Euskadi.eus
  • AKORDIOA, 2011ko irailaren 30ekoa, Ertzaintzaren Kontseiluarena, bere Barne-Araudia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AKORDIOA, 2011ko irailaren 30ekoa, Ertzaintzaren Kontseiluarena, bere Barne-Araudia onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5235
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/07
  • Argitaratze-data: 2011/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Javier Barco Hurtado jaunak, Ertzaintzaren Kontseiluko idazkari denak, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Ertzaintzako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2011ko irailaren 30ean, bere kideen gehiengoz, bere Barne-Araudia aldatu zuela, honen eranskinean jasota datorrena.

Eta horrela erasota gera dadin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten sinatzen dut hau, lehendakariaren ikusonetsiaz, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako urriaren 7an.

Ertzaintzaren Kontseiluko idazkaria,

JAVIER BARCO HURTADO.

O.E. Ertzaintzaren Kontseiluko lehendakaria,

RODOLFO ARES TABOADA.

  1. Atalburua

    Xedapen Orokorrak

Ertzaintzaren Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Erandioko egoitza nagusian izango du berea, Larrauri Mendotxe bideko 18an. Halere, bilerak beste edozein tokitan ere egin ahal izango dira interes orokorreko arrazoiengatik.

Horretarako, bileretarako dei egiten denean zehaztu beharko da bilera egiteko tokia.

Kontseilua, Herrizaingoko sailburua lehendakari izanik, Herrizaingo Saileko 5 kidek, Ertzaintzako beste 5 funtzionariok eta Kontseiluko idazkariak osatuko dute.

  1. Herrizaingoko sailburuak emandako agindu bidez, zeina Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den, honako hau argitaratuko da:

    Herrizaingo Saileko ordezkarien izendapena. Izendapen hau, beraien karguak eta beraien ordezkoak zeintzuk diren zehaztuz egingo da.

    Ertzaintzako Kontseiluan ordezkaritza duten organizazio, federazio eta konfederazio sindikal bakoitzari dagokion ordezkarien kopurua.

  2. Ertzaintzako Kontseiluan presentzia duten organizazio, federazio eta konfederazio sindikaletako konpetentziadun organoek Herrizaingoko sailburuari postu horiek okupatzeko izendatutako ordezkarien eta beraien ordezkoen zerrenda bidaliko diote.

  3. Kontseiluko Idazkariak ere ordezkoa izan beharko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Herrizaingoko sailburuaren aginduz izendatuta

Ertzaintzaren Kontseiluko lehendakariari dagokio:

  1. Horren ordezkari izatea.

  2. Kontseiluaren Osoko Bilkuraren ohizko eta ohizkanpoko bileretarako deia egiteko erabakia hartzea eta gai-zerrenda finkatzea, hala badagokio, gainontzeko kideek aurrez egindako eskaerak kontuan hartuz.

  3. Bileretako buru izan, eztabaidak zuzendu eta bertan behera utzi, horretarako arrazoiak daudenean.

  4. Kontseiluak hartutako erabakien egiaztapenen eta agirien ikusonetsia.

  5. Lehendakari izateak dakarren eginkizun oro.

Ertzaintzaren Kontseiluko kideei dagokie:

  1. Bileretarako deia eta gai-zerrenda eta dagozkien agiriak gutxienez bost egun aurretik jasotzea. Horretarako, bileretarako deia eta Ertzaintzaren Kontseiluko idazkariak bidali beharreko gainontzeko agiriak bidaltzeko tokia idatziz ezarri beharko dute.

  2. Eztabaidetan parte hartzea.

  3. Botoa emateko duten eskubideaz baliatzea eta boto partikularra ematea, eta baita ematen duten botoaren zentzua eta arrazoiak azaltzea ere.

  4. Galderak egitea.

  5. Beren betebeharrak betetzeko beharrezko argibideak eskatzea.

  6. Kontseiluko kide izateak dakarren eginkizun oro.

  1. Ertzaintzaren Kontseiluko idazkariari dagokio:

    1. Ertzaintzaren Kontseiluko bileretara joatea, hizpidedun baina hautespiderik gabe.

    2. Lehendakariaren aginduz, Kontseiluaren bileretarako deia egitea, eta dei hori Kontseiluko kideei luzatzea.

    3. Kontseiluko kideengandik jakinarazpen agiriak jasotzea, edo berak ezagutu beharreko beste edozein idatzi mota, jakinarazpen edo akta-eskaera.

    4. Gaien inguruko erabakiak prestatu, bileretako agiriak idatzi eta baimendu.

    5. Egindako kontsulten, emandako irizpenen eta hartutako erabakien egiaztagiriak ematea eta, behar izanez gero, horien jakinarazpenak.

    6. Idazkari izateak dakarren eginkizun oro.

  2. Ondorio guztietarako, Ertzaintzaren Kontseiluko idazkariak Kontseiluak egoitza duen toki berean izango du berea.

    1. Atalburua

      Ertzaintzaren Kontseilua.

  1. Ertzaintzaren Kontseilua behar bezala eratuta geldituko da, lehen deialdian, gutxienez kideen erdia gehi bat eta Idazkaria bertaratzen direnean, edo, horiek ezean, horien ordezkoak, beti ere, sindikatu bakoitzeko gutxienez ordezkari bana bertan bada.

  2. Bilkurarako deialdian jarritako ordutik ordubete igaro eta aurreko zenbakiko quorum-ik lortu ez bada, Kontseiluaren Osoko Bilkura bertaratutako ordezkariek eratuko dute.

Honako hauek dira Ertzaintzaren Kontseiluak dituen eskuduntzak:

  1. Norgehiagoketetan lanpostuak betetzeko ezarri beharreko irizpideen inguruko proposamenak egitea.

  2. Lan metodo eta teknikak eraberritzeko egitarauetan parte hartzea.

  3. Hilabeteko gehienezko epean, estatutuen araubideko gaietan eragina izan dezaten xedapen orokorren proiektuen eta lege aurregitasmoen inguruko txostenak egitea.

  4. Bere antolaketa eta ihardunetako arauak onartzea; erabakiak hartzeko, administrazio prozedurako indarrean dauden arauetan organo kolegiatuentzat xedatzen dena bete beharko dute.

  5. Ertzaintzan, langileen politikaren inguruko neurriak eztabaidatu eta proposatzea, eta bereziki, sartzeko bideak, lanpostuen zerrendak, promozio eta karrera profesionala, eta lan-sariak ezartzeko era bezalako gaietan eta baita osagarri berezia eta emankortasunekoa finkatzeko irizpide orokorren inguruko txostena egitea ere.

  6. Kontseiluari berez dagozkion gaien inguruan, kideetakoren batek aurkeztu dezan arazo oro ezagutu eta horri buruzko txostena prestatu eta egokitzat jo ditzan neurriak proposatzea.

  7. Bigarren iharduneko egoerara igarotzeko erabakiorrak izan diren ezintasunen taula zenbait xedapenetarako araupetzen da; eta xedapen araupetzaile horien inguruko txostenak ematea ere Osoko Bilkurari dagokio.

  8. Erabaki egokia hartu aurretik, Kidegoko funtzionarioen aurka lege-urratze oso larriengatik ireki daitezen diziplina-espedienteetan txostena egitea, eta baita bere ordezkari edo sindikatuetako ordezkarien aurka ireki daitezenetan ere. Horrez gain, aldian-aldian Kidegoko funtzionarioen aurka irekitako diziplina-espedienteak aztertuko dira, eta horien ebazpen eta lehengoratze edo birgaitzeak.

  9. Zerbitzu eginkizunen aitorpen espedienteetan entzun egin beharko zaio.

  10. Legeek eta xedapen orokorrek izenda diezazkion beste guztiak.

Ertzaintzaren Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabakiak bertaratuen gehiengoz hartuko dira.

  1. Ertzaintzaren Kontseilua, gutxienez, hiru hilabetetik behin egingo da; halere, ohizkanpoko bilerarako deia egin dezake bai lehendakariak eta bai Kontseiluko beste kideren batek ere.

    Azken kasu horretan, Kontseiluaren ohizkanpoko bilerarako deia egiteko interesa izan dezan kideak lehendakariari bidali beharko dio idatzi bat, bertan proposatzen duen bilerarako gai-zerrenda eta aparteko deia egiteko besteko arrazoiak jaso beharko dituela. Lehendakariak, aurkeztutako agiriak ikusita eta horietan jasotakoa balioetsi eta, behar izanez gero, Kontseiluko gainontzeko kideei kontsulta egin ondoren, ohizkanpoko bilerarako deia egiteko edo ez egiteko erabakia hartuko du.

  2. Ohizko nahiz Ertzaintzako Kontseilurako deia, gutxienez bost egun lehenago egingo da, eta deiari, aztertu beharreko gaien azterketarako beharrezko agiriak erantsiko zaizkio. Deia egiteko idatzian bilera zein egunetan, tokitan eta ordutan egingo den zehaztuko da, eta gai-zerrenda.

  1. Kontseiluko bilerara ordezkari titularra ala horren ordezkoa joan ahal izango dira. Inola ere ezingo dira biak joan.

  2. Ertzaintzaren Kontseilua eratu ondoren, Lehendakaria kanpoan denean, horren eginbeharreko eta eskubideak Administrazioak izendatutako ordezkarien artetik Herrizaingo Saileko hierarkiaz, karguaren aitzinatasunez edo adinez nagusiak direnak bereganatuko ditu, hurrenkera horretan.

    III. ATALBURUA

    BESTELAKO FUNTZIONAmendu-ARAUAK

  1. Kontseiluak egindako bilera guztietako akta jasoko du idazkariak. Horretan, bertaratuak, gai-zerrenda, toki-orduak, eztabaidatu diren gai nagusiak eta hartutako erabakiak jaso beharko dira.

  2. Agiri horretan, kasuan kasuko organoko kideek eskatuta, erabakitakoaren aurka emandako botoa ere jasoko da, edo abstentzioa, eta horretara bultzatu dituzten arrazoiak edo, hala bada, aldeko botoa ematearenak.

    Horrez gain, edozein kidek du berak adierazi edo proposatutako guztia idatziz eskatzeko eskubidea, baldin eta unean bertan edo lehendakariak erabaki dezan epearen barruan, eta epe hori ezingo da izan bost astegunekoa baino motzagoa, berak adierazitakoa hitzez hitz jaso dezan testua aurkezten badu. Hori aktan jasoko da, edo bestela aktari idatzi horren fotokopia erantsiko zaio.

  3. Gehiengoaren erabakiarekin bat ez datozen kideek boto partikularra aurkeztu dezakete idatziz hirurogeita hamabi orduko epean, eta hori onartutako testuari erantsiko zaio.

  4. Aktak bileran bertan eta hurrengoan onartuko dira; halere, idazkariak hartutako erabaki zehatzen inguruko egiaztagiria luza dezake, akta geroago onartzearen kaltetan gabe.

    Akta onartu aurretik emandako hartutako erabakiaren inguruko egiaztagiri horietan adierazi egingo da horrela egiten dela.

  1. Lantaldeak funtzionarioen ordezkarien eta Herrizaingo Saileko ordezkarien kopuru berdinez osatuko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.