- Uztailaren 11ko 138/1983 DEKRETUA, Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarian hizkunaza ofizlalen erabilera araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuUztailaren 11ko 138/1983 DEKRETUA, Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarian hizkunaza ofizlalen erabilera araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 1433
- Xedapen-zk.: 138
- Xedapen-data: 1983/07/11
- Argitaratze-data: 1983/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 6ko 40/83 Dekretoko azken Erabakietatik Lehenengoak, Dekreto hori osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko aitortzen didan gaitasunaz baliatuz, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 6ko 40/83 Dekretoaren babespean egin daitezen dirulaguntzazko eskeak Eusko Jaurlaritzako, Lan-Saileko Lanbide-Sailordetzak erabakiko ditu. 2. Atala Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 6ko 40/83 Dekretoa indarrean jarri baino lehenagokoak izan eta gaudeneko 1983. urtean egindako akurapen horiei dagozkien dirulaguntzazko eskeak, Dekreto horren 4. Atalak agintzen duenaren ondoriotarako, epe barruan egindakotzat joko dira, aipaturiko araupide hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan urkeztu daitezenean. 3. Atala Dekretoaren 8. Ataleko Iehenengo idaz-zatian xedatu denaren ondoriotarako, Lan-Sailburuaren 1983.eko Apirilaren 5eko Aginduaren 5. Atalean araupetutako biderapenari jarraituko zaiola; Agindu hori, familia-erantzukizuna izan eta langabezian dauden emakumeen akurapena suztatzeko neurrien egiterapenari buruzko Eusko Jaurlaritraren Apirilaren 6ko 40/83 Dekretoa osabideratzezkoa delarik. Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Uztailak 5. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.Euskal Herriko Autonomi Estatutuak dioenez, euskarak, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialaren maila izango du Euskal Herriko Autonomi Elkartean gaztelaniarekin batean, eta biztanle guztiek dute hizkuntza biak ezagutu eta era biltzeko eskubidea. Autonomi Elkarteko Erakunde Amankomunek, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren aniztasuna kontuan izanik, bi hizkuntzen erabilera segurtatuko dutela agintien du bestalde, haien ofizialtasuna arautuz eta haien ezaguera segurtatzeko heharrezko neurri eta baliabideak ezarriz eta arautuz., Irailaren 26ko 2.808/1980 eta Abenduaren 30ko 3.195/1980 Errege Dekretuen indarrez, irakaskuntza ez unibertsitariaren mailako funtzio eta zerbitzuak Estaturik Euskal Herriko Autonomi Elkartera eskualdátu ziren. Azkenik, Azaroaren 24eko 10/1982 Legeak, euskararen erabilera normaltzeko sortuak, azalpen sendo eta eragingarriak eskaintzen ditu Euskal Autonomi Elkarteko irakasmunduan euskararen erabilera zuzena bideratu eta sustatzeko. Lege horretako 15. atalak, bide horretatik, ikasle orok bere ikasketak edozein irakasmailatan euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea duela ezartzen du. Eta 17. atalak, bestalde, honetara behartzen du Eusko JaurlaritTa: ikasle orok bere derrigorrezko ikasketak amaitzerakoan euskaraz nahiz gaztelaniaz aritzeko behar adinbateko ezaguera-maila praktikoa izan dezan baliabideak eratu eta neurri eragingarriak hartzera. Horrekin batera eskakizun gehigarri bat ere badakar atal horrek berorrek: Jaurlaritzak beharrezko medioak jarriko ditu ikastetxe mailako ingurugiroa euskalduntzeko, eskola barruko nahiz kanpoko langintzetan eta administraziogorabeheretan gaztelaniaren pareko adieraipide arrunt bilakatuz. Beharrezko da, beraz, aipatutako legezko erabakiez eta eskuratutako esperientziaz babesturik, Autonomi Elkarteko ikastetxe ez unibertsitarietan hizkuntza ofizialen erabilera -irakasgai zein irakasbide moduan harturik-arautzea. Egoera soziolinguistikoaren aniztasunak, gizarte-sail zabalek adierazten duten interesak, irakaslegoaren prestakuntza eta lanak duen garrantzi nagusiak honako Dekreto hau bi Atalburutan taxutzera daramate. Guzti hau dela eta, Hezkuntza eta Kulturarako Sailburuaren proposamenaz eta Gobernuak 1983ko Uztailaren 11ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: LEHENENGO ATALBURUA Klase-emankizunak Lehenengo Atala.-Euskal Autonomi Elkartean kokatutako ikastetxeetan Eskolaurre, OHO, BBB, UBI eta LHko irakasmailetan hizkuntza ofizialen erabilera Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriko da. Bigarren Atala.-Euskara eta gaztelania derrigorrezko irakasgaiak izango dira lehenengo atalean aipatutako irakasmailetako ikastetxe guztietan. Hirugarren Atala.-1. Hizkuntza ofizialek irakaskuntza ez unibertsitarian izango duten erabilera Dekretu honen I eta II Eraskinetan deskribatzen diren irakaskuntza elebiduneko A, B eta D ereduen araberakoak izango dira. 2. Edozein modutan ere, euskalduntze-prozesua hasi dutenei jarraipena garantizatuko zaie. 3. Hezkuntza eta Kultura Sailak lehen pasartean aipaturiko irakaskuntza elebiduneko B eta D ereduen ezarpena aurrera eramango du, irakaslegoaren ahalbideak eta Sail honek ezarritako euskalduntze-plangintza kontuan izanik, eta guraso edo tutore-talde batek aldez aurretik hala eskatu edo onartu ondoren, beti ere talde hau aipatu Sailak irakasmaila bakoitzerako zehazten dituen ratioen araberako talde bat gutxienez osatzeko ikasle-kopurura iristen bada. 4. Aurreko pasartean aipatutako ezatpena ikastetxeko klaustroaren eta Zuzendaritza-Kontseiluaren eritzia eta kasuan kasuko irakasmailako Ikuskaritza Teknikoaren txosten arrazoitua kontuan hartu ondoren egingo da. Laugarren Atala.-Derrigorrezkoak diren beste irakasgai edo arloetarako erabili ohi diren erizpideak eta arauak erabiliko dira euskararen irakaskuntzan ere, bai ebaluazioan eta bai ikaslearen espedientean emaitzak jartzerakoan. Bostgarren Atala.-OHOko bere ikasketak Euskal Herriko Autonomi-Elkartetik kanpo hasita eduki edo bere ohizko egoitia Autonomi Elkartean ez dutela egiazta dezaten ikasleei, euskara 'ikastea barkatu ahal izango die Hezkuntzarako Lurralde Ordezkariak, ikasleek, gurasoek edo tutoreek eskabide arrazoitua egin badute, eta kasuan kasuko irakasmailarako Ikuskaritza Teknikoak egindako txostena aldez aurretik jaso ondoren. Edozein modutan ere, ikasturtea hasi aurretik, edota, Autonomi Lurraldeaz kanpvtik etorria bada, ikastetxean sartu eta handik hilabete barruan aurkeztu behar da eskabidea. Seigarren Atala.-Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu material didaktikoa dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Zazpigarren Atala.-Irakaskuntza elebiduneko ereduen arabera bi hizkuntza, Ofizialetariko bakoitza edota bakoitzean irakasteko programa eta ordu-kopuruak Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarriko ditu, irakasmaila desberdinetarako. BlGARREN ATALBURUA Irakaslegoa Zortzigarren Atala.-1. Jaurlaritzak euskaldundu ditzakeen lanpostu edo irakas-unitateetara sartzeko, orobat Dekreto hau indarrean sartu baino lehenago euskaldunduriko lanpostuetara sartzeko, 9. atalak ezartzen dituen baldintzak ezinbestean bete beharko ditu irakasleak. 2. A ereduko irakas-unitateetan ari diren irakasleek euskaraz ez dakiten kasuetan, 9. atalak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituen irakasle euskaldun batek emango du euskara irakasgaia. 3. Hezkuntza eta Kultura Sailak ezartzen duenaren arabera beteko dira euskal irakaspostuak. Bederatzigarren Atala.-Euskara bera edo irakasgaiak euskaraz irakasteko, ondoko betebeharrak izango ditu edozein irakaslek: a) Indarrean dagoen legeriak kasuan kasuko mailarako eskatzen duen titulazio akademikoaren jabe izatea. b) Bi eskakizun hauetariko bat bederen betetzea: - Hezkuntza eta Kultura Sailaren Irailaren 20ko 1.693/1982 Aginduak arauzkotzen duen Euskararen Gaitasun Agiriaren jabea izatea, edota Agindu horren arabera baliokidatu edo konbalidatutako agiri edo diplomaren bat edukitzea, edo Agindu horrekiko balio-aitormenetariko bat eskuratua izatea. - Titulazio akademikoa euskara espezialitatean lortúa izatea. c) Hezkuntza eta Kultura Sailak, indarrean dagoen legeriaren arabera, ezartzen duen heste edozein betebehar. Hamargarren Atala.-Irakaslegoa euskalduntzeko prestakuntza eta hobekuntza programak ondoko eredu hauen araberakoak izango dira: 1. Euskal irakaskuntzan arituko diren irakasleen hizkuntz gaitasuna lortzeko ikastaroak, Euskararen Gaitasun Agiria edo ordezkoa eskuratzeko eratuak. 2. Hainbat irakasgai euskaraz eman ahal izateko irakasleak trebatzeko ikastaroak. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehena.-Dekretu honetan ezartzen diren betebeharrak hiltzen dituen irakaslegoa eduki arte, euskara benetan irakasgai gisa ematen den ikastetxe hatean eta gela batean ikasten duenean bakarrik sartuko da euskara ikaslearen espedientean. Bestelakoetan, euskararen ikastea barkatutzat dauka ikaslPak. Bigarrena.-Behin-behingoz, Dekretu hau indarrean jarri eta handik bost urterarteko epean ondoko irakasle hauek euskara edo euskaraz irakatsi alnal izango dute: a) 9. ataleko h) pasartean zehaztutako baldintzak ez bete arren Dekretu hau indarrean jarri baino lehenagotik esandako irakaslanean dihardutenak. b) Dekretu hau indarrean jartzerakoan erdarazko irakaslanean dihardutenak, baldin Hezkuntza eta Kultura Sailak euskal irakaslanerako onesten baditu, Sail honek horretarako antolatutako ikastaroak gainditu ondoren. Edozein modutan ere, Hezkuntza eta Kultura Sailak aurreko pasarteetan aipaturiko irakasleei beharrezkoak diren baliabideak eskainiko dizkie, bost urteko epearen barruan "Euskararen Gaitasun Agiria" lortu ahal izan dezaten. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehena.-Hezkuntza eta Kultura Sailak hitzarmenak egin ahal izango ditu EITBrekin eta beste komunikabideekin, entzun-ikusizko komunikabideen ahalbideak irakaskuntza ez unibertsitaria euskalduntzeko aprobetxatzearren. Bigarrena.-Hezkuntza eta Kultura Sailak, Hizkuntz Politikarako Idazkaritzarekin elkarlanean, irakaskuntza elebidunaren ereduen aplikazioan jasotako emaitzen kontrolerako beharrezko ikerketabideak ezarriko ditu. Hirugarrena.-Hezkuntza eta Kultura Sailari baimena ematen zaio Dekretu honen garapen eta aplikaziorako hehar izango diren erabakiak har ditzan. ERABAKI DEROGATZAILEA Dekretu honetan ezarritakoaren aurka legokeen maila bereko edo beheragoko beste edozein erabaki indargeturik geratzen da. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983ko Uztailaren l lan. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kulturarako Sailburua, PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR. I. ERASKINA Eskolaurrean eta oinarrizko hezkuntza orokorrean A eredua.- Irakasgai guztiak -euskara bera izan ezikoinarriz gaztelaniaz landuko dira. Euskara irakasgai eran beste edozein gai bezala emango da, Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu-kopurua eskainiko zaiolarik astero eginkizun horri. OHOko goi-mailetan beste irakasgaietako zenbait gai ere euskaraz landu ahal izango dituzte, baldin eta ikasleak beren euskara mailaz nahiko trebaturik baleude. B eredua.-Bai gaztelania eta bai euskara, biak beste irakasgaiak lantzeko erabiliko diren hizkuntzak dira. Gaztelania, berez, irakurketa-idazketa eta matematika bezalako irakasgaietarako erabiliko da. Euskara beste arloetako gaiak lantzeko: experientziak, plastika eta dinamika bereziki. Euskara eta gaztelania irakasgai eran ere landuko dira, astero eginkizun horri Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu -kopurua eskaini beharko zaiolarik. D eredua.-Irakasgai guztiak -gaztelania ezik-oinarriz euskaraz landuko dira. Euskara bera ere irakasgai moduan landuko da, astero eginkizun horri Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu-kopurua eskaini beharko zaiolarik. Gaztelania, eskolako beste edozein irakasgai bezala emango da eskolaketaren hasieratik.II. ERASKINA B.B.B., U.B.I. eta L.H.n A eredua.-Irakasgai guztiak, Euskal Hizkuntza eta Literatura eta Hizkuntza Berriak izan ezik, oinarriz gaztelaniaz emango dira. Euskara irakasgai komun eta obligatorioa izango da, astero Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarritako ordu-kopurua eskainiko zaiolarik. Euskararen ezaguera-maila on bat eskuratu duten ikasletaldeekin zenbait gai euskaraz ere landu ahal izango dira. D eredua.-Irakasgai guztiak, Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura eta beste Hizkuntza Berriak izan ezik, oinarriz euskaraz emango dira. Euskara ere, gaztelania legez, irakasgai gisa emango da, horretarako Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarritako programa eta orduak jarraituz.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Ikus: AGINDUA, 1991.eko martxoaren 4ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkeketa Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez besteko Ikastetxe herri-diruz hornituetan ikasleak onartzeko prozedura araupetuz, 1991/1992 ikasturterako.
- Ikus: Ekainaren 7ko 139/ 1988 DEKRETUA, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko A irakasteredu elebiduneko herri-ikastetxeetan berarizko irakasletarako plazak sortuz, irakaspostu horiek betetzeko eskakizunak finkatuz eta beroriek hornitzeko prozedura markatuz.
- Aldatutakoa: 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.
- Indargabetutakoa: Uztailaren 14ko 274/ 1987 DEKRETUA, Osakidetzaren Egoitza Gasteizen finkatuz.
- Ikus: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1.985eko Azaroaren 25eko AGINDUA, Euskal Hizkuntza eta Literaturaren irakaskuntza Lanbide Heziketan araupetzeari buruz.
- Aldatutakoa: Azaroaren 15eko 286/1988 DEKRETUA, uztailaren 11ko 138/1983 dekretuaren aldi baterako bigarren erabakiak euskera edo euskeraz irakasteko ezartzen duen epealdia luzatuz.
- Ikus: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Uztailaren 4ko AGINDUA, euskarazko «B» irakaskuntza-ereduak ezarezezko baldintzei buruzkoa.
- Garatutakoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1984eko Maiatzaren 3ko AGINDUA, Euskal Autonomi Elkarteko irakasmaila ez-unibertsitarian hizkuntza ofizialen erabilera arauzkotzen duen 138/1983ko Dekretuko 9.c) atala Irakasmaila Ertainerako garatuz.
- Ikus: 61/1992 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko eta itunepekoetan ikasleak onartzeko ihardunbidea arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1990.eko Otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkeketa Sailarena, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez besteko Ikastetxe herri-diruz hornituetan ikasleak onartzeko prozedura araupetuz, 1990/ 1991 . Jn. T. Argia:
- Ikus: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1984garreneko Jorrailaren 26ko AGINDUA, Eskolaurreko eta O.H.O.ko Ikastegietako euskeraren eta euskerazko irakaskuntzarako laguntza-taldeak araupetuz.