- 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen diren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen diren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 7307
- Xedapen-zk.: 282
- Xedapen-data: 2002/12/03
- Argitaratze-data: 2002/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Sektore Elektrikoaren Legean (54/1997 Legea, azaroaren 27koa) xedatuta dago aldez aurretik administrazio baimena behar dela argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak (erregimen bereziko argindar ekoizpena barne) eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko.
Instalazio elektrikoetarako baimenak ematea autonomia erkidegoei dagokie, bakoitzari bere estatutuaren eremuan, baldin instalazio horien aprobetxamenduak beste autonomia erkidegoren bati eragiten ez badio edo baldin argindarraren garraioa edo banaketa bere lurralde eremutik irteten ez bada. Orobat, autonomia erkidegoenak dira instalazio horiei buruzko ikuskatze eta zigortze aginpideak. Halaxe dago jasota arestian aipatutako lege testuko 3.3 artikuluan.
Horregatik, lege testu horretako lehenengo azken xedapenean legearen oinarri izaera jasotzen den arren, ez dago inolako aipamenik administrazio prozedurei buruz. Prozedura horiek arautzea, kasu bakoitzean aginpidea duen Administrazioaren esku uzten da.
Horiek horrela, 1955/2000 Errege Dekretuan (abenduaren 1ekoa) xedatu da Estatuko Administrazio orokorraren eskumenekoak diren instalazio elektriko guztietarako baimen erregimena; formulatzeko geratu dira autonomia erkidegoen eskumenekoak diren administrazio prozedurak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, 115/2002 Dekretuan (maiatzaren 28koa) arautu da, espezifikoki, parke eolikoen bidez energia eolikotik argindarra ekoizten duten instalazioak baimentzeko prozedura.
Horregatik guztiagatik, eta hor den arau hutsunea betetze aldera, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren instalazioen administrazio baimenak emateko prozedura arautzea. Herri onurakotzat izendatzea edo ingurumenaren gaineko eragina balioztatzea beharrezko ez denean, bizkortasun handiagoa eman beharko zaio prozedurari; hartara, gehien egiten diren instalazioak baimentzea eta abian jartzea erraztuko da. Era berean, egoki deritzogu instalazio elektriko horiei buruzko eskualdatzeen, ixteen, azterketen, ikuskatzeen, erantzukizunen eta zigorren erregimena arautzeari.
Horregatik guztiagatik, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2002ko abenduaren 3ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
¿ Dekretu honen xedea da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenak emateko prozedurak arautzea.
¿ Berebat, dekretu honetan araututa daude instalazio horiei dagozkien aldian behingo azterketak eta ikuskapenak, erantzukizunak eta zigorrak.
¿ Dekretu honetako xedapenak argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazio elektrikoei aplikatuko zaizkie, bai eta artikulu honen 2. idatz-zatian zehaztutakoei ere, baldintza hauek betetzen direnean:
Instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean izatea.
Garraioa edo banaketa autonomia erkidego honen lurralde eremutik ez irtetea.
Instalazio horien aprobetxamenduak beste autonomia erkidegoren bati ez eragitea.
Ekoizteko instalazioen kasuan, aprobetxamenduak autonomia erkidego bati baino gehiagori eragiten diola joko da, baldin potentzia instalatua 50 MW-ekoa baino gehiagokoa bada.
¿ Dekretu hau, orobat, ondorengo instalazio hauei aplikatzekoa da, argindarra banatzeko sareetako parte ez badira ere:
Garraio edo banaketa sareari sorkuntzako edo kontsumitzaileen zentralak konektatzeko instalazioei, eta, oro har, kontsumitzaile batek bakarrik erabiltzeko diren linea elektrikoei.
Zuzeneko lineei, baldin titular bera duten edo kontsumitzaile kualifikatu batenak diren sorkuntza zentro bat eta kontsumo zentro bat lotzeko badira.
¿ Parke eolikoetarako administrazio baimenetan, 115/2002 Dekretuan (maiatzaren 28koa, parke eolikoen bidez energia eolikotik argindarra ekoizten duten instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duena) araututakoari jarraitu beharko zaio, baldin parke eolikoak ezaugarri hauek baditu: a) guztira gutxienez 500 kW-eko potentzia instalatua duten aerosorgailu bat edo gehiagoz osatutako instalazioa izatea; b) aerosorgailuak sare propioen bidez elektrikoki elkarri lotuta egotea; c) aerosorgailuek irispide eta kontrol egitura bera partekatzea; d) energia neurketa propioa izatea; eta e) sare orokorrari konektatuta egotea.
Aurreko paragrafoan sartzen ez diren instalazio eolikoetarako, dekretu honetan xedatutakoari jarraitu beharko zaio.
¿ Dekretu honen aplikazio eremutik at daude instalazio hauek:
Argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, Estatuko Administrazio orokorraren eskumenekoak direnak.
Voltaje nominala 1 kV-ekoa edo gutxiagokoa dutenak, salbu eta herri onurakotzat izendatzea eskatzen bada.
Dekretu honen aplikazio eremuaren baitako instalazio elektrikoak talde hauetan sailkatuta daude:
Lehenengo taldea.
Erregimen arruntean ekoizteko instalazioak eta haien ebakuazio lineak.
Garraio instalazioak.
30 kV-etik gorako voltaje nominala duten banaketa instalazioak.
Aurrekoetan sartzen ez den edozein instalazio, baldin herri onurakotzat izendatzea eskatzen bada edo ingurumenaren gaineko eragina banaka balioztatu beharrekoa bada.
Bigarren taldea.
Erregimen berezian ekoizteko instalazioak eta haien ebakuazio lineak.
30 kV-eko edo gutxiagoko voltaje nominala duten banaketa instalazioak.
Garraio edo banaketa sareari kontsumitzaile bat konektatzeko instalazioak, zuzeneko lineak, eta, oro har, kontsumitzaile batek bakarrik erabiltzeko diren lineak.
Luzatzeko instalazioak.
Hirugarren taldea.
Aldi baterako instalazioak.
Titularitatea Euskal Autonomia Erkidegoarena duten baimenak emateko aginpideak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia Zuzendaritzak erabiliko ditu.
¿ Dekretu honen aplikazio eremuan instalazioak eraikitzeko, ustiatzeko, handitzeko, funtsezko aldaketak egiteko, eskualdatzeko eta ixteko, dagokionean, artikulu honetan adierazitako administrazio baimenak behar dira.
¿ Ondorengo administrazio ebazpen hauek beharko dira 3. artikuluko lehenengo eta bigarren taldeetan sartutako instalazioetarako:
Administrazio baimena, instalazioko aurreproiektuarena. Dokumentu tekniko hori, dagokionean, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketarekin batera izapidetuko da. Orobat, beharrezko denean, zehazki herri onurakotzat izendatzeko izapideak abiatzea ahalbidetuko du.
Gauzatzeko proiektua onartzea. Instalazioaren proiektu konkretuari buruzkoa da, eta titularrari instalazioa eraikitzeko edo ezartzeko baimena ematen dio.
Ustiatzeko baimena. Proiektua gauzatu eta gero, instalazioetan voltajea sartu eta merkataritza ustiaketa egiteko baimena da.
¿ Ez dute administrazio baimenik behar 3. artikuluko hirugarren taldean sartzen diren instalazioek. Hala ere, dekretu honetako IV. kapituluan zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte, abian jartzeko.
¿Dekretu honetako 3. artikuluko lehenengo eta bigarren taldeetan sartzen diren instalazioak eskualdatzeko eta ixteko, administrazio baimena beharko da.
¿ Artikulu honetako 2.a. idatz-zatian adierazitako baimenak emateak ez du kentzen beharrezko emakidak eta baimenak izan beharra, aplikagarri diren beste xedapen batzuei jarraituz, eta, batez ere, lurralde antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenei jarraituz.
¿ 5. artikuluan adierazitako baimenen eskatzaileek, instalazioa dagoen lurralde historikoko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoan aurkeztu beharko dute eskaera. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) 38.4. artikuluan zehaztutako beste edozein tokitan aurkez daitezke eskaerak.
¿ Eskaera horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Lege horretako 70. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
¿ Probintzia bat baino gehiagoko linea elektrikoak direnean, aurreko idatz-zatietan adierazitako izapidea probintzia bakoitzean egin beharko da. Behinik behin, oraindik orain aipatutako lurralde bulego horietako bakoitzean, dagokien parteari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
¿ Nahiz bata bestearen ondoren, nahiz aldi berean, nahiz elkarrekin eska daitezke 5.2. artikuluan zehaztutako administrazio baimena eta gauzatzeko proiektua.
Argindarra banatzeko eta garraiatzeko instalazioen baimenaren eskatzaileek, 1955/2000 Errege Dekretuko (abenduaren 1ekoa) 37. eta 121. artikuluetan ezarritako baldintzetatik, aplikagarri zaizkienak bete beharko dituzte, jarduera egiteko.
¿ Administrazio baimenaren eskaerarekin batera, dagokionean, 7. artikuluan adierazitako eran eskatzailearen gaitasuna egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.
¿ Eskaerarekin batera, instalazioaren aurreproiektua aurkeztuko da. Aurreproiektuak teknikari eskudunaren sinadura eta haren elkargo ofizialaren ikus-onetsia izan beharko ditu. Aurreproiektuak, gainera, ondoren zehazten diren dokumentuak ekarri beharko ditu bere baitan.
Oroit-idazkia. Honako zehaztapen hauek behintzat adierazi beharko ditu:
Instalazioaren kokagunea, edo, argindarra garraiatzeko edo banatzeko lineak direnean, linearen sorburua, ibilbidea eta helmuga.
Instalazioaren helburua.
Instalazioaren ezaugarri nagusiak.
Instalazioaren planoak, gutxienez ere 1:50.000 eskalan.
Instalaziorako kalkulatutako aurrekontua.
Euren kargu instalazioak eragindako ondasun edo zerbitzuak dituzten Herri Administrazioentzako, erakundeentzako eta, halakorik izanez gero, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresentzako separatak.
Hala badagokio, garraio edo banaketa enpresak instalazioa bere sarera konektatzeko onespena eman duela egiaztatzea.
¿ Arestian 2. puntuan adierazitako aurreproiektuaren ordez, eskatzaileak, egoki baderitzo, instalazio proiektua aurkez dezake.
¿ Argindarra ekoizteko, garraiatzeko nahiz banatzeko instalazioen proiektuei ingurumenaren gaineko eraginaren balioztapena egingo zaie, ingurumenaren arloko legedian zehaztutako baldintzetan eta kasuetan.
¿ Ingurumenaren gaineko eragina balioztatzeko prozeduran xedatuta dagoen jendaurreko informazio erakustaldia, ondorio horietarako, administrazio baimeneko fase honetan egingo da, 10. artikuluan adierazitako jendaurreko informazio erakustaldiarekin batera.
Administrazio baimenaren eskaerei jendaurreko informazio erakustaldiaren izapidea egingo zaie. Hala, bada, jendaurrean izango dira hogei egunez. Horretarako, eskaeren laburpen iragarkia argitaratuko da instalazioa dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Baldin instalazioak lurralde historiko bati baino gehiagori eragiten badio, instalazioak sorburu duen probintziako lurralde bulegoak izapidetuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia argitaratzea. Administrazio baimena eta, zehazki, herri onurakotzat izendatzea batera eskatuz gero, aurreko idatz-zatian adierazitako jendaurreko informazio erakustaldia batera egingo da bi eskaeretarako.
Jendaurreko informazio erakustaldiaren ondorioz alegaziorik aurkezten bada, alegazio horiek eskatzaileari helaraziko zaizkio. Eskatzaileak egoki deritzona jakinaraziko dio Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoari, gehienez ere hamabost eguneko epean.
¿ Euren kargu dituzten ondasun edo zerbitzuei eragiten dien partean, informazioa emango zaie Administrazioei, erakundeei edo, halakorik izanez gero, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei.
¿ Horretarako, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak, aurreproiektuaren separata bat bidaliko die. Separata horren barruan izango dira instalazioaren ezaugarri orokorrak eta dagozkion kartografia dokumentuak; bai eta, hala badagokio, ingurumenaren gaineko eraginaren estudioa laburbiltzen duen dokumentua. Informazioa bidali zaien horiek, hogei eguneko epea izango dute eskatutako eskaeraren alde edo kontra agertzeko.
Epe hori igarota, baldin euren ondasun eta eskubideetan eragindako Administrazioek, erakundeek edo enpresek erantzun ez badute, eskakizuna egingo zaie berriz, hamar eguneko beste epe batean instalazioaren alde edo kontra ager daitezen.
Beste epe hori ere igarota erantzuteko eskatu zaion Administrazioak, erakundeak edo enpresak erantzun ez badu, instalazioa baimentzearekin bat datorrela ulertuko da.
¿ Eskatzaileari aldekotasunak edo aurkakotasunak jakinaraziko zaizkio, aurreko idatz-zatian xedatuari jarraituz. Eskatzaileak hamabost eguneko epea izango du adostasuna agertzeko edo egoki derizkion eragozpenak adierazteko.
¿ Eskatzaileak eragozpenik adieraziz gero, haren erantzuna aurkakotasuna adierazi zuen Administrazioari, erakundeari edo enpresari jakinaraziko zaio. Jakinarazi zaion horrek hamabost eguneko epea izango du erantzun horren alde agertzeko edo eragozpenak adierazteko.
Baldin epe hori igarota Administrazio, erakunde edo enpresa horiek beste eragozpen-idatzi bat egin ez badute, eskatzailearen erantzunarekin bat datozela ulertuko da.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren garraio instalazioetarako baimena emateko, aldez aurretik, Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da, Sektore Elektrikoaren Legeko (54/1997 Legea) 36.3 artikuluan eta 1955/2000 Errege Dekretuko (abenduaren 1ekoa) 114. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Horretarako, Energia Zuzendaritzak eskaera eta eskaerarekin batera doazen dokumentuak Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusira bidaliko ditu. Zuzendaritza horrek txostena emango du, bi hilabeteko epean. Epe hori igarota oraindik txostena eman ez badu, jarduketek aurrera jarraituko dute.
¿ Energia Zuzendaritzak sei hilabeteko epean ebatzi eta ebazpena jakinaraziko du. Administrazio eskaera aurkezten denetik hasiko da epe hori, salbu eta instalazioaren ingurumenaren gaineko eragina balioztatzea beharrezkoa izan bada; halakoetan, balioztatze hori ebazten denetik hasiko da epea.
¿ Baimen eskaerei buruzko berariazko ebazpenik ezean, ukatutzat joko dira. Halakoetan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio dagokion administrazio-agintariari.
¿ Instalazioa dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da ebazpena, eta jakinarazi egin beharko zaie eskatzaileari eta espedientean esku hartu duten edo esku har zezaketen Administrazio, erakunde publiko eta interes orokorreko zerbitzuen enpresa guztiei.
¿ Era berean, garraio instalazioak baimentzeko ebazpenak direnean, ebazpenak jakinarazi egin beharko zaizkio Ekonomia Ministerioko Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritzari eta Espainiako Energia Batzordeari.
¿ Administrazio baimenean adierazita egon beharko da baimen hori ematen denetik zenbateko epea dagoen gauzatzeko proiektua onartzea eskatzeko. Orobat, administrazio baimenean adierazita egon beharko da epe hori igarota onarpen hori eskatu ez bada iraungi egingo dela, eta eskatzaileak, arrazoi justifikatuengatik, ezarritako epea luzatzea eska dezakeela.
¿ Eskatzaileak edo baimenaren titularrak, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulego egokian, gauzatzeko proiektua onartzeko eskaera aurkeztuko du, teknikari eskudunak sinatuta eta haren elkargo ofizialak ikus-onetsita. Aplikagarri diren araudi teknikoei, Administrazio aginpidedunak onartutako arau bereziei eta gainerako arau teknikoei jarraituz taxututa egon behar da gauzatzeko proiektu hori, eta ondoren zehaztutako dokumentuak izan beharko ditu bere baitan:
Oroit-idazkia. Honako zehaztapen hauek behintzat adierazi beharko ditu:
Instalazioaren kokagunea, edo, linea elektrikoak direnean, linearen sorburua, ibilbidea eta helmuga.
Instalazioaren helburua.
Instalazioaren ezaugarri nagusiak.
Aplikatzekoa den araudian agindutako kalkuluak eta gainerako datu eta zehaztapenak.
Instalazioaren planoak, dagozkien araudietan eskatutakoari jarraituz.
Espezifikazio orria.
Aurrekontuak.
Segurtasuneko eta osasuneko estudioa, edo segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko estudioa, dagokionean dagokiona.
Administrazioen, erakundeen edo zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresen menpe dauden ondasun, instalazio, obra, zerbitzu, zentro edo zonei eragiten dieten proiektuaren parteak separata gisa aurkeztuko dira.
¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak aurkeztu den proiektuaren separatak euren ondasun eta eskubideetan eragindako Administrazio, erakunde edo enpresei bidaliko dizkie. Separatak bidali zaizkien horiek baldintza teknikoen zerrenda egokia zehaztu beharko dute, hogei eguneko epean.
¿ Ez da beharrezko izango baldintzen zerrenda hori eskuratzea, honako egoera hauetan:
Administrazio, erakunde eta enpresa horiek Energia Zuzendaritzarekin arau orokorrak hitzartu dituztenean, dela instalazioak ezartzeko, dela linea elektrikoek zeharkatuta edo linea elektrikoak mugakide dituztela egon daitezen artikulu honen 2. idatz-zatian aipatutako ondasun, instalazio, obra, zerbitzu, zentro edo zonak.
Dagozkien separatak bidali eta hogei egun igaro direnean, eta eskaera berriz egin eta hamar egun igaro direnean, erantzunik jaso gabe, onartutzat joko dira instalazioaren eskatzaileak gauzatzeko proiektuan proposaturiko zehaztapen teknikoak.
¿ Eskatzaileari, ezarritako baldintzen zerrendak jakinaraziko zaizkio. Eskatzaileak hamabost eguneko epea izango du adostasuna agertzeko edo egoki derizkion eragozpenak adierazteko.
¿ Eskatzaileak eragozpenik adieraziz gero, haren erantzuna baldintza teknikoen zerrenda eman zuen Administrazioari, erakundeari edo enpresari jakinaraziko zaio. Jakinarazi zaion horrek hamabost eguneko epea izango du erantzun horren alde agertzeko edo eragozpenak adierazteko.
Baldin epe hori igarota Administrazio, erakunde edo enpresa horiek euren baldintzen zerrendari buruzko beste eragozpen-idatzi bat egin ez badute, eskatzaileak baldintzei buruz emandako erantzunarekin bat datozela ulertuko da.
¿ Aurreko izapideak bukatuta, Energia Zuzendaritzak ebazpena emango du hilabeteko epean.
Berariazko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako eskaera ezetsi dela ulertuko da. Hala ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio dagokion administrazio-agintariari, hilabeteko epean.
¿ Aurreko 6. idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, baldin instalazioaren eskatzailearen eta Administrazio edo erakunderen baten artean baldintza teknikoen zerrendari buruzko desadostasunik bada, Energia Zuzendaritzak bi aukera izango ditu. Batetik, baldintzen zerrendan ezarritako baldintza teknikoak jasota ebaztea. Eta, bestetik, baldintza horiekin bat ez badator, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari ebazpen proposamena bidaltzea, Gobernu Kontseiluan aurkez dezan.
¿ Ebazpena eskatzaileari jakinarazi beharko zaio, bai eta espedientean baldintza teknikoen zerrenda eman zuten edo eman zezaketen Administrazio, erakunde edota zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresa guztiei ere.
¿ Gauzatzeko proiektuaren onarpena da titularrari egin asmo den instalazioa eraikitzea ahalbidetzen dion ebazpena.
¿ Ebazpenean adierazita egon beharko da instalazioa gauzatzeko aurreikusi den epea.
¿ Aurreko 11. artikuluan eta 13. artikulu honetan araututako izapideak aldi berean egin ahalko dira, titularrak eskatuta, eta gauzatzeko proiektua aurkeztu eta gero.
Halakoetan, administrazio baimena eta gauzatzeko proiektuaren onarpena ebazpen bakarrean eman ahal izango dira.
¿ Abian jartzeko akta da dekretu honetako 5.2 artikuluko c) idatz-zatian adierazitako ustiatzeko baimena ematen duen administrazio ebazpena.
¿ Proiektua gauzatutakoan, administrazio baimenaren titularrak abian jartzeko aktaren eskaera aurkeztuko du dagokion Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde ordezkaritzan.
Eskaera horrekin batera, obra zuzendaritzako egiaztagiria aurkeztu beharko da, teknikari eskudunak sinatuta eta haren elkargo ofizialak ikus-onetsita. Egiaztagiri horretan jasota egon beharko da instalazioa behar bezala egin dela, hots, onartutako gauzatze proiektuan adierazitako zehaztapenei jarraituz eta gaiari aplikagarri zaizkion arau teknikoei jarraituz.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoan eskaera eta obra zuzendaritzako egiaztagiria aurkeztu eta izapidetu direnean, instalazioak behin-behinekoz abian jarri ahal izango dira, titularraren eta, hala badagokio, obrako zuzendariaren ardurapean. Eta abian jarraitu ahal izango dute, abian jartzeko akta jaulki arte.
¿ Abian jartzeko akta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak emango du, hilabeteko epean, egoki derizkion egiaztapen teknikoak egin eta gero.
¿ Eskatzaileak eraikitzeko baimenaren eskaera eta gauzatzeko proiektuaren onarpena aurkeztu beharko ditu, dekretu honetako 6.1 eta 6.2 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
¿ Eskaerarekin batera, 8.2 artikuluan eta 13.1 eta 13.2 artikuluetan zehaztutako dokumentuak (dagokionean dagokiona) aurkeztu beharko dira.
Dokumentu horiez gainera, eskatzaileak, hala badagokio, garraio edo banaketa enpresak instalazioa bere sarera konektatzeko onespena eman duela egiaztatu beharko du.
¿ Energia Zuzendaritzak hiru hilabeteko epean ebatzi eta ebazpena jakinaraziko du. Epe hori administrazio baimenaren eskaera aurkezten den egunetik hasiko da.
¿ Baimen eskaerei buruzko berariazko ebazpenik ezean, ukatutzat joko dira. Halakoetan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio dagokion administrazio-agintariari.
¿ Eskatzaileari eta espedientean esku hartu duten edo esku har zezaketen Administrazio, erakunde publiko eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuen enpresa guztiei jakinarazi beharko zaie ebazpena. Ebazpenarekin batera, dekretu honetako 8. eta 13. artikuluetan adierazitako separata ¿euren kargu dituzten ondasunen edo zerbitzuen gaineko eraginari buruzkoa¿ bidaliko zaie, jakin dezaten.
¿ Instalazioa abian jartzeko akta egiteko, 14. artikuluan ezarritako izapideei jarraituko zaie.
¿ Luzatzeko instalazioak edota kontsumitzaile batentzako baino gehiagorentzako instalazioak izanik, banaketa saretzat hartzen direlako, banaketa enpresa bati laga behar bazaizkio, abian jartzeko akta banaketa enpresa horren alde egingo da.
¿ Dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako, argindarra garraiatu eta banatzeko aldi baterako instalaziotzat jotzen dira honako hauek:
Transformazio azpiestazioak eta transformazio zentro mugikorrak.
Eraikitzen diren linea elektrikoak, gehienez ere sei hilabeteko epean behin betiko instalazioekin ordeztekoak edo kentzekoak direnak.
¿ Argindarra garraiatu edo banatzeko enpresek aurreko idatz-zatian sartzen diren aldi baterako instalazioak abian jarri ahalko dituzte, artikulu honetan ezarritakoak beste baldintzarik gabe, ondorengo hauek bezalako kasuetan:
Zerbitzuko instalazioetako matxurak konpontzea.
Instalazio berriak egitea edo lehendik daudenak aldatzea, beste instalazio batzuekiko hurbiltasun arriskutsua izanez gero.
Gehienez ere sei hilabeteko iraupena duten edo denboraldikoak diren hornikuntzak.
Zerbitzuaren kalitate egokia lortzeko beharrezko eragiketak.
¿ Aldi baterako instalazioa egindakoan, garraiatzeko edo banatzeko enpresak 15 eguneko epea izango du dagokion Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoari jakinarazteko. Jakinarazpen horretan, aldi baterako instalazioaren helburua, ezaugarri nagusiak, kokagune planoa eta gutxi gorabehera iraungo duen aldia adierazi beharko ditu.
¿ Jakinarazpen horrekin batera, egiaztagiri bat aurkeztu behar da: arauzko segurtasun baldintzak eta aplikagarri diren arauak betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari eskudunak sinatua eta haren elkargo ofizialak ikus-onetsia.
¿ Garraiatzeko edo banatzeko aldi baterako instalazio oro desmuntatu egin beharko da, beharrezko izateari uzten dion bezain laster. Horren berri berehala eman beharko zaio dagokion Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoari.
¿ Dekretu honetako 3. artikuluko lehenengo eta bigarren taldeetan sartzen diren instalazioak eskualdatzeko, administrazio baimena beharko da.
¿ Eskualdatzeko administrazio baimenaren eskaera Energia Zuzendaritzari aurkeztu behar dio instalazioaren titulartasuna eskuratu nahi duenak.
¿ Eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira: eskatzailearen legezko, teknikako eta ekonomiako gaitasuna egiaztatzen duten dokumentuak, eta titularrak titulartasun hori eskualdatzeko borondatea adierazteko idatzitako deklarazioa.
¿ Orobat, eskaera horrekin batera, hala dagokionean, 1955/2000 Errege Dekretuko 45-6 artikuluan xedatutako hitzarmen hau aurkeztu beharko da: kontsumitzaile batentzako baino gehiagorentzako instalazioak izanik, banaketa saretzat hartzen direlako, banaketa enpresa bati laga zaizkion instalazioetarako hitzarmena, hirugarrenen aurrean medeatzekoa.
¿ Energia Zuzendaritzak eskaerari buruzko ebazpena emango du, hilabeteko epean. Ezarritako epearen barruan berariazko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako eskaera ezetsi dela ulertuko da.
¿ Onarpenetik aurrera, eskatzaileak sei hilabeteko epea izango du instalazioaren titulartasuna eskualdatzeko. Epe hori igarota eskualdatu ez bada, iraungi egingo da baimena.
¿ Ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie. Baimena emandakoan, eskuratzaileak Energia Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio eskuratzea, eskuratze hori gauzatzen denetik hilabeteko epean.
¿ Ebazpen adieraziaren edo presuntziozkoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesdunek dagokion administrazio-agintariari, hilabeteko epean.
¿ Dekretu honetako 3. artikuluko lehenengo eta bigarren taldeetan sartzen diren instalazioak ixteko, administrazio baimena beharko da.
¿ Energia Zuzendaritzari aurkeztu behar zaio ixteko eskaera. Energia Zuzendaritzak, instalazioaren titularrari, ondorengo eduki hau duen oroit-idazki bat aurkezteko eskatu ahalko dio: ixtea eragin duten teknika, ekonomia nahiz ingurumen arloko gorabeherak, edo beste arloren batekoak; instalazioaren plano eguneratuak; eta, eraistekoa bada, instalazioa eraisteko plana.
Garraiatzeko instalazioak direnean, 1955/2000 Errege Dekretuko (abenduaren 1ekoa) 137. artikuluan ezarritako aldez aurreko txostena eskatuko du Energia Zuzendaritzak. Txosten hori kontuan izango da ixteko baimena emateko.
¿ Energia Zuzendaritzak instalazioa ixteko baimenari buruzko ebazpena emango du, hilabeteko epean. Berariazko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako eskaera ezetsi dela ulertuko da.
¿ Instalazioa ixteko baimenak, betiere, titularrari instalazioa eraisteko betebeharra ezar diezaioke, bai eta ingurumena oneratzeko egoki irizten diren beste betebehar batzuk ere.
¿ Ebazpena interesatuei eta erakunde eskudunei jakinaraziko zaie.
¿ Ebazpen adieraziaren edo presuntziozkoaren kontra, interesatuek administrazio errekurtsoa aurkeztu ahalko diote dagokion agintariari.
Ixteko baimena eman eta gero, eta egoki irizten diren egiaztapen teknikoak eginda, ixteko akta egingo da, ixtea gauzatzen denean.
¿Dekretu honetako 3. artikuluko lehenengo eta bigarren taldean sartzen diren instalazio elektrikoak gutxienez hiru urtean behin aztertu behar dira, ezartzeko unean indarrean ziren arauzko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.
Aurreko paragrafoan xedatua gorabehera, lehendik dauden instalazioak ikuskatzeko unean indarrean diren baldintza eta preskripzio teknikoak bete beharko dituzte, baldin euren egoera orokorragatik, kokaguneagatik edo ezaugarriengatik pertsona edo ondasunentzako arrisku larria badakarte, edo beste instalazio batzuen funtzionamenduan asaldura onartezinak eragiten badituzte.
¿ Aldizkako azterketa horiek, argindarra erregimen arruntean sortzeko instalazioak, argindarra garraiatzekoak edo argindarra banatzekoak direnean, titulu egokia duten teknikari eskudunek egin beharko dituzte. Instalazioaren titularrak libreki izenda ditzake teknikari horiek. Hala ere, instalazioen titularrek kontrol erakunde baimenduak kontrata ditzakete aldizkako azterketa horiek egiteko.
Gainerako instalazioetan, aldizkako azterketak kontrol erakunde baimenduek egingo dituzte.
¿ Aldizkako azterketak egiten dituzten profesionalek aldizkako azterketako buletinak bete beharko dituzte, horretarako ezartzen den eredu ofiziala erabiliz.
Buletinak dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi eta gero, ale bat instalazioaren titularrari emango zaio; beste bat, instalazioa dagoen lurralde historikoko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoari; eta beste bat, buletina egin duen teknikariaren esku geratuko da.
¿ Aldizkako azterketako buletinetan, egiaztapenak egiten dituzten teknikari tituludunek azterketetako datuak jasoko dituzte, eta, euren ardurapean, ikuskatutako instalazioetan arauzko baldintzak betetzen direla ziurtatuko dute, hala badagokio; bestela, egin beharreko zuzenketak eta zuzenketa horiek gauzatzeko epeak proposatuko dituzte. Epe horiek, gehienez ere, sei hilabetekoak izango dira, salbu eta kausa justifikaturen bategatik, eta titularrak aldez aurretik eskatuta, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak epe luzeagoa onartzen badu.
¿ Proposatutako epearen barruan, edo, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak epea zehaztu badu, beste epe horren barruan, buletinean adierazitako zuzenketak egin beharko dira. Era berean, zuzenketak lurralde bulego horri bidali beharko zaizkio, teknikari tituludunak edo kontrol erakunde baimenduak ¿dagokionean dagokionak¿ egindako ziurtagiriaren bidez.
¿ Instalazioaren titularrak buletin horien kopia gordeko du bere esku.
¿ Orobat, argindarra erregimen arruntean sortzeko instalazioen, argindarra garraiatzeko instalazioen edo argindarra banatzeko instalazioen titular diren enpresek, baldin Energia Zuzendaritzari euren instalazioen aldizkako mantentze lanak egiteko eta aldizka aztertu eta kontrolatzeko planak egiteko gaitasuna dutela egiaztatzen badiote, hau eska diezaiokete Energia Zuzendaritzari: aldizkako azterketa Energia Zuzendaritzak horretarako baimendutako prozeduraz egin dadila. Prozedura horrek, betiere, instalazioak adierazitako epeetan behintzat aztertzen direla bermatu beharko du.
¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoek, dekretu honetan sartutako instalazio elektrikoetarako, egoki deritzeten ikuskapen guztiak xedatuko dituzte, ofizioz edo alderdi interesatuak eskatuta.
¿ Baldin egindako ikuskapenen ondorioz edo aldizkako azterketako buletinak ikusita irregulartasunen bat azaltzen bada, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak neurri zuzentzaile egokiak eta horiek betetzeko epeak agindu ahal izango dizkio instalazioaren titularrari.
¿ Sektore Elektrikoaren Legeko (54/1997 Legea, azaroaren 27koa) IX. tituluan xedatutako ondorioetarako, dekretu honen eremuan sartutako instalazioen herri onura zehazki onartzea, Energia zuzendariak erabakiko du. Hala ere, zuzenbide publikoko erakunderen batek aurka eginez gero, Gobernu Kontseiluak izango du aginpidea.
¿ Onarpen horretarako, beharrezko izango da interesatuak eskatzea. Horretarako, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua aurkeztu beharko du.
¿ Herri onurakotzat izendatzeak berekin dakar, betiere, eragindako eskubideak okupatu eta eskuratu beharra, eta presakako okupazioa ekarriko du, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Era berean, berekin ekarriko du instalazio elektrikoa ondorengo toki hauetan ezartzeko edo pasatzeko baimena: Estatuaren nahiz Autonomia Erkidegoaren jabetza, erabilera edo zerbitzu publikoko edo ondarezko lurretan, edo erabilera publikokoetan, lurralde historikoaren edo udalaren lur propio edo komunaletan, horien obra eta zerbitzuetan, eta zortasun publikoko zonetan.
¿ Proiektuaren egilearen erantzukizuna da proiektuak araudia eta aplikagarri diren arau teknikoak betetzea.
¿.Obra zuzendaritzako ziurtagiria egiten duen teknikari eskudunaren erantzukizuna da instalazioek proiektua betetzea eta, instalazioak gauzatzean, aplikagarri diren arauzko baldintzei eta arau teknikoei jarraitu izana.
¿ Instalazioaren titularraren erantzukizuna da instalazioak arauzko baldintzetan mantentzea, eta instalazioaren aldizkako azterketak aldi eta era egokian egitea, dekretu honetako VII. kapituluan xedatuari jarraituz.
Sektore Elektrikoaren Legean (54/1997 Legea, azaroaren 27koa) xedatutako arau-hausteak zigortzeko aginpideak, Autonomia Erkidegoaren aginpide eremuaren baitan, honako hauei dagozkie:
Administrazio eta Plangintza sailburuordeari, oso larritzat jotako zigorrak ezartzea, indarrean den legediari jarraituz.
Energia zuzendariari, arintzat edota larritzat jotako zigorrak ezartzea, indarrean den legediari jarraituz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko Legean (2/1998 Legea, otsailaren 2koa) xedatuari jarraituz, prozedura ebazteko aginpidea duten organoek izango dute, orobat, prozedura abiarazteko aginpidea.
Izapidetan diren instalazioak.
Dekretu honen indarraldia hastean izapidetan diren espedienteak, espedientea hasteko unean aplikagarri zen araudiari jarraituz ebatzi arte izapidetzen jarraituko dira.
LEHENENGO AZKEN XEDAPENA
Arauzko gaikuntza.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
BIGARREN AZKEN XEDAPENA
Indarrean sartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 3an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 115/2002 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko apirilaren 14koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, instalazioa baimendu eta ondorengo proiektua onartzen da: transformadore-desfasadore berria Arkale A.E.ko 220 kV-ko parkean, Oiartzungo u
- Indargabetutakoa: 48/2020 DEKRETUA, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak.


