Euskadi.eus
  • 306/1998 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

306/1998 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5356
  • Xedapen-zk.: 306
  • Xedapen-data: 1998/11/10
  • Argitaratze-data: 1998/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen (EHAA 157. zk.) helburuak Euskal Herriko kultura ondarea behar bezala babestu, defendatu eta aberastea dira. Lege horretan adierazten denez, ondasunok egoki zaindu eta babesteko obligazioa dago, euren osotasuna bermatzeko eta inolako galera, desegite, kalte edo narriadurarik izan ez dezaten.

Ondasun kulturalak defendatu eta babesteko politika horren barruan, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 36. atalak dio ez dagoela kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunak botatzerik, baldin eta aldez aurretik euren aurri-egoera adierazi ez bada eta dagokion Foru Aldundiak eraisteko baimenik eman ez badu. Era berean, nahitaezko baldintza izango da -kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunaren deseraginketarako- Eusko Jaurlaritzak hartarako aurrez emandako baimena

Kalifikatutako eta zerrendatutako ondasun kulturalen eraisketari ikuspegi guztiz murriztaile batetik begiratzen zaio, jarduera horretan Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen ondorioz dagokien erakunde guztiek parte hartzen dutelarik, hau da, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek. Aurri-deklarazioaren prozedura Udalek bideratu eta erabakitzen dute; horri Eusko Jaurlaritzari dagokion kultur ondasunaren deseraginketa-prozedura nahiz Foru Aldundiaren baimena gehitzen zaizkio. Eraisketaren egokitasuna erabaki aurretik, aipaturiko urrats hauek nahitaez eman behar dira.

Jardunbidean parte hartzen duten administrazioei eska dakiekeen bidezko koordinaketak eta kalifikatutako eta zerrendatutako ondasunen aurri-egoera zehazteko lege-suposizioen era berriak gorago aipatu den aginduaren arau-garapena eskatzen dute; Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoan, bigarren paragrafoak dioenaren arabera, zeinak Eusko Jaurlaritzari ahalmena eskuratzen dion premiazkoak diren arauzko xedapenak emateko, Legea betea izan dadin.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko azaroaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala. Helburua eta ezarpen-esparrua.

  1. Dekretu honek duen helburua honako hau da: kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasun higiezinen aurri-egoera deklaratzeko espedienteak erabakitzeko arauak eskaintzea. Halaber, eta hala badagokio, aipaturiko ondasunok eraisteko baimena emango duten jarduerak arautzea, eta, eraisketa onartzen ez bada, kasu horretan eskatutako jarduerak zehaztea.

  2. Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasun baten aurri-egoera deklaratzea izatezko egoera baten egiaztapenetik eta dirulaguntza gabeziatik dator. Aurri-egoera, dena den, ez da bateraezina kultur ondasun batek, bere balio kulturalaren arabera, merezi duen babes-eskakizunarekin.

  3. Dekretu honetan datozen xedapenak ondoren aipatzen diren espediente guztiak bideratzeko erabili beharko dira: kalifikatutako nahiz zerrendatutako kultur ondasunen aurri-egoeraren deklarazioa egiteko, eta euskal kultura ondarekoak izanik, kalifikazio-espedienteari hasiera emanda dauden ondasunen deklarazioa burutzeko.

  1. atala. Kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunak gordetzeko obligazioa.

  1. Uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 20.1 atalak dioenaren arabera, kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen jabeak, horiek dituztenak eta horiekiko eskubideen gainontzeko titularrak berauek behar bezala gorde, zaindu eta babestera behartuta daude, euren osotasuna bermatzeko eta inolako galera, desegite edo narriadurarik izan ez dezaten.

  2. Baldin eta kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen osotasuna arriskuan jartzen duten edota euren galera, desegitea edo narriadura dakartzaten ekintzak burutzen badira, arduradunei ondasunak aurretik zeukan egoera berreskuratzeko behar diren neurriak har ditzatela era ejekutiboan agin diezaiekete Foru Aldundiek, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarerari buruzko 7/1990 Legearen 20.3 atalak dioenaren arabera.

  3. Kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen aurri-egoeraren deklaraziorako eskabideak ez du geraraziko ezta eragotziko ere arduradunei zera agintzea: har ditzatela beharrezkoak diren neurriak eraikina narriatu, desegin edo arriskuan jarri duen ekintza -aurreko azpiatalean adierazi dena- burutu baino lehenago zeukan egoerara itzul dadin.

  1. atala. Gordetzeko obligazioa ez betetzeagatik zigor-espedienteari hasiera ematea.

    Aurri-deklaraziorako espedienteari hasiera emateak zigor-espedientearen hasierari ere bide eman diezaioke. Berau dagokion Foru Aldundiak gauzatuko du, kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunak gordetzeko obligazioari, euren osotasunean iraunaraztekoari, nahiz euren galera, desegiketa edo narriadura ekiditekoari dagokienean izan zitezkeen arau-hausteagatik erantzukizunak garbi gera daitezen.

  2. atala. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioen arteko koordinaketa eta lankidetza euskal kultura ondarearen defentsarako.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioek elkarlanean jardun beharko dute, batak besteari honako gai hauei buruzko argibideak lehenbailehen eskuratuz: kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunak zein egoeratan dauden, premiazkoak dituzten obrak, nolako babes-erregimena daukaten edo ondasun horietan eragina duten beste edozein gorabehera.

  2. Kultura Ondare kontuetan Eusko Jaurlaritzako organo eskuduna denak urtero bidaliko dizkie Udalei eta dagokion Foru Aldundiari ondorengo argibideak: erakunde bakoitzaren esparruan dauden kultur ondasun higiezinen berri emango die, kalifikatuak edo zerrendatuak izan diren, edota kalifikatzeko espedienteari hasiera eman ote zaion, daukaten babes-erregimena zehaztuz.

  3. Jasotako agiriak aztertu eta gero, dagokion Foru Aldundiak informazioa eskuratuko dio Eusko Jaurlaritzari kalifikatutako kultur ondasun higiezinen egoera fisikoaz, eta zerrendatutakoen artetik hondatuta daudenei buruzkoa, edota babes-erregimenaren aldaketa nahiz ez betetzeren bat izan dutenei buruzkoa.

  4. Ondare kulturala bere osoan ikuskatzeko eta zaintzeko uneoro Foru Aldundiei dagokien obligazioaren kalterik gabe, kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen egoerari buruz Udalek eskainitako informazioa ikusi eta gero, dagokion Foru Aldundiak beharrezkoak iruditzen zaizkion eraikinak ikuskatuko ditu, euren kontserbatziorako eta eraberrikuntzarako komeni diren obrak burutzea agindu dezan.

  1. atala. Agindu bidez edo doakionak eskatuta prozedurari hasiera ematea.

    Aurri-prozedurari agindu bidez edo edozein interesatuk hala eskatuta eman diezaioke hasiera, hirigintza-legeriak dioenaren arabera.

  2. atala. Aurri-deklarazioarako eskumena.

    Kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen aurri-deklaraziorako espedienteak bideratzea eta erabakitzea ondasunok kokatzen diren udalerriko Udalari dagokio.

  3. atala. Berehalako aurria eta ohiko aurria.

    Pertsona edo ondasunentzako arrisku-egoera larria balego, berehalako aurrirako jarrita dagoen izapidea jarraituko da; aipaturiko arriskurik ez balego, berriz, ohiko aurrirako izapidearen bitartez gauzatuko da prozedura.

  4. atala. Deseraginketa-prozedurari hasiera ematea.

    Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasun baten aurri-egoeraren deklaraziorako prozeduraren hasierak bide emango dio deseraginketarako eskabideari, zeina Eusko Jaurlaritzan arlo honetan eskuduna den organoari egingo zaion.

    . Baimenaren eta deseraginketaren premia eraisketari ekiteko.

    Kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen eraisketari ekin ahal izateko, aurri-deklarazioarekin batera dagokion Foru Aldundiaren berariazko baimena ere eskatzen da, deseraginketari buruz Eusko Jaurlaritzak aurrez emandako baimena nahitaezko baldintza delarik.

  1. atala. Berehalako aurria.

  1. Aurri-egoerarako espedientean datozen argibideak aztertzean, eraikin batean pertsona nahiz ondasunentzako arrisku-egoera larria dagoela ikusten baldin bada, Udalak edo Alkateak xedatuko du okupatzaileek eraikina bat-batean utz dezatela eta erabakiko du ikuskaldi bat azkar egina izan dadila, udal teknikarien edo hartarako gai den teknikari baten bitartez, Udalak jakin dezan zeintzuk diren eraikuntzari kalteak saihesteko hartu behar diren ezohiko eta presazko neurriak.

  2. Pertsona eta ondasunei kalteak saihesteko komenigarriak diren neurriak hartzea aginduko du Udalak, ondasunean egin asmo dituen obren berri berehala Foru Aldundiari emanez. Ezinbestean eraikuntzan obrak burutu behar badira, obra horiengatik erretiratu beharko diren osagaiak lehenetan birjartzea aurreikusi beharko du Udalak. Izapideak ezohiko aurrirako erabakitako bideari jarraituko dio.

  1. atala. Foru Aldundiari jakinarazpena.

  1. Foru Aldundiari egin beharreko jakinarazpena mezua jaso dela ziurtatzen duen edozein baliabideren bitartez gauzatu daiteke, berehalako igorpena bermatzen duten baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabil daitezkeelarik. Foru Aldundiak hogeita lau orduren epe barruan agindu dezake obrak aldatzea, edota aurreikusitako obren ordez egokiagoak deritzonak burutzea.

  2. Aipaturiko epea iragan ondoren Foru Aldundiak gai horri buruzko agindurik igorri ez badu, babestutako kultur ondasunari kalteak ekiditeko beharrezko neurriak hartzea aginduko du Udalak.

  1. atala. Aurri-deklarazioaren prozedurari agindu bidez hasiera ematea.

  1. Dagokion Udalak erabakiko du aurri-deklarazioaren prozedurari agindu bidez hasiera ematea, derrigorrezkoa izanik gaiari buruzko txostena bidaltzea, udal Zerbitzu Teknikoek edo hartarako gai den teknikari batek egina.

  2. Eraikin bat partzialki edo osorik hondatuta dagoela salatuko balitzaio Udalari, honek, agindu bidez espedienteari hasiera eman aurretik, informazio-txostena burutzea erabaki dezake. Txostena udal Zerbitzu Teknikoek edo teknikari gaituek gauzatuko dute eta espedienteari hasiera emateko edota, hala badagokio, jarduketak artxibatzeko oinarritzat hartuko da. Aurretiko txosten hori agintzea derrigorrezkoa izango da, baldin eta salaketa Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak egiten badu.

  3. Administrazio foral edo autonomikoak eragindako jarduketei hasiera eman edo berauek artxibatu aurretik egin den txostena ikusi eta gero hartu beharko da erabakia, eta aurri-egoera salatu duen Administrazioari entzun ondoren.

  1. atala. Txosten teknikoaren edukia.

  1. Aurri-prozedurari hasiera emateko, udal teknikariek edo gaitutako teknikari batek osatu behar duten txostenean honako puntu hauek azaldu beharko dira: eraikinaren deskribapen zehaztua, bere egoera fisikoa, segurtasun eta bizigarritasun baldintzak eta, behar izanez gero, aurri-deklarazioaren prozedurari hasiera emateko zergatiaren justifikazioa.

  2. Baldin eta teknikariak eraikina aurri fisiko egoeran dagoela uste badu, txostenean ondorengo datu hauek ere ipini beharko ditu:

    1. Eraikinaren gutxieneko baldintzak zalantzan jartzen dituzten kalteak daudela zehaztea.

    2. Ordezkatu behar diren egitura-osagaien deskribapena eta oraingo egoeran mantendu daitezkeenena.

    3. Guztira diren egitura-osagaiak kontuan izanda, ordezkatu behar diren osagaien proportzioa.

    4. Beharrezkotzat jotzen diren obren balorazioa.

  3. Kalteen konponketaren kostuak birregokitzeak orain izango lukeen balioaren ehuneko berrogeita hamarra gainditzeagatik, eraikina aurri-egoeran dagoela erabakitzen badu teknikariak, bere txostenean ondorengo datuok zehaztu beharko ditu:

    1. Eraikina birregokitzearen kostu- balorazioa, adinagatik balioa gutxitzeko ezein koefizienterik ezarri gabe.

    2. Premiazkoak diren konponketa-obren balorazioa.

      1. atala. Aurri-deklarazioaren prozedurari hasiera ematea, doakionak hala eskatuta.

      1. Kalifikatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen aurri-prozedurari ekin diezaioke, interesatuek hala eskatzen badute; hauek honako argibideok ipini beharko dituzte eskaera-idazkian: eraikinaren datu identifikatzaileak; aurri-eskabidea justifikatzen duen/duten arrazoia edo arrazoiak; bizilagunen zerrenda, hala badagokio, eta eskubide errealak dituztenena, halakorik balego; eraikina erosi zeneko data eta aurri-deklarazioaren eskaera-egunera arte titularrek kontserbazio, segurtasun eta apaindurarako burututako lanak.

      2. Aurri-deklaraziorako eskabide-idazkiarekin batera honako hauek ere aurkeztuko dira: teknikari aginpidedunak emandako ziurtagiria, aurri-deklarazioa presaz eskatzearen arrazoia justifikatuz; eraikinaren egoera fisikoaren deskribapena; eraikinak segurtasun eta osasungarritasun aldetiko baldintzak ba ote dituen egiaztatzea, han bizi diren lagunek bertan jarraitzerik izan dezaten, bidezkoa den erabakia hartu arte.

      3. Baldin eta aurri-eskabidea egiten duena eraikinaren jabea bada, bere titulartasuna ere frogatu beharko du.

      4. Interesatuek aurkezturiko agiriak ikusi eta gero, udal Zerbitzu teknikoek edo hartarako gai den teknikariak txostena burutu beharko dute, garapen-araudi honetako 13. atalean aipatzen den edukiarekin.

      1. atala. Aurri-espedienteari hasiera ematearen jakinarazpena.

        Aurrri-deklaraziorako espedienteari hasiera eman ondoren, honako hauei jakinaraziko beharko zaie: jabe, titular, bizilagun eta eraikinarekiko eskubide errealak dituzten titularrei; era berean, dagokion Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko organo aginpidedunari, zeinak, espedientean interesatuak izanik, hartarako zilegiztatuak egongo baitira.

      2. atala. Deseraginketa-prozedurari hasiera emateko eskabidea.

        Udalak prozedura azkartu dezan, kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunaren deseraginketa-prozedurari hasiera emateko eskaria egingo dio Eusko Jaurlaritzari, hartarako espedientearen kopia bat bidaltzen diolarik.

  1. atala. Deseraginketa-prozedurari hasieran ematea.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen organo aginpidedunak, jasotako agiriak aztertu ondoren, deseraginketa-prozedurari hasiera ematea egoki den ala ez erabaki beharko du, hilabeteko epe barruan eta eskabidea iritsi den egunetik kontatzen hasita.

  2. Kultura Ondareko organo aginpidedunak txosten teknikoan akatsak ikusiko balitu, hamabost eguneko epe barruan beroien zuzenketa eskatuko dio Udalari, araudi honen eskakizunekin konforme.

  3. Harik eta espedientea osatu arte, deseginketa-prozedurari hasiera emateko epearen neurketa etenda geldituko da.

  1. atala. Foru Aldundiaren txostena.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen organo aginpidedunak dagokion Foru Aldundiari zera eskatuko dio: aurri-deklarazioaren espedienteari buruzko txosten bat burutu dezala, eraikinaren konponketarako dauden dirulaguntzak adieraziz.

  2. Foru Aldundiak hamar eguneko epean burutu beharko du txostena, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari igortzen diolarik.

  1. atala. Deseraginketa-prozedura.

  1. Deseraginketa-prozedurarako izapideak aurri-deklarazioaren prozedura erabakitzeko epea gelarazi egiten du, eta Kultura Ondareari buruzko Legean ezarritakoa izango da, nahiz eta hura erabakitzeko gehienezko epea sei hilabetekoa izango den, prozedurari hasiera emateko akordio-egunetik kontatzen hasita.

  2. Aipaturiko epea iragan eta gero, berariazko erabakirik kanporatuko ez balitz, deseraginketa automatikoki ez onartutzat joko da.

  3. Gorago adierazitakoak ez dio Eusko Jaurlaritzako organo aginpidedunari galarazten edozein momentutan deseraginketa-espedienteari hasiera ematea, baldin eta gerora bidezkoa dela uste badu.

  1. atala. Deseraginketaren aldeko erabakia.

  1. Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunari Eusko Jaurlaritzak deseraginketa ezartzea xedatzen baldin badu, aurri-prozedurak bere izapideari jarraituko dio, hirigintza-legeriak dioenaren arabera. Deseraginketarako baldintza izango da erasandako kultur ondasunari buruzko informazio zabala biltzen duen oroitza-txostena aurkeztea, erabakia jakinarazten denetik hamabost asteguneko epe barruan ondasunaren titularrek ekarri beharko dutena.

  2. Aipatu den Oroitza-txostena aurkezten ez baldin bada, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zerbitzu teknikoek gauzatu beharko dute, interesatuaren kontura.

  1. atala. Deseraginketaren aurkako erabakia.

  1. Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunari Eusko Jaurlaritzak deseraginketa ez ezartzea xedatzen baldin badu, aurri-prozedurak bere bideari jarraituko dio, garapen-araudi honetan datozen hitzarmenen arabera.

  2. Eusko Jaurlaritzak kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunaren deseraginketa partziala xedatu dezake edota, hala badagokio, bere babes-erregimenaren aldaketa, egun duen egoerara egokitu dadin.

  1. atala. Deseraginketa-prozeduraren erabakiari buruzko jakinarazpena.

    Deseraginketa-prozeduraren erabakia Foru Aldundiari, Udalari eta jabe, bizilagun, eta eskubide errealen titular guztiei jakinaraziko zaie.

  1. atala. Interesatuei egindako entzunaldia.

    Aurri-espedientearen berri eman beharko zaie jabeei, bizilagunei eta eraikinarekiko eskubide errealak dituzten titularrei; halaber, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko organo aginpidedunari eta dagokion Foru Aldundiari, txostenak eurei helaraziz, hamar eta hamabost egun bitarteko epe barruan alega dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkien agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten.

  2. atala. Aurri-egoera deklaratzea egoki diren kasuak.

    Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunen aurri-egoera deklaratzea egokia izango da ondoren datozen kasu hauetan:

    1. Aurri-egoera fisiko berreskuraezina denean, honako hauek batera gertatzen direlarik: gutxienezko segurtasun-baldintzak zalantzan jartzen dituzten kalteak daudenean; kalte hauek egitura-osagaien ehuneko berrogeita hamarra baino gehiagoko ordezkapena eskatzen dutenean; eta egin beharreko lanen ehuneko berrogeita hamarrekotik bukatu arterainoko aldea estaltzeko premiazko dirulaguntzak falta direnean.

    2. Esandako kalteak konpontzearen kostuak eraikinaren egungo birregokitzearen ehuneko berrogeita hamarra gainditzen duenean, eta egin beharreko lanen ehuneko berrogeita hamarrekotik bukatu arterainoko aldea estaltzeko premiazko dirulaguntzak falta direnean. Deskribatutako birregokitze-balorazioan ez du eraginik izango adinagatik balioa gutxitzeko ezein koefizientek, bai, ordea, balioa areagotzeko koefizienteek, berauek ezartzeari bidezko irizten zaionean, ondasunak kalifikatzeko eta zerrendatzeko balioek lehenean irauten dutelako,

  3. atala. Udal Zerbitzu Teknikoen txostena.

    Entzunaldirako epea agortu ondoren, Udal Zerbitzu Teknikoek edo hartarako gai den teknikari batek irizpena emango dute hamar eguneko epe barruan. Hala badagokio, aurri-egoera bat dagoela adierazi beharko da, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legean aurreikusitako kasuekin konforme, zeinak aurreko atalean agertzen baitziren.

  4. atala. Balioa areagotzeko koefizientea.

    Aurri-kasuren batean legokeen eraikinaren egungo birregokipen-balioa zehaztean, ez da kontuan izango adinagatik balioa gutxitzeko ezein koefiziente. Aitzitik, balioa areagotzeko koefizientea ezarri ahal izango da. Hartarako arrazoia ondasuna kalifikatzeak edo zerrendatzeak sortutako kultur interesak berekin ekarri ohi duen balio-gehitzean bilatu beharko litzateke.

  5. atala. Aurri-espedientearen erabakia.

    Aurri-espedientearen erabakiak hauetariko pronuntziamenduren bat eduki beharko du.

    1. Eraikinaren aurri-egoera eta berau eraisteko egokitasuna deklaratzea, aurrez Foru Diputazioaren baimena lortu ondoren.

    2. Eraikinaren zati baten aurri-egoera eta berau eraisteko egokitasuna deklaratzea, zati horrek konstruzio aldetik gainontzeko puskekin lotura konstruktiborik ez badu. Hau ere, aurrez Foru Diputazioaren baimena lortu ondoren.

    3. Eraikinaren zati batean aurri-egoera izan arren, aurri-deklaraziorako baldintzak ez direla betetzen deklaratzea, beharrezkotzat jotzen diren konponketa-obrak burutzea proposatuz, aurrez Foru Diputazioaren baimena lortu ondoren.

    4. Ez dagoela aurri-egoerarik deklaratzea, eraikinaren segurtasuna, osasungarritasuna eta apaindura publikoa mantentzeko neurriak hartzea agintzen delarik.

  1. atala. Eraisketaren egokitasunari buruzko erabakia.

    Aurri-deklarazioari buruzko udal erabakia Foru Aldundira eraman beharko da, dagokion Udalari hamar eguneko entzunaldia eskaini ondoren, Aldundiak, entzunaldia amaitu eta hamar eguneko epe barruan gehienez, eraisketarako baimena onartzea edo ukatzea ebatz dezan, kultur ondasunak daukan babes-erregimenak dioenaren arabera.

    . Eraisketarako baimenik ez ematea.

    Eraisketarako baimenik ez ematea deklaratu eta gero, Foru Aldundiak bere gain hartu beharko du eraikinaren kontserbazioa, berau gogortzeko eta berreskuratzeko beharrezkoak diren obrak burutuz edo, hala badagokio, bere nahitaezko desjabetzapenerako prozedurari ekinez.

  1. atala. Premiazko konponketa-lanak.

  1. Dagokion Foru Aldundiak eraikina kontserbatzeko premiazkoak diren lanak bere kontura burutu beharko ditu, desjapetzapenaren aukerari heltzen ez badio.

  2. Lanak egiteak eraikina kokatuta dagoen lurzoruaren aldi baterako okupazioa behartuko du, zeina Nahitaezko Desjabetzapen-Legeak horri buruz dioenaren arabera izapidetuko baita.

  1. atala. Nahitaezko desjabetzapena.

  1. Kalifikatutako edo zerrendatutako eraikin baten aurri-deklarazioarako espedienteari hasiera emateak, edota bere berehalako aurri-egoeraren denuntziak eraikin horren nahitaezko desjabetzapenerako prozedurari ekitea bidera dezakete, zeina Nahitaezko Desjabetzapen-Legeak horri buruz dioenaren arabera izapidetuko baita.

  2. Kalifikatutako edo zerrendatutako eraikin baten aurri-deklarazioa herri-onura edo gizarte-intereseko arrazoitzat hartua izango da, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

  3. Nahitaezko desjabetzapenaren prozedura bideratu eta erabakitzeko Administrazio aginpideduna dagokion Foru Aldundia izango da.

  4. Administrazio desjabetzaileak desjabetatutako kultur ondasuna bere mantenimendu eta kontserbaziorako egokien deritzon erabilerara bidera dezake, kasu bakoitzean dagokion babes-erregimenak lagatzen dituen erabileren mendean geratzen delarik.

  1. atala. Obrak burutzeko hitzarmena.

    Kalifikatutako edo zerrendatutako kultur ondasunaren aurri-egoera deklaratu ondoren, Foru Aldundiak eta jabeak, elkarren arteko adostasunez, eraikina konpontzeko obren zati bat jabearen kontura burutzea hitzartu dezakete, beharrezkoak diren gainontzeko birgaitze-lanak Administrazioak bere gain hartzen dituelarik.

  2. atala. Aurri-egoeran dauden kultur ondasunen mantenimendua.

    Foru Aldundiak bere babes-jarduera aurri-egoeran dauden kultur ondasunak finkatzera bidera dezake, egungo egitura aldatu gabe kontserba daitezen, baldin eta zaharberritzeko edo berregiteko obrek ondasunon kultur interesari erasateko arriskua badago.