- ERABAKIA, 2015eko urriaren 21ekoa, 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren bidez osatutako balorazio-batzordearena, Abadiñoko, Vitoria-Gasteizko eta Zarauzko farmazia-eskualdeetan lau farmazia-bulego berri esleitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2015eko urriaren 21ekoa, 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren bidez osatutako balorazio-batzordearena, Abadiñoko, Vitoria-Gasteizko eta Zarauzko farmazia-eskualdeetan lau farmazia-bulego berri esleitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4582
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/21
- Argitaratze-data: 2015/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 13ko aginduen bitartez deitutako lau farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu 2015eko urriaren 21ean egindako bileran:
Lehenengoa. Aipatutako aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituzten behin-behineko zerrendak onartzea (eranskinean jasotzen da).
Bigarrena. Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau adierazi nahi du:
Behar bezala konpultsatu ez diren edo/eta konpultsatu ez diren kopiak erabili dira merezimenduak guztiak edo batzuk alegatzeko.
Autonomoen erregimenean kotizatuta farmazia-bulegoan lan egin izana ez da behar bezain ondo egiaztatu.
Hirugarrena. Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, hamar eguneko epea ematea, interesdunek balorazio-batzordeari aurkez diezazkioten beharrezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Aipatutako dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.
Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeek adierazten duten dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei, behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie behar bezala egiaztatu ez duten alorrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 21a.
Balorazio Batzordeko lehendakaria,
M.ª ASUNCIÓN CELIGUETA CRESPO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2015eko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Zarauzko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bi sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.
- Ikus: ERABAKIA, 2015eko azaroaren 25ekoa, uztailaren 14ko Aginduaren bidez osatutako balorazio-batzordearena, Abadiño, Vitoria-Gasteiz eta Zarauzko farmazia-eskualdeetan lau farmazia-bulego berri esleitzekoa.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean beste farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola eta bigarren bat sortzea bidezkotzat jotzen dela iragartzen duena.


