Euskadi.eus
  • 107/1998 DEKRETUA, ekainaren 9koa, kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

107/1998 DEKRETUA, ekainaren 9koa, kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2908
  • Xedapen-zk.: 107
  • Xedapen-data: 1998/06/09
  • Argitaratze-data: 1998/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu eta gas erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 9. atalean, zera xedatzen da, hau da, hirietan banaketa egiteko sareak areagotzeari dagozkion instalazioentzako baimenak, bat baino gehiago batera eman ahal izango direla urterako proiektatuta dauden guztientzako eta beren eremu geografikoaren barruan. Urtea amaitzean, baimenak hartu dituen instalazioak zehaztu egin beharko dira.

Era berean, honako hau ere ezartzen da 9. atal horretan: saretik instalazio hartzileetara egin daitezen gas-hartzeek ez dute beharko baimenik gasa industrietan erabiltzeko izan ez dadinean; eta industrietarako denean, kasu berezi batzuetan bakarrik, alegia, Industri Ministerioaren Ordezkaritza Probintzialak baimena izatea beharrezkoa dela jo dezanean hain zuzen.

Bestalde, aipatu den Erregelamenduko 30. ataleko h) idazatian esaten denez, ezin jarriko da ihardunean instalazio bat, Industriako Ministerioko Ordezkaritza Probintzialeko eskumendun langile batek onarpen edo ihardute-akta izenpetu dezan arte.

Liberalizazio Industrialari buruzko irailaren 26ko 2135/1980 Errege Dekreetuan; Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta Baimendutako Kontrolerako Erakundeak (BKE) arautzen dituen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuko 1. sekzioko IV. atalburuan, honako hau xedatzen da, hots, ikuskaritza eta kontrola eskuz aldatu daitezkeela parte hartu behar duten agenteen artean, baina jardunean jarri baino lehen burutu beharko da hori. Agente horiek izan daitezke proiektistak, obraren zuzendariak eta kontrolerako erakundeak; hala ere, Administrazioak burutu dezakeen zaintza eta kontrola ez dira alde batera utzi behar.

Ondorioz, sareetan eta harguneetan egin beharko diren handiagoketa txikiak asko direnez; aurrikustea zaila denez eta, ondorioz, urte bakoitzari dagozkionak aurrez antolatzea gatxa denez; eta horiek administrazio arloan jardunean jartzea arindu behar denez, izapideketa-sistema berri bat garatzen da dekretu honetako xedapen-zatian. Hona hemen zati horri buruzko zehaztasunak: Administrazio honek giza eta teknika mailan dituen baliabideak eta eraginpeko instalazioak jardunean jartzeko behar diren segurtasun-neurri batzuk bateratzea da helburuetariko bat eta, gainera, gaiari buruzko araurik ezak dakarren hutsunea betetzea. Eta hori horrela egin behar da, gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legea garatuko duen Erregelamendua onartu dadin arte.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10. ataleko 11. idazatian xedatzen denari jarraituaz; Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 9an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Aplikazio eremua.

    Egin behar diren instalazio berriei aplikatuko zaizkie dekretu honetan jasotzen diren xedapenak, alegia, ondoren aipatzen diren taldeei, gas erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorrean agintzen denaren arabera eta erregelamendu horretan ezartzen diren ondorioetarako:

    A taldea.¿ Baimen indibiduala behar duten instalazioak:

    • Presio handiko gasa garraiatzeko edo banatzeko kanalizazioak.

    • Konpresio estazioak.

    • Erregulazio estazioak: gasak irteeran presio handia edo ertaina du.

    • Hiriko eta hiriarteko sareak eta poligono industrialak. Gasak B mailako presio ertaina izango du.

    • Desjabetze espedientearen beharra duen edozein instalazio.

    • B edo C taldeetan jasotzen diren kasuetan sartzen ez den edozein instalazio.

      B taldea.¿ Urtero-urteko legalizatu behar diren eta aurre-baimenik behar ez duten instalazioak:

    • Industrietarako gasa hartzeko instalazioa. Gasak presio handia edo ertaina izan dezake. Eta instalazio horrek 25 metro edo gutxiago izan behar ditu.

    • Hirietako edo poligono industrialetako banaketa-sareak handiagotzea edo berriztatzea. Gasak presio handi edo apala izan dezake. Adarraren luzeerak ez du izan behar 250 metrotik gorakoa.

      C taldea.¿ Instalazio liberalizatuak.

    • Etxeetarako eta merkatalguneetarako gasaren instalazioa. Gasak presio ertaina edo apala izan dezake.

  2. atala.¿ Instalazioak egiteko baimenak.

    A taldean definitzen diren instalazioak egin ahal izateko, Administrazioaren baimena beharko da eta eskumendun teknikariak izenpetutako eta Elkargo Ofizialak bisatutako proiektu espezifikoa aurkeztu beharko da lehenago.

    B eta C taldeetan jasotzen diren instalazioak egin ahal izateko, ez da beharko Administrazioaren baimenik.

  3. atala.¿ Arauzko frogak egitea eta gainbegiratzea.

    Instalazioen arauzko frogak, 1. atalean aipatzen direnak egitea eta gainbegiratzea hornidura egin duen enpresaren esku geldituko dira edo enpresa horrek lan hori egiteko izenda dezan baimendutako kontrol-erakundeak.

    A eta B taldeetan definitzen diren instalazioei dagokienetan, enpresa hornitzaileak, froga horiek zein egunetan egingo direnaren berri eman beharko dio dagokion Lurralde Bulegoari hiru egun baliodun lehenago gehienera ere. Honako hauek jaso beharko dira komunikazio horretan: instalazioen ezaugarriak, non kokatu behar diren, burutu beharreko frogak, enpresa hornitzailearen arduradun teknikoa eta froga horiek burutuko dituen kontrol-erakundea hain zuzen.

    Burutu daitezen arauzko frogei buruzko akta egingo da, erregistro grafiko eta guzti.

    C taldean definitzen diren instalazioei dagokienetan, enpresa hornitzaileak edo baimena duen kontrol-erakundeak burutuko ditu arauzko frogak eta ez da beharrezkoa izango Lurralde Bulegoari horren berri ematea. Froga horiei buruzko akta egin beharko da.

    Lurralde Bulegoko eskumendun langileak joan ahal izango dira froga horiek egiten diren lekura, ikuskaritzak gauzatzeko bulego horrek eratuta izan dezan planifikazioari jarraituaz.

  4. atala.¿ Jardunean jartzea, behin-behingoz.

    A taldean aipatzen diren instalazioak jardunean jarri ahal izango dira aldibaterako bada ere, enpresa hornitzaileak gero aipatzen diren agiriak dagokion Lurralde Bulegoan aurkeztu ondoren eta bulego horrek horiekiko diligentziak burutu ditzanean.

    • Jardunean jartzeari buruzko akta eskatzea.

    • Obraren Zuzendaritzaren ziurtagiria, eskumendun teknikariak izenpetuta eta Elkargo Ofizialak bisatuta. Honako hauek jaso beharko dira ziurtagiri horretan: aurkeztu zen proiektuari instalazioa egokitzen zaion ala ez eta proiktuan egin diren ezfuntsezko aldaketak; aplikagarriak diren arau teknikoak instalazioak betetzen dituen ala ez eta burutu diren arauzko frogen, entseiuen eta berifikazioen emaitzak aldekoak diren ala ez.

    • Soldaduren ziurtagiria, behar bada.

    • Frogen aktak, horiei buruzko erregistro grafiko eta guzti.

      B taldean aipatzen diren instalazioak jarri ahal izango dira jardunean aldibaterako bada ere. Gas erregaien Sare eta Estekaguneei buruzko Erregelamenduan aipatzen diren frogak, obretan egindakoak noski, gainditu beharko dituzte instalazioek.

      Aldibaterako jardunean jartze hori enpresa hornitzailearen eta, hala behar izan dadinean, obrako zuzendariaren ardurapean egingo da eta jardunean jartzeari buruzko akta egin dadin egunera arte eutsi ahal izango zaio.

  5. atala.¿ A taldeko instalazioak jardunean behin-betiko jartzea.

    A taldeko instalazioak jardunean behin-betiko jarri ahal izateko, 4. atalean aipatzen diren agiriak aztertu beharko ditu dagokion Lurralde Bulegoak eta, instalazioen ikuskaketa egin ondoren, jardunean jartzeari buruzko akta egingo du bidezkoa bada.

  6. atala.¿ B taldeko instalazioak jardunean behin-betiko jartzea.

    B taldeko instalazioak jardunean behin-betiko jarri ahal izateko, enpresa hornitzaileak, gero aipatzen diren banan-banako eta udalerrika banandutako honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu dagokion lurralde bulegoan. Urtearen lehenengo hiruhilabetekoaren barruan egin beharko da hori eta aurreko urtean exekutatutako obrei buruzkoak izango dira agiriak. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

    • Jardunean jartzeari buruzko aktari buruzko baterako eskabidea.

    • Obra ikuskaritzaren ziurtagiriak, eskumendun teknikariak izenpetutakoak eta Elkargo Ofizialak bisatutakoak. Honako hauek jaso beharko dira ziurtagiri horietan: hasierako proiektuan eraikuntza egiteko ematen diren irtenbideen arabera egin dela instalazioa, aplika daitezkeen arau teknikoak bete direla eta arauzko frogen, entseiuen eta berifikazioen emaitzak aldezkoak izan direla. Hasierako proiektuaren areagoketa edo berrikuntza da, izan ere, instalazio hori.

    • Soldaduraren ziurtagiria, hala behar izan dadinean.

    • Frogen aktak, beroiei buruzko erregistro grafiko eta guzti.

    • Planoak, gauzatu diren instalazioen eraikuntzaren araberakoak.

      Lurralde Bulegoak jardunean jartze-akta emango du, beharrezkoa izan dadinean eta aurrean aipatu diren agiriak aztertu ondoren.

  7. atala.¿ C taldeko instalazioak jardunean jartzea.

    C taldean definitzen diren instalazioak jardunean jarri ahal izango dira gas erregaien Sare eta Estekaguneei buruzko Erregelamenduan aipatzen diren frogak, obran egindakoak noski, gainditu ondoren.

    Hori horrela bada ere, dagokion Lurralde Bulegoak, dossier bat aurkeztu beharko du, gehienera ere, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilabetekoaren barruan. Honako hauek jaso beharko dira dossier horretan: aurreko urtean egin diren estekaguneak, horien izenen zerrenda eta eraikuntzen araberako bildumaren kopia bat. Bilduma hori eusgarri informatikoan aurkeztu ahal izango da.

    Dagokion Lurralde Bulegoak agiri horiek eskuratu ditzanean, instalazio horiek jardunean jartze-akta egindakotzat joko da.

  8. atala.¿ Informazioa komunikatzea.

    Enpresa hornitzaileak, udalerri bakoitzean dauden instalazioen planoen kopia bat aurkeztu beharko du urte bakoitzeko urtarrilean eta eusgarri informatikoan.

  9. atala.¿ Zehapen erregimena.

    Dekretu honetan agintzen dena ez betetzea zigortu egingo da, indarrean dauden xedapenetan agintzen denari jarraituaz.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.