- ERABAKIA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, lanpostuak aldi baterako edo behin betiko barne-mugikortasunen bidez hornitzeko irizpide orokorrak onesten dira, ente publikoaren zerbitzu-erakundeetan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, lanpostuak aldi baterako edo behin betiko barne-mugikortasunen bidez hornitzeko irizpide orokorrak onesten dira, ente publikoaren zerbitzu-erakundeetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2781
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/10
- Argitaratze-data: 2015/06/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren bidez, lanpostuak zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren bidez hornitzeko irizpideak zein Ente Publikoko zerbitzu erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunaren bidez hornitzeko irizpide orokorrak onetsi ziren.
Erakunde Sanitario Integratuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren esparru orokorrean ezartzeak aipatutako erabakia berrikustea eskatzen du, hori hartu zen egunetik gaur egun arte sortutako egitura berrietara egokitzeko.
Langileak haien lanpostura ondo egokitzeko, langileei lanpostuaz aldatzeko aukerak sortzen dien estimulua eskaintzeko eta/edo lan-baldintzak hobetzeko, irizpide orokorrak ezartzen dira. Izan ere, Barne-mugikortasuneko, bai aldi baterakoaren zein behin betikoaren, prozedurak edo sistemak horietan oinarrituko dira, gardentasuneko eta berdintasuneko irizpideen pean. Era berean, Erabaki hau onartzen den unean indarrean dauden Osakidetzako mugikortasunaren arloan sinatutako Erabakiak errespetatuko dira, egiterakoan horiek sinatu zituzten alderdiek berresten dituztenean, baldin eta Erabaki honetan jasotako aurreikuspen orokorren kontra egiten ez badute.
Aurreko araudia ordeztuko duena ezartzeko asmoz, hainbat bilera egin dira osasuneko mahai sektorialaren barnean, baina azkenean ez da inolako akordiorik lortu Administrazioaren eta sindikatuetako ordezkarien artean.
Horrenbestez, honako erabaki hau hartu da:
ERABAKIA
Erabakiaren helburua.
Erabaki honen helburua da lanpostu funtzional baten barruan lanpostuak betetzeko modua arautzea, barne-mugikortasuneko sistemaren bidez, mugikortasun hori behin betikoa edo aldi baterakoa izan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu erakundeetan, zehazki jarraian jasotzen diren modalitateetan:
Behin betikoa:
Behin betiko Barne Mugikortasunak lanpostu baten destino-aldaketa dakar, behin betiko izaerarekin. Borondatezko izaera izango du eta, beti, interesatuak berak eskatu beharko du.
Behin betiko barne-mugikortasuneko sistemaren bidez, hurrengo lanpostuak bete ahalko dira:
Erakunde bakoitzean zehazten diren hartzailerik eta titularrik ez duten lanpostu huts guztiak.
Sortzen diren lanpostu huts berri guztiak.
Dagokion eginkizunean zehaztutako osasun egokitzapenak egiteko erreserbatzen diren lanpostuak salbuetsiko dira.
Eskaintza honen aurretik, hala denean, erakunde bakoitzeko unitateetan eta zerbitzuetan egokiak diren egokitzapenak gauzatuko dira.
Zerbitzu Erakunde bakoitzeko unitateetan eta zerbitzuetan egin daitezkeen eskaintza aurreko egokitzapenen artean, hurrengoak salbuetsiko dira: Lehen mailako Arretako Taldeetako Familia Mediku Fakultatibo Espezialistak eta Lehen mailako Arretako Taldeetako Pediatriako Mediku Fakultatibo Espezialistak.
Aldi baterakoa:
Aldi baterako Barne Mugikortasunak destino-aldaketa dakar, destino horren titularrak okupatzen duen arte edo dagokion sistemaren bidez behin betiko betetzen den arte. Borondatezko izaera izango du, eta, beti, interesdunak berak eskatu beharko du.
Mugikortasun hori eskatu ahalko da lanpostuaren titularra sei hilabete edo gehiago ez egotea aurreikusten denean; hots, zerbitzu bereziak, zerbitzu-eginkizunak, sindikatu-liberazioa eta antzekoak daudenean edo Zerbitzu Erakundeek jasotako beste egoera batzuetan non beharrezkoa den lanpostuak aldi baterako betetzea.
Ezaugarriak.
Barne Mugikortasuneko prozesua irekia eta iraunkorra izan ahalko da. Horretarako, zerbitzu erakunde bakoitzean Barne Mugikortasunaren bidez lanpostua aldatu nahi duten izangaien zerrendak prestatuko dira.
Izaera orokorrarekin, zerbitzuetako erakundeek sistema horren bidez bete daitezkeen lanpostu funtzionalen zerrenda egingo dute.
Izangaien zerrendak urtean behin prestatu eta/edo eguneratuko dira, zehazten den egunera arte aurkezten diren eskabide guztiei baremoa aplikatuta. Behin betiko zerrendaren eta hurrengo edizioaren arteko aldian (urtebete) aurkezten diren eskabide guztiak zerrenda horren amaieran txertatuko dira, eskabidea aurkeztu den egunaren arabera ordenatuta. Urtebetea igaro ondoren, baremazio berriak izangaien zerrenda eguneratzeko aukera emango du.
Prozedura irekia eta iraunkorra ez dena adosten bada, erakunde bakoitzak deialdiak egokitu beharko ditu erabaki honetan ezarritakoaren arabera bidezkoak diren irizpideetara.
Behin betiko Barne Mugikortasunaren ondorioz sortzen diren lanpostu hutsak Behin betiko Mugikortasun Prozesu berri batean deituko dira ondorioen sistemaren bidez behin baino ez.
Langileen eremua.
Barne Mugikortasuneko prozedura deialdia egiten duen erakundean lanpostua jabetzan daukaten langile finkoei baino ez zaie aplikatuko, zerbitzu aktiboko egoeran edo parekoan badaude eta kasuan kasu ezartzen diren betekizunak betetzen badituzte.
Izangaiek bete beharrezko baldintzak.
Izangaiek derrigor bete beharko dituzte betekizun hauek:
Zerbitzu erakundean lanpostua jabetzan izatea.
Egungo lanpostu funtzionala eta Mugikortasun Horizontaleko xede den destinoko lanpostu funtzionala berdinak izatea.
Beharrezko titulazioa izatea, indarreko araudiaren arabera.
Euskararen ezagutza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Zerbitzu Erakunde bakoitzeko Euskara Planean ezarritako irizpideetara egokituko da.
Espezifiko gisa definitzen diren Unitateetan, eta espezifiko gisa ere zehazten diren lanpostuetan, hautagaiek haien espezifikotasunagatik eskatzen den trebakuntza/esperientzia egiaztatu beharko dute, eskatutako ezaugarriak sindikatuen ordezkariei igorri aurretik.
Prozedura.
Prozedura hau hurrengoetan aplikatuko da: behin betiko eta aldi baterako barne mugikortasunean, barne mugikortasun irekiko eta behin betikorako prozesuetan eta deialdi espezifikoak egiten direnean ere bai.
Publizitatea.
Mugikortasuneko prozesuak publikoak izango dira. Horrenbestez, deialdiak eta prozeduraren fase ezberdinak behar bezala iragarri beharko dira, zerbitzu erakunde bakoitzari dagokion web orrian.
Eskabide eredua eta epea.
Zerbitzu erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzendutako eskabideak hamar egun naturaleko epearen barnean erregistratu beharko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Izangaiek zein destino huts (bat baino gehiago, hala nahi izanez gero) bete nahi duten zehaztu beharko dute.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdian adierazten dena izango da. Deialdian eskabideak aurkezteko ezartzen den epea amaitutakoan, ez da inolako dokumentaziorik onartuko.
Baremoa.
Oro har lanbide esperientziari eta euskarari buruzko irizpideei dagozkienak hartuko dira kontuan, kategoria zehatzeko lekualdaketa orokorretarako azken lehiaketarako ezarri bezala.
Azken puntuazioan berdinketa egonez gero, hori hausteko irizpideak lekualdaketetarako azken lehiaketaren oinarrietan adierazitakoak izango dira.
Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzak egingo du baremazioa, eta langileen ordezkariei bidaliko zaie, behin-behineko emaitza argitaratu baino lehen.
Edonola ere, trebakuntzako ataleko baremazioa ahalbidetzen duen tresna gaituko da, etorkizuneko mugikortasuneko prozesuetarako. Hori aurretik negoziatu beharko da.
Behin-behineko zerrendak.
Eskabideen baremazioa behar bezala egin ondoren, behin behineko emaitza dagokion zerbitzu erakundearen web orrian argitaratuko da, 5.1. atalean adierazten den bezala. Une horretan, erreklamazioak egiteko 7 eguneko epea irekiko da, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Aurretik uko egitea.
Eskabideak aurkezteko epean eskabiderako edo hautatutako destinoetako baten baterako ukoak onartuko dira, baita behin betiko emaitza argitaratu baino lehen aurkeztutakoak ere. Azken kasu horretan, Pertsonaleko Zuzendaritzaren aurrean behar bezala erregistratutako idazkia aurkeztu beharko da, zirkunstantzia horiek adierazten dituena.
Behin betiko zerrendak.
Aurkeztutako erreklamazioak ikusita edo akatsak zuzenduta, behin betiko zerrenda egingo da, ezarritako baremoa aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera. Baremoa dagokion zerbitzuetako erakundearen web orrian argitaratuko da, 5.1 atalean adierazten den bezala.
Lanpostuari atxikitzea.
Lanpostuarekiko atxikipena zerbitzuetako erakundearen Kudeaketa Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez egingo da. Bertan, atxikipenaren aldi baterako edo behin betiko izaera jasoko da.
Eskaintzari uko egitea.
Mugikortasuneko eskaintza bat ez onartzeak zerrendatik baztertzea eta, urtebete igaro arte, zerbitzu eta/edo unitate berean beste mugikortasun prozesu batean parte hartu ezin izatea ekarriko du berekin.
Laneratzea.
Adjudikazioduna lortutako destinoan lanean hasiko da berehala, Aldi baterako Barne Mugikortasunean lanpostu bat betetzen ari bada.
Aldi baterako Barne Sustapenean lanpostu bat betetzen ari bada, lan berrian hasiko da egoera hori amaitu ondoren edo berehala, interesdunak erabakitzen duenaren arabera. Horrez gain, bi kasuetan behin baino ezin izango dute eskuratu lanpostu berri bat barne-mugikortasunaren bidez.
Langilea hurrengo egoeretan badago: amatasunagatiko baimena, haurdunaldian edo edoskitzerakoan arriskua izateagatik aldi baterako etena, euskaragatiko lizentzia, amatasun-eszedentziak eta, lizentzia eta baimenen arloan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren hautaketa eta betetze prozesuetan sartzea luzatzen duen edozein egoeran, aipatutako egoerak amaitu eta berehala hasiko da lanean.
Barne Mugikortasunaren bidez beste unitate edo zerbitzu batean lanean hasten diren langileek beren gain hartu beharko dituzte bertan indarrean dauden barne-arauak. Jatorrizko unitatean edo zerbitzuan eskatutako baimen, lizentzia edo opor egun guztiak, besteak beste, ezeztatuko dira. Izan ere, unitate edo zerbitzu berriak ezin du a priori bermatu horiek hartzeko aukera egongo denik. Halaber, Barne Mugikortasuna eskuratu nahi duen eta, edozein arrazoi dela eta, bere jatorrizko unitatean edo zerbitzuan aplikatu zain dauden aldaketak dituenak horiek aplikatuta izan beharko ditu, esleitutako destinoan lanean hasten den unean.
Atxikipen berrian eman beharreko gutxieneko denbora.
Barne mugikortasun bat esleitu ondoren, adjudikaziodunak urtebete eman beharko du, gutxienez, destino berrian, erakundearen barnean mugikortasun prozesu berri batean parte hartzeko aukera izan baino lehen. Aldi baterako barne mugikortasunaren barruan, gutxienez urtebete, adjudikazioduna aurretik mugitzera behartuta ez badago, titularra berriz sartzen delako edo bere esleipena sortu zuten arrazoiak desagertzen direlako.
Erabaki honek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakia ordezkatu eta indargabetzen du. Azken horren bidez, alde batetik Ente Publikoan zerbitzu erakundeetan zerbitzu eginkizunen eta aldi baterako barne sustapenaren bidez lanpostuak betetzeko irizpideak eta, bestetik, behin betiko barne mugikortasunaren bidez lanpostuak betetzeko irizpide orokorrak onartu ziren. Hori guztia barne mugikortasuneko prozesuetan aplikatuko da, bai eta, hori aplikatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu-erakundeetan sinatutako erabakietan, erabaki honetan jasotako aurreikuspen orokorren kontra dauden egoeretan, alegia.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu erakundeetan mugikortasunaren arloan sinatutako Erabakiak errespetatuko dira, erabaki hau onartzen den unean indarrean badaude eta erabaki haiek sinatu zituzten alderdiek berresten badituzte, eta, betiere, erabaki honetan jasotako aurreikuspen orokorren kontra ez badoaz.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Erabaki hau garatzeko asmoz, gaitasuna ematen zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari beharrezkoak diren ebazpenak edo jarraibideak egiteko, betiere Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeetan aplikazio egokia koordinatzeko helburuarekin.
Vitoria-Gasteiz, 20015eko ekainaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: ERABAKIA, 2019ko azaroaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunen bidez betetzeko irizpide orokorrak onesten dituena.
- Indargabetzen du: ERABAKIA 2011ko maiatzaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan lanpostuak zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren bitartez betetz
- Ikus: ERABAKIA, 2016ko uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, lanpostuak betetzeko irizpide orokorrak zehazten dituena, Uribe Erakunde Sanitario Integratuaren menpe dagoen Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea jarri e


