Euskadi.eus
  • 215/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteari irakaskuntza arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

215/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteari irakaskuntza arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 4119
  • Xedapen-zk.: 215
  • Xedapen-data: 1996/08/30
  • Argitaratze-data: 1996/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaz onartu eta Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako akordioaren 2. atalean xedatzen denaren eraginez; eta Euskal Autonomi Elkarteari irakaskuntza arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz Batzorde horrek 1996ko uztailaren 29an egindako osoko bileran hartu zuen Akordioa abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretuan oso-osoan jasotzen dela jotzen delako, akordio horretan jasotzen diren formalizazio-izapideak betetzeak ekarriko dituen ondorioetarako, honako hauek dira dekretu honen helburuak: lehenengo, akordio hori onartzea eta argitaratzea eta, bigarren, eskualdatutako baliabide materialak eta pertsonalak atxikitzea.

Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abuztuaren 30ean egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteari irakaskuntza arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematea, abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretuan finkatzen deneantxe. Aipatu den errege dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, oso-osoan eta dekretu honen eraskin gisa, argitara dadila agintzea.

  2. atala.- Eskualdaketaren gai izan diren egitekoak, zerbitzuak eta baliabideak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita gelditzen dira.

    Vitoria-Gasteizen, 1996ko abuztuaren 30ean.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Lehendakariordea,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 16. atalean zera xedatzen da: Euskal Autonomi Elkarteak erabateko eskuduntza duela irakasluntzari dagokionetan.

Irakaskuntza arloko egiteko eta zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomi Elkarteari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez.

Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Orgaqnikoko 4.4 atalean eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denaren arabera, hezkuntza-eskuduntzak oso-osoan betetzen dituzten hezkuntza-administrazioek emango dituzte titulu akademiko eta profesionalak, lege hiorretan xedatzen denaren, oinarrizko arauen eta hgai horri buruz eman daitezkeen arau esopezifikoen arabera. Oinarrizko arau horiek maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuaren bidez finkatu dira.

Ondorioz, eskualdaketen gai izan diren zerbitzu horiek areagotu egin behar dira, horreterako, titulu akademikoak

emate-zerbitzuak gehitzen zaizkiela.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak, bidezkoa den Akordioa hartu du 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran. Baina akordio horrek indar praktikoa izan dezan, beharrezkoa da, Gobernuak Errege Dekretu-bidez onarpena eman diezaion.

Ondorioz, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean agintzen dena betez, Administrazio Publikoetako ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 1996ko abuztuaren 23an egin zuen bileran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.- Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak, Estatuko Administrazioak irakaskuntza arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran hartu zuen Akordioa onartzea, bertan jasotzen deneantxe. Errege Dekretu honetako eraskinean argitaratzen da akordio hori.

  2. atala.- Horiek horrela, Bitariko Batzordeak irakaskuntzari buruz hartutako Akordioan aipatzen diren egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta gelditzen dira, akordio horren testuan aipatzen deneantxe eta baldintzen arabera.

  3. atala.- Bitariko Batzordearen Akordioan aipatzen den egunetik hasita izango du indarra eskualdaketa horrek.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian batera argitaratuko da errege dekretu hau. Argitara dadinetik hasita izango du indarra.

    Mallorkako Palman, 1996ko abuztuaren 23an.

    JUAN KARLOS E.

    Administrazio Publikoetako ministroa,

    MARIANO RAJOY BREY.

Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran honako akordio hau hartu zuen: irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaz irakaskuntzari dagokionetan Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatu zitzaizkion baliabideak areagotu egiten dira eskualdaketa honen bidez. Hona hemen eskualdaketari buruzko xehetasunak:

  1. Eskualdaketak oinarri hartzen dueneko Konstituzio, Estatutu eta Lege mailako arauak

    Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Autonomi Estatutuko 16. atalean, zera finkatzen da: irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzapean dago eta, hori, Konstituzioko 27. atalaren, hau garatuko duten lege organikoen, Konstituzioko 149.1.30. atalean Estatuari ematen zaizkion ahalmenen eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi ikuskaketaren eskuduntzen kaltetan gabe.

    Irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekratuaren eraginez, irakaskuntza arloko egitekoak eta zerbitzuak eskuratu zitzaizkion Euskal Autonomi Elkarteari.

    Hezkuntza Sistemaren Ordenamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 4.4. atalean eta azken xedapenetatik lehenengoan agintzen denaren arabera, hezkuntza mailako eskuduntza guztiek dituzten Hezkuntza Administrazioek emango dituzte titulu akademiko eta profesionalak, lege horretan finkatzen diren baldintzen eta gai honi buruz eman daitezen oinarrizko eta berariazko arauen arabera. Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuaren bidez finkatu ziren oinarrziko arau horiek.

    Akordio honen bidez areagotu egiten dira eskualdatuta dauden zerbitzu horiek, titulu akademikoak emateari buruzko eskuduntzak erantsiz.

  2. Unibertsitatez besteko irakaskuntza arloan Euskal Autonomi Elkarteari egindako eskualdaketak ereagotzearen gai

    diren zerbitzuak eta Euskal Autonomi Elkarteak bereganatzen dituen egitekoak

    Hezkuntza Sistemaren Ordenamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan finkatzen diren irakaskuntzei buruzko titulu akademiko eta profesionalak emateko egitekoak eta horri atxikitako zerbitzuak eskualdatzen dira.

    Lehen aipatu diren egiteko eta zerbitzu horiek betetzea, Konstituzioko 149. atalean eta Euskal Autonomi Estatutuko 16. atalean xedatzen denaren arabera burutuko da, Konstituzioak eskubide eta betebeharrei dagokienetan espainiarrei ematen dien berdintasuna bermatu dadinaren baldintzapean.

    Akordio hau onar dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan izenpetu beharko dira entrega eta eskuraketa aktak.

  3. Eskualdaketak hartzen dituen aurrekontu kredituak

    Estatuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen dizkion egiteko eta zerbitzuek Estatu mailan berekin daramaten guztirako urteko kostua, 1. zerrendan zehazten da.

  4. Eskualdaketak indarra hartuko dueneko data.

    Akordio honek, 1996ko irailaren 1etik hasita hartuko du indarra.

    Eta erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko uztailaren 29an. Bitariko batzordeko idazkariak: Ipta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.