Euskadi.eus
  • 238/2000 DEKRETUA, azaroaren 28koa, Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia sortu eta berorren antolakuntza eta jarduteko modua ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

238/2000 DEKRETUA, azaroaren 28koa, Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia sortu eta berorren antolakuntza eta jarduteko modua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5739
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 2000/11/28
  • Argitaratze-data: 2000/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26. artikuluan ezartzen da, ezarri ere, estatistikarako organo berezia eraturik duten Jaurlaritzako sailek burutuko dutela Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika jarduna; betiere, lege horretan xedatutakoa betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundearen partaide bihurtuz. Lege horretako 27. artikuluan ezartzen denez, estatistikarako organo bereziek berariazko arauak izango dituzte.

Sailetako organo estatistikook sortzea, antolatzea eta jardunean jartzeari buruz lege horretan jasotako manuak garatzen ditu ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak, hots, Jaurlaritzaren Sailetako Estatistiketarako Organo Bereziak arautzen dituenak.

Jaurlaritzako Sailek Euskal Estatistika Planean edo Urteko Estatistika Programetan berariazkotzat jotako estatistikak eta jarduerak burutu ahal izateko, behar-beharrezkoa izango da euren Estatistikarako Organo Berezia izan dezaten, hori baita 180/1993 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen dena.

Estatistika alorrean Osasun Sailaren jardute-eremua osatzen duten sektoreetan sortu diren beharrek organo bat sortzea eskatzen dute, hain zuzen ere, Sailaren egituran sartuko dena. Organoaren harremanak eta jarduteko modua estatistikako legeek arautu, babestu eta mugatuko dituzte, batik bat sekretu estatistikoari dagokiona.

Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordearen txostena jasota eta Jaurlaritzaren Batzordeak 2000ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartuta, hauxe

  1. – Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia sortu eta berorren antolakuntza eta jarduteko modua ezartzen dira dekretu honen bidez. Jaurlaritzaren Sailetako Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan xedatutakoa beteko da horretarako.

Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia organo unipertsonala da eta Sail horretako Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendariaren menpe egongo da zuzen-zuzen.

  1. – Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia I. klaseko organo legetxe eratzen da bere eskumenei dagokienez. Beraz, 180/1993 Dekretuak klase horretako Estatistikarako Organo Bereziei egozten dizkien eskumenak eta ahalmenak izango ditu; honako hauek:

    1. Euskal Estatistika Planaren egitasmorako oinarri izango den Saileko Estatistika Plana gertatzea.

    2. Euskal Estatistika Plana eta Urteko Estatistika Programak gertatzen Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea.

    3. Urteko Estatistika Programetan sartutako estatistikak -edo horien aldi batzuk- gertatzea, beroietan zehaztutako moduan.

    4. Euskal Estatistika Planean eta Urteko Estatistika Programetan sartu gabeko estatistika propioak gertatzea, 4/1986 Legeko 8.1 artikuluan jasotako moduan.

    5. Beste erakunde batzuekin harremanak, artikulu honetako c) eta d) idatz-zatietan xedatutakoari doazkion egiteko estatistikoen ondorioz. 4/1986 Legeko 29. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan ezarritakoa beteko da beti.

    6. Bere eskumendekoak diren estatistikak burutzeko informazioa lortzea, 4/1986 Legeko 9. artikulutik 16.era adierazitako moduan.

    7. Artikulu honetako d) idatz-zati honetan aipatutako eta Urteko Estatistika Programetan ezarritako estatistiken emaitzak argitaratu eta zabaltzea; aldez aurretik horien berri Euskal Estatistika Erakundeari eman beharko zaio.

    8. Bere eremuko fitxategi-direktorioak gertatu eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legeko 29.i artikuluan xedatutakoaren arabera.

    9. Osasun Sailarentzat interesgarriak diren proiektuak gauzatzea, 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritakoaren arabera; batik bat, sektorekako eta azpisektorekako zerbitzuak, azterlanak eta analisiak.

  2. – Osasun Saileko Estatistikarako Organo Bereziaren eskumenekoa izango da Sail horrek eta Sailari atxikitako erakundeek estatistikaren alorrean dituzten beharrizanei erantzutea, aintzat hartzeke estatistikok datu estatistiko edo administratiboetan oinarritzen direnentz.

Osasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia 180/1993 Dekretuko 4. artikuluan jasotako Estatistika Organo Berezien Erregistroan inskribatuko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren eremuan jarduterakoan, estatistikaren alorreko legeak (sekretu estatistikoarena batik bat) bete beharko ditu beste organo eta erakunde batzuekin eta bere Sailari atxikitakoekin izan ditzan harremanetan.

  1. – Osasun sailburuak eskumena du Osasun Saileko Estatistikarako Organo Bereziak hartutako egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoak ezagutu eta ebazteko.

  2. – Errekurtso horiek ebatzi baino lehen beharrezko txostena eman beharko du Euskal Estatistika Erakundeak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.