- EDIKTUA, 2015eko uztailaren 20koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bitartez jakinarazten baitira Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren zenbait ebazpen, Gizarte Ekonomiako laguntzen itzultze-espedienteak amaitzeari buruzkoak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEDIKTUA, 2015eko uztailaren 20koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bitartez jakinarazten baitira Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren zenbait ebazpen, Gizarte Ekonomiako laguntzen itzultze-espedienteak amaitzeari buruzkoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3465
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/20
- Argitaratze-data: 2015/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ebazpenok jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Sektore publikoa arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoaren 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuetan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Interesdunentzat norbanako jakinarazpenaren balioa izan dezan argitaratzen da iragarkia, eta, gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkio:
Interesdunek eskuragarri dute ebazpenaren testu osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


