- 223/1998 DEKRETUA, irailaren 8koa, Bilbaoko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskola Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateariatxikitzen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu223/1998 DEKRETUA, irailaren 8koa, Bilbaoko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskola Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateariatxikitzen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 4078
- Xedapen-zk.: 223
- Xedapen-data: 1998/09/08
- Argitaratze-data: 1998/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko erabaki gehigarrietatik laugarrenak zehazten duenez “Lege honetan ohartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira”, eta Ogasun Sailari dagokio zenbateko horiek eguneratzea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunetan; eta hori, ekainaren 19ko 15/1998 Legez emandako erredakzioaren arabera.
Bestalde, eta egoera berezi lez hartuta, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 151. atalaren 3. idazatian xedatzen denez, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza publikoa ematea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunetan eguneratuko da. Ekainaren 19ko 15/1998 Legez emandako erredakzio berriaren arabera egingo da hori. Ekainaren 19ko 15/1998 Lege horrek, bere aldetik, aldatu egin du aipatutako 151. atala eta zenbateko berriak ezarri ditu. Beraz, aldaketa hori nahiko berria dela aintzat hartuz, ez dira eguneratu beharko zenbatekook.
Horiek horrela, honako hau
Atal bakarra.– Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak gehitu egiten dira ehuneko hogeita hemeretzi eta hirurogeita bederatzian (%39,69). Salbuetsi egiten dira lege horretako 151. atalean adierazitakoak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik gehiago izango du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 2a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Bilbaoko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbara lankidetzan aritu da bere jaiotzatik gaurko egunean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU aurrerantzean) integraturik dauden ikastegiak bultzatzeko eta garatzeko lanetan, eta, ikastegi propioak sortzeko zenbait ekimen garatu dituelarik, eskarmentu handia dauka prestakuntza ez-arautuaren alorrean.
Aipatutako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen osoko bilkurak, 1995eko urriaren 20an egindako bileran, Administrazioaren aurreko izapide egokiei ekitea erabaki zuen bere Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskola UPV / EHUri atxikitako ikastegi gisa onartua izateko.
Unibertsitate Erreformaren inguruko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak VIII. Idazpuruan bildu eta garatzen du Konstituzioaren 27. ataleko 6. idazatian bermaturiko ikastegiak sortzeko askatasuna: pertsona fisiko eta juridikoei askatasuna aitortzen die, Konstituzioaren printzipioen barruan, ikastegiak sortzeko askatasuna. Legeak ezartzen duenez, goi mailako ikastegi pribatuek emandako tituluak Estatuko lurralde osoan baliagarri eta izaera ofizialeko tituluekin homologaturik izan daitezen, beharrezkoa da ikastegi horiek Unibertsitate pribatu batean txertaturik egotea edo Unibertsitate publiko bati atxikiak.
Lege horretako 5. eta 58.2. ataletan adierazitako agindua garatzen duten Unibertsitateak eta unibertsitate-ikastegiak sortzeari eta aintzatesteari buruzko apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuan (apirilaren 7ko 485/1995 Errege Dekretuak zabaldu zuen dekretu hori) agertzen diren baldintzak oinarrizko arauak dira, hain zuzen ere, bai Unibertsitate publiko zein pribatuetan txertaturiko ikastegiak sortzeko eta aintzatesteko, bai ikastegi pribatuak unibertsitate publikoei atxikitzeko ere.
Apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuaren 16. atalean ezarririk dago titularitate publiko zein pribatuko ikastegi pribatuen atxikitzea, titulu ofizialak lortzera bideratutako irakaskuntzak emateko, Administrazio eskudunak onartu behar duela, Unibertsitatearen Gizarte-kontseiluaren proposamenez, eta Unibertsitateen Kontseiluaren aldez aurreko txostena azterturik. Ezarririk dago, halaber, ikastetxeak atxikitzeko, aldez aurretik hitzarmen bat sinatu behar dela Unibertsitatearekin, haren Estatutuetan aurreikusitakoaren arabera.
UPV / EHUko Estatutuek, berriz, (martxoaren 18ko 70/1985 Dekretuaren bitartez onartuak) 39. atalean ezartzen dituzte atxikitzearen hitzarmen arautzaileen edukinak, eta hura onartzeko prozedura.
Horren ondorioz, UPV / EHUren indarreko xedapenetan eta Estatutuetako arauetan ezarritako izapideak beterik, eta Unibertsitateak eta unibertsitate-ikastegiak sortzeari eta aintzatesteari buruzko apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuan (apirilaren 7ko 485/1995 Errege Dekretuak zabaldu zuen dekretu hori) ezarritakoaren arabera, egoki da Bilbaoko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskola Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea.
Haren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Unibertsitateen Kontseiluaren txostena azterturik, eta 1998ko irailaren 8ko Gobernu Batzordeak aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik, honakoa
atala.– Onartu egiten da Bilbaoko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskola Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea.
atala.– Unibertsitate Eskola horretan Enpresa-ikasketetan diplomatu-titulua lortzera bideratutako irakaskuntzak emango dira.
atala.– Unibertsitate Eskola honako arauen bidez eraenduko da: Unibertsitate Erreformaren inguruko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 6. atalak aipatzen dituen arauak; atxikipen–hitzarmena, eta antolakuntza eta funtzionamendurako berezko arauak.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Lehena.– Ikastegia abian jartzeko, emango den titulua aldez aurretik homologatu behar da, ondoren aipatzen diren lege eta dekretuetako ataletan ezarritakoaren arabera: Unibertsitate Erreformaren inguruko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 58.4. atala; Unibertsitateak eta unibertsitate-ikastegiak sortzeari eta aintzatesteari buruzko apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuaren (apirilaren 7ko 485/1995 Errege Dekretuak zabaldu zuen dekretu hori) 16.4. eta 15.2. atalak; eta unibertsitate-tituluak lortzea, ematea eta homologatzeari buruzko azaroaren 6ko 1496/1987 Errege Dekretuaren 9. eta 11. atalak.
Honako Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 8an.
Jaurlaritzaren lehendakariordea.
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.


