Euskadi.eus
  • ERABAKIA, 2014ko abenduaren 17koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2014ko abenduaren 17koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 66
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/17
  • Argitaratze-data: 2015/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko eskabideak baloratzeko Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu 2014ko abenduaren 17an egindako bileran:

Lehenengoa. Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin-behineko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Bigarrena. Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:

Behar bezala konpultsatu ez diren eta/edo konpultsatu ez diren kopiak erabili dira merezimenduak guztiak edo batzuk alegatzeko.

Hirugarrena. Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez diezazkioten Balorazio Batzordeari, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

M.Ş ASUNCIÓN CELIGUETA CRESPO.