Euskadi.eus
  • 234/1996 DEKRETUA, urriaren 8ekoa, balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

234/1996 DEKRETUA, urriaren 8ekoa, balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4967
  • Xedapen-zk.: 234
  • Xedapen-data: 1996/10/08
  • Argitaratze-data: 1996/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

"a) un representante de cada una de las Diputaciones Forales, con rango mnimo de Director."

Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalak balizko arkeologia guneak sail batean jasotzen ditu Arkeologia Ondarearen barruan. Sail horretan sartzen dira aztarna arkeologikoak izan ditzaketen inguru, orube zein eraikinak eta, era berean, beharrezkotzat jotzen da bertan egingo diren obren jabeak edo arduradunak ikerketa bat egin dezan orubearen edo eraikinaren balio arkeologikoaz edo obra proiektuan izan dezakeen eraginaz.

Aipatutako ikerketa arkeologikoa legez aurkeztu behar dutenek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta ikerketa horrek nolakoa eta norainokoa izan behar duen zehazteko, beharrezkoa da dagokien Herri Aginteek arau horren nondik norakoak zehatz-mehatz azaltzea. Hori dena, Euskal Kultura Ondarearen Legeari jarraituz, bertan, Azken Xedapenetatik Lehenean ezartzen denez, Jaurlaritzak, berariaz ezarrita dauden arauez gainera, Legea betetzeko beharrezko diren arau guztiak emateko eskumena baitu.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urriaren 8an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Arkeologia gune izan daitezkeen inguru, orube zein eraikinak zehaztu eta mugatzeko araudia onartzea, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legean, azken xedapenetatik lehenean ezarritakoari jarraituz. Era berean, balizko arkeologia gune horien balio arkeologikoari buruzko azterketaren eduki eta osagaiak ere onartzen dira, Lege beraren 49. atalaren arabera.

  2. atala.- Inguru, orube zein eraikinak balizko arkeologia gunetzat jotzeko izendapena, Kultura Ondarearen arloaz arduratzen den sailburuordeak egingo du Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak horrela eskatuz gero. Sailburuordeak emango dio hasiera dagokion espedienteari, izendatutako leku horietan aztarna arkeologikoak aurki daitezkeela azalduz Kultura Ondarearen Zentroak egingo duen txostenean oinarrituta.

    Edozein gizabanako zein Erakunde zuzendu dakioke Kultura Ondarearen Zentroari arkeologia gune izan daitezkeenak egiaztatzeko egin beharreko zereginak egin ditzan eskatuz. Esparru bat arkeologia gune izendatzeko eskaerari jarraituz, dagokion ikerketa egin ondorengo Txostaren arabera leku horretan arkeologia aztarnarik ez dagoela ikusiz gero, Kultura Ondarearen zuzendariak horri buruzko espedienterik ez dela irekiko jakinaraziko dio eskaera egin duenari eta erabaki hori hartzeko arrazoiak ere azalduko dizkio.

  3. atala.

  1. Kultura Ondarearen Zentroak, inguru, orube zein eraikin batean aztarna arkeologikoak egon daitezkeela frogatzeko, leku horretan Arkeologia Zientziak balizko aurkikuntza arkeologikoen aztarnatzat hartzen dituen elementuetakoren bat badagoela egiaztatu beharko du.

  2. Ildo horretatik, aipamen hutsa eginik, balizko arkeologia gune izendatu ahal izateko aztarnatzat ondorengo hauexek joko dira:

    • Gizakien bizilekuen erakusgarri, lorratz eta aztarna izan ohi diren material arkeologikoak aurkitu eta egiaztatzea.

    • Leku hori historian zehar gizakien bizileku izan dela frogatzeko dokumentu eta bibliografia argibideak.

    • Agerian eta ikusgarri dauden egiturak, hala nola, terrazamenduak, harresiak, tumuluak edo aurkikuntza arkeologikoren baten erakusgarri izan daitezkeen bestelako elementuak.

    • Aztarnategi arkeologikoak, neurri batean aztertuta eta indusita egon arren, oraindik arkeologia elementu gehiago izan ditzaketenak edo naturaren zein jendearen eraginez erabat aldatuta daudenak.

  3. Aipatutako aztarna horiek kontuan hartuta, Kultura Ondarearen Zentroak, egin beharreko txostenean, arkeologia gunetzat hartutako perimetro osoa jasoko du zehatz-mehatz, aipamen orokorrak edo ondo zehaztu gabeko inguruak alde batera utzita.

  4. Dena dela, balizko aurkikuntza arkeologikoa babesteko inguruan jarriko den babes perimetroa hamabost metrotik beherakoa izango da urbazizatzekoak ez diren lekuetan eta, hiru metrotik beherakoa, herri barruan edo urbanizatzekoak diren tokietan.

    Babeserako perimetroa zein den azaldu eta mugatutakoan, argi eta garbi ikusi beharko da, inolako zalantzarik gabe, babestutako esparrua zein den.

  5. Kultura Ondarearen Zentroak, ahal den guztietan, lan-modu sistematiko bati jarraituko dio Udalerri zein Udal Multzo bakoitzaren barruan antzekotasun historiko-artistikoa duten balizko arkeologia gune guztiak bateratsu izendatuak izan daitezen eta, era horretara, Udalerri zein Udal Multzo bakoitzari dagozkion datu eta eskabide guztiak ere, antzekotasun historiko-artistikoa izanez gero, Txosten berean jaso daitezen.

  1. atala.- Espedientean jasotako dokumentazioa ikusirik, Kultura Ondarearen zuzendariak interesatuentzako entzunaldia irekiko du, balizko arkeologia gunea sailkatzeko aurretiaz egindako izendapenaren bitartez. Izandapenean, nahitaez, perimetroa mugatuko da zehatz-mehatz eta balizkotasun uste hori zein lorratzetan oinarritzen den jakinaraziko da, gai horretan interesaturik egon daitezkeenei azalpenak eman ahal izateko.

    Aurkitutako aztarnak kontuan izanik, balizko arkeologia guneak Udalerri berari dagozkionean, aurretiaz egin beharreko izendapena ere bateratua eta bakarra izango da.

  2. atala.-

  1. Interesatuentzako entzunaldia irekitzeko Kultura Ondare zuzendariak aurretiaz egingo duen izendapena, Udalbatzei eta dagokion Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei jakinaraziko zaie baita, mugatutako balizko esparruei dagokienez, jabe zein inskribatutako errege eskubideen titular direnei ere.

  2. Udalerri bereko balizko arkeologia esparruak bilduta, Kultura Ondare zuzendariak aurretiaz egin beharreko izendapena egiterakoan, gorago esan bezala Udalbatzei eta Foru Aldundietako Sailei horren berri emateaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion Lurralde Historikoaren Boletinean eta balizko arkeologia gunea dagoen Udalerriko iragarki oholean ere jakinaraziko du izendapena, era horretara, gai horretan interesaturik egon daitezkeen partikularrek entzunaldia izateko aukera izan dezaten.

  3. Balizko arkeologia gune izendatzeko prozedurak hartutako esparrua dela eta, gizabanakoek, hots, jabe, inskribatutako errege eskubideen titular zein eragileek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari helarazitako jakinarazpen guztiak, prozeduran bertan ekar ditzaketen ondorioak izateaz gainera, aurrerantzean banan-banan hartuko dira aintzakotzat, bai espediente horri dagokionez, baita hortik sor daitezkeen gainerako guztiei dagokienez ere.

  4. Aurretiaz egindako izendapen jakinarazpenak, dagokion espedienteak ekar dezakeenaz gain eta espedienteaz erabakia hartzen den bitartean, aipatutako arkeologia Ikerketa egin dezaten agintzeko bidea emango die Herri Agintaritzei, Kultura Ondarearen Legean, 49. atalean adierazi bezala eta bertan ezarritakoari jarraituz.

  1. atala.- Aurretiaz egindako izendapena jakinarazteko prozedura edozein dela ere, jakinarazpena, argitalpena edo iragarpena egin denetik hogei egun igarota, arkeologia guneari edo guneei dagio/enez inork argumentu falta salatzen ez badu, orduan, izendapen hori dagokion sailburuordeari igorriko zaio hogei eguneko epean iragarpen prozesua erabat bukatzen denetik hasita balizko arkeologia gunetzat jotako inguru, orube eta eraikinak direla eta, berariazko izendapena egin dezan lege aldetik dagozkion ondorioetarako.

    Aurretiaz egindako edozein izendapeni dagokionez jakinarazpenen bat egonez gero, sailburuordeari igorriko zaio hogeita hamar eguneko epean iragarpen prozesua erabat bukatzen denetik hasita. Kasu horretan, sailburuordeak, erabakia hartzerakoan, nahitaez berariaz aipatu beharko du jakinarazpenean argudiatutako arrazoiak onartzen dituen ala ez.

    Sailburuordeak inguru, orube zein eraikin bat balizko arkeologia esparru izendatzeko hartuko duen Erabakia hogei eguneko epean hartuko da, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendapen proposamena igorri dionetik hasita. Erabaki hori, espedientean interesatu gisa agertzen diren gizabanakoei banan-banan jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Histirokoaren Boletinean argitaratuko da.

    Dena den, izendapenaren argitalpena izendapenari buruzko aipamen hutsa ere izan liteke eta, orduan, honako hau argituko da berariaz, alegia, edozein pertsonak espediente osoaren kopia zein/tzu tokitan izan dezakeen eskuragarri. Edonola ere, orijinala Kultura Ondarearen Zentroan egongo da beti. Nahiz eta era horretara gertatu, izendapenaren berri eman beharko zaie bai dagokion Udalbatzari, bai dagokion Foru Aldundiari.

    Ezarritako epe horretan sailburuak berariazko erabakirik hartzen ez badu, dena delako balizko arkeologia gunea onartu ez dela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.

  2. atala.- 7/1990 Legearen 49. atalean adierazitako ikerketa arkeologikoa, balizko arkeologia gunetzat hartutako inguru, orube zein eraikinean zein balio arkeologiko egon daitezkeen zehazteko egingo da eta, beti ere, lurrazala mugituko duen edota izendatutako elementuan eragina izan dezakeen obra proiektu bati loturik etorriko da.

    Ikerketa Arkeologikoak, izendatutako esparrua ebaluatu eta beharrezko diren elementu guztien berri emango du, era horretara, dagokion Foru Aldundiak Proiektu arkeologikoa beharrezko den ala ez erabaki dezan, 7/1990 Legearen 49. ataleko 2. lerroaldian esandakoari jarraituz. Ikerketa horretan, arkeologiaren disziplinan erabili ohi diren teknikak erabiliko dira eta eskuz zein bitarteko mekanikoz zundaketak egiteko aukera ere izango da, arkeologia potentziala eta kontserbazio maila zein den jakiteko.

    Ikerketak, esparruan burutu nahi den obra proiektua aintzat hartuta, gutxienez, honako argibide hauek izango ditu:

    1. Zundaketarik egin beharrik ez duten balizko arkeologia esparruak.

      a1) Arkeologia esparrua zehatz-mehatz mugatzea. Horretarako, nondik norakoak eta muga zehatzak finkatuko dira, Foru Aldundietako oinarri kartografikoetan (1:1000 edo 1:5000 eskalan) dagozkion UTM koordenatuak adieraziz. Udalerria, erakundea eta sarbideak ere jakinaraziko dira.

      a2) Ondasunarekin zerikusia duen ingurua zehatz deskribatu, Obra Proiektuak hartzen duen lurra egun zertarako erabiltzen den azalduz.

      a3) Kontestu historikoa eta orain arte egindako azterketak, ikertu beharreko esparruari dagozkion idatzizko argibideak eta gainerako agiriak bilduta.

      a4) Balizko arkeologia esparruari lotuta daudela, agerian dauden egiturei buruzko deskribapena eta azterketa.

      a5) Azterketa hau hasi baino lehenago inguru horretan, lurrazalean jasotako aztarnen zerrenda, sailkapena eta dokumentazio grafikoa. Aztarnetegian indusketa partzialik egin bada, berreskuratutako materialak eta agertutako estratuak aipatuko dira. Zerrenda zehatz-zehatzik egin beharrik ere ez dago.

      a6) Orain arte bertan egindako lanez eta erabilitako metodologiaz osatutako programa zehatza.

      a7) Azken balorazioa. Esparruari eragingo dion obraren proiektua deskribatuko da. Bertan, lan horiek arkeologia ondarean izan dezaketen eragina eta jarraitu beharreko irizpide egokienak azalduko dira.

    2. Balizko arkeologia guneak, benetan esparru arkeologikoak diren eta, izatekotan, nolakoak diren jakiteko zundaketak edo/eta Eraikitako Ondarearen ikerketak behar dituztenak. Aurreko ataletan, a1), a2), a3), a4), a5), a6), a7) puntuetan azaldutakoez gainera, honako hauek ere eskatuko dira:

      b1) Zundaketak non egin behar diren zehaztea.

      b2) Indusketan eta azterketan erabilitako teknikak, informazio estratigrafikoa jasotzeko fitxak erantsiz.

      b3) Berreskuratutako material arkeologikoen zerrenda eta deskribapena, horretarako, zerrenda bera eta materialak erregistratzeko fitxak erantsiz.

      b4) Planimetria osagarriak eta material grafikoa.

      Aipatutako Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentrora igorriko da eta, ondoren, hortik, dagokion Foru Aldundira bidaliko da ikerketa jaso eta bost egunera gehienez jota.

  3. atala.-

  1. Arkeologia ikerketa hori profesional batek sinaturik egongo da. Profesional horrek Lizentziatua izan behar du Historian eta, horrez gainera, arkeologian trebatua dela eta esperientzia baduela erakutsi behar du. Horretarako, nahikoa izango da ikerketa zuzendariak "curriculum vitae"a aurkeztea eta, bertan, hauek jakinaraztea: ea zein indusketa arkeologikotan izan den ordura arte zuzendari edo lankide eta, arkeologia arloarekin nahiz ikerketekin zuzenean zerikusirik izanik, zein proiektu zuzendu duen.

  2. Salbuespen modura, arestian aipatutako titulazio akademiko ofizialik ez duten gizabanakoek ere izenpetu ahal izango dute gorago aipatutako ikerketa hori baina, beti ere, dagokion ikerketa arkeologikoa osatzeko egin beharreko indusketa arkeologikoen antzekoak egin dituztela frogatuz gero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean. Lehen lerroaldian eskatutako titulaziorik ez dutenek sinatutako ikerketak baliogarraiak izan daitezen, curriculum vitae-a aurkezteaz gainera, interesatuak beste agiriren bat ere aurkeztu beharko du egin beharreko ikerketari dagokionez bere gaitasuna frogatzeko: alegia, dagokion Kolegio Profesionalak emandako agiria edo/eta Euskal Herriko Unibertsitatean arkeologia ikasketak egiten diren Departamentuak emandakoa. Akreditazio horrek ekar ditzakeen gastu guztiak interesatuak berak ordaindu beharko ditu.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Hirigintza araudiari jarraituz, monumentuak zaindu eta hobetzeko Udalbatzek osatu behar dituzten Katalogoetan jasoko dira Dekretu honen arabera balizko arkeologia gune izendatutako esparruak ere.

Lehena.- Dekretu honetan erakunde kolegiatuez zerbait zehaztu gabe geratuz gero, Herri Administrazioen Araubidea eta Guztiontzako Administrazio Ihardunbidea onartuz azaroaren 26an emandako 30/1992 Legean arlo horretaz agindutakoari jarraituko zaio.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko urriaren 8an.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.