Euskadi.eus
  • Azaroaren 18ko 257/1986 DEKRETOA, Ezinduentzako Zerbitzu Sozialei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 18ko 257/1986 DEKRETOA, Ezinduentzako Zerbitzu Sozialei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 2657
  • Xedapen-zk.: 257
  • Xedapen-data: 1986/11/18
  • Argitaratze-data: 1986/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Zioen adierazpena Alde batetik, adin-ezberdintasunak, gaitzen etiologiak eta asistentzia-eskabideak direla eta, ematen den pertsona ezinduen talde-heterogeneitateak eta, bestetik, zerbitzu asko eta asko Administrazio Publikoak aurreplangintza bat egin gabe sustatu izanak, zerbitzu batzuren nortasunarekiko nolabaiteko nahasketa eta, egitekoak zehazterakoan, nolabaiteko anbiguetatea ekari dituzte, Administrazioaren hainbat sektoreei dagozkielako zerbitzu horiek eskaintzea. Bestalde, arlo honetan, Euskal Herrian, irabazte-xederik gabeko erakunde pribatuen iniziatibak ugariak izan direnez, desorekak sortu dira zerbitzuak ematerakoan, bai lurralde mailan eta bai eskaintzen kalitate mailan ere. Jaurlaritzak azken urte hauetan burutu duen poltikaren xedea, zerbitzu sozialetako alor hori eratzea izan da. Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru-Organoen arteko Harremanei buruzko 27/83 Legeak ezartzen duena betez, 33/85 Dekretoz eta Martxoaren 5eko 52/85 Dekretoz, zerbitzu sozialen arloko egitekoen aginteak Diputazio Foralei emateak sortu duen egoera berriak, beharrezko egiten du orain arte eutsi zaion bateratutako Politikari jarraitzea berma dezaten arau bereziak ezartzea. Horiek direla eta, ahal den zehatzen mugatzea komeni da, bai Zerbitzu Sozialen sistemarenak diren zerbitzu eta/edo prestakuntzak, bai zerbitzu horiek hartzen dituztenen zernolakoak eta bai, horiek antolatzeko, horien jardunerako eta finantzaketarako erizpide orokorrak ere finkatzea, «Zerbitzu Sozialei» buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legeak ezartzen duen eremu orokorraren arabera. Azkenik, zerbitzu batzuren gestio edo zainketan Udalei dagokien garrantzi handiko egitekoa zehaztea ere, beharrezko da. Erabaki honek ematen dituen arauek, etiologia mailako edo agiango erabiltzaileei egin diezazkieketen diagnostiko kliniko edo psikologikoetatik atera daitezkeen faktoreak baino, ezinduen gizarteratzeko beharrak, posibilitateen arabera, zaintzea dute zerbitzu hauek, erizpide nagusitzat. Horiek horrela, Lan, Osasunketa eta Hizartesegurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak Azaroaren 18an eghindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA. GUZTIENTZAKO ARAUAK LEHENENGO SEKZIOA.- Ezinduentzako zerbitzuen naluraleza. 1. Artikulua.- Ezinduentzako Zerbitzu Sozial Publikoak eta bai «Zerbitzu Sozialei» buruzko Maiatzaren 20ko 6/82 Legeko 7. artikuluak ezartzen duenari beren ekintzak atxiki diezazkioten pribatuak ere, Dekreto honek ezartzen duenaren eta hau garatzeko eman daitezen arauen pean geldituko dira. 2. Artikulua.- Dekreto honen ondorioetarako, honako hauek joko dira ezinduentzako zerbitzu sozial gisa: Ezintasunen bat duten pertsonen asistentzia xedetzat izan eta jardun nagusitzat duten zerbitzuak hain zuzen, ezintasun hori horretan agintea duen erakunde publikoak, kasu bakoitzean, behar bezala, horrelakotzat aitortu beharko duela. 3. Artikulua.- 1. Lan, Osasunketa-Asistentzia eta Hezkuntzarenak diren jardunen eremuek hartzen dituzten jardun-programak espreski haztertzen dira. 2.- Aurreko parrafoan ezartzen denaren kaltetan gabe, Zerbitzu sozialen ardura duen erakundeak, zerbitzu mistoen prestakuntzarako lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu Hezkuntza, Lan eta OsasunketaAsistentziako erakundeekin. BIGARREN SEKZIOA.- Ezintasunareun onarpena 4. Artikulua.- 1: Foru Diputazioetako Zerbitzu Sozialetako agintedun organoei dagokie, ezintasuna eta ezintasun-gradua onartzea edo ukatzea Dekreto honek arautzen dituen administrazio eta asistentzia ondorioetarako. 2.- Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak zehaztuko ditu, haien ekintzen oinarri izango diren baldintzak. 5. Artikulua.- Dena-dela, ezintasuna eta ezintasungradua onartzeak eta ukatzeak, osasunketako teknikari baten diktamenean hartu beharko dute oinarri. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari dagokio, diktamen hori Lurralde Historiko bakoitzean eman behar diren osasunketa-zerbitzuak zehaztea. 6. Artikulua.- Administrazio mailako erabakiei buruz, interesatuek edo legezko ordezkariek izan ditzaketen ezadostasunak, helegingarri izango dira horretan agintea duten organoen aurrean. HIRUGARREN SEKZIOA.- Asistentziaren orientabideak. Zerbitzu-erabiltzaileen onarpena eta horiei baja ematea. 7. Artikulua.- Foru Diputazioetako Zerbitzu Sozialetako organoak dira asistentziazko orientabideen eta ezinduen birgainkuntza eta gizarteraketa prozesuaren arduradun, beren zerbitzuea atxikitako teknikari-talde multiprofesionalen bidez edo beste erakunde batzutako teknikarien lankidetzaz garatuko dutela egiteko hori. 8. Artikulua.- 1. Lurralde Historiko bakoitzeko Zerbitzu Sozialen arduradun den erakundeari dagokio aitorpenaren gai izan diren ezinduak lurralde-eremuan dauden zerbitzuetan edo programetan sartzea edo horietan baja ematea, 4. artikuluak dioenaren arabera. 2. Aurreko parrafoan aipatzen den erakundeak, ezin izango du izangai bat zerbitzuan sartze edo baja emateari buruzko ebazpenik hartu, tegiaren edo programaren gestio-erakundearengandik eta izangaiak bere egoitza dueneko udalerriko Udalarengandik aholkua aurrez jaso gabe. 9. Artikulua.- Erabiltzaileak zerbitzuetan onartzea edo horiei baja ematea ebazteko erizpideak, teknika eta sozial mailakoak baino ez dira izango eta zerbitzu sozialez baliatzeko hiritar guztiek duten aukera-berdintasunezko printzipioa errespetatu beharko da. LAUGARREN SEKZIOA.- Zerbitzuen gestioa 10. Artikulua.- Honako hauek sor ditzakete Dekreto honen aplikazio-eremuak hartzen dituen ezinduentzako zerbitzu sozialak: a) Administrazio Publikoko Erakundeek eta horren peko diren Erakunde eta Instituzioek. b) Zerbitzu Sozialei buruzko Legeko 7. artikuluak ezartzen dituen baldintzak bete eta, ongintza-asistentziarako Fundazio eta Elkarteen Errejistroa sortzen duen Azaroaren 12ko 359/1985 Dekretoak dioenaren arabera, Foru Diputazioetako eta Eusko Jaurlaritzako Errejistroetan erasota aurkitzen diren erakunde pribatuek. 11. Artikulua.- 1. Ezinduentzako zerbitzuen titularitatea izateko edo horien gestioa eramateko legezko gaitasunak, ez dakar beste gabe zerbitzu horien homologaziorik. 2.- Eusko Jaurlaritzak ezarriko ditu, arau-bidez, Zerbitzu Sozialen homologaziorako osatzebidezko betebehar eta baldintzak, Zerbitzu horien funtsezko zernolakoak Dekreto honetako II Atalburuan ezartzen direla. 12. Artikulua.- Lege mailako- erakunde gisa dituzten estatuto eta lege mailako betebeharrez gain, ezinduentzako zerbitzuen erakunde titularrek edo gestiogileek, honako hauek bete beharko dituzte bereziki: a) Zerbitzuen erabiltzaile diren pertsona ezinduak, beren giza-izateak eskatzen duen errespetoz eta miramenduz tratatuak izan daitezela bermatzea. b) Zerbitzuak, ahal den neurririk goreneko teknikaemankortasunez, posible diren baldintza material eta segurtasun onenez, egin daitezela zaintzea. c) Lortu nahi diren helburuak lortzeko protxugarritzat jo daitezen berri guztiak horretan agintea duen Administrazioari ematea eta honek komenigarritzat jo ditzan teknika eta administrazio mailako kontrolak egitea. 13. Artikulua.- Dekreto honek arautzen dituen zerbitzuen erakunde titular edo gestiogileek, honako hauek eskatu ahal izango dituzte: a) Zaintza ematen zaieneko zerbitzuak funtziona dezaneko arauak, erabiltzaileek edo horien legezko ordezkariek bete ditzatela zaintzea, erabiltzaileen egoerak, kasu bakoitzean, eskatzen duen malgutasuna kontutan hartuz. . b) Horretan agintea duen erakunde publikoari, sartzeko edo bajaren gai diren izangaiak, zerbitzuen baliatzaile gisa, aurkeztea eta, beren informe eta sujerentziez, horien aurkeraketarako proposamenetan parte hartzea. c) Zerbitzuen gastuen finantzaketarako herri-dirua jasotzea, kasu bakoitzerako ezar daitezen baldintzapean. BOSGARREN SEKZIOA.- Zerbitzuen herri-finantzaketa 14. Artikulua.- Zerbitzu Sozialei buruzko Legeko 29. Artikuluak ezartzen dituen erizpideen arabera, zerbitzuen mantenimendu-gosteen finantzaketa, Administrazio Publikoen eta erakunde gestiogileen arteko Itune edo Hitzarmen sistema bidez egingo da; sistema honek, zerbitzuen finantzaketaren iraunkortasuna bermatzeaz gain, zerbitzuen eta hauen goste-mailen ezberdintasunei modulo ekonomikoak hobeto egokitzeko bideak ematen bait ditu eta guztientzako gutxienezko eta berdintasunezko erantzun ekonomikoa bermatzen bait du. 15. Artikulua.- Ordaindu beharrik gabeko dirulaguntza-bidezko finantzaketak, honako hauetarako erabiliko dira gehienbat: a) Noizeanbehingo programak edo orientabide, formazio, gizarte-mentalizazio eta antzeko zerbitzuak gestionatzen dituzten Erakundeen mantenimendurako. b) Zerbitzu homologatuetarako erosketak, eraikintzak, eraldaketak eta horietarako hornidurak egiteko. 16. Artikulua.- Foru Diputazioek, Udalek edo Udalez gaineko Erakundeek, horiek beroiek edo udal-agintepeko Erakunde Publikoek gestionatzen dituzten zerbitzuen mantenimendu eta/edo instalazioen gosteen finantzaketan izan behar duten partaidetza, elkar hartuta, zehaztuko dute eta bai ezinduentzako gainontzeko zerbitzu homologatuenak ere, beren jardun-eremuak dagokion lurralde-mugak gainditu ez ditzanean. 17. Artikulua.- Zerbitzu Soziaiei buruzko Legeko 30. eta 8.10 artikuluek ezartzen dutena betetzeko xedez, erabiltzaileek, zehazten diren zerbitzuen finantzaketan izan behar duten partaidetzarako erizpide orokorrak, honako hauek izango dira: a) Ezintasuna dela medio, erabiltzaileek behar dituzten gaiketa, hezkuntza eta asistentzia mailako zerbitzuak, dohangoak izango dira herri-diruz baliatzen diren tegi edo zerbitzu publikoetan eta homologatutako pribatuetan. b) Etxean egin ohi diren egoitza, elikadura mailako edo antzeko zerbitzuak, ordainketaren gai izan daitezke erabiltzaile edo legezko ordezkarien aldetik. c) Aurreko parrafoan aipatzen den erako zerbitzua, jantokia eguneko behin erabiltzea edo garraioa bakarrik izan daitezenean, horiek ordaintzea eskatu dakioke erabiltzaileari. d) Zerbitzuak egun osorakoak izan daitezenean, ordainketaren zenbatekoa zehazteko modulo ekonomikoa ez da izango tegian edo zerbitzuan sor daitezkeen gosteena, etxean izango liratekeenena baizik, aipatutako tegian edo antzeko zerbitzu batetan egon ez dadineari. Zenbateko hori, gehienera, profesioarteko, gutxienezko eta indarrean dagoen soldata gordinaren %50a izango da, hau da, lehen aipatutako gastuetan aplikagarri diren gastuen portzentaiek, 1985. urtean eta Euskal Herriko Autonomia Elkartean, per capitazko eta batazbesteko gastuetan duten eraginaren emaitzaren balioa hain zuzen. e) Maiatzaren 20ko 6/82 Legeko 4.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ezinduentzako Zerbitzu Sozialak gauzatzearen arduradun diren Administrazio Publikoek, dirulaguntzak eman ahal izango dituzte eskatzen diren ordainketak egiteko eragozpenak dituztenek zerbitzuetarako bideak izan ditzaten.II ATALBURUA. Buru-Ezintasun Handikoentzako Tegiak 18. Artikulua.- Honako hauek hartzen dira Buru-Ezintasun Handikoentzako Zentrutzat: Buru-ezintasun larria -akats bat baino gehiagoz edo gabe- izan eta Dekreto honetako 20. Artikuluak zehazten dituen baldintzak betetzen dituzten pertsonak, barnetegian eta etengabe, zaintzen dituzten tegiak hain zuzen. 19. Artikulua.- Aipatutako Zentruek, asistentzia mailako zerbitzuak eskaintzen dituzte, beren prestakuntzak egoitza, terapia eta hezkuntza mailakoak baldin badira ere. Erabiltzaileen ongizatea lortu ahal izateko, osasunketa, higiene, elikadura eta materiale eta afektibitate mailako laguntza ematea funtsezko helburua baldin bada ere, erabiltzaileen fakultate eta gaitasunek goreneko mailako garapena lor dezateneneko ahaleginak egin beharko diren neurririk handieneko autonomia pertsonala eta gizarteratzea lortu ahal izateko. 20. Artikulua.- Honako zirkunstantzia hauek bete ditzaten pertsonak baliatu ahal izango dira zerbitzu-mota hauetaz: 1.- Neuromotrizitate, zentzumen, konbultsio edo portaera mailako akatsak izan edo ez, nortasun osoaren gain eragina duen buru ezintasun larri bat izatea eta etengabeko laguntza-beharra izatea. 2.- Izangaiak, familian zaintza egoki bat eduki ezinak edo beste zirkunstantzia sozial larri batzuk barnetegira sartzea aholkagarri bilakatzea, lotura gutxiagoko irtenbiderik ezean. 3.- Sei urte beteta izatea, salbuespenezko kasuetan baldintza hau bazter utzi badaiteke ere. 21.- Artikulua: Bertan zaintzen diren pertsonen familiakideek eta tutoreek, bertan zaintzen diren pertsonekin, zaintzaileekin eta gainontzeko profesionalekin harremanak izan ditzateneko bideak eta haiek zerbitzuen funtzionamendua gainbegiratu dezateneko moduak erraztu beharko dituzte Zentru bakoitzeko Barne-Arautegiek; eta hori dena zentruaren barne-antolaketak dituen eskakizun propien kaltetan gabe. 22. Artikulua.- 1. Ezintasun Handikoentzako Zentruek, behar hainbateko pertsona espezializatuz hornituta egon beharko dute, honako hauek emankortasunez bete ahal izateko: Lehen mailako mediku-zainketak, funtzional edo fisoterapia mailako gaikuntza zerbitzuak, komunikazio eta psikomotrizitate arloak hartzen dituen estimulaketa-programak, ohiturekiko funtsezko sustapenzerbitzuak eta zerbitzu orokorretarako egitura. Zaintzalana artez egiten duten langileek, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak ematen duen Buru-Ezintasun Handikoen Zaintzaile Diplomaren jabe izan edo lortzebidean egon beharko dute. 2. Langilegoaren eragingarri izango diren eta beren garrantzizko lan zaila gustoko bilaka dezaten etengabeko hezkuntza, profesional mailako harremanak eta beste iniziatiba batzuk bereziki sustatu beharko dira. BIGARREN SEKZIOA.- Soin-ezintasun Haundikoen Residentziak 23. Artikulua.- Beren buruen garbiketa, elikadura, ibilketa eta beste horrelako lanak bere kabuz burutzeko fisikoki ezinduak dauden pertsonei asistentzia zerbitzuak internado orrejimenez eta etenik gabean eskaintzen dizkieten etxeak jotzen dira Soin-ezintasun Haundiko Residentzitzat. 24. Artikulua.- Ondorengo honako zirkunstantzi hauetan dauden pertsonak izan daitezke mota horretako etxeen erabitzaile: 1.- Ibiltzeko diren organo edo funtzioetan ezintasun haundia jasatea, beste pertsonen laguntza nahitaezko egiten duena. Ezintasun asko dutenen kasuak, gogoezintasun haundia horietan sartzen ez dela, ez dira baztertzen. 2.-- Familiarik ez edukitzea edo izangaiaren bere familia-inguruan behar bezala begiratua izateko baliabide egokirik ez edukitzea. 3.- Sei urte beteta edukitzea eta hirurogeita bost gainditu gabe izatea. 25. Artikulua.- Soin-ezintasun Haundikoen Residentzietako langilegoa, bete· beharko dituzten asistentziaprogramek eskatutako funtzioak behar bezala betetzeko, profesionalki kualifikaturik egon beharko du. HIRUGARREN SEKZIOA.- Egunezko Tegiak 26. Artikulua.- Fisiko, psikiko dedo zentzumenezko ezintasunez, ekoizgarri den lanerako sakonki desgaitu edo galeraziak dauden pertsonei laguntzeko egunezko, ireki eta balio askotarako zerbitzu gisa eratzen dira Egunezko Tegiak. Barnetogiko errejimenezko ez diren beste aukera gisa eratzen dira, beste hark, ohiz kanpo erabili beharreko laguntzamodua izan behar bait du. 27. Artikulua.- 1.- Erabiltzaile bakoitzarentzako, bakarkatutako programak izan behar dute egunezko Tegien laguntzazko eta birgaitzeko iharduketen oinarri teknikoa, bere helburu orokortzat, lagunduak direnen gaitasun pertsonal eta soziala dutela, komunitatean sartzeko bidea bezala. Besteren artean, autonomia pertsonalaren atalak, komunikazio eta hizkuntza, jokaera soziala, lana, atseden-aldi eta kirolerako hezkuntza eta helburu horiekin zerikusia duten beste guztiak garatu hehar dituzte programa horiek. 2.- Programa horiek emango dituen langilegoak, horiek guztiok eska dezaten lanbidezko kualifikazioa eduki beharko du eta nola nahi ere, bere garaian emango diren arauei atxikiz. 28. Artikulua Beren karakteristika eta helburuak kontutan hartuta, beren erabiltzaileekiko gertuko lurralde batean kokatu beharreko giza-zerbitzu hatzuk dira Egunezko Tegiak, beraz, ahal baldin bada, Udalak eta Udalelkarteak izango dira beroien sustatzaile nagusi, gestore edo gestiokide. LAUGARREN SEKZIOA.- Lanaren bidezko Tegiak 29. Artikulua. 1.- Lana, ezindutako pertsonengandik psikosomazko egokitze hobe hat eta bizi diren giza ingurura egokitzerik onena lortzeko biderik edo terapiarik onena bezala jotzen duten zerbitzuak dira Lanaren bidezko Tegiak. Lanaren ekoizkina eta bera lortzeko diren antolabideak, disziplina eta teknika egokiak dira Lanaren bidezko Tegien funtsezko helburu bat, bainan aurrekoan esandakoari menperatuz. 2.- Zerbitzu mota honetako helburu da baita ere, bere erabiltzaileek Enplegu Bereziko Tegietako lanpostuetara iristeko sustapena. 30. Artikulua. 1.- Ezgaituen beste lantegietatik garbiro bereizten dituen Lanaren bidezko Tegien bereizgarritasuna, sakonki desgaitutako pertsonak hartzean datza, horiekin, ez benetako harreman laboralik, ez ohizkorik ez eta berezirik ere ituntzen ez direla. 2.- Halaber, Gogo Osasuna birgaitzeko programetan ematen diren terapiarako zerbitzu espezifikoetatik eta hezkuntza sistemaren pean dauden eskulanen bidezko ikasketa eta gaikuntzarako eskola sekzioetatik bereizi egiten dira Lanaren bidezko Tegiak. 31. Artikulua.- Edo ezindu psikikoenak edo fisiko eta zentzumenezko ezinduenak edo mistoenak, hots, makestasun edo ezintasun ezberdinak dituzten pertsonenak izan daitezke Lanaren bidezko Tegiak. Nekazaritza motako edo ganaderitza, industria, zerbitzuak edo misto motakoak izan daitezkeen laboral ibardunez gain, Lanaren bidezko Tegiek, beren ohizko orduen barruan, te:knika, giza eta gizarte gaikuntzarako programen eta bidezkotzat jo daitezen bakarkako edo taldekako birgaikuntzarako ekintzen garapena sustatuko dute. 32. Artikulua.- 8. Art.-an agindutakoaren kaltetan izan gabe, Lanaren bidezko Tegietako.erabiltzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 1.- Hemezortzi urte beteta izatea. 2.- Sartu nahi duenak, Tegi horretako ekintzetan aktiboki parte hartzeko, fisikozko, gogozko eta sozialezko gutxienezko baldintzak edukitzea. 3.- Tegiko esparruan sartzeko baimena, bere legezko ordezkariarena eramatea, halaber, tegi horrek programatutako ihardunei atxikitzeko lotuko zaionaren hitzarmena. 33. Artikulua.- Tegiak edo, hala gertatuz gero, erakunde berak gestionatzen dituen Tegi ezberdinek osatzen duten elkargoak, inoren aurrean lortzen dituen errendimenduen heinekoa den ekonomiazko haborokin bat jasoko dute erabiltzaileek. Salmenten diruzenbateko garbiari lehengaien eta ekoizketan zuzenean erabilitako energia-baliabideen kostuak kenduz kalkulatuko dira errendimendu horiek. Ekonomiazko haborokinaren zenbatekoa jakiteko, puntualitatea, iniziatiba, erantzukizuna, higienea jokaera eta erabiltzailearen iharduna osatzen duten antzeko beste ekintzak balioztatzeko erabiliko diren baremoak, gehienezko haboroak, gutxienekoaren %150a ez gainditzeko moduea ezarriko dira. Nola nahi ere, jantoki eta garraio kostuak, egon badaudenean, erabiltzailearen kontura izango dira eta horri haboroaren diruzenbatekoak erantzungo dio. 34. Artikulua.- Zerbitzu sozialen alorrean sartutako erakunde publiko, kontzertatu edo herridiruz lagundutakoei manufaktura eta zerbitzuak eskaintzerakoan, lehentasuna izango dute homologatutako Lanaren bidezko Tegiek. 35. Artikulua.- Lanbidezko egitekoei dagozkien industria-tekniken ezagutzez gain, nahi diren birgaitze eta gizatasunera eta gizartera egokitzearen helburuak betetzea lagunduko duten pedagogiarako eta harreman pertsonalerako dohainak eduki beharko ditu Lanaren bidezko Tegietara doan pertsonalak. 36. Artikulua.- Tegien mantenimendurako dirulaguntzaren edo, hala izanez gero, konbenioaren bidezko ekonomiazko ordaina ematearen finkapenerako oinarria, irakasle-langilegoarena eta gastu orokorrak sortzen duten kostuarena izango da. Lehengaiak erostetik, ekoizketan erabilitako energiatik eta erabiltzaileei eskuratutako haboroetatik datozen gastuak, edo ekoizkiak saltzetik edo zerbitzuak betetzetik edo, hala izanez gero, Tegien saretik lortutako fonduekin finantzatuko dira. 37. Artikulua.- Udalek hartu beharko dute beren mugartean dauden Lanaren bidezko Tegien gestioaren edo kontrolaren erantzukizuna. BOSTGARREN SEKZIOA.- Bizilekutarako zerbitzuak 38. Artikulua.- Espezifikoki ezindutako pertsonentzat izan eta bizilekurik ez duten edo familia, lana edo pertsonalak diren arrazoiak direla eta, espezializatutako pertsonalaren ardurapeko etxe baten beharra duten ezinduak hartzea helburutzat duten etxebizitzak dira izen horren pean sartzen direnak. 39. Artikulua.- Bertan bizi direnen zernolako pertsonalak eta dituzten beharrak kontutan harturik, bizileku horien harmenak eta ihardunerako errejimenak modu askotakoak izan daitezke, baina ahaleginduko dira tamaina txikikoak izaten, familiaren etxeko giro eta iharduna, ahal den neurrian, errepikatuko dituen elkarbizitza bat erreztutzeko moduan. Lagun horiei auzoko edo herriko giza-bizitzan integratzeko aukera eman ahal izateko, bizileku horien kokapena batez ere hiri guneetan finkatuko da. 40. Artikulua.- Aipatutako bizilekuaren zerbitzu mota horretaz gain, talde berezientzako edo egoera partikularrentzako beste formula batzu egon daitezke, esaterako, autonomiazko nahiko maila haundia duten erabiltzaileentzat noizhehinkako asistentzia ematen duten etxebizitzek bezala; familiaren larrialdi egoeretarako egonaldi laburretarako bizilekuak; ordezko familiak eta antzekoak. 41. Artikulua.- Bizileku horien helburuari egoki zaizkion baldintza jeneriko eta espezifikoak betetzez gain, nahiko autonomia pertsonala izan edo elkarbizitzarako nahaspidea izan ohi den anomalia psikiko edo jokaerezkorik eduki ez dezaten pertsona ezinduak hartu ahal izango dituzte zerbitzu horiek. 42. Artikulua.- Bizileku horietan jardungo duen pertsonalak, beren lana egiteko, teoriazko eta praktikazko kualifikapena eduki beharko du, horretan, bai hezkuntzazko atalak, bai eta psikologiazko eta afektibitatezkoak ere garrantzia dutelarik. 43. Arlikulua.- Bizileku-zerbitzuen gestioa Elkarte edo irabazte xederik gabeko erakundeek bete ahal izatez kanpo, Foru Diputazioek eta Udalek edo Udal elkarteek, beren sustapen eta ihardun egokiaren ardura hartu beharko dute, halaher, beste komunitate-zerbitzuekiko horien koordinaketarena ere. SEIGARREN SEKZIOA.- Atseden eta Asti Aldietarako Serbitzuak 44. Artikulua.- Administrazioak eta Erakundeek, erizpide orokor gisa eta ezindutako pertsonen gehiengoarentzako baliozko gisa, gizarte-atal garrantzitsu honetan, nezesitate pertsonal eta taldekoei erantzuteko normalkuntza-politika sendotu beharko dute. Atseden eta asti aldietarako antolatutako estrukturetan sartzeko, beste pertsonei bezalako aukerak ezinduei eskaintzeko ahaleginak, lehenen lehenengoz, giza animazioarako udal serbitsuek egin beharko dute. 45. Artikulua.- Beren ezintasunek duten grabetasuna dela eta, gizarte-inguruak dituen tokietara eta horietan eskaintzen diren gauzetara normalean ezin heldu diren -batzuetan ez eta fisikoki ere- pertsosentzat gordeko dira Ezinduentzako asti aldietatarako Zerbitzu espezifikoak. Zerbitzu horiek, erabiltzaileen normalkuntza eta autonomia lortzera eta beren giza eta gizarte heldutasunaren garapenera bideratuko dute beren antolaketa eta hezkuntza estruktura. 46. Artikulua.- Bai integratutako zerbitzuetan bai eta espezifikoetan ere, horretan laguntzen duen langilegoak, gaikuntza teoriko eta praktiko egoki bat izan beharko du. Langilego profesionalak berriz, indarrean dagoen arautegiak homologatutako Asti Aldirako Zuzendari edo Monitorearen titulapenaren jabe izan beharko du. Ezindutako pertsonen asti aldiko ekintzen garapenerako funtsezko den borondatezkoen laguntza, Administrazioak eta dagozkion Erakundeek, ardura bereziz sustatuko dute eta antolatuko. ZAZPIGARREN SEKZIOA Beste Zerbitzuek 47 Artikulua.- Ezinduak diren pertsona batzuren asistentzia-nezesitateei, espezifikoki ezinduentzako ez diren zerbitzu sozialen bitartez edo gizarte-zerbitzuen sistomarenak ez diren zaintzak, aldi berean eta osagarri modura, ematen dituzten hezkuntza eta osasunerako tegietan eman ahal izango zaie erantzuna. Aurrean seinalatutako kasuetan Zerbitzu Sozialen sistemari dagozkion agintebideak, bizilekuaren, lanaren bidezkoaren, pertsonalki zaindu eta begiratu beharrezkoaren eta atsedenaldi eta asti aldiarekin zerikusia duten serbitzuetara ere hedatzen dira. 48 Artikulua.- Ezintasun haundiak dituztenetaz arduratzekoan, Etxeko laguntza izeneko zerbitzu sozialaren formula oso egokia da, bai aholkatzeko eta aurrea hartzeko programa eta suspergarriak erabiltzeko, bai adin nagusiko ezindutako pertsonei laguntzeko eta beren familiei bizimodu egokiago bat lortzen. Etxeko laguntza, bere modalitate eta intentsitate maila ezberdinetan, lehentasuna duen aukera bat da, erakundekeria ebitatzen duelako eta ezindutako pertsona bere familia eta sozial inguruan gordetzen duelako. Mota horretako zerbitzua sustatu eta, hala izanez gero, gestionatu egin beharko dute Udalek eta Udal elkarteek. 49. Artikulua.- Guraso eta sendien Elkarteak, ezindutakoenak ere, tutoretzarako Fundazioak eta ezindutako pertsonen onizate eta gizarteratzea azken helburutzat duten irabazte xederik gabeko beste instituzioak, ezinduentzako zerbitzu sozialen programak eraginkortasunez garatzeko erabateko garrantzia duen tresna bat dira. Erakunde horietako batzuk, Autonomia Elkarteko Administrazio publiko batzurekin elkarlan errejimenean tegi eta zerbitzuak jestionatzen badituzte ere, Elkarteen horien ekarpen espezifikoa, honako egiteko hauetan ordezkatuezina da: hori doakienak hartzea, beroientzako aholkularitza eta gaikuntza; boluntarigoari sustapen eta hesparruak ematea; gizarte-mentalizapena; zerbitzuen eta asistentziaren kalitatearen kontrola; ezinduen babes eta gizarte-geriza; Administrazioaren eta Gizartearen aurrean parte hartzea, eskakizunak eta kritikak egitea. Guzti horrengatik, Administrazioak indartu eta lagundu egin behar ditu. ZORTZIGARREN SEKZIOA.- Subsidioak eta ekonomia laguntzak 50. Artikulua.- Beren ezintasuna dela eta, lanerako ezgaiturik egon eta berenak diren beste dirusarrerik ez duten pertsonek, aldizkako ekonomia-laguntza bat hartzeko eskubidea izango dute, Maiatzaren 26ko 129/86 Dekretoak esaten dituen baldintza eta betebeharrez. Zerbitzu sozialen osagarria den ekonomiazko emate horrek, bere buruaz ezin balia daitezkeen pertsonei, beren bizitzako funtsezko beharrei erantzuteko gutxienezko dirusarreraren maila bermatzea nahi luke. 51. Artikulua.- 1.- Zerbitzu Sozialak gauzatzeko ardura duten Administrazio Publikoek, pertsona ezinduen mugikortasuna erraztera, beren inguruko «habitat»-ean integratzera edo antzekoetarako beharretatik sortzen diren gastuak finantzatu ahal izango dituzte. 2: Finantzaketa hori zein gastuk merezi duen ebaztea, onuradun izan daitezkeenei bera lortzeko eskatuko zaizkien baldintzak, halaber, ekonomiazko ematearen modalitateak ere, Eusko Jaurlaritzak finkatuko ditu. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA Dekretu hau garatzeko eta betetzeko bidezko izan daitezen Aginduak emateko ahalmena eskuratzen zaio Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari. AZKEN ERABAKIFTAKO BIGARRENA Dekretu honek, E.H.A.O.-ean argitaratua izan dadin egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.