako.
Edozein kasutan, erlazionatutako kostuak kostu errealak izango dira, egin eta ordaindu diren eta fakturen edo pareko balioko kontabilitate-dokumentuen bitartez justifikatu diren kostuak alegia.
Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak garatzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek, aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera.
Kostuak, zuzenbidean dokumentu frogatzaile baliagarrien edo fakturen bidez justifikatuko dira, beti, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta horren inguruan Hobetuzek emango dituen eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren arauekin bat etorrita.
Kanpoko erakunde bat kontratatzen bada, erakunde horiek luzatuko dituzten fakturek, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarriak bereizteko modua izan behar dute.
Laguntzen likidazioa, ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, Deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Prestakuntza gauzatu ondoren diru-laguntza zehaztean, bertaratze bidezko ekintzetan ikasle batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren ehuneko 75ean bertaratu bada. Era berean, bertaratu gabeko modalitatean eskaintzen diren prestakuntza-ekintzei dagokienez, ikasle batek ekintza amaitu duela ulertuko da, gutxienez dagozkion ikaskuntza-jarraipeneko aldiroko kontrolen % 75 egin badu.
Prestakuntza-ekintzaren iraupenaren lehen laurdenean langile batek prestakuntza-ekintza uzten badu, beste langile bat sartu ahal izango da bere ordez. Ekintzak hasi ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, ekintza bakoitzarengatik desbideratzeak onartuko dira ziurtapenetan, prestakuntza-ekintza hasi duten parte-hartzaileen % 15 gehienez.
Langabezian dauden langileen kasuan, lana aurkitu dutela-eta ekintza uzten badute, prestakuntza-ekintza amaitu dutela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-jardueraren % 25 gutxienez eginda badute.
Dagokion azken likidazioa burutzeko, 2012ko irailaren 14a baino lehen onuradunak inprimaki normalizatuak bete, eta Hobetuzera igorri beharko ditu, honako agiri hauekin batera:
Egindako prestakuntza-ekintza bakoitzaren, eta bere garaian hasi zela jakinarazitako ekintzaren amaiera-ziurtagiria (burutzapena).
Plana amaitu dela ziurtatzen duen agiria. Bertan zehaztuko dira burututako prestakuntza-ekintza guztiak.
Deialdi honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.
Gauzatze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere, aldez aurretik deialdi honen 13. artikuluko 3. atalean aipatutako parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazio-erabakia hartuko da.
Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion kopurua itzuli beharko du, erabakia hartzen den datatik hasi eta 20 egun naturaleko epean.
Behin betiko likidazioaren ondorengo 20 eguneko epean, onuradunak jatorrizko agiriak aurkezteko prest egon beharko du edo, hala badagokio, emandako laguntzaren ondorioetarako kontuan hartutako ordainketei dagozkien ordainagirien fotokopia konpultsatuak aurkezteko.
Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntzaren emakida oinarritzen duen jarduera garatzen dela ziurtatzen duten agiriak gorde behar ditu 4 urtez, diru-laguntzaren amaierako likidaziotik zenbatzen hasita, bai eta jasotako funtsen erabileraren ziurtagiriak ere.
Diru-laguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu dokumentazioaren kopia bidali beharko dute Hobetuzera desagertu baino lehen.
Onuradunek, laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko, honako hauek bete behar ditu:
Hala eskatuta, aurreko deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.
Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.
Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.
Hemezortzigarren oinarrian ezarritako kontrol eta jarraipenerako jardunak onartzea.
Onartutako ekimena jakinarazi eta hedatzeko argitalpen nahiz bestelako bideetan, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako diru-laguntzen 2011ko Deialdiaren esparru barruan egin direla jaso beharko du diru-laguntzaren titularrak, eta gainera, Eusko Jaurlaritza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu eta Hobetuzen logoak jarri beharko dira.
Diru-laguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola egin beharko dute, eta horretarako diru-laguntzaren % 1etik % 5era bitarteko kopurua erabiliko dute. Ebaluazio- eta kontrol-jarduera horiek prestakuntza-taldeen ehuneko 5ean egingo da gutxienez.
Laguntzen onuradunek honakoak onartu behar dituzte: Hobetuzek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku-hartzeko organoek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dizkieten egiaztapen eta kontroleko jarduera guztiak, eta lokal eta instalazioetara sartzeko eta parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi duten beste pertsonekin harremana izateko aukera emango zaie.
Kontrol-jardunak onartzeko obligazio orokor horren esparruan, onuraduna honako honetara behartuta dago:
Finantzatutako ekintzak gauzatu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko.
Hobetuzi jakinaraztera beste erakunde batzuetatik eratorritako diru-laguntzak edo laguntzak deialdi honek finantzatutako jarduera guztiari edo zati bati eragiten dietenak eskatu direla edo eskuratu direla.
Bertaratze bidezko jardueretan, bertaratuen eguneroko parte bat egitea eta hori Hobetuzen esku jartzea.
Bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa gordetzea. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira eta, dagokionean eta Hobetuzek eskatzen badu, gakoak emango dira, diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa ahalbidetzeko.
Hobetuzek Kontu Ikuskaritza eta Ikuskapenen Urteko Plan bat ezarriko du, deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko, baita diruz lagundutako ekintzak betearazteko baldintza errealak egiaztatzeko ere. Plan horretan sartuko dira arriskuei buruz egiten diren azterketen arabera ateratzen diren estatistika-irizpideei jarraituz Hobetuzek aukeratzen dituen espedienteak. Era berean, Ikuskapen Planean behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritutako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak bilduko dira.
Ondoren aipatzen diren kasuetan, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dira, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik:
Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea. Oro har, xedea bete ez dela ulertuko da, baldin eta aurkeztutako eta onartutako datuak kontuan hartuta, ez bada lortzen prestakuntza-orduen eta prestakuntza jasotako ikasle-kopuruaren biderketaren adierazlearen % 35.
Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.
Bete beharreko baldintzak bete gabe laguntza lortu izana.
Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.
Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.
Agindu honetan zehaztutako beste edozein obligazio, baldintza edo betebehar errespetatu ez izatea.
Itzultzeko prozedurari Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du. Horretarako, Hobetuzek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bideratuko du dagokion espedientea, errekerimendu-idazkiarekin eta alegazioekin batera; eta, hala badagokio, alegazioak atzera botatzeko proposamena egingo du Administrazio honek itzultzeko beharrari buruzko ebazpena eman dezan.
Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskabidea betetzean interesdunak datu horiek Hobetuzen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatizatuetan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Aipatu Legean aurreikusten diren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta alderatzeko eskubideak Hobetuz-Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren aurrean (kale Nagusia 35 - 6.a, 48009 Bilbao) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean gauza daitezke.
Deialdi honetan xedatutakoaren ondorioetarako, agindua argitaratu aurretik prestakuntza-ekintzak hasi edo amaitu dituzten eskatzaileei ez zaie eskatuko data dela-eta bete ezin den baldintzarik betetzeko.
Kasu horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako prebentzioko langile eta ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen deialdia egiteko 2010eko urriaren 7ko Aginduan (urriaren 13ko EHAA) ezarritako irizpide orokorrak aplikatuko dira.


