- 192/1996 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskarako Institutua izeneko unibertsitateinstitutua sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu192/1996 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskarako Institutua izeneko unibertsitateinstitutua sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3894
- Xedapen-zk.: 192
- Xedapen-data: 1996/07/23
- Argitaratze-data: 1996/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Garraio eta Herrilan sailburua,
JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.
UnibertsitateErreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak zientzia eta teknika mailako ikerkuntzara edo artegintzara dedikatutako funtsezko zentru bezala jotzen ditu unibertsitateinstitutuak eta irakaskuntza espezializatuei edo doktoretza ikastaroei dagozkien irakastejardunak gauzatu ahal izango dituzte eta beren gaitasun arloko gaietan beren aholkulan teknikoa ere eskaini.
Unibertsitateinstitutuak sortzea Unibertsitateko GizarteKontseiluaren proposamenez eta Unibertsitateen Kontseiluak informea eman ondoren dagokion autonomi elkarteak erabakiko duela xedatzen du aipatutako lege horrek.
Martxoaren 18ko 70/1985 Dekretuz onartutako Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuek beren aldetik, beren 257. atalean agintzen dute unibertsitateak unibertsitate-institutu bat sortuko duela, departamentuen artekoa eta fakultateen artekoa izango dena eta euskararen normalkuntzara eta garapenera dedikatuko dena.
Estatutuek institutu horri ematen dizkioten helburuen artean hauek daude: euskararen eta euskaraz didaktikari buruzko ezagutza eta ikerketaren arlo desberdinetan lexikografiaikerkuntza egitea, halaber unibertsitatean eta beste hezkuntzamailetan egindako irakasteesperientzietan lortutako emaitzen jarraipen eta ebaluazioa egitea ere. Gainera, ikastetxeen arteko ikastaro bereziak ematea, edozein mailatan testuak eta irakasteko materialak prestatzea eta bere gaitasun arloan aholkularitza teknikoa eskaintzea.
Estatutuetako manuarekin bat eginik, Gobernu Kontseiluak bere sortzetxostena eta arauteria onartu ondoren, unibertsitateak unibertsitateinstitutu hori sortzeko izapideak hasi ditu eta aipatutako institutu hori "Euskarako Institutua" deituko da. Gero EHUko GizarteKontseiluak institutu hori sortzea eskatu dio Jaurlaritzari.
Ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren proposamena eta Unibertsitateen Kontseiluaren informea ikusi ondoren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- "Euskarako Institutua" izeneko unibertsitateinstitutua sortzen da Euskal Herriko Unibertsitatean.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Unibertsitate institutu horren jardunak hasteak eskatzen du Unibertsitateko aurrekontuetan behar adinako zuzkidurak egotea eta agintedun organoek dagozkion langileplantilak onartzea.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 23an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.