- 280/1992 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkarteko Errentamendu Rustikoei buruzko Erregistro Berezia sortu eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu280/1992 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkarteko Errentamendu Rustikoei buruzko Erregistro Berezia sortu eta arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 2374
- Xedapen-zk.: 230
- Xedapen-data: 1992/07/28
- Argitaratze-data: 1992/09/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Errentamendu Rustikoei buruzko abenduaren 31ko 83/1980 Legeko 24. atalean ezartzen dena betez, Errentamendu Rustikoei buruzko Erregistro Berezia antolatzen da urriaren 9ko 2235/1985 Errege Dekretu bidez. Erregistroa han kokatzen deneko Autonomi Elkarteko organuek kudeatuko duten Erregistro hau, publikoa, doangoa eta borondatezkoa izango da eta helburuak honako hauek: informazioa eskaintzea, koordinazioa egitea eta estatistika mailako laguntza ematea. Dekretu honen bidez, Erregistro hori antolatzen da Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan eta horren kudeaketa Nekazaritzako Lurralde Kamerei ematen zaie, egiteko hori delegatu egin beharko dela aurrez Nekazaritza Kamerei buruzko ekainaren 15eko 6/1990 Legeko 4.1.c) atalean ezartzen denaren arabera. Horiek horrela, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko uztailaren 28an egin zuen bileran aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euakal Autonomi Elkarteko Errentamendu Rustikoei buruzko Erregistro Berezia sortzen da eta Euakal Autonomi Elkartean kokatuta dauden funts rustikoen errentamendu-kontratuak inskribatu ahal izango dira bertan. 2. atala.- 1. Erregiatro hau, publikoa, borondatezkoa eta doangoa da emankortasunari dagozkionetan. 2. Erregistroaren gai izan diren ekintzak, publiko bilakatzen ditu Erregistro honek. Hala ere, Erregistro honetako liburuen edukiak ez du eraginik izango, erregistroaren gai izan den ekintzaren baliotasunean eta ez ondorio juridikoetan ere, Erregistroarekin loturarik ez bait dute horiek. 3. Edozein pertsonak aztertu ahal izango du Erregistroaren edukia eta bai erregistroaren gai izan diren agiriak bertan daudenari, hitzez hitzezko edukiari edo laburpenari buruzko nota arrunt bat edo egiaztagiri positibo edo negatiboa emateko eskatu ere. 3. atala.- 1. Erregistro bakarra da. Hala ere, horren bulego bat sortuko da Lurralde Historikoa bakoitzean eta Nekazaritzako Lurralde Kamerek izango dute horren funtzionamenduaren ardura. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren delegazioz egingo dute lan, ekainaren 15eko 6/1990 Legeko 4.1.c) atalean ezartzen den eremuaren barruan. 2. Nekazaritzako Lurralde Kamerako Idazkariak izango du, Erregistroak dituen bulego bakoitzaren ardura. 3. Erregistroaren ardura duenak har ditzan akordioetan, espreseki erasota utzi beharko da, erabili den ahalmena delegazioz hartutakoa dela. 4. atala.- 1. Erregistroaren bulego bakoitzaren kudeaketa-eremu funtzionalak eta Nakazaritza Kamera bakoitzak duen lurralde mailako konpetentziek, bat etorri beharko dute. 2. Errentamendu rustikoaren kontratuak, Lurralde Historiko biri edo gehiagori dagokien lurralde barruan kokatuta dauden funts bat edo batzuk hartzea gertatuz gero, eskegileak aukera dezan bulegoan egin ahal izango da inskribapena. Hala ere, horrek eragina dueneko gainontzeko bulegoei kontratuaren zirkunstantzien berri eman beharko die han inskribatu deneko Erregistroko Bulegoaren arduradunak, errentamenduaren kontratua inskribatu zeneko hilaren hurrengo hilean. 3. Era berean jokatuko da, funtsaren zati bat Euskal Autonomi Elkartearen eremutik kanpo egotea gerta dadinean. 5. atala.- Inskribapena egitea eta horren azterketa burutze ekintzak, doangoak izango dira. 6. atala.- 1. Erretamendu kontratuak Erregistroan inskribatzea, borondatezkoa da eta kontratuan parte hartu dutenetariko edozeinek eskatuta gauzatuko da, kontratua egin dela ziurtatu dezaten agiriak aurkeztu beharko direla horretarako. 2. Administrazio Autonomiko edo Foralak, diru edo teknika mailako laguntzak emateko edo errentamendu erregimenpeko nekazaritza-ustiategiak indartzeko beste edozein neurri eskuratu ahal izateko aurrebaldintza gisa, errentamendu kontratuak behar den bezala erregistratuta egon daitezela eskatu ahal izango du, era honetan. Erregistroa erabil dadin lortu ahal izateko. 7. atala.- Honako instrumentu hauek izango ditu Euakal Autonomi Elkarteko errentamendu rustikoei buruzko Erregistro Bereziaren antolamenduak: a) Agirien sarrera liburua. b) Errregistroko irteera liburua. c) Errentamendu kontratuak erregistratzeko liburua. d) Artxibategi bat, kontratuaren edo aurkeztu diren agirien kopia bat gordeko dela bertan. 8. atala.- Honako hauek utzi beharko dira erasota sarrera liburuan: zenbakia, aurkezte eguna, abizenak, izena, aurkezlearen helbidea eta aurkeztu diren agirien klaaea. 9. atala.- Inskribapenaren gai izan behar duten agi riak aurkeztu dituzten pertsonei, Erregistroaren arduradunak egin dizkien komunikazioak utziko dira erasota irteera liburuan. 10 atala.- l. Erretamendu Rustikoei buruzko Bontratuen Erregistro-Liburuan, honako zirkunstantzia hauek jasoko dira: a) Jaberen eta maizterraren abizenak eta izena edo, izaiki juridikoa izanez gero, bere izena; egoitza, jabeak dituen eskubideen nolakatasuna, bakoitzaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskalaren zenbakiak. b) Kontratuaren gai den funtsa edo funtsak bere azalera non dagoen, banan-banan ezagutzeko bide emango duten gainontzeko zirkunstantziak eta ustiake ta edo horretarako erabiltzen deneko kultiboa. c) Itunepeko errenta. d) Kontratuaren iraupena e) Kontratua egin deneko lekua eta eguna. f) Aurkeztu diren agirien moeta. g) Kontratuaren aldaketak. h) Inskribapena egin deneko eguna eta inskribapen kopurua. i) Agiriak artxibatu direneko zenbakiaren hurrenken. 2. Erregistroko arduradunaren izenpe eta guzti egingo dira inskribapenak. 3. Aurkeztu den agirian kontratuaren errentaren edo iraupenaren aipamenik ez egitea gerta dadinean, Errentamendu Rustikoei buruzko Legeko 22. atalean ezartzen diren presuntzioen arabera jokatuko da. 11. atala.- 1. Agiri bat, inskribatzeko xedez, Erregiatroan aurkeztu dadinean, hartzen duen erakundeak, inskribatu egingo du agiri hori sarrea-liburuan, unean bertan. Aurkeztu dadin egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, aztertu egingo ditu agiriak Erregistroko arduradunak, aurreko ataleko l. apartaduan aipatzen diren datuak jasotzen diren ala ez ziurtatu ahal izateko. Datu guztiak jaso direla gertatuz gero, inskribapena egingo du kontratuen Erregistro-Liburuan, egin den inskribapena kreditatuko duen egiaztagiria emango zaiola aurkezpena egin zuenari. 2. Inskribatzeko eragozpen bide izan daitezkeen akatsak daudela gertatuz gero, ez da egingo inskribapenik. Erregistroko arduradunak emango duen suspentsio-akordioan, ikusi diren akatsen berri emango da eta zuzen jokatzeko egin behar diren aldaketei buruzko proposamena jasoko da bertan. Horren berri behar bezala eman ondoren, hamar lanegun izango ditu interesdunak eskatu zaizkion zuzenketak egin ditzan edo, hala behar izan dadinean, egokitzat jotako murtziloak aurkez ditzan, inskribapena egin edo ukatze akordioa hartu baino lehen. 3. Erregistroko arduradunak inskribapena ez egiteari buruz eman dezan erabakiaren aurka, gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango du interesadunak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendariaren aurrean. 12. atala.- Inskribapena egin ondoren eman den edozein aldaketa erasota utziko da Errentamendu Rustikoen Kontratuei buruzko Erregistro-Liburuan, hori kreditatuko duten agiri publiko edo pribatuak aurkeztu beharko direla horretarako. 13. atala.- Errentamendu kontratuen Erregistro- Liburutik kendu egingo da inskribapena, kontratua amaitu egin dela kredita dadinean. 14. atala.- Errentamendu kontratuei buruzko Erregistro-liburuan egin daitezen insribapen eta kenketa guztien berri eman beharko zaio Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritzari ekintza burutu dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Horretarako, Dekretu honetako eraakinean ematen den ereduaren arabera bete beharko den inprimakina bidali beharko da. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren arauak emateko esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza Sailburuari. Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitua dadin egunetik hasi eta hogei egunetara jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 28. I,ehendzkariz, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE


