Euskadi.eus
  • ERABAKIA, 2011ko urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuak sortzen dira, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdearen antolaketa aldatzen da, aurrerantzean Gipuzkoa Eskualdea deituko dena, eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea osasun-zerbitzuen erakundea kentzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2011ko urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuak sortzen dira, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdearen antolaketa aldatzen da, aurrerantzean Gipuzkoa Eskualdea deituko dena, eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea osasun-zerbitzuen erakundea kentzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6021
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/03
  • Argitaratze-data: 2011/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Erakunde Sanitario Integratuak izenez ezagutzen ditugun egiturak ezartzea dakarten antolakuntza-eraldaketa berriak gauzatzeko jarduerak martxan jartzea da erabaki honen helburua, betiere Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuaren funtzionamenduaren esperientzia aintzat hartuta. Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua 2010eko abenduaren 13ko Administrazio Kontseiluaren Erabakiz sortu zen.

Baieztatu egiten da, beraz, bi atentzio-moduak lehen mailakoa eta espezializatua egituraketa bakarrean ezartzea baliabideen kudeaketan ematen diren eraginkortasun-ezaren eta laguntza-prozesuetan jarraipena ezin egitearen alternatiba dela. Euskadin gaixotasun kronikoen erronkari aurre egitea ahalbidetuko duen erakunde-antolaketa diseinatzea da helburua.

Pertsonek hainbat tokitatik jasotzen duten laguntza integratu eta koordinatzea da osasun-zerbitzuak antolatzeko eredu honen helburua. Pertsonei laguntza jarraia ematea nahi da, ahalik eta integrazio handiena lortzeko, gaixoak, kontzeptu integral eta ez-noizbehinkako batetik hartuta, osasun-zerbitzuen antolaketa-diseinuaren ardatz nagusi bihurtuz.

Antolaketa berri honen helburu eta xedeei erantzunez, hiru osasun-erakunde berri sortu nahi dira Gipuzkoako Osasun Barrutian, hainbat baliabide integratuz eta lehendik zeuden erakundeak kenduz edota eraldatuz; esaterako, Lehen Mailako Barruti bakarra osatu nahi da lehen zeuden bi erakundeen baliabideak erabilita.

Bestalde, erakunde berri horiek sortzeak zuzendaritza- eta kudeaketa-organoen eta aholkularitza- eta partaidetza-organoen barne-egitura egokitu beharra dakar, estatutu sozialetan ezarrita dagoen diseinuari jarraituz eta, ahal den neurrian, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioetatik hartutako hainbat alderdi aintzat hartuta.

Erabaki hau hartzeko berariazko gaikuntzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialetako 4.2 artikuluan du oinarri juridikoa, Administrazio Kontseiluari ematen baitzaio erakundeari esleitutako baliabideak berrantolatzeko eskumena, egun dauden zerbitzuetan beharrezko aldaketak eginez.

Hori dela eta, hona hemen hartu den

ERABAKIA

Lehenengoa. Erabaki honek ezartzen dituen baliabide-integrazio eta eraldaketaren ondorioz, osasun-zerbitzuetako hiru erakunde berri sortzen dira Gipuzkoako Osasun Barrutian: Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua.

Era berean, Gipuzkoa Eskualdea erakunde berria sortzen da Gipuzkoako Osasun Barrutian, erabaki honek ezartzen dituen baliabide-integrazio eta eraldaketaren ondorioz.

Bigarrena. Debagoieneko Ospitalea, Mendaroko Ospitalea eta Zumarragako Ospitalea ospitaleko zerbitzu-erakundeak kentzen dira eta ospitale horietako giza baliabide, baliabide material eta antolakuntzakoak hiru erakunde sanitario integratu berri horietan txertatuta geratzen dira, hurrenez hurren.

Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea kentzen dira, eta zerbitzu-erakunde horietako giza baliabide, baliabide material eta antolakuntzakoak hiru erakunde sanitario integratu berri horietan txertatuta geratzen dira hurrenez hurren edo, hala badagokio, Gipuzkoa Eskualdea osasun-erakunde berrian.

Hirugarrena. Erabaki honek ezartzen duen baliabide-integrazioa, honela egingo da:

Debagoieneko ESIak honako hauek hartzen ditu: Debagoieneko Ospitalea eta Bergara, Leintz-Gatzaga, Oñati eta Arrasateko lehen mailako atentzioko unitateak, dagoeneko desagertutako Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea erakundekoak.

Debabarreneko ESIak honako hauek hartzen ditu: Mendaroko Ospitalea eta Ermua, Eibar, Torrekua, Elgoibar, eta Debako lehen mailako atentzioko unitateak, dagoeneko desagertutako Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea erakundekoak.

Goierri-Urola Garaiko ESIak honako hauek hartzen ditu: Zumarragako Ospitalea eta Azpeitia, Azkoitia, Legazpia, Zumarraga, Lazkao, Ordizia, eta Beasaingo lehen mailako atentzioko unitateak, dagoeneko desagertutako Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea erakundekoak.

Gipuzkoa Eskualdeak honako hauek hartzen ditu: Tolosa, Andoain, Villabona, Ibarra eta Alegiako lehen mailako atentzioko unitateak, dagoeneko desagertutako Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea erakundekoak, bai eta desagertutako Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea erakundea.

Laugarrena. Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuetako barne-antolaketako egitura honako erakunde hauek osatuko dute:

Zuzendaritza- eta kudeaketa-organoak:

  1. Gerentea.

  2. Gerentziako zuzendaritza-taldea.

  3. Zuzendaritza-kontseilua.

    Partaidetza-organoak:

  1. Kontseilu Teknikoa.

    Bosgarrena. 1. Gerentzia Erakunde Sanitario Integratua zuzentzeko ardura duen organoa da, betiere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio-Kontseiluaren zaintzapean eta kontrolpean.

    1. Hauek dira Gerentziaren eginkizunak:

      1. Erakunde Sanitario Integratuaren ordezkaritza eta erakunde hori osatzen duten zerbitzu eta unitateetan aginte nagusia baliatzea.

      2. Erakunde Sanitario Integratuaren plan estrategikoak onartzea, aldi baterako ezarritako helburuak eta estrategikotzat hartutako inbertsioak zehaztuz.

      3. Gerentziako zuzendaritza-taldeak garatu beharreko proiektuak onartzea.

      4. Urteko Kudeaketa Plana onartzea.

      5. Erakundea osatzen duten zerbitzu eta unitateen antolaketa, horniketa, ebaluaketa eta kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, ezarritako helburuak lortzeko.

      6. Erakunde Sanitario Integratuaren izenean programa-kontratua izenpetzea urtero.

      7. Aurrekontuak, finantza egoera-orri behin-behinekoak eta jardueren urteko txostena onartzea, Erakundeko Administrazio Kontseiluari aurkezteko.

      8. Pertsonaleko buruzagitza baliatzea, Erakundeko estatutuek giza baliabideen kudeaketa-alorrean Erakunde Zentralari ematen dizkioten eskumenei kalterik egin gabe.

      9. Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzentzea eta bultzatzea.

      10. Erakundearen Lan Eskaintza Publikoa onartzea, Erakunde Zentralera bidali aurretik.

      11. Erakunde Sanitario Integratua osatzen duten zerbitzuei aplikatzekoak diren antolakuntzako arau eta irizpideak onartzea, Ente Publikoak ezarritako irizpideen arabera.

      12. Erakundeari atxikitako azpiegitura eta baliabide materialak kudeatzea.

      1. Kudeaketa deskontzentratuko zentro aitortzetik eratorritako bestelako funtzioak.

    2. Erakunde Sanitario Integratuko Gerentzia merezimendu- eta gaitasun-printzipioak, egokitasuna, publizitatea eta lehia aintzat hartuko dituen prozedura bidez beteko da.

      Gerente izateko, titulu unibertsitarioa izan eta deialdian eskatzen diren gaitasuna eta eskarmentua egiaztatu beharko dira.

    3. Gerentea, Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzua Ente Publikoaren zuzendari nagusiak izendatuko du, 3 urtetik behin egingo den deialdiaren ondoren. Denboraldi hori igarota, izendatu zuen organoak beste hiru urterako luzatu ahalko du lanpostuan jarraitzeko aukera, egin duen kudeaketaren aldeko ebaluazioak jasotzen badira. Bigarren epe hau igarota, Gerentzia betetzeko deialdi berri bat egin beharko da.

    4. Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen lana irizpide hauen arabera ebaluatuko da: efikazia, eraginkortasuna, legeria betetzea, kudeaketaren erantzukizuna, eta emaitzen kontrola, betiere ezarritako helburuen arabera.

    5. Gerenteak jasoko dituen ordainsarien zati bat, egin duen kudeaketaren emaitzen araberakoa izango da. Era berean, bestelako pizgarriak ezarri ahalko dira erakundearen kudeaketa eraginkorra saritzeko.

      Seigarrena. 1. Erakunde Sanitario Integratuaren kudeaketan Gerentziarekin batera lanean arituko den zuzendaritza-taldea honako hauek osatuko dute:

      Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendaritza.

      Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko Zuzendaritza.

      Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza.

      Pertsonalaren Zuzendaritza.

    1. Printzipio hauek aintzat hartuko dituzten prozedurak erabiliz beteko dira zuzendaritza-taldeko lanpostuak: merezimendu- eta gaitasun-printzipioak, egokitasuna, publizitatea eta lehia, eta betekizun izango da unibertsitate-titulua izatea eta deialdian eskatutako gaitasuna eta eskarmentua egiaztatzea.

    2. Zuzendaritza-taldeko kideak Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzua Ente Publikoaren zuzendari nagusiak izendatuko ditu, 3 urtetik behin egingo den deialdiaren ondoren. Aldi hori igarota, izendatu zituen organoak beste hiru urterako luzatu ahalko du lanpostuan jarraitzeko aukera, betiere egin duten kudeaketaren aldeko ebaluazioak jasotzen badira. Bigarren epe hau igarota, zuzendaritza-taldeko lanpostuak betetzeko deialdi berri bat egin beharko da.

    3. Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendaritza-taldeko kideen lana irizpide hauen arabera ebaluatuko da: efikazia, eraginkortasuna, legeria betetzea, kudeaketaren erantzukizuna, eta emaitzen kontrola, betiere ezarritako helburuen arabera.

    4. Zuzendaritza-taldeko kideek jasoko dituzten ordainsarien zati bat, egin duten kudeaketaren emaitzen araberakoa izango da. Era berean, bestelako pizgarriak aurreikusi ahalko dira erakundearen kudeaketa eraginkorra saritzeko.

    5. Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendaritzaren eginkizunak hauek dira:

      1. Erakunde Sanitario Integratuaren Kontseilu Teknikoaren buru izatea.

      2. Haren jardueren jarraipena, emandako zerbitzuen kalitate-mailaren ebaluazioa eta hobekuntza-neurrien proposamena egitea.

      3. Medikuntza eta asistentzia-jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

      4. Pertsonal fakultatiboaren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak sustatu eta ikuskatzea.

      5. Erakunde sanitarioaren hainbat zerbitzuei atxikitako baliabideen jarraibideak ezartzea eta kudeaketa koordinatzea.

      6. Gerentea ordeztea, baldin eta kanpoan edo gaixorik bada, edota lanpostua hutsik badago.

      7. Gerentziak eskuordetutako gainerako eginkizunak.

    6. Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko Zuzendaritzaren eginkizunak hauek dira:

      1. Erakunde Sanitario Integratuaren erizaintzako jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

      2. Erizaintzako jardueren jarraipena, emandako zerbitzuen kalitate-mailaren ebaluazioa eta hobekuntza-neurrien proposamena egitea.

      3. Erizaintzako pertsonalaren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak sustatzea eta ikuskatzea.

      4. Gerentziak eskuordetutako gainerako eginkizunak.

    7. Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzaren eta Pertsonalaren Zuzendaritzaren eginkizunak honako hauek dira:

      Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea (20. artikulua eta hurrengoak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua (12. artikulua eta hurrengoak) eta oro har aplikatzekoak diren arauak aplikatzetik eratorritakoak.

      Zazpigarrena. 1. Zuzendaritza Kontseilua Erakunde Sanitario Integratuaren kudeaketan Gerentziarekin lankidetzan aritzen den kide anitzeko organoa da, eta honako eginkizun hauek ditu:

      1. Plan Estrategikoa egitea gerenteak onar dezan, bai eta Planaren jarraipena egitea ere.

      2. Urteko Kudeaketa Plana egitea gerenteak onar dezan, bai eta Plan horren jarraipena egitea ere.

      3. Programa-kontratua negoziatzeko estrategien diseinua.

      4. Urteko txostena egitea, gerenteak onar dezan.

      5. Kontseilu Teknikotik datozen proposamenak aztertu eta sustatzea..

        1. Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak xedatuko du Zuzendaritza Kontseiluaren osaera, Erakunde Sanitario Integratuaren ezaugarri espezifikoak aintzat hartuta, eta horko partaide izango dira Zuzendaritza Taldea, integrazioaren ondoriozko unitate-buruak eta Kontseilu Teknikoaren izenean arituko den kide bat gutxienez.

  1. Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio Kontseilu Teknikoaren Lehendakaritza. Gainerako kideak lehen mailako atentzioko profesionalen eta atentzio espezializatuko profesionalen artean banatuko dira erdibana. Kontseilu Teknikoa osatuko duten kideen artean honako proportzioa gordeko da: % 60 fakultatiboak izango dira eta % 40 erizaintzako pertsonala.

  2. Erakundeko Gerentziak zehaztuko du zein eremu edo unitatetan izendatuko diren kideak eta zer prozedura erabiliko den horretarako.

  3. Erakundearen Plan Estrategikoan aurreikusitakoaren arabera, honako hauek dira Kontseilu Teknikoaren eginkizunak:

    1. Unitateen antolakuntza eta funtzionamendua hobetzeari eta asistentzia-kalitateari buruzko politikak, proposamenak eta gomendioak egitea.

    2. Asistentzia-, diagnosi- eta terapeutika-estrategia berrien balorazioa.

    3. Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzaren alorreko jardunbideen proposamena.

    4. Kudeaketa klinikoko unitateak ezartzeko proposamena.

    5. Zuzendaritza Kontseiluan Kontseilu Teknikoaren ordezkari izango diren kideen izendapena.

  4. Kontseilu Teknikoaren erabakiak, proposamenak eta bilera-aktak Erakunde Sanitario Integratuaren interneteko orrian jarriko dira.

  5. Kontseilu Teknikoak batzordeak edo berariazko lantaldeak sortzea erabaki ahalko du, non Kontseiluz kanpoko pertsonek parte hartu ahalko duten; horien artean, adieraztekoak dira, besteak beste, honako batzorde hauek: Kalitateko eta Segurtasun Klinikoko Batzordea, Irakaskuntza eta Ikerketako Batzordea, Sendagaien Erabilpen Arrazionaleko Batzordea, Informazio-sistemen Batzordea, eta Historia Klinikoen Batzordea.

    Bederatzigarrena. Erabaki hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, Osasun eta Kontsumo Sailak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeekin zituen harreman ekonomikoak, finantzarioak eta programatikoak erabaki honen ondorioz sortzen den antolaketa berrira egokituko dira.

    Hamargarrena. Eskumen berezia ematen zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zuzendari nagusiari, Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea kentzeak eta Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdean egindako aldaketak eragiten dieten zerbitzu-erakundeetan egun dauden langileen plantillak, bai zerbitzu administratiboetakoak (giza-, ekonomia-, aurrekontu- eta kontabilitate-baliabideak) bai asistentzia-zerbitzuetakoak osasun-erakunde berrietan sartzeko beharrezko diren ebazpenak eman ditzan.

    Hamaikagarrena. Erabaki honen eranskinean ezarritakoarekin bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrenda eguneratu egiten da, eta erabaki honen datatik aurrera izango ditu ondorioak.

    Hamabigarrena. Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuak eratutakoan, eta erabaki honetan aurreikusitakoaren arabera, erakunde horietako zuzendaritza-lanpostuak betetzen hasi arte, lanpostu horiek beteta egongo dira aldi baterako, gehienez ere urtebetean, modu honetan:

    Erakunde sanitario integratuak sortu ziren unean, orain kentzen diren ospitaleko osasun-erakundeetako (Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak) Gerentzia-zuzendaritzak betetzen zituzten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, hiru erakunde sanitario integratuetako Gerentzia-zuzendaritzak.

    Erakunde sanitario integratuak sortu ziren unean, orain kentzen diren ospitaleko osasun-erakundeetan (Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak) zuzendari mediko lanpostua betetzen zuten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, hiru erakunde sanitario integratuetako Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaritzak.

    Erakunde sanitario integratuak sortu ziren unean, orain kentzen diren ospitaleko osasun-erakundeetan (Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak) Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzen zuten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, hiru erakunde sanitario integratuetako Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendaritzak..

    Erakunde sanitario integratuak sortu ziren unean, orain kentzen diren ospitaleko osasun-erakundeetan (Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak) Ekonomia eta Finantzetako zuzendari lanpostua betetzen zuten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, hiru erakunde sanitario integratuetako Ekonomia eta Finantza zuzendaritzak

    Erakunde sanitario integratuak sortu ziren unean, orain kentzen diren ospitaleko osasun-erakundeetan (Debagoieneko, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleak) Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzen zuten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, hiru erakunde sanitario integratuetako Pertsonaleko zuzendaritzak.

    Gipuzkoa Eskualdea sortu zenean, Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendaritza-lanpostuak betetzen zituzten pertsonek beteko dituzte, aldi batez, Gipuzkoa Eskualdeko zuzendaritza-lanpostuak, eta Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdean zeuden zuzendaritza-lanpostuak, berriz, kendu egiten dira.

    Hamahirugarrena. Erakunde sanitario integratuetako zuzendaritza-lanpostu berriek jatorrian zuten sailkapena gordeko dute, hau da, erakunde horietako bakoitzari atxikitzen zaizkien ospitaleei dagokiena.

    Hamalaugarrena. Erabaki honen berri emango zaie Ogasun eta Ekonomia Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari eta otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuz araututako Eusko Jaurlaritzako Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroari.

    Hamabosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 3a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

    Javier Rafael Bengoa Rentería.

«OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA» Erakunde PUBLIKOKO zerbitzu-erakundeen ZERRENDA

AUTONOMIA ERKIDEGOAREN LURRALDE-EREMUA

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

  2. Emergentziak (Emergentzietako Lurralde Unitateak).

  3. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

  4. Osatek SA.

    ARABAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

  1. Arabako Unibertsitate Ospitalea.

  2. Lezako Ospitalea.

  3. Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

  4. Arabako Eskualdea.

    BIZKAIKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

  1. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

  2. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

  3. Galdakao-Usansolo Ospitalea.

  4. San Eloy Ospitalea.

  5. Santa Marina Ospitalea.

  6. Gorlizko Ospitalea.

  7. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

  8. Bilbao Eskualdea.

  9. Barrualdeko Eskualdea.

  10. Uribeko Eskualdea.

  11. Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea.

    GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

  1. Donostia Unibertsitate Ospitalea.

  2. Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua.

  3. Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua.

  4. Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua.

  5. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

  6. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

  7. Gipuzkoa Eskualdea.