Euskadi.eus
  • 189/1994 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta iharduna arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

189/1994 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta iharduna arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2373
  • Xedapen-zk.: 189
  • Xedapen-data: 1994/05/24
  • Argitaratze-data: 1994/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak, Autonomi Estatutuko 10.23 atalak Euskal Autonomi Elkarteari ematen dion aginpidearen indarrez, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legea onartu du. Lege honetako I. idazpuruko III. atalburuan Euskadiko Kooperatiben Errolda da aztergai eta errolda horren funtsezko ildoak ezartzen dira, eta Azken Xedapenetako bostgarreneko lehenengo idazatian Euskadiko Kooperatiben Erroldaren antolaketa eta ihardunaren jaurbideari buruzko arauak presta ditzala agintzen zaio, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzari. Euskadiko Kooperatiben Legea onartzearekin funtsezko aldaketa batzuk egin dira. Aldaketa horiek, hain zuzen ere, kooperatiben trafiko juridikoari eragiten diote, eta horien xedea, zioen adierazpenean aditzera ematen denaren arabera, araubide berria EEEren Arteztarauei hurbiltzea eta gure zuzenbidean zein zuzenbide konparatuan jorratu diren aurrerapen eta tresna juridikoak sartzea da. Berrikuntza horiek, kooperatibak Erroldatzeko bidea indartzean datzate, kooperatibentzat beraientzat nahiz besterentzat garrantzia izan lezaketen gertaerei publizitatea emanez kooperatiben enpresatrafikoari segurtasuna emateko. Hain zuzen ere, nahitaezko indartze horren karian prestatzen da arau hau. Euskadiko Kooperatiben Errolda kooperatiben aldean eraginkortasun juridiko pribatua duen Errolda juridiko bezala definitzean oinarritzen dira arautze honen ildo nagusiak. Hala ere, ezin ahantzi dezakegu Euskadiko Kooperatiben Errolda administrazioko antolaketaren barne kokatzen dela eta, zehazkiago, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomia Zuzendaritzari atxikitzen zaiola, eta, beraz, horren ihardutearauei men egin beharrean dagoela. Dekretu honetako berrikuntzarik handieneko alderditzat honako hauek nabarmendu ditzakegu: aurreko arautzearekin ezarritako antolaketa banatuaren aurrean organo bateratu bezala antolatzen da Euskadiko Kooperatiben Errolda, erroldako tituluak kalifikatzeko irizpidebatasunaziurtatzeko premia eta administrazioeraginkortasuna eta -erosotasunaren printzipioak gogoan izanik; Erroldaoinarriak eta hauen ondorio juridikoak osoago arautzen dira; Erroldatze konstitutiboen kasuak aldatu eta eginkizun berriak ematen zaizkio Erroldari, Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera. Horrela, bada, ohizko kalifikatze-, erroldatze- eta egiaztatzeeginkizunez gain, derrigorrezko liburuak gaitu eta legeztatzea, urteko kontuak gordailuan sartzea eta bere aginpideko gaiei buruz egiten zaizkion kontsultak argitzea dagokio Erroldari. Bai beste errolda publiko batzuekiko, funtsean eraldatze eta bategite berezien kasuetan, eta bai Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenean ordezkaturik dagoen euskal kooperatiben mugimenduarekiko komunikaziobideak irekitzea da Dekretu honen nahia. Hain zuzen ere, garrantzi handieneko kasuetan Euskal Kooperatiben Kontseilu Nagusiak Erroldatzeprozeduran parte har dezala eskatzen da, eta hori guztia, enpresen trafiko juridikoa eraginkorragoa izan dadin. Dekretu honetako I. idazpuruak, erroldaren antolaketa, eragina eta ihardunari buruzkoak, erroldaren ihardunbide orokorra arautzen du, sail bateratu bezala egituratzen eta horren Ihardute-eremua eta eginkizunak zehazten. Erroldaren iharduna arautzen duten eta Euskadiko Kooperatiben Legean dagoeneko finkatuta dauden oinarrizko printzipioak ezartzen dira. Ihardunari dagokionez, Erroldatu beharreko agiriaren oharpen laburra egin eta dagokion agiritegira jotzeko bideari eusten zaio, eta oharpenetako akatsak zuzentzeko modua ohartematen da. Kalifikazioa Erroldatzearen ondorioetarako emango da soilik, arrazoitua izan beharko da eta doakienei jakinarazi egin beharko zaie. Kalifikazioa ematen duen erabakiaren aurka auzibide zibilera jo aurreko erreklamazio nahiz errekurtso arrunta jar daiteke, erabakia emateko oinarritzat hartzen diren arau eta irizpide juridiko pribatuak edo zuzenbide publikoari dagozkionak kontutan izanik, Erroldako iharduerak sor ditzakeen auziak ebaztea gaian espezializatutako epailearen esku utzi dadin.II. idazpuruak, kooperatibak erroldatzeari buruzkoak, horien ihardunaren aldiak taxutzen dituen erroldaren araubidearen hainbat alderdi hartzen ditu, osoa eta zehatza izan nahi duen araudi baten bidez. Idazpuru horretan berme formalak indartzen dira, bi eginbehar ezartzen dituela: alde batetik, eskribauagiria eskatzen da, bai kooperatiba eratzeko, baita kooperatibaren bilakaera sozialeko egintza garrantzizkoenak erroldatzeko ere. Horrela, aurreko araudia funtsean aldatzen da, han ez baitzen betebehar formal hori eskatzen, eta, ezbairik gabe, agiri publikoaren egileen nortasuna eta gaitasuna zein ahalmenak ziurtatzen dira. Horrela, bada, agiri publikoa honako egintza hauek erroldatzeko eskatzen da: kooperatibak eratzea egiteratzebatzordekokideen nahiz kontseilari ordezkarien izendapena eta kargugabetzea, baita gero egintza horiek aldatzeko hartzen diren erabakiak ere; zuzendarigerenteenizendapena eta kargugabetzea; eskuemate orokor eta bereziak, eta Artezte-Batzordearen ahalmenak egiteratzebatzordeari nahiz kontseilari ordezkariei ordezkotzan ematea; estatutuen aldaketa oro; kooperatiba eraldatzea eta kooperatiba bihurtzea; bategitea, dela beste bat sortzeagatik dela beste batek iresteagatik, banatzea, desegitea eta kitatzea. Bestalde, kooperatibaren ihardunerako garrantziarik handieneko erabakientzat erroldatze konstitutiboari eusten zaio, segurtasun juridikoarentzat egokiago delako; gainerako erabakientzat, berriz, erroldatze deklaratiboa nahikoa izango da, enpresen trafiko juridikoa zorrotzegia izan ez dadin. Hori horrela, erroldatze konstitutiboa beharko da kooperatibak eratu, bategin, banatu, desegin eta birreratu nahi direnean, baita kooperatiba bihurtu nahi denean ere. Horiez gain, beste honako alderdi hauek nabarmendu daitezke II. idazpuruari dagokionez: baltzuestatutuak aldez aurretik kalifikatzeko prozedura arautzen da; kooperatibaren ihardunaren aldiei buruzko tituluetan, erroldatu beharrekoak direnetan alegia, ageri behar duten zer-nolakoak adierazten dira Zehatz-mehatz, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak aurretiaz txostena eman ondoren enpresaren aldi baterako interbentzioa erroldatzeko premia ezartzen da.III. idazpuruak kooperatibaelkarteen erroldatzea ohartematen du. Kooperatibaelkartetzat hartzen dira gehienbat Euskadiko Kooperatiben Legeak araututako kooperatibak biltzen dituzten batasun, federazio, federazioelkartenahiz bestelako elkarteak. Erroldatzea publizitate formalaren ondorioetarako egingo da soilik, elkartzeko eskubideari buruz Konstituzioan araututakoa aintzat harturik. Idazpuru honetan ohartematen diren arauekin elkartzeko askatasuna errespetatzen saiatu da, eta horretarako, erroldatze deklaratiboa ezarri da dekretu honetan. Hortaz, Euskadiko Kooperatiben Legean eskatzen diren betebehar formalak betetzen direnentz egiaztatzera mugatuko da Erroldaren iharduna. Horrez gain, baltzuestatutuen gutxienezko edukia azaltzen da, eta erroldatu beharreko egintzak zehazten. Amaitzeko, kooperatibaelkarteen izenari buruzko ohar batzuk ematen dira. Azkenik, IV. idazpuruan Kooperatiben Erroldaren beste eginkizun batzuk dira aipagai, eta araudi guztiz berria ezartzen da, aurreko araudiarekin alderatuz gero. Hona hemen erroldari ematen zaizkion eginkizun berriak: derrigorrezko liburuak gaitu eta legeztatzea; urteko kontuak gordailuan sartu eta horien publizitatea egitea; kooperatiben izenari buruzko egiaztagiriak ematea, eta bere eskumeneko gaiei buruzko zalantzak argitzea. Erroldaren eginkizun berrietako lehenengoarekin segurtasun juridikoari eutsi eta kooperatiben baitako ihardunaren eragina eta bizkortasuna areagotu nahi da. Horretarako, orri zuriko liburuak gaitzearen eta azaleztatutako liburuak idatzi ondoren legeztatzearen arteko bereizketa egiten da, liburuak gaitzeko eta legeztatzeko bidea arautzen da, eta aktaliburua osatuko duten agiriak legeztatzeko bide zorrotzagoa ezartzen. Urteko kontuak gordailuan sartu eta horien publizitatea egiteari dagokionez, kontu horiek zuzen onartu diren eta beharrezko izenpeak dituzten egiaztatzera mugatuko da Erroldaren iharduna. Hortaz, Erroldak ez du kontuak zuzenak direnentz aztertuko. Halaber, kontu horien publizitatea ere arautu egin da. Kooperatibaren izenak nolakoa izan behar duen, izenaren egiaztagiria bidaltzeko prozedura eta debekuak eta izenak gordetzeko araubidea ere zehazten dira. Azkenik, erroldari zalantzak galdetzeko bidea arautzen da, kooperatiben trafikoko ihardularien egitekoa erraztu asmoz. Galdera horiek informazio izaera dute soilik, eta ez dute erroldako geroko prozedurekin loturarik izango. Halaber, kooperatiben mugimenduarekin lankidetza gauzatzeko bidea eratu da, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren bitartez, galdera garrantzitsuenei erantzuteko. Ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari eta gainerako erakunde aholku-emaileei entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko maiatzaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. IDAZPURUA.- EUSKADIKO KOOPERATIBEN ERROLDAREN ANTOLAKETA, ERAGINA ETA IHARDUNBIDEA.I. ATALBURUA.- EUSKADIKO KOOPERATIBEN ERROLDAREN ANTOLAKETA ETA EGINKIZUNAK. 1. atala.- Antolaketa eta izaera. 1.- Euskadiko Kooperatiben Errolda, Euskadiko Kooperatiben Legeak aipatzen duena, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomia Zuzendaritzari atxikitako sail bateratu bezala egituratzen da. 2.- Errolda horrek izaera juridikoa du eta dohaineko zerbitzu publikoa da, hala herritarrentzat nola bertan izena eman nahi duten erakundeentzat. 2. atala.- Helburua. 1.- Euskadiko Kooperatiben Errolda aginpidedun izango da lehenengo, bigarren nahiz hurrengo mailako kooperatibentzat, kooperatiba korporazioentzat eta kooperatiba mistoentzat. Kooperatiba horien egoitza sozialak Euskal Autonomi Elkartean egon beharko du, kooperatibaren helburu soziala zehazteko kooperatibaren beraren baitako harremanak Euskal Autonomi Elkartearen lurraldetik kanpo gauzatzen dituztenenak izan ezik. 2.- Aginpidedun izango da, halaber, kooperatibabatasun eta -federazioentzat, federazio horien elkarteentzat eta batez ere Euskadiko Kooperatiben Legean araututako kooperatibak biltzen dituzten erakundeentzat, egoitza soziala Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean dutenentzat, alegia. 3.- Erroldatzea aukerakoa izango da, Euskadiko Kooperatiben Legeko 134.1 atalarekin bat etorriz, atal honetako 1. puntuan ohartemandakoaz bestelako helburu ekonomikoa duten erakundeak baldin badira, pertsonifikatuak izan ala ez, eta gehienbat Lege horretan araututako kooperatibek osatzen baldin badute. 3. atala.- Eginkizunak. Hona hemen erroldaren eginkizunak: a) Lehenengo, bigarren nahiz hurrengo mailako kooperatiba, kooperatibabatasun nahiz federazio, federazioelkarteedo gehienbat kooperatibak biltzen dituzten erakunde juridikoen egintzak, indarreango araudiaren arabera erroldan sartu beharrekoak direnak, kalifikatzea, erroldatzea eta egiaztatzea b) Derrigorrezko liburuak gaitu eta legeztatzea. c) a) idazatian aipatzen diren kooperatiben urteko kontuak eta erabakien egiaztagiria gordetzea. d) Kooperatiben izenari buruzko egiaztagiriak ematea. e) Bere aginpideko gaiei buruzko kontsultak argitzea. f) Euskadiko Kooperatiben Legeak nahiz horren garatze-arauek agintzen dioten beste zernahi eginkizun.II. ATALBURUA.- ERROLDAREN ERAGINA 4. atala.- Erroldaren eragina. Publizitate material eta formalean, legezkotasunean, legitimazioan, lehentasunean eta traktu jarraian oinarritzen da Erroldaren eragina. 5. atala.- Erroldatzeen izaera. 1.- Erroldatzea derrigorrezkoa izango da Euskadiko Kooperatiben Legeak nahiz Dekretu honek hala erabakitzen duenean. Erroldatzeko betekizuna bete gabe uztea Arau-hauste larritzat joko da, Lege horretako 139.4 ataleko c) idazatian erabakitakoaren arabera. 2.- lege-testu horretako 16.2 atalarekin bat etorriz, kooperatiben eratze, bategite, banatze, desegite eta berrindartze egintzen Erroldatzeak izaera konstitutiboa izango du, baita izaera horretako baltzu bihurtzeko behar diren egintzenak ere. Gainerako kasuetan deklaratiboa izango da Erroldatzea. 6. atala.- Legezkotasuna. Erroldatu beharreko agiri guztiak kalifikatu egingo dira, eta horretarako kontutan hartuko dira agirien azaleko itxuren legezkotasuna, agiriak eman nahiz izenpetzen dituztenen legitimazioa eta edukiaren, agirien ondorioen eta erroldako oharpenen balioa, indarrean dagoen legediaren arabera. 7. atala.- Publizitate formala. 1.- Euskadiko Kooperatiben Errolda publikoa da. 2.- Erroldako Liburuek eta oharpenek aipatzen dituzten agiriak erakutsiaz egingo da publizitatea, erroldak emandako egiaztagiri bidez eta atal honetako 5. zenbakian aipatzen diren bideez baliatuz. Egiaztatzea da erroldako oharpenak nahiz erroldan artxibatu edo gordetako agiriak sinesgarriro erakusteko bide bakarra. 3.- Egiaztapenak idatziz eskatu beharko zaizkio Errolda arduradunari, egiaztatu nahi diren alderdiak zeintzuk diren argi eta garbi adieraziaz, eta eskabideari sarrera ematen zaionetik hasi eta hamabost eguneko epe barruan emango dira. Bidezko interesa erakusten duenaren eskariz nahiz administrazio arloko agintariaren edo epailearen aginduz emango dira egiaztapenak. Azken hauei eskatzen direneko agiri berean ekingo zaie. 4.- Oharpen laburren egiaztapenak agiritegian dauden zehaztasunak hartzen ditu, berez eta besterik gabe erroldaren edukiaren egiaztagarri izan dadin. hitzez-hitzezko egiaztapena egin behar denean, fotokopiez nahiz birsortzeko bestelako zernahi baliabide mekanikoz balia daiteke. 5.- Publizitatea jakinarazpenohar soilez edo erroldan jasotako oharpen eta agirien fotokopia bidez ere egin daiteke. Erroldako oharpenak eta agiriak orri kopurua eta zein egunetan ematen diren adieraziz emango dira, behar bezala zigilaturik. 8. atala.- Publizitate materiala. 1.- Erroldako Liburuen edukia denek ezagutzen dutela jotzen da, eta horren berri ez izana ez da aintzat hartuko. 2.- Erroldatu beharrekoak izanik erroldatu ez diren egintzek ez dute uste oneko hirugarrenentzat eraginik izango. Hirugarrena uste onekoa jotzen da erroldatu gabeko egintza ezagutzen zuela frogatzen ez den arte. Erroldatzeko eginbidea betetzen ez duenak ezingo du erroldatu ez izana aitzakiatzat azaldu. 9. atala.- Legitimazioa. 1.- Erroldako oharpenak zehatzak eta baliozkoak direla jotzen da, eta eragingarriak izango dira harik eta zehaztasun ezaren edo baliogabetasunaren adierazpena erroldatzen ez den arte. 2.- Zehaztasun eza nahiz baliogabetasuna adierazteak ez die uste oneko hirugarrenek erroldaren edukiaren arabera eskuratutako eskubideei kalterik egingo. 3.- Erroldatzeak ez ditu legeen arabera baliorik gabeak diren egintzak baliokidetzen. 10. atala.- Lehentasuna. 1.- Zernahi tituluren badaezpadako erroldatze eta oharpena egiten bada, ezingo da beste titulurik erroldatu, delako titulua, egun berekoa nahiz lehenagokoa izan, haren kontrakoa edo bateraezina baldin bada behintzat. 2.- Erroldako eragiketak agiriak aurkezten diren hurrenkeraren arabera beteko dira, eta erroldan aurrena sartzen diren agiriek lehentasuna izango dute geroago sartzen direnen aldean. 11. atala.- Traktu jarraia. 1.- Erroldatu beharreko subjektu bati buruzko egintzak edo kontratuak erroldatu ahal izateko, subjektua bera erroldatuta egon beharko da aurretik. 2.- Lehendik eginda dauden egintza nahiz kontratuen aldaketa edo iraungitzea erroldatu ahal izateko, egintza edo kontratu horiek erroldatuta egon beharko dute aurretik. 3.- Ahaldunek nahiz administratzaileek egindako egintzak edo kontratuak erroldatu ahal izateko, haiek erroldatuta egon beharko dute aurretik. 4.- Administratzaileen, egiteratzebatzordeko kideen, kontseilari ordezkarien, zuzendarigerenteen eta zaingobatzordeko kideen izendapena eta kargugabetzea erroldatu ahal izateko, lehendik hartutako erabakiek erroldatuta egon beharko dute. Arau bera ezarriko da kooperatiben korporazioetako sailetako kideen izendapenari dagokionean.III. ATALBURUA.- ERROLDAREN IHARDUNBIDEA. 1. SEKZIOA.- LIBURUAK 12. atala.- Liburuak. 1.- Euskadiko Kooperatiben Erroldan honako liburu hauek egongo dira: a) Liburu egunkaria. b) Kooperatiba eta bestelako enpresataldeen Erroldatzeliburua.liburua. c) Kooperatiba elkarteen Erroldatzeliburua. d) Gaitze eta legeztatzeen fitxategiliburua. e) Kontuak gordetzeko fitxategiliburua. 2.- Halaber, errolda zuzen kudeatzeko egokitzat jotako fitxategi eta liburu osagarriak ere prestatu ahal izango dira. 3.- Atalburu honetan aipatzen diren liburu guztiek behar bezala beteta egon beharko dute eta orri bakoitzean erroldaren zigiluak agertu beharko du. 4.- Liburu hauetako oharpenak idazmakinaz nahiz prozedura informatikoz egin beharko dira, eta, nolanahi ere, idatzitakoa ezabagaitza izan dadila ziurtatu beharko da. 13. atala.- Liburu egunkaria. 1.- Liburu egunkaria orri mugikorrez osatuko da, eta goieskuineko ertzean hurrenez hurren ezarritako zenbakiak izango dituzte. 2.- Liburu egunkariko orri bakoitza hiru zutabetan banatuko da. Lehenengo zutabean tarte zuri bat utziko da, bertan bidezko oharrak egiteko; bigarren zutabean oharpenzenbakia ipiniko da, eta hirugarrenean, aurkezpenari buruzko oharpenak. Zutabe horien goialdean honako titulu hauek ipiniko dira: «Ertzeko oharrak», «Oharpenzenbakia» eta «Aurkezpenoharra». 14. atala.- Erroldatzeliburuei buruz guztientzako arauak. 1.- Erroldatzeliburuak orri mugikorrez osatuko dira. Goieskuineko ertzean Liburukia eta orriaren zenbakia ezarriko dira. Kooperatiba bati dagokion orria erabat betetzen denean, beste bat prestatuko da zenbaki berarekin eta alfabetoko lehenengo letrarekin, gainontzeko letrak hurrengo orrientzat utziko direla. 2.- Erroldatzeorria lau zutabe zutetan banatuko da. Lehenengo zutabean tarte bat utziko da, bertan ertzeko oharrak ezartzeko, nahi izanez gero eskuz. Beste hiruretan eguna, oharpenzenbakia eta oharpena egin izana adieraziko dira, eta gainaldean honako titulu hauek: «Ertzeko oharrak», «eguna», «Oharpenzenbakia» eta «Aurkezpenoharra». 15. atala.- Kooperatiben eta bestelako enpresataldeen erroldatzeliburua. Hona hemen kooperatibak identifikatzeko erakutsi beharreko zehaztasunak: kooperatibaren baltzuizena, baltzu-egoitza, lurralde historikoa, aurkezpenoharraren eguna, kooperatiba mota, xede soziala, Ekonomi Ihardueren Sailkapen Nazionaleko zenbakia, hasierako bazkide-kopurua, bazkideen izaera eta gutxieneko kapital soziala. Era berean, orriaren goieskuineko ertzean kooperatibaren erroldatzezenbakia ipiniko da, baita, hala badagokio, aurreko erroldan egokitu zitzaion erroldatzezenbakiaere. 16. atala.- Kooperatiba elkarteen Erroldatzeliburua. Kooperatiben batasunak eta federazioak, federazio elkarteak eta gehienbat kooperatibak biltzen dituzten erakundeak identifikatzeko erakutsi beharreko zehaztasunak honako hauek dira: izena, baltzu-egoitza, lurralde historikoa, mota, espedienteari Liburu Egunkarian emandako sarrera eguna, hasiera batean elkartu edo federatutako erakunde kopurua eta diruaraubidea. Halaber, orriaren goieskuineko ertzean erakundearen erroldatzezenbakia ipiniko da, baita, hala badagokio, aurreko erroldan egokitu zitzaion Erroldatzezenbakia ere. 17. atala.- Gaitze eta legeztatzeen fitxategiliburua. Gaitze eta legeztatzeen fitxategiliburua kooperatiba nahiz, hala badagokio, kooperatiben elkarte bakoitzarentzat banakatutako fitxa bidez eramango da. Fitxa horietan, hain zuzen ere, honako datuok adieraziko dira: entitatearen baltzu-izena eta erroldatze zenbakia, gaitu nahiz legeztatutako liburu mota eta gaitze nahiz legeztatze eguna. 18. atala.- Kontuak gordetzeko fitxategiliburua. Kontuak gordetzeko fitxategiliburua kooperatiba bakoitzarentzat banakatutako fitxa bidez eramango da. Fitxa horietan, hain zuzen ere, honako datuok adieraziko dira: entitatearen baltzu-izena eta erroldatze zenbakia, gordetako agiri mota, kontuak zein egunetan gorde diren eta noizko ekonomi ekitaldikoak diren. 2. SEKZIOA.- OHARPENAK 19. atala.- Oharpen motak. 1.- Erroldako liburuetan honako oharpen mota hauek egingo dira: a) Aurkezpenoharpena. b) Erroldatzeak. c) Prebentziozko oharrak. d) Baliogabetzeak. e) Ertzetako oharrak. 2. Errolda arduradunak bere izenpearekin eta zigiluz baimenduko ditu egiten diren oharpenak. 20. atala.- Oharpenak nola egin. 1.- Oharpenak labur egingo dira, erroldatu den agiria dagoeneko agiritegiaren erreferentzia eginez. 2.- Erroldatu beharreko agiriak idatzita dauden Euskal Autonomi Elkarteko hizkuntza ofizialean egingo dira erroldako oharpenak. Erakuste eta egiaztatze ondorietarako, edozein hizkuntza ofizialetako itzulpena bermatuko da, doakionak hala eskatzen badu behintzat. 3.- Oharpenak bata bestearen jarraian egingo dira, eta idatzi gabe utzitako tarte zuriak marra batez baliogabetuko dira. Lehendik erroldatutako zehaztasun nahiz bestelako gorabeheren ordez erreferentzia soilak egin daitezke, behin eta berriro errepika ez daitezen. 4.- Oharpenetan pertsona fisikoaren nortasuna agertarazi nahi denean, haren Izen-abizenak adieraziko dira. Pertsona juridikoak identifikatzeko, ordea, entitatearen baltzu-izena adieraziko da. 5.- Baltzu kapitalari buruzko kopuru, data eta zenbakiak letraz adieraziko dira. Gainerako kasuetan zenbakiak erabil daitezke. 21. atala.- Oharpenen antolaketa. 1.- Erroldatze liburuetan egindako erroldatzeak eta ezeztapenak oharpenentzat prestatutako eskuineko zutabean egingo dira, bata bestearen jarraian, eta hurrenez hurren zenbaki bidez zerrendatuko dira. 2.- Prebentziozko oharpenak eta horien ezeztapenak erroldatzeko eta erroldatzea ezeztatzeko era berean egingo dira eta letra bidez adieraziko, alfabetoaren hurrenkeran. 3.- Ertzeko oharrak erroldaorriaren ezkerreko ertzean egingo dira, eta erroldatze bakoitzari buruz egiten diren hurrenkeraren arabera zenbatuko. 22. atala.- Aurkezpen oharpena. 1.- Eguna hasterakoan, Liburu Egunkarian lehendabiziko aurkezpen oharra egin aurretik eta azkeneko lanegunari amaiera emateko eginbidearen ondoren, irekitzeeginbideaegingo da, zein egun den adieraziz. Eguna amaitzerakoan ixteeginbidea egingo da, erroldaren arduradunak izenpetu eta zigilaturik, eta egun osoan zehar egindako oharpenekiko adostasuna adieraziko da eginbide horrekin. Egun osoan agiririk aurkezten ez bada, «ez da agiririk aurkeztu» leloarekin adieraziko da gorabehera hori, eta jarraian ixteeginbidea egingo da. 2.- Aurkezpen oharpenaren zer-nolakoak dekretu honetako 23. atalean ohartemandakoak izango dira, atal horretako d) letran ohartemandako Liburu Egunkariko orriaren aipamena izan ezik. Oharpen hori egiten den egunetik hasi eta hiru hilabetetan egongo da indarrean. 3.- Erroldatu beharreko agiriak Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 38.4 atalean ohartemandako bideetakoren bati jarraiki bidali daitezke erroldara. 4.- Aurkezpen oharra egin izana jakinarazi beharko zaio doakionari, aurkeztutako agiri mota, oharpenaren eguna eta oharpena Liburu Egunkariko zein orritan egin den adieraziz. Moldez nahiz edukiz Erroldan eragiketarik ezin eragin duten nahiz beste Errolda edo bulego publikoren baten eskumenekoak diren agirien aurkezpen oharpenik ez da egingo. Oharpen hori erabaki arrazoituaz ukatuko da eta horren aurka auzibide zibilaren aurreko erreklamazioa edo, hala badagokie, errekurtso arrunta egin dezakete doakienek. 23. atala.- Oharpenen edukia. Erroldatzeko, ezeztapena egiteko nahiz prebentziozko oharrak egiteko oharpen orok honako zehaztasun hauek jaso behar ditu: a) Agiri mota eta horren izaera. b) Agiria non eta noiz egina den. c) Baimentzeari edo emateari buruzko zehaztasunak, baita baimena ematen duen notariaren edo, agiri publikoak baldin badira, horiek ematen dituen epailari nahiz auzitegiaren izena; bestela, agiri pribatuak izenpetzen dituzten lagunen izena. d) Oharpenaren zenbakia eta Liburu Egunkariko orria. e) Oharpenaren eguna eta errolda arduradunaren izenpea. 24. atala.- Akatsen zuzenketa. 1.- Erroldatze, ezeztatze, prebentziozko oharpen nahiz aurkezpen oharpenen batean egindako akatsak ezingo dira zuzenketa, zirriborro edo marra bidez konpondu. Horretarako oharpen berria egingo da, zenbaki berriarekin, eta bertan honako zehaztasun hauek adieraziko dira: a) Akatsa egin deneko oharpen eta lerroaren aipamena. b) Hitz edo kontzeptu okerrak. c) Hitz okerren ordez jarri beharreko hitzak. d) Lehengo oharpena zuzendu dela azaltzen duen adierazpena. 2.- Ertzeko oharren zuzenketa, zuzentzen diren oharretatik ahalik gertuen egingo da. 3.- Erroldako oharpenen bat zuzentzen denean, oharpen berrira jotzeko behar adinako oharra egingo da oharpen okerraren ertzean. 4.- Erroldatze, prebentziozko oharpen, ezeztatze nahiz ertzeko oharren bat zuzendutakoan, zuzendutako gaiari buruzko beste oharpenak ere zuzendu egingo dira, okerrak baldin badira behintzat, nahiz eta beste liburu batzuetan egon. Zuzenketa hori ertzean ohar bat ipiniz egingo da. 25. atala.- Oharpenak egiteko epea. 1.- Erroldatzeak aurkezpen oharrak indarrean dirauen bitartean egin beharko dira. 2.- Tituluak zuzen daitekeen akatsik badu, oharpena egiteko epea eten egingo da, eta zuzenketa egiteko behar diren agiriak aurkezten direnetik hartuko du berriro indarra delako tituluak. Agiri horiek aurkeztu direla ertzean ohar baten bidez adieraziko da. 3.- Auzibide zibilera jo aurreko erreklamaziorik, errekurtso arruntik nahiz, hala balegokio, jurisdikzio aginpidedunaren aurrean murtzilorik egiten bada, doakionari behin betiko erabakia edo epaia jakinarazten zaionetik hasiko da berriro zenbatzen epea. 4.- Zuzenketaagiriak aurkezten direnean edo aurreko idazatian aipatzen den jakinarazpena aurkezpen oharraren indarraldiaren azken hamabost egunetan egiten bada, aurkezpen oharpena beste hamabost egunez luzatzen dela ulertuko da. 5.- Aurreko idazatietan ezarritako epeak erroldatzerikegin gabe iraganez gero, erroldatzea ukatu egin dela ulertu beharko da. Ukapen horren aurka auzibide zibilera jo aurreko erreklamazioa egin dezakete doakienek, ustezko egintzak egiaztatzeko eskatu ondoren, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 44. atalean ohartemandakoari jarraiki. 3. SEKZIOA.- KALIFIKAZIOA ETA ERREKURTSOAK. 26. atala.- Kalifikazioaren eremua. 1.- Erroldatzeko kalifikazioa dekretu honetako 6. atalean ohartemandakoaren arabera egingo da. 2.- Erroldatu daitezkeen agirien kanpoko moldeen legezkotasun hutsegitetzat joko dira agiri horien baliagarritasunari eragiten dietenak, horien itxurak nolakoa izan behar duen erabakitzen duten arauei jarraiki, baldin eta hutsegite horiek aurkeztutako agirietan gertatzen badira. Orobat, begiratu egingo da erroldatzeak nahitaez jaso behar duen zernahi gorabehera aipatu gabe utzi edo behar bezain argi azaldu ez den, erroldatu beharreko agiriak eman dituztenen legitimazioa eta agiri horien edukiaren baliotasuna. 27. atala.- Kalifikazioa emateko epea. 25. atalean oharpenak egiteko ezarritako epeetan eman beharko da kalifikazioa. 28. atala.- Kalifikazioa. 1.- Erroldaren kalifikazioak erroldatzeondorioak izango ditu soilik. Kalifikazioa ematen denean, eskatutako oharpena errroldatu edo aldi baterako nahiz behinbetiko ukatuko da. 2.- Kalifikazioak globala eta bateratzailea izan behar du. 3.- Kalifikatzeerabakia arrazoitua izango da. Oharpena erroldatzea aldi baterako edo behinbetiko ukatzen baldin bada, kalifikatzeerabakian gertakariak eta hautsitako erabakiak azaldu beharko dira, erroldatzea ukatzea dakarten okerrak zeintzu diren argi eta garbi azalduz eta oker horiek zuzen daitezkeen ala zuzengaitzak diren adieraziz. 4.- Kalifikatzeerabakia Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legean ohartemandakoaren arabera jakinarazi behar zaie doakienei, erroldatutako tituluak behar bezala eginbideturik edo, hala balegokie, aldatu beharreko tituluak bidaliaz. 5.- Eskatutako oharpenak egin izana edo tituluak aldatzeko itzuli izana Liburu Egunkarian adierazi beharko da, ertzeko ohar baten bidez. 29. atala.- Kalifikazioaren ondorioak. 1.- Tituluak akatsik ez balu, eskatutako oharpenak egingo lirateke berehala eta tituluarekin batera Erroldatzeegunaadierazten duen eginbidea bidaliko litzateke, behar bezala zigilatu eta izenpeturik. 2.- Kalifikazioaren arabera tituluak zuzen daitekeen akatsik baldin badu, erroldaren arduradunak arrazoiturik eta aldi baterako ukatuko du kalifikazioa eta prebentziozko oharpena egingo, hala eskatzan bazaio behintzat, eta hiru hilabeteko epean akatsa zuzentzen ez badu espedientea iraungi egingo dela ohartaraziko dio. Epe hori zuzenketak egin gabe edo auzibide zibilera jo aurreko erreklamaziorik nahiz errekurtso arruntik egin gabe iraganez gero, prebentziozko oharpena iraungi eta ezeztatu egingo da ertzeko ohar baten bidez. Prebentziozko oharpena, bidezko denean, erroldatze bihurtuko da. Erroldatze horrek prebentziozko oharpena egin zen egun beretik izango ditu ondorioak. 3.- Zuzen daitezkeen akatsak doakionaren eskariz zuzen daitezke, erroldak benazkotutako izenpearekin nahiz notariaren legitimazioarekin, beste agiri publiko nahiz bestelako agiri propioren bat behar ez bada behintzat. Eskari hori erroldan artxibatuko da. 4.- Akatsak zuzenduezinak baldin badira, erroldatzea arrazoiturik ukatuko da eta ezingo da prebentziozko oharpenik egin. 30. atala.- Tituluaren zati bat erroldatzea. 1.- Erroldatu beharreko tituluan batak bestearekin zerikusirik ez duten gertakari, egintza nahiz negozioak jaso eta erroldaren arduradunak haietako batean akatsik ikusten badu, ez da horregatik besteak erroldatzea eragotziko, eta okerrik gabekoei buruz eskatutako oharpena egin beharko da. 2.- Ikusitako akatsek tituluaren zati bati eragin baina besteak erroldatzea eragozten ez badu, tituluaren zati hori erroldatu ahal izango da. Klausula nahiz estipulazio akasdunak aukerazkoak badira edo horien ordez beharrezko lege-arauak ezartzen badira egin ahal izango da soilik erroldatzea. Tituluaren erroldatze partziala doakionaren eskariz nahiz tituluan ohartemanez egin daiteke, baina, nolanahi ere, aurkezpenoharrean gorabehera hori adieraziko behar da ertzeko ohar baten bidez. 31. atala.- Aurkezpen oharpena ezeztatzea. Aurkezpen oharpenaren indarraldia dagokion titulua erroldan sartu gabe, prebentziozko oharpenik egin gabe, akatsak zuzendu gabe eta kalifikazioaren aurkako erreklamaziorik ez errekurtsorik aurkeztu gabe iraganez gero, ofizioz ezeztatuko da aurkezpenoharra ertzeko ohar baten bidez. 32. atala.- Kalifikazioaren aurkako errekurtsoak. 1.- Kalifikatze erabakiak tituluari erroldan sartzea eragozten dion akatsen bat egozten badio, doakienek auzibide zibilera jo aurreko erreklmazioa edo, hala badagokie, errekurtso arrunta jar dezakete. 2.- Auzibide zibilera jo aurreko erreklamazioa dagokion egintza iraungi baino lehen zuzendu beharko zaio Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 120. ataletik 124. atalera ezarritako arauei jarraiki gauzatuko da. 3.- Ohizko errekurtsoa Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean jarri behar da, eta aurreko idazatian adierazitako Legeko 114. ataletik 117. atalera agindutakoaren arabera gauzatuko da. 4.- Auzibide zibilera jo aurreko erreklamazioa nahiz ohizko errekurtsoa jartzen denean, aurkezpen oharpena etenda geratuko da. Orobat, etenda geratuko dira kontraesanak sortzen nahiz konexoak diren tituluei buruzko lehengo nahiz geroko aurkezpen oharpenak. Kasu bietan, etendura ertzeko oharren bidez adieraziko da.II. IDAZPURUA.- KOOPERATIBAK ETA BEREN EGINTZAK ERROLDATZEA.I. IDAZPURUA.- XEDAPEN OROKORRAK.I. SEKZIOA.- ERROLDA DAITEZKEEN EGINTZA ETA TITULUAK. 33. atala.- Erroldatu beharreko egintzak. 1.- Hona hemen kooperatiba bakoitzarentzat irekitako orrian derrigor adierazi beharreko egintzak: a) Kooperatibaren eraketa, nahitaez lehendabizi erroldatuko behar dena. b) Estatutu aldaketak. c) Administratzaile titularren eta ordezkoen izendapena eta kargugabetzea. d) Egiteratzebatzordeko kideen eta, hala balegokie, kontseilariordezkarien izendapena eta kargugabetzea, baita kontseilariordezkari baten zein gehiagoren izendapena eta kargugabetzea ere. e) Artezte Batzordearen eskumenak Egiteratze Batzordearen nahiz kontseilariordezkarien esku uztea eta ordezkotzan ematea, eta, kooperatiben korporazioak direnean, zuzendaritzaren esku uztea eta ordezkotzan ematea. f) ZaingoBatzordeko eta, hala balegokio, Kontrol Kontseiluko kide titular eta ordezkoen izendapena eta kargugabetzea. g) Kooperatibaren eraldatzea, bategitea eta banatzea. h) Kooperatibaren desegitea eta kitatzea. i) Ordainketaetenaldia, porrota eta aldi baterako interbentzio neurriak. j) Epailaritza eta administrazio erabakiak, Euskadiko Kooperatiben Legean nahiz dekretu honetan ohartemandakoaren arabera. k) Orohar, egindako oharpenak aldatzen dituzten egintza edo kontratuak, edo legeen nahiz dekretu honen arabera erroldatu behar direnak. 2.- Kontseilu Sozialeko kideen eta Baliabide Batzordekoen izendapen eta kargugabetzearen erroldatzea aukerazkoa izango da. 34. atala.- Erroldatu beharreko titulua. 1.- 33.1 ataleko a), b), d), e), g) eta h) hizkietan aipatzen diren egintzak eskritura publikoan jasotzeko aurkeztu behar dira. 2.- c) eta f) hizkietan aipatzen diren egintzak erroldatzeko, hurrengo atalean adierazten den eran emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, notariak legeztatutakoizenpeekin. 3.- i) eta j) hizkietan aipatzen diren egintzak epaileen nahiz administrazioaren erabaki bidez erroldatuko dira. 4.- k) hizkian aipatzen diren oharpenen edukia aldatzeko egintzak, aldatzen den egintza erroldatzerakoan eskatu zen mota bereko agiriaren indarrez erroldatuko dira.II. SEKZIOA. KOOPERATIBEN ERABAKIEN AGIRIAK. 35. atala.- Kooperatiben erabakiak egiaztatzea. 1.- Batzar Orokorraren eta sail elkartekideen erroldatu beharreko erabakiak ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, idazkariaren izenpearekin eta lehendakariaren nahiz, hala behar izanez gero, administratzaile bakarraren oniritziarekin. Ziurtagiria egiten den egunean kargua indarrean eta Kooperatiben Erroldan izena emanda ez duten pertsonek emandako erabakiak ez dira erroldan sartuko, karguren baten titularra izendatzen duen erabakia izendatuak berak emandako egiaztatzeahalmenarekin egiaztatzeko ez bada. Kasu honetan, aurreko titularraren izendapenari buruzko jakinarazpen sinesgarria aurkeztu beharko da ziurtagiriarekin batera, eta ezingo da titulua erroldatu harik eta aurkezpen oharpena egiten den egunetik hasi eta hurrengo hamabost egun iragan arte, epe horretan aurreko titularrak inolako eragozpenik jartzen ez badu behintzat. Ezadostasuna adierazteko auzigai kriminala jarri behar da, ziurtagiria faltsutzeagatik, edo izendapenaren benetakotasunik eza egiaztatzen duen beste zernahi gorabeheragatik. 2.- Atal honetako aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagirian erabakiaren baliotasuna eta arauzkotasuna kalifikatzeko beharrezko diren gorabehera guztiak jaso beharko dira. Kooperatibaren erabakiak nahiz estatutuak jendeari jakinarazteko agiria aldatu nahi denean, delako erabakia hitzez-hitz idatzi beharko da. Euskadiko Kooperatiben Legeko 73.2 ataleko lehenengo idazatian aipatzen diren erabakien egiaztagirietan erabaki horiek legelari aholkulariak emandako Agirien Liburuan agertzen direla adierazi beharko da. Nolanahi ere, delako agiria noiz eta nola onartu den adieraziko beharko da, baita ziurtagiria zein egunetan ematen den ere. 36. atala.- Kooperatibaren erabakiak instrumento publikotzat aurkeztea. 1.- Instrumento publikoak antolatzen dituen araudiaren arabera: a) Onartutako agirian nahiz agirien liburuan, erabakiei buruz notariak egindako aitormenean edo erabakien egiaztagirian oinarrituz bihur daitezke instrumentopubliko kooperatibako ihardute-sailen erabakiak. Gauza bera egin daiteke, orobat, agiriaren baimendutako kopian oinarrituz, erabakiak notari agirian jasota badaude. b) Kooperatibaren erabakia publiko bihurtzeko eskrituran erabakiaren baliotasuna kalifikatzeko beharrezko diren alderdi guztiek egon beharko dute jasota. Hala behar izanez gero, notariak deialdiaren iragarki argitaratua jasoko du eskrituran edo hari buruzko agiria egingo. 2.- Kooperatibaren erabakiak egiaztatzeko ahalmena dutenek izango dute ahalmena erabaki horiek publiko bihur daitezen aurkezteko.II. ATALBURUA.- KOOPERATIBAREN ERROLDATZEA 37. atala.- Baltzu estatutuen egitasmoaren aldez aurreko kalifikazioa. 1.- Eratzen ari den kooperatiba baten kudeatzaileek baltzu estatutuen egitasmoa aldez aurretik kalifikatzeko eska dezakete, eta horretarako, batzar eratzailearen agiriaren bi ale aurkeztu beharko dira, eragile guztiek izenpeturik, bertan aldez aurreko kalifikazioaren gai diren estatutuen egitasmoa jasoko dela. Eskaera egiten denetik hasita hogeita hamar eguneko epe barruan egingo da kalifikazioa. Eragileen izenpeek notariak legeztaturik edo Erroldak benazkoturik egon beharko dute. Estatutu egitasmoaren aldeko kalifikazioa ematen bada, dagokion erabakiarekin batera bilkuraagiriaren ale bat itzuliko zaie kudeatzaileei, behar bezala izenpetu eta zigilaturik. 2.- Estatutu egitasmoan zuzen daitekeen okerren bat dagoela ohartzen bada errolda, Euskadiko Kooperatiben Legeko 9. ataleko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera zuzenduko da delako akatsa. 3.- Baltzuestatutuen egitasmoari kontrako kalifikazioa ematearekin kudeatzaileek bat ez badatoz, aldez aurreko erreklamazioa nahiz dekretu honetako 32. atalean aipatzen den errekurtso arrunta jar dezakete haiek. 4.- Atal honetako aurreko zenbakietan aipatzen diren kudeatzaileen eskumenak batzar eratzaileak kontrako erabakirik hartzen ez duen bitartean bete ahal izango dira soilik. 38. atala.- Eratzea. 1.- Eratze-agiri publikoa batzar eratzaileak izendatutakoek emango dute, agiri hori eragile guztiek ematen ez badute behintzat. 2.- Eratze-Agiria erroldatzeko, agiriaren lehendabiziko kopia eta kopia soilak aurkeztu beharko dira kudeatzaileek nahiz berariaz eskumena eman zaionak izenpetutako erroldatzeagiriarekin batera. Eratzeagiria batzar eratzailea nahiz, hala gertatuz gero, baltzuestatutuen aurretiazko eta aldeko kalifikazioa ematen den egunetik hasita bi hilabeteko epe barruan eman beharko du notariak. 3.- Nolanahi ere, eratzeari dagozkion zergen likidazioaeskatu nahiz egin izana egiaztatu beharko da aldez aurretik. 39. atala.- Eratzeagiriaren edukia. 1.- Erroldatu ahal izateko, batzar eratzailearen agiria jasotzeaz gainera, Euskadiko Kooperatiben Legeko 12. ataleko 2. zenbakian adierazitako alderdiak jaso beharko dira gutxienez eratzeagirian. 2.- Ezingo da eratu legez ezarritako baino lankide bazkide kopuru txikiagoko kooperatibarik. Hortaz, lehen adierazitako Legean ohartematen diren beste izaera batzuetako bazkideak ez dira kontutan hartuko. Eratzean parte har dezaketen beste bazkide mota batzuei degokienez, bazkide horien izaera eta kooperatiban iharduteko beren gain hartzen dituzten funtsezko konpromezuak zeintzuk diren adierazi beharko da. 3.- Eragileek eratu nahi duten kooperatiba zer motakoa den eman beharko da aditzera berariaz. 4.- Legean nahiz estatutuetan hala ezarrita egonik derrigor gutxienez egin beharreko diru ekarpena egin dela, dagokion kredituerakundean ordaindutako kopuruen ordain-agiri nahiz egiaztagiri bidez frogatuko da, notariari emango zaiolarik.Egitea falta den ordainketarik egon eta horiek eskudiruz egin behar badira, nola eta beranduenez noiz egin behar den adierazi beharko da. Falta diren ordainketak egindakoan eskritura publiko bidez errroldatu beharko dira. 5.- Ekarpenak diruz egin beharrekoak ez badira, ekarpenaren balioa adierazi beharko da. Horretarako, aditu independienteek egindako txostena hartuko da oinarritzat, eta eragile bakoitzak jartzen dituen ondasunak eta eskubideak, Erroldako zehaztasunak eta egindako ekarpenaren titulua nahiz kontzeptua adierazi beharko dira. Ondasunen zerrenda egiten denean eskrituran jasoko dira. Diruz egin behar ez diren ekarpenen izaera, balioa eta edukia zehaztuko dira, baita ekarpen horiek nola eta noiz egin behar diren ere. Ekarpen horiek bere garaian egiten ez badira, diruz ordainduko da horien balioa. 40. atala.- BaltzuEstatutuak. 1.- baltzu-estatutuak erroldatzeko egin beharreko gutxienezko aipamenak Euskadiko Kooperatiben Legeko 13. atalean adierazitakoak izango dira, dekretu honetan jarraian aditzera ematen diren xehetasunekin batera. 2.- Gainera, Estatutuetan bazkideek komenigarritzat jotako ituneak eta baldintzak jaso daitezke, kooperatiba sortzeko oinarrien edo legeen kontrakoak ez badira behintzat. 41. atala.- Izena. Hautatzen den izenarekin batera «Kooperatiba Sozietatea» nahiz «Kop. S.» jarri behar da beti. Horrez gainera, izena, baliozkoa izan dadin, Dekretu honetako 95. atalean eta hurrengoetan xedatutakoari lotu behar zaio. 42. atala.- Baltzuegoitza. Kooperatibak, Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean, bere bazkideekin iharduerak gehienbat egiten ditueneko lekuan nahiz administrazio kudeaketa eta enpresa zuzendaritza zentralizatzen den lekuan izango du bere baltzu-egoitza. Iharduerak burutzeko leku nagusia saltegia nahiz ustiapen nagusia dagoen leku bera izango da, eta administrazio kudeaketa eta enpresa zuzendaritzaren zentralizazioguneak, berriz, benetako administrazio eta zuzendaritzarenarekin bat etorri beharko du. 43. atala.- Xede soziala. 1.- Xede soziala osatzen duten iharduera guztiak adierazi beharko dira, zehatz eta labur. Delako xedea garatzeko beharrezko egintza material nahiz juridikoak aipatzea komenigarritzat jotzen bada, egintza horiek behar bezala bereizturik arautuko dira. Kooperatibaren xede soziala osatzen duten iharduerak kooperatibak berak eta bazkide lankideek garatu beharko dituzte zuzenean, lankidetza konpromezuaren funtsezko alderdiei dagozkienean behintzat. Horren kaltetan gabe, kooperatibaren entitate lankideek nahiz kooperatibak berak Euskadiko Kooperatiben Legearen eremuan parte hartzen dueneko kapitala duten entitateek erraztu, osotu, koordinatu edo osa ditzakete iharduera horiek. 2.- Bigarren nahiz hurrengo graduko kooperatiben baltzuestatutuetan lehenengo graduko kooperatibatik bigarren nahiz hurrengo graduko kooperatibara aldatzen diren eskumenak zeintzuk diren adierazi beharko da, baita Euskadiko Kooperatiben Legeko 128. atalean aipatzen diren gainontzeko alderdiak ere. 44. atala.- Iraupena. 1.- Kooperatibaren iraupena adierazi egin beharko da Estatutuetan. 2.- Epe jakinen bat ezartzen bada, zehaztu egin beharko da epe hori, noiz hasten den adieraziz. Bestela, epe hori eratzeegunetik bertatik hasten dela ulertuko da. 45. atala.- Eragiketen hasiera. Kooperatibaren eragiketak hasteari buruz bestelakorik erabakitzen ez bada, kooperatibaren eginbeharrak eratzeegunetik bertatik hasten direla joko da. 46. atala.- Baltzuekitaldia noiz itxi. Estatutuetan baltzuekitaldia ixteko eguna zehaztuko da, urtebete baino gehiago ezin iraungo duela. Zehazten ez bada, baltzuekitaldia urteko abenduaren 31n amaitzen dela ulertuko da. 47. atala.- Kooperatibaren iharduera nagusiaren lurralde eremua. Kooperatibaren estatutuetan zera adierazi beharko da, alegia, xede soziala zehazten duten lankidetza harremanak, hau da, kooperatibak bere bazkideekin dituen harremanak, Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean gauzatzen direla. Horrek guztiak, ordea, ez du galerazten EAEko lurraldetik kanpo kooperatibak hirugarrenekin harreman juridikoak izatea edo bere xede sozialarentzat osagarriak diren iharduera instrumental nahiz pertsonalak burutzea. 48. atala.- Gutxienezko partaidetzaren konpromezua. Euskadiko Kooperatiben Legeko 22. ataleko c) letran araututako obligazioari dagokionez, bazkideen partaidetzarako gutxienezko modulo edo arauak ezarriko dira, behar bezain argi, estatutuetan, zenbateraino betetzen diren eta xede sozialarekin zenbateraino datozen bat jakin eta, hala badagokio, ebaluatzeko. 49. atala.- Kooperatibaren administrazioa. 1.- Kooperatibako bazkide kopurua hamarretik gorakoa ez bada, kudeatze eta ordezkatze eginbeharrak administratzaile bakarrari ala artezte batzorde bati ematen zaizkion erabakiko da estatutuetan. 2.- Administratzeko ardura artezte batzorde bati ematen bazaio, batzordea zenbat administratzailek osatzen duten, administrataileen karguak zenbateko iraupena duen eta barnearaubidea azaldu beharko dira. 3.- Era berean, administratzaileei emandako ordezkaritza nola bete behar den azalduko da. 4.- Bigarren nahiz hurrengo graduko kooperatibei dagokienez, Euskadiko Kooperatiben Legeko 131.2 ataleko azken idazatian ohartemandako taldekatzeari buruzko arauak barnearaubidearen esku uzten direnentz adierazi beharko da. Bestela, estatutuetan arautu beharko da alderdi hori. 50. atala.- Zaingo Batzordea eta beste ihardutesail batzuk. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legeko 50. atalean ezarritakoari jarraiki, Zaingo Batzordea derrigor eratu beharra dagoenean, Zaingo Batzordeko kide titularren kopurua -gutxienez hirukoa izan behar duena- eta ordezkoena, eta agintealdiaren iraupena administratzaileen agintealdiarenaz bestelakoa izango denazehaztuko da estatutuetan. 2.- Lehen adierazitako Legearen arabera, kooperatibak beste ihardute-sail batzuk era baditzake, legezko araudi horretan eskatzen diren alderdi guztiak arautu beharko dira estatutuetan.III. ATALBURUA.- ADMINISTRATZAILEEN IZENDAPENA ETA KARGUGABETZEA. 51. atala.- Administratzaileen izendapena. 1.- Batzar Orokorraren aktaren egiaztagiri bidez erroldatuko da administratzaileen izendapena. Artezte Batzordeko kideen izenak erroldatu behar direnean, karguak banatu direneko bilkuraagiriaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da, hala badagokio. Egiaztapenak behar bezala beteta eta notariak legeztatutako izenpeekin eman beharko dira. Batzaragiriari buruz notariak egindako aitorpenarekin, batzarraren notariagiriaren baimendutako kopiarekin nahiz eskritura publikoarekin ere errolda daiteke izendapena. Bazkideak ez diren pertsonak hautatuz gero, halaxe eman beharko da aditzera. 2.- Administratzaileen beraien onarpena jasotzen ez duen izendapenik ez da erroldatuko. 3.- Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza eginkizunak administratzaile bakar bati ematen bazaizkio, atal honetako 1 zenbakian aipatzen den egiaztatzeeskumena administratzailearena berarena izango da. 4.- Administratzaile juridiko bati dagozkion eginkizunak betetzeko pertsona fisiko bat izendatuz gero, pertsona horrek emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da izendapena. Agiri horretan, izendatuaren nortasuna eta izendapena baliozkoa den ala ez ikusteko bide ematen duten zer-nolakoak adierazi beharko dira. 5.- Administratzaileen izendapenak onartzen denetik izango ditu ondorioak, eta hurrengo 30 eguneko epe barruan erroldatzeko aurkeztu beharko da. 52. atala.- Erroldako izendapenaren iraungipena. 1.- Batzar Orokorrak urteetarako egindako administratzaileen izendapena, epea amaitu eta hurrengo batzar orokorra egiten denean iraungiko da, edo ohizko batzar orokorra egiteko legezko epea amaitzen denean. 2.- Erroldan egindako inskripzioa iraungitzen denetik hasi eta hogeita hamar egun barru ertzeko ohar baten bidez ezeztatuku du inskripzio hori errolda arduradunak. 53. atala.- Administratzaileen dimisioa eta kargugabetzea. 1.- Administratzaileen dimisioa erroldatzeko administratzailearen ukoa sinesgarriro erakusten duen egiaztagiria aurkeztu behar da eta entitateari jakinarazi behar zaio ondoren, bestela, batzaragiriaren nahiz, hala badagokio, administraziosailaren egiaztapenaren indarrez ere errolda daiteke. 2.- Heriotzagatik nahiz epaileak heriotz deklarazioa egin duelako administratzaileen kargugabetzea kooperatibaren nahiz doakion beste nornahiren eskariz erroldatuko da, Herritarren Erroldak emandako egiaztapenaren indarrez. 54. atala.- Administratzaileei kargua kentzea eta aldi baterako kargugabetzea. 1.- Administratzaileei Euskadiko Kooperatiben Legeko 42.2, 44.2 eta 48.2 ataletan ohartemandako arrazoiengatik kargua kendu zaiela inskribatzeko batzar orokorraren agiriaren egiaztapena egin beharko da. Hala ere, Lege horretako 42.2 atalean aipatzen den aldi baterako kargugabetzea ere errolda daiteke, Zaingo Batzordearen nahiz, hala badagokio, Artezte Batzordearen agiriaren egiaztapen bidez. 2.- Kargutik bereiztea epailearen ebazpen irmoz erabakitzen bada, delako ebazpenaren aitorpena eginez erroldatuko da kargugabetzea. IV. ATALBURUA.- KONTSEILARI ORDEZKARIAK, EGITERATZE BATZORDEKO KIDEAK ETA ZUZENDARI GERENTEAK. 55. atala.- Eskumenak ordezkotzan ematea, kontseilari ordezkarien eta egiteratze batzordeko kideen izendapena eta kargugabetzea. 1.- Eskumenak ordezkotzan emateari eta egiteratze batzordeko kideak nahiz kontseilari ordezkariak izendatzeari buruz Artezte Batzordeak hartzen duen erabakia eskritura publikoaren bidez erroldatuko da. Ordezkotzan emandako eskumen iraunkorrak zeintzuk diren azaldu beharko da, zehatz mehatz, eskritura horretan. Aurreko idazatian aipatzen diren erabakiak erroldatzeko, izendatutako lagunek beren karguak onartu egiten dituztela azaldu beharko da. Eskumenak ordezkotzan emateari nahiz izendapenari buruzko erabakiak aldatzen dituzten beste erabakiak ere eskritura publiko bidez erroldatuko dira. 2.- Eskumenak ordezkotzan eman izanaren ezeztapena, ezeztapena jasotzen duen eskritura publiko bidez erroldatuko da. 3.- Ukoa ukatzaileak berak egindako idatziaren indarrez erroldatuko da. Ukoa argi eta garbi jakinarazi beharko zaio kooperatibari, eta idatziaren izenpeak notariak nahiz erroldak legeztaturik egon beharko du. 56. atala.- Zuzendari gerenteen izendapena, kargugabetzea eta ahalduntzea, eta ahalduntze bereziak. Zuzendari gerente bat zein gehiagoren izendapena, kargugabetzea eta ahalduntzea erroldatzeko eskritura publikoa egin behar da, beste edozein pertsona erroldatuz gero ematen diren ahalordetza berezien kasuan bezala, Dekretu honetako 33.2 ataleko azken idazatian ezarritakoarekin bat etorriz. Eskrituran Artezte Batzordeak emandako eskumenak jaso behar dira, dagokion bilkuraagiriaren egiaztapenaren bidez.V. ATALBURUA. BALTZUERABAKIAK AURKATZEKO ETA ETENDA UZTEKO ZENBAIT ESKEREN PREBENTZIOZKO OHARPENA. 57. atala.- Baltzuerabakiak aurkatzeko eta etenda uzteko eskeen prebentziozko oharpena. 1.- Batzar orokorrak nahiz artezte batzordeak hartutako erabakiak aurkatzeko eskearen prebentziozko oharpena, hori egitea agintzen duen epaileak emandako ebazpen bidez egingo da. 2.- Prebentziozko oharpen hori epailearen lekukotasun bidez ezeztatuko da, eskea epai irmoz ezesten bada; orobat, ezeztatu egin beharko da, dagokion agindubidez, eskegileak atzera egin nahiz eskaria iraungitzen bada. 3.- Aurkatutako erabaki guztien nahiz batzuen baliogabetasuna daklaratzen duen epai irmoari buruz epaileak azaltzen duen lekukotasuna nahiko izango da prebentziozko oharpena eta erabaki baliogabeak jasotzen dituen edo epaiaren aurkakoa den zernahi oharpen ezeztatzeko. 4.- Erroldatutako nahiz errolda daitezkeen erabakien etenaldia erabakitzen duten epai irmoen prebentziozko oharpena egin ahal izango da erroldak erabaki horiek badirela ziurtatzen duenean. Atal honetako 2. zenbakian finkatutako kasuetan eta eretara ezeztatuko da oharpen hroi. 5.- Aurreko zenbakietan oharteman gabeko alderdietan merkatal erroldaren legediak akziokako baltzuentzat antzeko kasuetarako erabakitakoari jarraituko zaio. VI. ATALBURUA.- BALTZU ESTATUTUAK ALDATZEA. 58. atala.- Baltzu estatutuen aldaketa erroldatzea. 1.- Estatutu aldaketa oro eskritura publiko bidez erroldatuko da. Eskrituran honako xehetasun hauek azaldu beharko dira: a) Batzar Orokorrak hartutako erabakia. b) Aldatu nahiz gehitzen diren atalen testuak hitzezhitz transkribatuta, baita baliogabetu edo ordezkatzen direnenak ere. c) Euskadiko Kooperatiben Legeko 74.1 atalean agindutakoa bete dela egiaztatu behar da, deialdiaren txosten eta iragarkiarekin osaturik emaileek egindako adierazpenarekin. 2.- Aldaketak baltzu-izenari, egoitzari nahiz xedeari eragiten badio, eskritura publikoan jasoko da kooperatibaren baltzu-egoitza dagoen lurralde historikoko zabalkunde handiko egunkariren batean aldez aurretik argitaratutako iragarkia. 59. atala.- Baltzu egoitzaren aldaketa. Baltzu egoitza udalbarruti berean aldatu dela erroldatu nahi bada, aurreko atalean agindutako modu berean egingo da erroldatzea, batzar orokorraren erabakia izan ezik, administratzaileen erabakiarekin nahiko izango baita, estatutuetan bestelakorik adierazten ez bada behintzat. VII. ATALBURUA.- ERALDATZEA. 60. atala.- Kooperatibak eraldatzea. 1.- Kooperatiba bat baltzu zibil nahiz merkataritza baltzu bihurtzeak kooperatibaren erroldako oharpenak ezeztatzea dakar berekin. 2.- Eraldatu nahi den kooperatibaren oharpenak ezeztatzeko, eraldatzeagiri publikoa aurkeztu beharko da Euskadiko Kooperatiben Erroldan eta, hala badagokio,baita Merkataritza Erroldan egindako inskripzioaren egiaztapena ere. 3.- Eraldatzen deneko sozietate berria eratzeko eskatzen diren legezko eta arauzko aipamenez gain, honako agiri hauek jaso beharko dira kooperatibaren eraldatzeagirian: a) Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak emandako homologazioa. b) Kooperatibaren batzar orokorrak Euskadiko Kooperatiben Legeko 36.2. atalean ohartemandako gehiengoz berariaz hartutako aldeko erabakia. c) Lege horretako 74.1 atalean eskatzen dena bete dela erakusten duen agiria. d) Eraldatzeerabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta kooperatibaren baltzu-egoitza dagoen lurralde historikoko zabalkunde handiko bi egunkaritan argitaratu izanaren agiria. e) Aipatu Legeko 85. ataleko 1 zenbakiko e) letran aipatzen diren balantzeak. f) Bereizteko eskubideaz baliatu diren bazkideen zerrenda, eta horiei dagokien kapitalarena. g) Hezkuntza eta Kooperatiba Promoziorako Fondoa erabili dela egiaztatzen duen agiria, baita, Euskadiko Kooperatiben Legeko 85.4 atalean araututakoaren arabera, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari legozkiokeen partaidetzakontuetako tituluei buruz batzarrak hartutako erabakia erakusten duen agiria ere. 4.- Era berean, aditu independienteek diruzkoa ez den baltzuondareari buruz egindako txostena ere jaso beharko da eraldatzeagirian, merkataritzalegedian araututakoari jarraiki, beti ere, delako kooperatiba eraldatu eta araudi horri egokitzen bazaio. 61. atala.- Kooperatiba bihurtzea. 1.- Sozietate nahiz kooperatiba izaerarik gabeko agrupazioren bat kooperatiba bihurtzeko eskritura publikoan Euskadiko Kooperatiben Legeko 86. ataleko 2. zenbakian adierazten diren aipamenak egin beharko dira dekretu honetan arautzen den erroldatzea gauza dadin. Eskritura horrekin batera atal horretako 3. zenbakian ohartemandako balantzea -hala badagokio, bertan aipatzen den txosten eta guzti- aurkeztu beharko da. 2.- Kooperatiba bihurtzeko egintza Euskadiko Kooperatiben Erroldan sartzen denean, eraldatutako sozietatea izena emanda dagoeneko Erroldari horren berri emango zaio, dagozkion erroldaondorioetarako. VIII. ATALBURUA.- BATEGITEA ETA BANATZEA 62. atala.- Ohizko bategite proiektua gordailuan sartzea. 1.- Bateratu behar den sozietateko administratzaileek bategite prozesuan parte hartzen duten proiektuaren ale bat gordeko dute Kooperatiben Erroldan, Euskadiko Kooperatiben Legeko 77. atalari jarraiki. 2.- Euskadiko Kooperatiben Erroldak, aurkeztutakoagiria lehen adierazitako lege-aginduak eskatzen duena bera bada eta behar bezala izenpeturik dagoena bada baino ez du kalifikatuko, eta, legezko betebeharrak betetzen badira, kooperatibarentzat prestatutako orrian egin beharreko ertzeko oharrak egingo ditu. 3.- Euskadiko Kooperatiben Legeko 78. atalean aipatzen den deialdia ezingo da argitaratu harik eta bategite proiektuaren oharpena egin arte, bategite prozesuan parte hartzen duen sozietateari jakinarazi beharko zaiolarik. 63. atala.- Bategitearen eskritura eta erroldatzea. 1.- Bategitea, sozietate berri bat sortzeagatik nahiz beste bat iresteagatik, kooperatiba parte hartzaile guztiek emandako eskritura publiko bakar baten indarrez erroldatuko da. Eskritura horretan, Euskadiko Kooperatiben Legeko 82.2 ataleko aipamenak ez ezik, honako hauek ere egin beharko dira: a) Bategitean parte hartzen duten batzar orokorrek hartutako bategiteerabakia, Lege horretako 79. atalean xedatutakoaren arabera. b) Bazkideak Lege horretako 78. atalean aipatzen den informazioaz atal berean ezarritako baldintzekin baliatu direla erakutsiaz emaileek beren erantzukizunpean egindako adierazpena. c) Bereizteeskubideaz baliatutako bazkideak nortzuk diren eta horiek egindako ekarpenak itzultzeko baldintzak zer-nolakoak diren adierazi behar da, emaileen adierazpen bitartez. d) Bategitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunek lehen aipatutako Legeko 79.6 atalean aipatzen diren iragarkietako azkena argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean bategitearen aurka agertu ez direla erakutsiaz emaileek egindako adierazpena. Bestela, aurka agertu diren hartzekodunak eta beren helbideak zeintzuk diren adierazi beharko da, baita horien kredituen zenbatekoa eta sozietate zordunak nahiz bategitetik sortutako kooperatibak zenbateko hori ordaintzeko emandako bermeak ere. 2. Bategiteagiri publikoarekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Euskadiko Kooperatiben Legeko 79. ataleko 6. zenbakian aipatzen diren argitalpen bakoitzaren ale bana. Bategiteerabakiaren iragarkian hartzekodunek erabaki horren aurka agertzeko eskubidea dutela adierazi beharko da. b) Prozesu horretan parte hartzen duten kooperatiben bategitebalantzea. Azkena onartutako balantzea baliozkotzat joko da, baldin eta balantze hori bategiteari buruz erabaki behar duen batzarra egin baino sei hilabete lehenago ixten bada. c) Bategiteprozesuan parte hartzen duten kooperatibetako administratzaile bakoitzak egindako txostenak, egin asmo den bategitearen komenentziari eta ondorioei buruzkoak. Goian aipatu Legeko 78. ataleko g) letran adierazten diren aipamenak egin beharko dira administratzaileei buruz. 64. atala.- Bateratzearen eraginkortasuna eta oharpenak ezeztatzea. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legeko 82.3 atalean ohartemandakoaren arabera, bategiteak dagokion erroldan agertu beharko du eragina izan dezan. 2.- Bategiteagiria erroldatzen denean, iraungitako kooperatibei buruzko oharpenak ezeztatu egingo dira ofizioz. 65. atala.- Kooperatibaren banaketa erroldatzea. 1.- Banatzea eskritura publiko bidez erroldatuko da. Eskritura horretan bategitea erroldatzeko eskatzen diren aipamen berak jasoko dira, ezarri daitezkeen alderdietan bederen, Euskadiko Kooperatiben Legeko 84. atalean salbuetsitako kasuak izan ezik. Horrez gainera, banatzen den kooperatiba desegiten denentz eta banatzearen onurez baliatzen diren kooperatibak sortu berriak ala lehenagokoak diren azaldu beharko da. 2.- Banatzen den kooperatiba desegiten bada, ezeztatu egingo dira erroldatzeoharpenak, banatzearen ondorioz sortutako kooperatiba edo kooperatibak nahiz lehendik dauden kooperatibek egindako irestea kooperatiba iresleen orrietan erroldatzen denean. 3.- Banatzea zati batekoa baldin bada, bereizten den kooperatibaren eta banatzearen onurez baliatzen diren sozietateen, hala sortu berrien nola iresleen, orrietan erroldatuko da bereizketa. 66. atala.- Bategite bereziak erroldatzea. 1.- Lankidekooperatiben eta akziokako lanbaltzuen arteko bategitea, dela azken horiek haiek irentsiaz dela aipatu motako kooperatiba berria eratuz, Euskadiko Kooperatiben Erroldan inskribatu ahal izateko, akziokako lanbaltzuei ezar dakiekeen legedian eskatzen dena bete dela egiaztatu beharko da. Horretarako, erroldako egiaztagiriak aurkeztu behar dira. 2.- Nekazaritza kooperatiba eta nekazaritzako baltzu eraldatzaile baten arteko bategitea, dela azken honek hura irentsiaz dela nekazaritza kooperatiba berria sortuz, gertatzen denean, nekazaritzako baltzu eraldatzaileak ezar dakiokeen legedian eskatzen diren betebeharrak bete dituela egiaztatu beharko da erroldan. 3.- Kasu bietan, bai bategite prozesuan parte hartzen duten kooperatibei nahiz prozesu horren ondorioz sortutakoei, eta bai, hala badagokio, kooperatiba iresleari, ohizko bategiteak erroldatzeari buruz dekretu honetan jasotako araudia ezarriko zaie. 4.- Nolanahi ere, errolda arduradunak, erroldaren ihardunbidea behar bezala koordinatzeko, lankidetza eta argibideetarako zerrenda informatiboak prestatuko ditu, bategite berezietan parte hartzen duten akziokako Lan-Baltzuak eta nekazaritzako baltzu eraldatzaileak inskribaturik daudeneko erroldetako titularrekin batera, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta GuztientzakoAdministrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 4. atalean ezarritako oinarrien arabera. IX. ATALBURUA.- DESEGITEA, KITATZEA ETA EZEZTATZEA. 67. atala.- Kooperatiba desegitea. 1.- Kooperatiba baten desegitea, sozietatearen iraupena amaitu delako nahiz estatutuak indarrean dagoen legedira epe barruan egokitu ez dituelako ez bada behintzat, batzar orokorrak kooperatiba desegiteko hartutako erabakia nahiz epaileak ildo horretatik emandako ebazpena jasotzen duen eskritura publiko bidez erroldatu beharko da. Desegiteak erroldatze konstitutiboa eskatzen du. Kooperatiba deskalifikatzeagatik desegitea erroldatzeko dekretu honetako 74.4 atalean xedatutakoari jarraituko zaio. 2. Kasuan kasu erroldatu beharreko tituluarekin batera, desegiteko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baltzu-egoitza dagoen lurralde historikoko zabalkunde handiko egunkariren batean argitaratu dela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da. 3.- Kooperatiba epe jakin betarako eratuz gero, epe hori iragaten denean kooperatibaren desegitea inskribatu beharko du erroldak, ofizioz nahiz interesaturik dagoen nornahik hala eskaturik. Kooperatibak epe hori luzatzea erabakitzen badu, Euskadiko Kooperatiben Legeko 36.2 atalean ezarritako gehiengoak beharko dira erabaki hori hartzeko, eta, epea amaitu baino lehen, eskritura publiko bidez aurkeztu beharko da erroldatu dadin. Erroldan sartzen denetik izango du eragina luzapenak. 68. atala.- Kooperatiba birreratzea. 1.- Kooperatibaren birreratzea eskritura publiko bidez erroldatuko da. Hona hemen eskritura horretan gutxienez egin beharreko aipamenak: a) Desegitea eragin zuen arrazoia desagertu dela erakusten duen agiria. b) Bazkideei egindako ekarpenak itzultzen hasi ez zaiela administratzaileek nahiz, hala badagokie, kitatzaileek beren ardurapean egindako adierazpena. c) Batzar Orokorrak Euskadiko Kooperatiben Legeko 36.2 atalean ohartemandako gehiengoz hartutako erabakia. d) Hartzekodunekin hitzartutako hitzarmenaren kopia, porrotik balego. 2.- Eskritura publikoa erroldan sartzen denetik izango ditu eraginak kooperatibaren birreratzeak. 69. atala.- Epailaritzaren desegiteeskearen prebentziozko oharpena. Kooperatiba desegiteko epailaritzak egindako eskearenprebentziozko oharpena, Euskadiko Kooperatiben Legeko 88.3 atalean aipatzen dena, Dekretu honetako 57. atalean araututakoaren arabera egingo da. 70. atala.- Kitatzaileen izendapena. 1.- Kitatzaileen izendapena batzar orokorraren erabakia jasotzen duen eskritura publikoaren indarrez nahiz, hala behar izanez gero, Euskadiko Kooperatiben Legeko 90.2 atalak aipatzen duen epailaritzaren ebazpena erakutsita erroldatuko da. Batzar orokorrak kooperatibaren desegitearen aldi berean nahiz ondoren har dezake erabakia. Kitatzaile bat baino gehiago izendatuz gero, beren eginkizunak betetzeko modua eta, nolanahi ere, horien xehetasun pertsonalak adierazi beharko dira, kitatzaileen elkargokide izaeraren kaltetan gabe. 2.- Izendapena batzar orokorraren erabakiz ezeztatzen bada, beste kitatzaile batzuk izendatuko dira bilkura berean, eta izendapen hori errolda dadila eskatuko. 3.- Kitatzaileen izendapenak erroldatzen denetik izango du eragina hirugarrenentzat. 71. atala.- Kitapenaren kontuhartzaileen izendapena. Kooperatibaren likidazioan legeak eta baltzu estatutuak betearaziz parte hartzeko ardura duten pertsonak Euskadiko Kooperatiben Legeko 93. atalaren arabera izendatuko dira, eta epailaritzaren ebazpenaren aitorpena nahiz administrazio egintzaren kopia aurkeztuaz erroldatuko da izendapen hori. 72. atala.- Erroldako ezeztatzeak. 1.- Kitatzaileek, kooperatibaren erroldaoharpenak ezezta daitezela eskatzeko, batzar orokorrak, baltzuaren ogasunak banatzeko egitasmoaren arabera, azken balantzea eta kitatzeeragiketak onartzen dituen erabakia jasotzen duen eskritura aurkeztu behar dute erroldan. Euskadiko Kooperatiben Legeko Bigarren Xedapen Gehigarrian ohartemandako adibidean sartzen diren irakaskuntzako kooperatiben kasuan, ofizioz ezeztatuko da erroldako oharpena, xedapen horretan agintzen dena beteaz. 2.- Gainera, kitatzaileek beren ardurapean egindako adierazpenok jaso behar dira eskrituran: a) Batzar orokorrak azken balantzea eta baltzuaren ogasunak banatzeko egitasmoa onartu izana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baltzuegoitza dagoen lurralde historikoan zabalkunde handia duen egunkariren batean argitaratu dela, Euskadiko Kooperatiben Legeko 95.2 atalean aipatzen den informazio eta guzti. b) Atal honetako 1. zenbakian aipatzen den erabakia aurkatzeko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe amaitu dela edota erreklamazio horiek erabakitzeko emandako epaia behin-betikoa dela. c) Kooperatibaren hartzekodunei beren kredituak oso-osorik ordaindu zaiela edo kreditu guztiak adierazi nahiz, hala dagokionean, amaitu gabekoen ordainketa bermatu dela. d) Baltzuaren ogasunak esleitzeko arauak kontutan izan direla, lehen adierazitako legeko 94. atalak nahiz, kasuan kasu, 132., 135. eta 136. atalek araututakoari jarraiki. 3.- Ez da erroldaoharpenen ezeztapenik egingo, harik eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena espedientean agertu eta Euskadiko Kooperatiben Legeko 94. ataleko a) eta d) letretan araututako kitatzeeragiketen berri eman arte. 4.- Atal honetako 1 zenbakian aipatzen den ezeztatzeeskariarekinbatera kooperatibaren liburuak eta kitatzeari buruzko agiriak gorde beharko dira erroldan. 5.- Iraungi beharreko kooperatibari buruzko oharpen guztientzat ezeztatze oharpen bakarra egingo da, eta aurreko zenbakian aipatzen diren liburuak eta agiriak gorde direla adierazi beharko da bertan.X. ATALBURUA.- ORDAINKETA ETENALDIA, PORROTAK ETA ALDI BATERAKO INTERBENTZIO NEURRIAK ERROLDATZEA. 73. atala.- Ordainketa etenaldiak eta porrotak erroldatzea. 1.- Erroldatu egin beharko da ordainketa etenaldia nahiz porrota eskatutzat jotzen duen probidentzia judiziala, baita, merkataritza arloko sozietateentzat xedatutakoaren antzera, dagokion prozedurari jarraiki emandako eta erroldatu beharreko ebazpenak ere. 2.- Epailaritzaren ebazpenak prebentziozko oharpen gisa erroldatuko dira, harik eta behin-betikoak izan arte. 3.- Epailearen aginduz ezeztatuko dira ordainketa etenaldiaren nahiz porrotaren oharpenak. 74. atala.- Aldi baterako interbentzioa eta deskalifikazioa erroldatzea. 1.- Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak nahiz Gizarte Ekonomia zuzendariak Euskadiko Kooperatiben Legeko 142.1 atalean aipatzen diren neurrietakoren bat hartuz emandako ebazpena kooperatibarentzat irekitako orrian erroldatuko da. 2.- Ebazpenarekin batera Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak prestatutako txostena aurkeztu beharko da. 3.- Administrazio ebazpena prebentziozko oharpen gisa erroldatuko da, harik eta behin-betikoa izan arte. 4.- Administrazioak emandako deskalifikatzeebazpena behin-betikoa denean ofizioz erroldatuko da. Ebazpen horrekin batera, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak prestatutako txostena, Euskadiko Kooperatiben Legeko 141.3) atalean aipatzen dena, aurkeztu beharko da.III. IDAZPURUA.- KOOPERATIBA ELKARTEAK ERROLDATZEA. 75. atala.- Kooperatiba elkarteak erroldatzeak duen eragina. Dekretu honen arabera Kooperatiba Elkarteen Izenemate Liburuan sartu behar diren egintzak, batasun, federazio, federazio elkarte nahiz gehienbat Euskadiko Kooperatiben Legean arautzen diren kooperatibak biltzen dituzten sozietateei buruzkoak, publizitate formalaren ondorioetarako baino ez dira erroldatuko Euskadiko Kooperatiben Erroldan. 76. atala.- Erroldatu beharreko egintzak. 1.- Kooperatiba elkarte bakoitzarentzat irekitako erroldaorrian honako egintza hauek adierazi beharko dira: a) Batasun, federazio, konfederazio nahiz kooperatibarteko bestelako edozein elkarteren eratzea. b) Baltzuestatutuen aldaketa. c) Ordezkatze eta administratze sailetako kideen izendapena eta kargugabetzea. d) Desegite erabakia eta kitatzaileen izendapena. e) Kitatzeprozesua amaitu eta azken balantzea onartu dela. 2.- Egintza horiek erroldatzeko nahiko izango da dagokion erabakiaren egiaztagiria aurkeztea. Hain zuzen ere, idazkariak emangu du egiaztagiri hori, lehendakariarekin oniritziarekin eta notariak nahiz erroldak berak legeztatutako izenpeekin. 3.- Erroldatzeek izaera deklaratiboa izango dute. 4.- Euskadiko Kooperatiben Legean nahiz dekretu honetan eskatzen diren betebehar formalak betetzen ez direnean ukatu daiteke soilik erroldatzea. 5.- Erroldatu nahi diren agirien aldez aurreko kalifikazioan ikusitako akatsak zuzentzeko, dekretu honetan kooperatibentzat ezarritako arau orokorrei jarraituko zaie. 77. atala.- Eratzea. 1.- Kooperatiba elkarteak bi kooperatiba nahiz kooperatibak osatutako bi elkarte edo gehiagoren erabaki bidez eratzen dira. 2.- Elkarte horiek, nortasun juridikoaz eta iharduteko gaitasun osoaz jabetzeko, Eratze-Agiria gorde beharko dute erroldan. Horretarako, aipatu agiriaren bi ale aurkeztu beharko dira, entitate eragile guztiek izenpeturik. 3.- Eratzeagirian honako agiri hauek jaso behar dira: a) Entitate eragileen zerrenda, erroldako identifikazio eta guzti. b) Eragile bezala bazkidetutako entitate bakoitzaren egiaztagiria, bazkidetzeerabakiari buruzkoa. Egiaztagiri hori bazkideturiko entitateko idazkariak emango du, lehendakariaren oniritziarekin. c) Gobernusailen eta ordezkaritzasailen osakera, kooperatibak nahiz bazkidetutako entitateak ordezkatuz dagozkien karguak betetzen dituzten pertsona fisikoak zeintzuk diren adieraziz. d) Baltzuizenak berdinak ez direla erakusten duten egiaztagiriak, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko Kooperatiben Erroldako Sail Nagusiak eta Euskadiko Kooperatiben Erroldak emana. e) Baltzuen estatutuak. 78. atala.- Estatutuen edukia. Estatutuetan honako aipamen hauek egin beharko dira gutxienez: a) Lurralde eremua eta ihardute eremua. b) Elkartearen izena, aurreko atalean azaldutakoaren arabera. c) Elkartearen egoitza, Euskal Autonomi Elkartean egon behar dena. d) Ordezkaritza- eta administraritzasailak: sail horien osakera, berritzepozesua eta ihardunbidea, kideen iraupena eta kargugabetzea eta kideak hautatzeko bidea azaldu behar da. e) Bazkide izaera eskuratzeko eta galtzeko baldintzak eta prozedura. f) Baltzuaren estatutuak aldatzeko prozedura. g) Elkartearen ekonomi jaurbidea, dirubaliabideen izaera, nondik atera diren eta zertarako diren azalduz, baita bazkidetutako entitateek elkartearen egoera ekonomia ezagutzeko zer-nolako bideak dituzten ere. h) Desegiteko arrazoiak eta elkartearen ondarea kitatzeko eta esleitzeko araubidea. i) Entitatearen bategitearaubidea. 79. atala.- Kooperatiba elkarteen izena. 1.- Kooperatiba elkarteen izena osatzeko dekretu honetako IV. idazpuruko III. atalburuan ezarritakoari jarraituko zaio, eta honako alderdiok izan beharko dira kontutan: a) Batasunak deituko zaie, bazkidetutako kooperatibak ekonomi sektore berekoak direnean, eta Federazioak, bazkidetutako entitateak mota berekoak direnean. Bazkidetutako entitateak elkartearen sektore eta mota berekoak baldin badira, ekonomi ihardueraren sektorearen irizpideak izango du lehentasuna izena osatzerakoan; kooperatibak eta batasunak biltzeagatik elkarte mistoa eratzen bada, ordea, Federazioa deituko zaio. Federazioak biltzen dituzten elkarteei Konfederazioak deituko zaie. b) Federazioen izenari «Euskadiko» hitza gehitu nahi bazaio, Euskadiko Kooperatiben Legeko 144.2 ataleko bigarren idazatian xedatutakoari jarraituko zaio. 2.- Federatutako entitateetako bazkide kopurua zenbatzeko, federatutako kooperatiba nahiz batasunak, bere bazkide nahiz bazkidetutako entitateen liburuen arabera, aurreko ekonomi ekitaldian zuten bazkide kopuruaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Eratzeagirian jaso ez diren mota bereko kooperatibei dagokienez, erroldak, Eratze-Agiria aurkezten denetik hasita bost eguneko epean egiaztagiri berdina eskatuko die, eta errekerimendua jakinarazten zaienetik hasi eta hamar eguneko epean aurkeztu beharko dute. Epe horretan erantzunik ematen ez duten kooperatibetako bazkideak ez dira zenbatuko. Nolanahi ere, federazioa eratzen denean, kooperatiben ehuneko berrogeiko edo berrogeitik gorako portzentaia lortu beharko da, Euskadiko Kooperatiben Legeko 144.2 atalean araututakoari jarraiki, eta sozietateak iharduten duen bitartean portzentaia horri eutsi beharko zaio urtero bataz beste. Horretarako, erroldak, gutxienez hiru hilabetean behin, aldi horretan eratu diren mota bereko kooperatiben zerrenda eskuratuko dio federazioari. IV. IDAZPURUA.- KOOPERATIBEN ERROLDAREN BESTE EGINKIZUN BATZUK.I. ATALBURUA.- LIBURUAK LEGEZTATZEA ETA GAITZEA. 80. atala.- Liburuak gaitzeko eta legeztatzeko obligazioa. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legeak hartzen dituen kooperatibek legez eraman beharreko liburuak eta kooperatiben elkarteek beren estatutuek hala eskaturik eraman beharrekoak Euskadiko Kooperatiben Erroldak gaitu edo legeztatu beharko ditu. 81. atala.- Gaitze- nahiz legeztatzeeskabidea. 1.- Errolda arduradunari zuzendutako idatziaren bitartez egingo da gaitze- nahiz legeztatzeeskabidea, eta bertan honako xehetasun hauek adierazi beharko dira. a) Entitatearen izena, helbidea eta, hala badagokio, erroldako xehetasunak. b) Aurkezten diren liburuen zerrenda, orri zuriko liburuak gaitzea ala azaleztatutako liburuak oharpenak eta oharrak baliabide informatikoez nahiz bestelako prozedurez egin ondoren legeztatzea nahi den adierazi behar da, baita liburu bakoitza zenbat orriz osatzen den ere. c) Gaitu edo legeztatu nahi diren liburu mota berekoak diren gaitu eta legeztatutako azken liburuen irekitze eta amaitzeeguna. d) Eskabide eguna. 2.- Eskabideak behar bezala izenpeturik eta zigilaturikegon beharko du, eta gaitu edo legeztatu nahi diren liburuekin batera aurkeztu beharko dira. 3.- Kooperatibek, eratzetitulua erroldatzeko aurkezten dutenean baino ezin eska dezakete liburuak gaitzea eta legeztatzea. Nolanahi ere, liburuak ez dira gaituko ez legeztatuko harik eta erroldatze hori egin arte. 82. atala.- Eskabidea izapidetzea. 1.- Eskabidea eta gaitu edo legeztatu nahi diren liburuak aurkezten direnean, dagokion aurkezteoharpena egin beharko da Liburu Egunkarian. 2.- Oharpen horretan, eskabidea noiz aurkeztu den, entitate eskatzailea zein den eta gaitu nahiz legeztatu nahi diren liburu kopurua eta mota adierazi beharko dira, eta gainontzeko alderdietan, dekretu honetako 22. atalean ohartemandakoa ezarriko da. 83. atala.- Orri zuriko derrigorrezko liburuak gaitzea. 1.- Derrigorrezko liburuak gaitzeko aurkeztuko dira erabili baino lehen, eta azaleztaturik, erabat zuri eta orriek hurrenez hurren zenbaturik egon beharko dute. 2.- Ezingo da beste libururik gaitu, aurrekoa osoosorik erabili dela egiaztatzen ez den bitartean, lapurtu izana salatu edo galdu nahiz hautsi egin dela erakutsiaz notariak egindako agirian halaxe adierazten ez bada behintzat. 84. atala.- Derrigorrezko liburuak legeztatzea. 1.- Oharpenak eta oharrak egin ondoren behar bezala azaleztatutako orriz osatutako derrigorrezko liburuek zuria izango dute lehenengo orria, eta hurrenez hurren zenbaturik eta egindako oharpen eta oharrei dagokien kronologiaren arabera gainerakoak. Zuriz utzitako tarteak behar bezala baliogabetu beharko ditu entitateak. 2.- Aurreko idazatian aipatzen diren liburuak ekitaldi bakoitzeko lehendabiziko bost hilabete iragan baino lehen aurkeztu beharko dira erroldan, urteko ekitaldiari amaiera ematen zaionetik hasi eta beranduenez ere sei hilabeteren buruan legezta daitezen. 3.- Legeztatzea aurreko idazatian adierazitako epez kanpo eskatzen bada, errolda arduradunak liburuaren eginbidean eta gaitze eta legeztatzeen fitxategi liburuan adieraziko du gorabehera hori. 85. atala.- Bilkuraagiriak legeztatzea. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legeko 70.1 c) atalean aipatzen diren agiriliburuak legeztatzen ez diren bitartean, agirien kopia erkatua bidali beharko zaio erroldari, agiriak onartzen direnetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan. 2.- bilkura-agirien kopia erkatuak atalburu honetakohurrengo ataletan ohartemandako eran legeztatuko dira, honako alderdiok kontutan izanik: a) Eginbidea azkeneko orrian adieraziko da. b) Liburuen aipamenaren ordez Agiriari buruzkoa egingo da. Egiaztapenaren oinean nahiz gaitze eta legeztatzeen fitxategi liburuan egingo edo hasiko da legeztatzea. 3.- Legeztatzea atal honetako 1 idazatian adierazten den epez kanpo eskatuz gero, errolda arduradunak halaxe eman beharko du aditzera agiriaren egiaztapenaren oinean egiten den eginbidean eta gaitze eta legeztatzeen fitxategi liburuko oharpenean. 86. atala.- Liburuak nola gaitu eta legeztatu behar diren. 1.- Eginbidez eta zigilaturik egin beharko da liburuen gaitze eta legeztatzea; gaitzeeginbidea lehenengo orrian burutuko da, eta orri horrek zuria izan beharko du. 2.- Errolda arduradunak izenpetuko du eginbidea, eta bertan honako xehetasunok adierazi behar dira: a) Kooperatiba ezagutarazteko xehetasunak eta, hala behar izanez gero, erroldakoak. b)Entitate berarentzat gaitu nahiz legeztatutakoen artetik dagokion liburu mota eta zenbakia. c) Liburua zenbat orrik osatzen duten. d) Zigilatzeko modua eta edukia. e) Gaitzeeginbidea ala legeztatzeeginbidea den. 3.- Orri guztietan ipini behar da erroldaren zigilua. Gaitze edo legeztatzearen benazkotasuna bermatzen duen beste edozein eran ere zigilatu daitezke orriak. 87. atala.- Liburuak eginbidetu eta erroldatik ateratzeko epeak. 1.- Eskabidea behar bezala bete eta liburuek betebehar guztiak betetzen badituzte, errolda arduradunak gaitu edo legeztatu egingo ditu liburuak, aurkezteoharpena egiten denetik hasi eta hilabeteko epean. Gaitzea edo legeztatzea egiten denean, gaitze eta legeztatzeen fitxategi liburuan adieraziko da eginbide hori, eta liburuak erroldatik atera beharra dauzkala jakinaraziko zaio eskatzaileari. Liburuak aurkezten direnetik lau hilabete iragan eta liburuak oraindik atera gabe baldin badaude, erroldak postaz bidali beharko dizkio eskatzaleari, honen pentzutan, eskabideorrian adierazitako helbidera, eta horren guztiaren oharra egin beharko du lehen aipatutako fitxategi liburuan. 88. atala.- Ukatzea. 1.- Gaitzea edo legeztatzea ukatzen bada, jakinarazi egin beharko zaio eskatzaileari, errolda arduradunaren ebazpen bidez, non ukatzeko arrazoiak adieraziko diren. Ukatze horren aurka dekretu honetako 32. atalaren araberaerroldako kalifikazioen aurka jar daitezkeen errekurtsoak jar daitezke. 2.- Gaitze eta legeztatzeen fitxategi liburuan adierazi behar da gaitzea edo legeztatzea ukatu dela.II. ATALBURUA.- URTEKO KONTUAK GORDAILUAN SARTZEA ETA HORIEN PUBLIZITATEA EGITEA. 89. atala.- Urteko kontuak aurkeztu beharra. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legeko 71. atalaren arabera, Kooperatibetako administratzaileak behartuta daude urteko kontuak onartzen direnetik hasi eta hurrengo hilabetean Euskadiko Kooperatiben Erroldan gordetzera. 2.- Kontuak eta, hala balegokie, kudeaketa txostena zein ikuskatzaileena gordetzeko betebeharra bete gabe uzten duten kooperatibetako administratzaileek Arau-hauste larria egingo dute, lehen aipatutako Legeko 139.4 atalean ohartemandakoaren arabera. 90. atala.- Gorde beharreko agiriak. 1.- Honako agiri hauek aurkeztu behar dira gordetzeko: a) Kooperatibetako legezko ordezkariek izenpetutako eskabidea. Kontuak ikuskatzeko obligaziorik dagoenentz adierazi behar da eskabidean, Euskadiko Kooperatiben Legeko 72. ataletako adibideen arabera. b) Administratzaileen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, dekretu honetako 92. atalean ohartemandako ondorioetarako. c) Urteko kontuak onartzeko erabakia eta kooperatibaren ohizko batzar orokorrak emaitza aplikatu duela egiaztatzen duen agiria. Idazkariak emango du agiri hori, lehendakariaren oniritziarekin, edo, bestela, administratzaile bakarrak, notariak legeztatutako izenpeekin. Egiaztagiri horretan behar bezala azaldu beharko dute urteko kontuek. Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera, gordetako kontuak ikuskatutakoekin bat datozela erakutsi beharko dute ekitaldiko kontuak ikuskatzera behartuta dauden entitateek. d) Urteko kontuen ale bat, balantze, irabazigaleren kontu eta txosten eta guzti. e) Hala behar izanez gero, kudeaketa txostena eta kontu ikuskatzaileena. 2.- Urteko kontu bakoitzak administratzaile guztiek izenpeturik egon beharko du. Administratzaileetako baten izenpea falta bada, halaxe adierazi beharko da izenpe hori falta den agiri bakoitzean, baita delako izenpea zergatik falta den ere. 3.- Atal honetan aipatzen diren kontularitzako agiriak gordetzeko euskarri magnetikoaz baliatu nahi denean, erroldaren baimena jaso beharko da aldez aurretik. 91. atala.- Aurkezpenoharra. Urteko kontuak aurkezten direnean, aurkezpenoharra egingo da Liburu Egunkarian, agiria noiz aurkeztu den, kooperatiba eskatzailearen xehetasunak eta aurkeztutako agiria zein motakoa den azalduz. 92. atala.- Kontuak gordetzeko eginbidea kalifikatzea eta erroldatzea. 1.- Urteko kontuak kalifikatzerakoan honako alderdiok hartuko dira soil-soilik kontutan: a) Ea ohizko batzar orokorrak kontuak behar bezala onartu dituen. b) Ea derrigorrezko izenpeak agertzen diren eta Nortasun Agiri Nazionaletan agertzen direnekin bat datozen. 2.- Kontuikuskatzaileen txostenean emandako kalifikazioak honako alderdi hauek izango ditu kontutan: a) Ikuskatutako kooperatibaren xehetasunak. b) Kontuikuskatzaileen xehetasunak eta ea haien guztien izenpeak ageri diren. c) Ikuskatutako kontularitzaagirien xehetasunak. 3.- Aurkezteoharpena egiten denetik hasi eta hirurogei eguneko epe barruan emango da kalifikazioa. 4.- 1 eta 2 idazatietan aipatzen diren alderdiak bete direnentz egiaztatu ondoren, errolda arduradunak agiriak gorde direla adieraziz dagokion oharpena egingo du kontuak gordetzeko fitxategi liburuan, eta ertzeko ohar bat, kooperatibarentzat prestatutako orrian. Eskabidearen oinean ere gauza bera adieraziko du errolda arduradunak, eta doakionak eskura izango du eskabidea. 5.- Aurkako kalifikazioa ematen bada, dekretu honetako I. idazpuruko III. atalburuko 3. sekzioan tituluak kalifikatzeko ohartemandako araubidea ezarriko da. 6.- Handik aurrera aurkezten diren agiriak kalifikatzeko, errolda arduradunak ez ditu orduko gordeta dauden kontularitzaagirietako xehetasunak kontutan hartuko. 93. atala.- Gordetako kontuen publizitatea. Errolda arduradunak emandako egiaztagiri nahiz agirien fotokopia konpultsatu bidez egingo da gordetako kontuen publizitatea, nornahik erroldari eskabide idatzia eta arrazoitua egin ondoren. 94. atala.- Gordetako agiriak mantentzea. 1.- Erroldan gordetako urteko kontuak, onartzeerabakien egiaztagiriak eta kontuikuskatzailearen txostenak, gordetzen direnetik hasi eta sei urtetan mantendu beharko dira. 2.- Agiriak dauden bezala gorde beharrean, behar adina garantia eskaintzen duen prozedura optiko nahiz informatikoz bil daitezke agiri guztiak, hala behar izanez gero.III. ATALBURUA.- IZENAK. 95. atala.- Izenaren osagaiak. 1.- Kooperatibaren izenak bi osagai izango ditu: bat, kooperatiba bera ezagutarazten duena, eta bestea, kooperatibaren itxura eta izaera duela adierazten duena. 2.- Izena sozietatearen xedeari buruzkoa nahiz alegiazkoa izan daiteke. Sozietatearen xedeari buruzkoa baldin bada, xedea bera aldatzen denean izena ere aldatu egin beharko da. Ezingo da xedeak hartzen ez dituen iharduerei buruzko aipamenik egin. 3.- Ezin daiteke erantzukizun motari buruzko hitzik ez siglarik erabili. Kooperatibaren izaera adierazteko laburdura «S. Kop.» izango da. 96. atala.- Berdintasuna 1.- Ezin da lehendik dagoen kooperatibaren baten izen berdina jarri. Berdintasuna dago bi izenen artean zati batean nahiz oso-osorik bat datozenean eta atal honetako 2 zenbakian arautzen diren adibideetan. 2.- Sozietatearen izaerari buruzko aipamena alde batera, bi izen berdinak direla jotzen da: a) Hitz berberak ordena, genero eta zenbaki desberdinekin erabiltzen direnean. b) Hitz nahiz esamolde orokor edo osagarri, artikulu, adberbio, preposizio, juntagailu, azentu, gidoi, puntuazio zeinu nahiz bestelako osagaiak gehitu nahiz kenduta hitz berdinak erabiltzen direnean. c) Adierazpide fonetiko berdina dagoenean. 3.- Aurreko 2 zenbakian adierazten diren irizpideetan oinarriturik bedintasuna gertatzen bada ere, beste batekin bat datorren izenaren egiaztagiria eman daiteke, dekretu honetan araututakoari jarraiki, jarri nahi den izen berriak eragiten dion sozietateko administratzaileen eskariz edo baimenarekin egiten bada eskabidea. 97. atala.- Debekuak. Kooperatiba baten izena osatzerakoan, ezingo da beste erakunde nahiz sail publikoen antzeko hitz ofizialik erabili, kooperatibaren izaera pribatuari buruz nahasmendurik sor ez dadin. Ezingo da erabili, halaber, Legearen, ordena publikoaren edo gizalegezko ohituren aurkakoak diren hitz nahiz esamoldeak, ez eta izenak aipatzen duen kooperatiba mota edo izaerari buruz nahasmendua sor dezaketenak ere. 98. atala.- Izenak egiaztatzea. 1.- Gehienez hiru izenen arteko berdintasunik ez dagoela egiaztatzeko eskabidea erroldari zuzendu beharko diote doakienek, Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen arabera. 2.- Erroldak Dekretu honetako 28. atalean ezarritakoaren arabera kalifikatuko du izena, eta 10 asteguneko epean emango du dagokion egiaztagiria. Eskatutako izenak bat baino gehiago baldin badira, eskabidean agertzen diren hurrenkeraren arabera erabakiko dira, berdintasunezaren egiztagiria jasotzen duen lehendabizikoa gordeko delarik. 3.- Kalifikazioerabakiak, aurreko hiru ataletan jasotzen den araudiari egokitzen ez zaiolako, proposatzen den izena ukatzen badu, errekurtsoa jarri ahal izango da, Dekretu honetako 32. atalean ezarritakoaren arabera. 99. atala.- Berdintasun ezaren egiaztagiria eman beharra. 1.- Izena berdina ez dela erakusten duen egiaztagiria, jatorrizkoa, indarrean dagoena eta kudeatzaileen, eragileen nahiz, hala badagokio, kooperatibaren beraren izenean emana, eratzeagirian edo estatutuen aldaketari dagokion agirian egin beharko da. 2.- Berdintasun ezaren egiaztagiririk ez da beharko bategitea gertatzen denean, dela beste bat iresteagatik dela kooperatiba berria sortuz, ez eta erabateko desegitea gertatzen denean ere, baldin eta kooperatiba iresleak nahiz bategite edo desegitearen ondorioz eratutakoak irentsi nahiz desegin den entitatearen izena hartzen badu. 100. atala.- Izena aldi baterako gordetzea. 1.- Eskatutako izena erroldatu gabe dagoela erakusten duen egiaztagiria ematen denean, izenen fitxategi berezian gordeko da hura aldi baterako, egiaztagiria ematen denetik hasi eta hamasei hilabeteko epean, alegia. 2.- Kooperatiba nahiz, hala belegokio, estatutuak aldatzeari buruzko agiria epe horretan Erroldatzen ez bada, erroldan jasotako izena iraungi eta ofizioz ezeztatuko da. Kooperatibaren Eratze-Agiria edo estatutuak aldatzeari buruzkoa lehen adierazitako epe barruan erroldatzeko aurkeztu eta erroldak epe horretan inskribatzen ez badu, delako agiria, aurreneko epea amaitzen denetik hasi eta beste bi hilabetez gordetzen dela joko da. 3.- Dekretu honetako 32. atalean aipatzen den errekurtsoa nahiz auzibideko errekurtsoa jartzeak lehen adierazitako epea etenda uzten du, eta administrazio erabakia nahiz, hala balegokio, epailaritzaren erabakia irmoa denetik hasiko da berriro epe hori zenbatzen. 101. atala.- Berdintasun ezaren egiaztapenaren indarraldia. 1.- Berdintasun ezaren egiaztagiriak lau hilabeteko indarraldia izango du, Erroldak agiri hori ematen duen egunetik hasita. Egiaztagiria iraungitzen denean, doakionak beste bat eska dezake izen berarekin. Kasu horretan, iraungitako egiaztagiria aurkeztu beharko du eskabidearekin batera. 2.- Ez da iraungitako egiaztapenik jasotzen duen agiririk baimenduko ez erroldatuko. 102. atala.- Ezeztatutako kooperatiben izenen iraungitzea. Erroldatutako kooperatiben ezeztatutako izenak sozietatea ezeztatzen denetik hasi eta urtebete barru iraungiko dira, haiek ere ofizioz ezeztatuko direla. IV. ATALBURUA.- KONTSULTAK 103. atala.- Kontsultak. 1.- Kooperatibek, kooperatibaelkarteek, horien eragileek, herri-agintariek zein aginteek, funtzionariek, arantzeldunek barne, eta kooperatibekin zerikusia duten eginkizunak bete eta laguntzak nahiz zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalek egin diezazkiokete kontsultak erroldari, honen aginpidekoak diren gaiei buruz. Errolda arduradunari zuzendutako idatziaren bidez egingo dira kontsultak, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legean zernahi prozedura hastekoeskabideentzat ezarritako betebeharrak bete beharko ditu idatzi horrek. 2.- Erroldak ematen dituen erantzunak argibideetarako baino ez dira izango. Beraz, ez dute eskatzaileentzat ez hirugarrenentzat eskubiderik ez eskubideitxarobiderik sortuko, ez dute Erroldako geroko prozedurekin inolako loturarik izango eta ezingo zaie errekurtsorik jarri, Erroldatzekalifikazioa dagokionean aurkatzearen kaltetan gabe. 3.- Eskabidea aurkezten denetik hasi eta hirurogei egunekoa izango da erantzuna emateko epea, entitate nahiz profesional kontsultagileen eskariz edo erroldaren beraren ekimenez Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren erizpena eskatzen ez bada behintzat, kasu horretan beste hirurogei egunez luzatuko baita lehen adierazitako epea. 4.- Kontsulta, Euskadiko Kooperatiben Legeko 98.1 atalean ohartemandakoaren babesean, eratu behar den kooperatiba motari nahiz ezar daitekeen legearaudiari buruzkoa baldin bada, erroldak Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari txostena eman dezala eskatu beharko dio derrigor. 5.- Atal honetako 3 eta 4 idazatietan aipatzen diren txostenak 30 eguneko epe barruan eman beharko dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa. 1.- Irakaskuntzako Kooperatiba Integralen estatutuek, dekretu honetako II. idazpuruko II. atalburuan ezartzen diren arauez gainera, Euskadiko Kooperatiben Legeko 107. atalean adierazten diren manuak jaso beharko dituzte. 2.- Nolanahi ere, Euskadiko Kooperatiben LegekoII. idazpuruko I. atalburuko zortzigarren sekzioan arautzen diren finantza arloko kooperatiben erroldaaraubidea kooperatiba horiei ezar dakizkiekeen arau sektorialei lotuko zaie. Bigarrena. 1.- Izaera berezituarekin, kooperatiba korporazioen estatutuek Euskadiko Kooperatiben Legeko 135. ataleko 2. zenbakian aipatzen diren aginpideen banaketa jaso beharko dute. 2.- Era berean, kooperatiba mistoen estatutuek ere Euskadiko Kooperatiben Legeko 136. ataleko 2. eta 3. zenbakietan egiten diren aipamenak zehaztu beharko dituzte. Hirugarrena. 1.- Erroldatu nahi den titulua agiri publikoa denean, kopia soila aurkeztuko da, eta behin erroldatu ondoren behar bezala eginbideturik itzuliko da. 2.- Erroldatu nahi den agiria pribatua baldin bada, agiri horren bi ale aurkeztu beharko dira, lehen adierazitako ondorioetarako. Laugarrena. Dekretu honen ondorioetarako, Gizarte Ekonomia zuzendaria izango da Euskadiko Kooperatiben Errolda arduradun. Bostgarrena. Euskal Administrazioko ihardute-sail aginpidedunek kooperatibei xehetasunak eskatzeari buruzko arauak eman ditzakete, estatistika ondorioetarako, legediak estatistika arloan erabakitakoaren arabera, aldez aurretik Kooperatiben Erroldarekin eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenarekin koordinaturik. Seigarrena. Dekretu honetako 52. atalean aipatzen den ofiziozko ezeztatzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeari jarraiki kalifikatutako estatutuen arabera erroldatu diren administratzaileak dituzten kooperatibei ezarriko zaie. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa. Dekretu hau indarrean jarri arte gai honetan egun arte indarrean dauden xedapenak ezarriko dira. Bigarrena. Dekretu honetan araututako liburu berriei dagokienez, dekretua bera garatuko duten arauei jarraiki ordezkatuko dira Kooperatiben Erroldaren Liburu zaharrak, oharpenak tokiz aldatzeko araubide eta guzti. INDARGABETZE XEDAPENA. Bakarra Indargabeturik geratzen dira uztailaren 26ko 161/1982 Dekretua, Euskadiko Kooperatiben Errolda arautzen duena; martxoaren 11ko 78/1986 Dekretua, 161/1982 Dekretua aldatzen duena; 1989ko apirilaren 27ko Agindua, Kooperatiben ErroldatzeLiburuak baliabide informatikoez erabiltzea baimentzen duena, bai eta Dekretu honen aurkakoak diren maila bereko zein txikiagoko xedapen guztiak ere. Indargabeturik geratzen dira, halaber, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egituraketa eta ihardunbidea finkatzen duen maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuko 11.f) eta 17.2 atalak. AZKEN XEDAPENAK. Lehenengoa. 1.- Euskadiko Kooperatiben Legean, Dekretu honetan nahiz garatzearauetan epeei, espedientean bertaratzeari, ordezkatzeari eta prozedurazko bestelako gaiei buruz berariaz arautu gabekoetan administrazioaren ihardunbidearen arauak ezarriko dira. 2.- Eduki juridiko pribatua duten alderdiei dagokienez, berriz, dekretu honetan oharteman gabekoetan Merkataritza Erroldaren arauak ezarriko zaizkie errolda horretan inskribatzera behartuta dauden sozietateei, Euskadiko Kooperatiben Legearekin bateragarri den heinean. Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasi eta hogeita hamar egun barru jarriko da indarrean. Hirugarrena. Dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Vitoria-Gasteizen, 1994, maiatzak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.