Euskadi.eus
  • 254/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Pagoeta aldea parke natural deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

254/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Pagoeta aldea parke natural deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4827
  • Xedapen-zk.: 254
  • Xedapen-data: 1998/09/29
  • Argitaratze-data: 1998/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

ibilbideetako ekipamendua birreskuratzea eta erabilpen intentsiborako zonak agian handiagotzea.

  • Gaur egungo ibilbideak ugariagotu daitezenaren proposamena egiten da. Hona hemen horretarako irizpideak:

  • Altzola auzoan hasi eta Altzolaras trokategiraino helduko litzatekeen ibilbidea.

  • Altzola, Aia, Elkano, Urdaneta eta Urteta auzoetatik eta egon dauden nekazaritza-turismoko etxeetatik zehar parke naturalera sartzeko bideak sustatu. Era berean, positibotzat jotzen da, aipatu diren auzo horietakoren batzuetan eta, zehazki, Altzolan ostatudun aterpetxeen edo antzekoen eskaintza indartzeko ekimenei hasiera ematea.

  • Parkeko erabilpen publikoan integratuko dira ondare kulturalaren elementuak eta ondare hori bereoneratzeko eta ezagutzera emateko neurriak hartu beharko dira. Bereziki honako hauetan egingo dira ahaleginak, hots, historiaurreko aurrietan, bide ondarean eta arkeologia industrialaren hondakinetan hain zuzen.

  • Ibilbideen sarearen barruan edo sare horretako zati jakin batzuetan ibili ohi diren oinezkoen, zaldidunen eta txirrindularien erabileren artean agian eman daitezkeen arazoei irtenbideak eman behar zaizkie. Diskriminazio positiboa oinezkoen aldekoa izango da. Ondorioz, txirrindularien eta zaldidunen erabilerei mugak edo debekuak ezarri ahal izango zaizkie, oinezkoen aldeko lehentasunak hala eska dezanean edo gunea kontserbatzeko beharren edo landa-jardunen edo parkearen kudeaketaren artean gatazkak egotea gerta dadinean.

  • Erabilera publikorako izango den zentru txiki bat Altzolako nukleoan sor dadila proposatzen da eta, horretarako, egon dauden eraikinen bat har daiteke. Honako hauek izan beharko lituzke zentru horrek, aterpetxea edo antzekoa eta bai egoteko ekipamendu txiki bat ere.

    2.3.– Erabilpen estentsibotarako zonak.

  • Altzolaras trokartea: bisitari gutxi edo oso gutxi doa leku honetara, izan ere, urruti baitago. Honako hauek hartzen ditu bere baitan, parke barnean: Altzolaras errekaren hego-mendebaldeko hegaleko eta Altzolaras errekaren ifar-ekialdeko hegaleko ingurugiro-unitateak, Erreserba eta Babesketarako zonak, Altzolaras errekastoaren goi aldeko zonak Zestoan eta Saroberri-Altzolaras inguruko zonan.

  • Senderismorako bakarrik erabiliko da zona hau, trokartea deskubritzeko, talde didaktikoentzako eta interesdun partikularrentzako izango da. Hori lortu ahal izateko, oraingo bidezidorraren erabilgarritasuna segurtatu behar da eta ezin eman ahal izango zaio bertaratzeko baimenik edozein bisitariri.

    1. – Eraikinak eta azpiegiturak.

  • Erreserba eta Babesketarako zonetan ahal den gehien murriztu behar dira eraikinak eta gaur egun daudenei eutsi erabiltzen diren bitartean.

  • Kontserbazio aktibotarako zonan ahal den gehien murriztu behar dira eraikinak, baina ez Laurgaineko nukleoan. Hori lortu ahal izateko oraingo eraikinez baliatzeko bideak sustatu behar dira ahal den gehien.

  • Oro har, eraikuntza- eta ekipamendu-jardunak harreragunean burutu daitezen ahalegindu.

  • Parke naturaleko biztanledun nukleotarako Laurgain sendestea. Egungo eraikinak erabiliko dira gehienbat eta ez berriak. Aiako udalerria antolatzeko arau subsidiarioetan nukleo honen mugak finkatu behar dira, landalur-nukleoko lur ez-urbanizagarri kalifikazioa eman dakioneko proposamen eta guzti.

  • Altzolako nukleoa bereoneratzea, erabilpen publikoaren ekipamenduari auzo horren eraginpeko zonaren eremuaren barruan lagundu ahal izateko.

  • Edifikazioak eta eraikuntzak, nahiz berriak, nahiz egon daudenetan egin daitezen aldakuntza edo handiagoketak, ordezko arauetan xedatu dadinari egokitu beharko zaizkio. Parke Naturaleko Organo Kudeatzailea izango da honako hauek zaindu behar dituen erakundea: edifikazioak zonen arabera baimengarriak diren tipoen xedapenei egokitzea eta irizpide estetiko eta paisajistikoak aplikatzea, eraikuntzek beren inguruarekiko integrazioa izan dezaten. Parke Naturaleko Organo Kudeatzaileak, udalekin koordinazioa izateko mekanismoak eta laguntza-linea bereziak finkatu ahal izango ditu aipatu diren irizpide horiek bete ahal izateko.

  • Erdoiztako garai bateko elektrizitate minizentrala jardunean jar dadila gertatuko balitz, honako neurri hauek hartu beharko lirateke:

  • Gutxieneko uretorriak finkatu egin beharko dira. Hartuneetan ere errepetatu egin beharko da hori.

  • Faunara, anfibioak barne, ura ez sartzeko mekanismoak izan behar dituzte oro har bai ubideek eta bai depositoek ere; edo, sartzea gertatuz gero, horietatik ateratzeko bideak izan ditzatela.

  • Beharrezkoak diren elektrizitate-bideek ahal den gutxien igaro behar dituzte parkeko lurrak eta faunaren gain eragin somagarririk ez izateko beharrezkoak diren diseinua eta mekanismoak izan behar dituzte (tupuskadak eta elektrokuzioak).

    1. – Komunikabideak.

      • Egungo komunikabideen sareak bide ematen du ordenatutako aldeko produkzio-interesdun zonetaraino arin heldu ahal izateko, ondorioz, ez da beharrezkotzat jotzen sarea handiagotzea.

      • Oro har, alde honetako bide guztiek mugatutako igarobide izan behar dute, bai ganadu erabilpenetarako, bai baso eta espazioaren kudeaketarako eta bai baserrien eta beste azpiegitura batzuen zerbitzuetarako ere.

      • Parke naturalaren bernealdera oinez sartu behar da, hala ere, harrera-azpiegituretara joateko bideetatik zehar motordun ibilgailuak ibil daitezen utzi ahal izango da.

    2. – Ikerketa.

      • Parke naturalaren eremuan ikerketa sustatuko da, sustatu ere, honako helburu hauek lortu ahal izateko:

  • Baliabideen garapenaren oinarriak jartzea.

  • Baliabideen ezagupena osatzea.

  • Gauzatu daitezen egintzek baliabideen gain izan dezaketen eragina ezagutzea.

  • Interpretazio programak posibilitatzea.

  • Kudeaketaren ebaluazioa egitea.

  • Helburu hauek lortu ahal izateko dirua jarri beharko da parkearen aurrekontuetan.

  • Ikerketa-jardunen bat gune horrentzako kaltekor izatea gertatuz gero, Organo Kudeatzaileak erabakiko du horien konpatibilitatea.

  • Organo Kudeatzaileak zaindu egin beharko ditu, Parkeak sustatu ez dituen ikerketak. Ikerketa horiek, jardunak eta erabilerak behar den bezala garatzeko edo ekosistemek egoki jarduteko eragozpenak ekartzea gertatuko balitz, bidezkoak diren debekuak ezarriko ditu Organo Kudeatzaileak.

    1. – Natura kontserbatzea.

      1.– Landareria eta fauna.

  • Landareria naturalari gaur egun ematen zaizkion erabilerak mantentzen ahaleginak egin beharko dira, bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki ere. Antolamendu Plan honetan jasotzen diren salbuespenak kontuan hartu beharko dira noski.

  • Suaren erabilpen estentsiboa egitea debekatuta gelditzen da, bai mendia garbitzeko eta bai beste edozertarako ere. Alboratu egingo dira behar-beharrezkoak ez diren lur-mugiketak, baso-lanetan eta larre-zonetan bereziki.

  • Baso autoktonoei dagokienez, gaur egungo masak mantendu daitezen zaindu beharko da, beroien egitura hobetuz eta azalera areagotuz. Inguruan bildutako haziak erabiliko dira birlandaketak egiterakoan espezie autoktonoekin batera, era honetan, berbertan egon daitezkeen barietateak gorde ahal izateko.

  • Landutako lur lauetako hesi eta basoxkak mantendu daitezen ahaleginak egin beharko dira eta lurren mugetan berriak sor daitezen bultzatu beharko da, berbertako zuhaiskak eta zuhaitzak landatuko direlarik.

  • Altueretako larreguneetan, gaur egungo erabilerei eutsiko zaie eta gehiegizko larratzea alde batera utzi beharko da. Uhaskak egitea eta mantentzea bultzatuko da, ganaduek xirripetan eta ugeldietan ura edan ez dezaten. Kasu hauetan, zona horiek kontserbatzeko hainbateko uretorri librea mantendu beharko da.

  • Faunaren kontserbazioak eta babesketak, medio horretan garatu ohi diren jardunen behar bezalako kudeaketan hartuko dute oinarria, eman daitezkeen inpaktoak alde batera utziz edo zuzenduz. Egintza espezifikoak burutuko dira, hala behar izan dezaten espezieak babestu ahal izateko.

  • Aisialdiko jarduerek habi-lekuetan sortzen dituzten molestiak gutxitu egingo dira; leku horietara iristea, hala irudituz gero, murriztu egin daiteke.

  • Eskualde horretakoa ez den fauna espezierik ez da sartuko.

  • Orkatza eta erbia berriro bertan sartzeari buruzko programei eustea bat dator Baliabide Naturalen Antolamendurako Planarekin. Populazioak berriro sartzeko edo daudenak ugaritzeko programa bereziak gertatuko dira, ebaluatu egingo delarik progamok ingurugiro biologikoan eta sozialean duten eragina.

    2.– Ur baliabideak.

  • Uraren kalitatea jagongo da, horretarako eragotzi egingo dira ibilguen inguruetan isurketak eta kutsakorrak izan daitezkeen jarduerak egitea.

  • Uren Legeak era horretan definitutako uharanei, ibilguei eta urbazterrei, daudeneantxe eutsiko zaie. Murriztu egingo dira inguru horietako egituraren eta landareriaren aldaketa ekar dezaketen obra-eraginak.

  • Errekastoetako uharanen eta ibaiburuen zuhaitz-estaldura naturala lehengoratzeko eta bere horretan eusteko ahaleginak egingo dira.

  • Uharanetan eta urbazterretan egindako ur-puntuak, urharguneak, ubideak, noizbehinkako isurketak eta aldaketak inbentariatu egingo dira.

  • Parkean egin dadin edozein eratako ur aprobetxamenduk ezingo du eragotzi urbeheran dauden ekosistemak garatzea; adieraz daitezen ur-emari ekologikoak errespetatuko dira.

    3.– Paisaia.

  • Eskualdean burutu daitezen jarduerek; bai azpiegiturek, eraikinek, zein bestelakoek, zaindu egin beharko dute paisaian izan dezaketen eragina, ahalik eta txikiena izan dadin.

  • Lurzatien bitarteko hesiak eta basoxkak jagon beharko dira batik bat. Ahal bada, gainera, lehengora egin beharko lukete Altzola auzoan lehendik zeudenek.

    4.– Lurzorua.

  • Ordenatutako aldean burutu daitezkeen jarduerak aintzat hartuko dute, batez ere, lur baliabidearen kontserbazioa; sano kaltekorrak izan daitezkeenak kentzeko proposamena egingo da.

  • Lur gehiago ez galtzeko babestu egingo dira eskualderik galkorrenak, batez ere %50tik gorako maldak dituztenak. Ustiaketa laburreko eta luzeko zuhaitzak landatuko dira, bai espezieak aldatuz edo zuhaitzak landatuz, ohiz zuhaitzik ez duten aldeetan.

  • Altzolako zelaietan izaten diren lubiziak eragozteko, hesiak eta basoxkak jartzeko proposamena egiten da.

    5.– Kultur ondarea.

  • Beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartuko ditu Parke Naturaleko organu kudeatzaileak, ordenatutako aldeko biztanlegune erruralekin lotutako kultur baliabideei eutsi eta horiek balorizatzeko.

  • Euren gain erantzukizuna duten administrazioei, sektorean indarrean dauden legeetan jasotako neurriak har ditzaten eskatuko zaie inguruko ondare-gaien kontserbazioa bermatzeko, bai ondare arkeologikoko elementuei dagokienez, eta bai ondare eraikiari eta industrialari dagokienez ere.

  • Ordenatutako aldearen kultur ondareko elementuen ahalbide didaktikoa eta interpretatiboa Parke Naturalaren erabilpen publikoko eskeman sartzeko aukera eman dezaten mekanimsoak ezarriko ditu Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Zuzendariak.

  • Batez ere Agorregiko burniola hartuko da kontutan; izan ere, harreragunean kokatuta baitago eta gaur egun ekintza didaktiko interpretatiboetarako erabiltzen da.

    7.– JARDUNAK, ALEGIA, INGURUAREN GAIN ERAGINA IZAN DEZAKETEN EBALUAZIOARI LOTUTAKOAK.

    Pagoeta aldeko Baliabide Naturalen Antolamendurako Planak hartzen duen lurralde eremuko ingurugiroak izan dezakeen eraginaren ebaluazio-prozedurapean sartzen diren jarduerak, ondorengo arauetan ezartzen diren legerik murrizgarrienetan azaltzen dira:

  • Ingurugiroarekiko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua.

  • 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua exekutatzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua.

  • Gune Naturalak eta Basa-Landareria eta –Fauna Jagoteari buruzko 4/1989 Legea.

  • Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko martxoaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra.

    8.– SEGIMENDURAKO PLANA

    Baliabide Naturalen Antolamendurako Plana bete denentz ikusteko, berorren kontrola egingo da Jarraipen Plan baten bitartez.

    Pagoeta aldeko Baliabide Naturalen Antolamendurako Planaren helburuak zenbatean bete diren ebaluatuko da Jarraipen Plan honen bitartez. Burututako jarduera eta inbertsioen emaitzaren ondorioak aterako dira, eta antzemandako arazoak ebazteko aterabideak proposatuko dira.

    Jarraipen Plana urtero egingo da, eta jarduerekin eta emaitzekin zuzendari-kontserbatzaileak urtero gertatuko duen memoria osatuko du.

Pagoeta aldea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago eta Euskal Herriko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legean eskatzen diren baldintzak betetzen ditu Parke Natural deklaratu ahal izateko. Naturak balore eta baliabide garrantzizkoak ditu bertan, eta astiorduetarako diren jarduerak egin daitezke, izan ere, erabilpen publikorako aldea da inguruko eskualdeetatik bertara doazen herritar pilo batentzat.

Pagoeta Parke Natural deklaratuta bete egiten dira natura zaintzeari buruz Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan eta «Euskal Landa-Ingurunea garatzeko Jarduera Plana 1997-2000» izenekoan emandako manuak.

Parke Naturalen kategorian Pagoeta babestutako natur inguru lez deklaratzen duen egitasmoa baino lehen Natur Baliabideen Antolamendurako Plana gertatu eta izapidatu da. Plan hori, bere baitango fase guztiak gainditu ostean, horrela ezartzen baita 16/1994 Legeko 7. atalean, irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartu zen behin betirako.

Natur Baliabideen Antolamendurako Planean zehaztu egiten da zein aldek jaso duen Parke Natural eta Inguru Babesle deklaratzeko proposamena.

Pagoeta aldea Parke Natural deklaratu aurretik berorren aldeko txostena aurkeztu beharko du Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintzaren Kontseilu Aholkuemaileak. Bestalde, Pagoeta aldea 5 b) helburutzat hartuta dagoela aintzat hartuz eta Landa Ingurunearen garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legearen babesean, txostena eskatzen zaie Landaberriri eta Landagipuzkoari.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.– Helburua.

    Parke Natural deklaratuz Pagoeta alderako babespen erregimen juridiko berezia ezarri nahi du dekretu honek; eta hori, Euskal Herriko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko III. Idazpuruan ezarritakoaren babesean.

  2. atala. Helburua.

    Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuz Pagoeta alderako onartutako Natur Baliabideen Antolamendurako Planean ezarritako artezbideen barruan, erregimen juridiko berezi horrek, honako helburu hauek izango ditu:

    1. Parkearen eremuan dauden landareria, fauna, gea, paisaia eta gainerako ekosistemak babestu, zaindu eta, behar izanez gero, berrezartzea.

    2. Alde horretako balore naturalen berri izatea eta eraz gozatzea; horretarako hainbat jarduera burutuko dira, heziketa, kultura, olgeta, turismo, gizarte eta ekonomiarekin lotutakoak.

    3. Aldearen garapen soziala eta ekonomikoa, baliabide naturalak era arrazoitsuan erabiliz.

    4. Ekoizpen jarduera tradizionalak, hots, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basokoak, hots, ingurune fisikoa benetan zaindu eta babestuko dutenak, zaintzea, hobetzea, lehengoratzea eta ezartzea.

    5. Zientzi ikerketaren sustapena eta funtsezkotzat jotzen diren prozesuen azterketa.

  3. atala.– Lurralde eremua.

  1. – Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren 4.1 idazatian zehaztu eta grafiatutako eremua hartzen du Pagoetako Parke Naturalak. Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartu zen plan hori.

  2. – 2.910 Ha. ditu Pagoetako Parke Naturalak, denak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aia, Zarautz eta Zestoako udalerrietan.

  1. atala.– Ingurune babeslea.

  1. – Baliabide naturalak guztiz babesteko eta inguruko ekologiak eta paisaiak kanpotiko eragin kaltegarririk jasan ez dezan, ingurune babeslea ezartzen zaio Parke Naturalari. Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartutako Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren zonifikazioan izen horrekin agertzen den eremua hartzen du ingurune horrek.

  2. – Pagoeta Parke Naturaltzat deklaratzea dakarten eta Baliabide Naturalen Antolamendurako Planean ezartzen diren helburuak inguru babeslean lortzea galeraz edo eragotz dezaketen jarduerak organo kudeatzaileak baimendu beharko ditu.

  3. – Parke Naturaleko organo kudeatzaileak parke horren egoera fisikoa edo biologikoa eraldatu edo horri eragin diezaiokeen edozein jarduera mugatu edo eten dezake, arrazoiak agertuz horretarako.

  1. atala.– Eragin sozio-ekonomikoko aldea.

    Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aia, Zarautz eta Zestoako udalerriek osatzen dute eragin sozio-ekonomikoko aldea; eta hori, 16/1994 Legearen 22. atalean jasotako ondorioetarako.

  2. atala.– Parkearen kudeaketa.

  1. – Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru organo eskumendunari dagokio Pagoeta Parke Naturalaren kudeaketa.

  2. – Parke Naturaleko organo kudeatzaileak Parkearen zuzendari zaintzailea izendatuko du. Honen egitekoak 16/1994 Legeko 34. atalean ezarritakoak dira eta, horietaz gain, beren-beregi egozten zaizkionak.

  1. atala.– Parke Naturaleko Patronatoa.

  1. – 16/1994 Legeko III. idazpuruaren VIII. atalburuan jasotakoaren arabera Patronatoa osatuko da, Pagoeta Parke Naturalaren lankidetzarako eta aholkuematezko organo lez jardungo duena.

  2. – Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkorra dira Patronatoaren jarduteko era.

  3. – Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiroko foru diputatua lehendakari izango dela, honako hauek izango dira Patronatoko osakideak:

    1. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat;

    2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskera Saileko ordezkari bat.

    3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia.

    4. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruetako zuzendari nagusia.

    5. Aiako Udaleko ordezkari bi.

    6. Zarauzko Udaleko ordezkari bat.

    7. Zestoako Udaleko ordezkari bat.

    8. Ingurunea aztertzen, defendatzen, babesten eta zaintzen frogatutako aztura euki eta egoitza Gipuzkoan duten elkarteen ordezkari bat.

    9. Altzola Bigantxategi Elkarteko ordezkari bat.

    10. Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat, edo ingurunearekin lotutako gaietan itzal handiko norbait.

    11. Parke Naturalaren zuzendari kontserbatzailea.

    12. Pagoeta Mendi Elkarteko ordezkari bat.

    1. Ehizako eta Arrantzako Lurralde Federazioetako ordezkari bat.

    2. Eskualde horretako nekazaritza sindikatuen ordezkari bat.

    1. Gipuzkoako Baso Jabeen elkarteko ordezkari bat.

      1. atala.– Batzorde Iraunkorra.

      1. – Patronatoaren barruan, eta horren menpe, Batzorde Iraunkorra eratuko da. Lehendakariaz gain, honako kide hauek izango ditu:

        1. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria.

        2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat.

        3. Parkearen eraginpean dauden udalen ordezkari bat.

        4. Zuzendari kontserbatzailea.

        5. Patronatoan dauden gainerako kolektiboen ordezkari bat.

      2. – Patronatoak bere barne erregimeneko arauetan eskuorde diezazkion egitekoak beteko ditu Batzorde Iraunkorrak.

      1. atala.– Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana.

        Parke Naturaleko foru organo kudeatzaileak, Baliabide Naturalen Antolamendurako Planean esandakoa garatuz, Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana gertatuko du. Epeak, moduak, baldintzak eta prozedura 16/1994 Legeko 27., 28. eta 29. ataletan ezartzen dira.

      2. atala.– Herri onura eta kalteordainak.

      1. – Pagoeta Parke Naturaltzat deklaratzeak onura publikoa dakar berarekin, eragindako ondasun eta eskubideen desjabetze ondorioetarako.

      2. – Baliabide Naturalen Antolamendu Planean eta Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Planean Parke Naturaleko eremurako ezarritako manuak aplikatzearen ondorioz jabetza pribatuaz edo ondare-eskubideez eta –interesez berariaz gabetzeak kalteordaina kobratzeko eskubidea dakarkie eragindako titularrei, indarrean dauden legeen arabera.

      1. atala.– Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideak.

      1. – Eskumenduna izan dadin organoaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bizien arteko zamadun eskualdaketa guztietako eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea.

      2. – Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea, honako prozedura honen arabera egingo da:

        1. Eskualdaketaren funtsezko baldintzen berri fidagarria eman beharko dio eskualdatzaileak Administrazio jarduleari. Administrazioak hiru hilabeteko epea eukiko du, jakinarazpenaren egunetik gehiago, eros-lehentasunerako eskubideaz baliatzeko. Epe hori igaro eta ez bada gauzatzen eskubide hori, ez da inskribatuko Jabego Erregistroan.

        2. Eskualdatzaileak, eskualdaketa egin ostean, hau gauzatu deneko eskritura publikoaren kopia fidagarria bidaliko dio administrazio organo jarduleari. Jakinarazteko behar hori beteta dagoela jasota egongo da eskritura horretan, izan ere, beteta ez badago eskualdaketa ezingo da Jabego Erregistroan inskribatu.

        3. Parkearen barruko terrenoek titularitate aldaketaren bat izango balute eta ez balituzte beteko eskualdatzaileari dagozkion beharrak, eskumena duen foru organoa atzera-eskuratzeko eskubideaz balia daiteke urtebeteko epearen barruan, eskualdaketaren edo hau gertatzean izandako baldintza errealen berri izaten den egunetik hasita.

      3. – Dena delako Sailaren ahalmenen barruan erraztu egingo dira trukeen bidezko jabetza aldaketak. Parke Naturalaren barruan dauden lurren titularitatea erosteko aukera ematen diote, trukeok, eskumena duen Administrazio Publikoari.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik