- 41/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, angularen arrantzari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu41/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, angularen arrantzari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1207
- Xedapen-zk.: 41
- Xedapen-data: 2003/02/18
- Argitaratze-data: 2003/02/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Kontseiluaren abenduaren 20ko 3760/92 (EE) Erregelamenduak, Europako Batasunarentzako arrantza eta akuikultura araubidea ezarri du, eta Europako Batasuneko arrantza-politikaren helburu nagusia finkatu, alegia, itsas-baliabideak babestu eta zaintzea, eta horien ustiapen arrazoizkoa eta zentzuduna antolatzea, oinarri jasangarri baten gainean, sektorearentzako baldintza ekonomiko egokietan, itsas-ekosisteman izango duen eragina gogoan hartuta, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen beharrizanak bereziki kontuan izanda.
Autonomia Estatutuaren 10. artikuluko 10. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa dauka barruko uretako arrantza, itsaskien harrapaketa eta akuikulturaren alorretan. Eskumen hori garatuz, martxoaren 13ko 6/98 Legea, itsas arrantzari buruzkoa, egin zen. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegorako lege-markoa ezarri dio arrantzari, eta jarduera horren helburuak eta gidalerroak finkatu. Alegia, arrantzan aritzeko behar zen kohesio materiala eta lege-marko egokiak taxutu ditu. Hain zuzen ere, dekretu honek lege-marko horren esparrua baitu eskumen-oinarri.
Martxoaren 13ko 6/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak angula edo txitxardinaren arrantza arautuko du bere eskumenen esparruaren barruan. Beraz, dekretu honek aipatutako legeak ezarritakoa garatu, eta angularen arrantza arautu du Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan.
Dekretu honek zortzi artikulu eta bi "azken xedapen" dauzka. Artikulu horietan arrantza mota hori antolatzeko arau orokorrak ezarri dira: lizentziak ematea, lizentzia-motak, indarraldia, baimendutako arrantza-tresnak, angularen arrantza-aldia etab.
Gerta daitezkeen arau-hausteak itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/98 Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera zigortuko dira.
Ondorioz, arrantza-sektoreko lanbide-antolamenduei kontsulta eginda, Eusko Jaurlaritzako Batzorde Juridiko Aholku-emailearekin adostu eta gero, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 2003ko otsailaren 18ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau.
Dekretu honen xedea da angularen arrantza arautzea. Izan ere, arrantza-mota horrek helburu dauka Euskal Autonomi Erkidegoko barruko uretan ibai-aingiraren (Anguila anguila) indibiduo gazteak, 10 zm.tik beherakoak, harrapatzea.
– Angularen arrantzan aritu ahal izateko beharrezkoa izango da dagokion lizentzia izatea. Lizentzia hori arrantza-arloan eskumena duen zuzendaritzak emango du.
– Lizentzia norberarentzakoa eta inori utzi ezinekoa izango da, eta, berarekin batera lizentziaren jabearen nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat eraman beharko da.
– Lizentzia, arro edo alde bakar jakin baterako emango da. Beraz titularraren jarduera lizentzian zehaztutako eskualdera mugatuko da.
– Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa, dekretu honen eranskinean azaltzen den bezala. Bertan, titularrak harrapakinen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantza-eguna eta ordutegia jaso beharko ditu.
– Angularen arrantzarako lizentziak, berez, ez du bidea ematen titularrek harrapatutako angulak saltzeko.
– Bi lizentzia-mota daude: angula lehorretik harrapatzeko lizentzia, eta, angula ontzitik harrapatzeko lizentzia:
Angula lehorretik harrapatzeko lizentziak eskubidea ematen dio arrantzaleari ur-bazterretik arrantza egiteko. Lizentzia horren jabe izateko beharrezkoa da gutxienez hamasei urte beteta izatea.
Angula ontzitik harrapatzeko lizentziak eskubidea ematen dio arrantzaleari ontzi batetik arrantza egiteko. Lizentzian, arrantzarako erabiliko den ontziaren izena eta matrikula jaso beharko dira. Lizentzia eta ontzia elkar lotuta egongo dira. Lizentzia horren jabe izateko beharrezkoa da gutxienez hemezortzi urte beteta izatea eta ontziari dagokion patroi-titulua izatea.
– Angularen arrantzarako lizentziak, ur-bazterretik zein ontzitik egin, arrantza-aldi bakoitzeko emango dira eta arrantza-aldi horretan izango du indarra.
– Lizentzia berritzeko ezinbestekoa da aurreko arrantza-aldiko harrapaketa-orria behar bezala beteta aurkeztea.
– Titxardin edo angularen arrantza "baia" edo "bahe" izeneko tresna bidez egingo da, bi modalitateetan.
– Baheen gehienezko neurriak honakook izango dira: 1’8 metrokoak erdiko lerroan, forma borobileko bahetarako, eta, 1’8 metrokoak ardatz nagusian, forma eliptiko edo angeluzuzeneko bahetarako.
– Lehorretik aritzen diren arrantzaleek mailasare edo bahe bat baino ez dute erabiltzerik.
– Ontzitik aritzen diren arrantzaleek, gehienez ere, bi mailasare edo bahe erabili ahal izango dituzte aldi berean, berdin duela zenbat lagun dauden txitxardina harrapatzen ontzitik.
– Lehorreko arrantzaleek eskuko aitzur edo antzeko tresna bat erabili ahal izango dute lagun bakoitzeko.
– Ezin da erabili tresna mekanikorik, ez eta aurreko paragrafoetan aipatu ez den bestelako arrantza-tresnarik ere. Nolanahi ere, bidezkoa da argiak erabiltzea.
Angula urriaren 15etik hurrengo urteko martxoaren 15a arte harrapa daiteke. Garai horretatik kanpo debekatuta dago arrantza egitea.
Zenbait lekutan txitxardinaren arrantza inguruan dauden ohiturek beren hartan jarrai dezakete dekretu honetan ezarritakoa betetzen baldin bada. Nolanahi ere, ulertu behar da ohitura horiek ez dutela eraginik administrazio-ondorioetarako.
Dekretu honetan xedatuaren aurkako arau-hausteak Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen arabera zigortuko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Eguna Arrantza noiz Herria Modalitatea Arrantza noiz Eguneko Oharrak
hasi (zerrenda ikusi) amaitu harrapaketa
(ordua: (ordua: minutuak) (gramotan)
minutuak)
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
: :
Herria: Arrantzako ibai edo hondartzaren izena.
Modalitateak: (Ontz.) itsasontzitik; (Ba) bahez, itsasertzetik; (Ola) Olatu-arrantza; (Arr) Hormatik herrestatutako bahea, (Aza) Aitzurra.
Kontseiluaren abenduaren 20ko 3760/92 (EE) Erregelamenduak, Europako Batasunarentzako arrantza eta akuikultura araubidea ezarri du, eta Europako Batasuneko arrantza-politikaren helburu nagusia finkatu, alegia, itsas-baliabideak babestu eta zaintzea, eta horien ustiapen arrazoizkoa eta zentzuduna antolatzea, oinarri jasangarri baten gainean, sektorearentzako baldintza ekonomiko egokietan, itsas-ekosisteman izango duen eragina gogoan hartuta, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen beharrizanak bereziki kontuan izanda.
Autonomia Estatutuaren 10. artikuluko 10. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa dauka barruko uretako arrantza, itsaskien harrapaketa eta akuikulturaren alorretan. Eskumen hori garatuz, martxoaren 13ko 6/98 Legea, itsas arrantzari buruzkoa, egin zen. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegorako lege-markoa ezarri dio arrantzari, eta jarduera horren helburuak eta gidalerroak finkatu. Alegia, arrantzan aritzeko behar zen kohesio materiala eta lege-marko egokiak taxutu ditu. Hain zuzen ere, dekretu honek lege-marko horren esparrua baitu eskumen-oinarri.
Martxoaren 13ko 6/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak angula edo txitxardinaren arrantza arautuko du bere eskumenen esparruaren barruan. Beraz, dekretu honek aipatutako legeak ezarritakoa garatu, eta angularen arrantza arautu du Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan.
Dekretu honek zortzi artikulu eta bi "azken xedapen" dauzka. Artikulu horietan arrantza mota hori antolatzeko arau orokorrak ezarri dira: lizentziak ematea, lizentzia-motak, indarraldia, baimendutako arrantza-tresnak, angularen arrantza-aldia etab.
Gerta daitezkeen arau-hausteak itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/98 Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera zigortuko dira.
Ondorioz, arrantza-sektoreko lanbide-antolamenduei kontsulta eginda, Eusko Jaurlaritzako Batzorde Juridiko Aholku-emailearekin adostu eta gero, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 2003ko otsailaren 18ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau.
Dekretu honen xedea da angularen arrantza arautzea. Izan ere, arrantza-mota horrek helburu dauka Euskal Autonomi Erkidegoko barruko uretan ibai-aingiraren (Anguila anguila) indibiduo gazteak, 10 zm.tik beherakoak, harrapatzea.
– Angularen arrantzan aritu ahal izateko beharrezkoa izango da dagokion lizentzia izatea. Lizentzia hori arrantza-arloan eskumena duen zuzendaritzak emango du.
– Lizentzia norberarentzakoa eta inori utzi ezinekoa izango da, eta, berarekin batera lizentziaren jabearen nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat eraman beharko da.
– Lizentzia, Dekretu honetako II. eranskinean azaltzen direnen arteko arro edo alde bakar jakin baterako emango da. Beraz titularraren jarduera lizentzian zehaztutako eskualdera mugatuko da.
– Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa, Dekretu honen I. eranskinean azaltzen den bezala. Bertan, titularrak harrapakinen pisua, arrantza-tresna gisa erabilitako bahearen diametroa, orduko botaldien zenbatekoa, eta arrantzasaio bakoitzeko botaldiko herresta-distantzia jaso beharko ditu; horrekin batera, baita arrantzaordutegia eta jarduna zein toki zehatzetan garatu den ere.
– Angularen arrantzarako lizentziak, berez, ez du bidea ematen titularrek harrapatutako angulak saltzeko.
– Bi lizentzia-mota daude: angula lehorretik harrapatzeko lizentzia, eta, angula ontzitik harrapatzeko lizentzia:
Angula lehorretik harrapatzeko lizentziak eskubidea ematen dio arrantzaleari ur-bazterretik arrantza egiteko. Lizentzia horren jabe izateko beharrezkoa da gutxienez hamasei urte beteta izatea.
Angula ontzitik harrapatzeko lizentziak eskubidea ematen dio arrantzaleari ontzi batetik arrantza egiteko. Lizentzian, arrantzarako erabiliko den ontziaren izena eta matrikula jaso beharko dira. Lizentzia eta ontzia elkar lotuta egongo dira. Lizentzia horren jabe izateko beharrezkoa da gutxienez hemezortzi urte beteta izatea eta ontziari dagokion patroi-titulua izatea.
– Angularen arrantzarako lizentziak, ur-bazterretik zein ontzitik egin, arrantza-aldi bakoitzeko emango dira eta arrantza-aldi horretan izango du indarra.
– Lizentzia berritzeko ezinbestekoa da aurreko arrantza-aldiko harrapaketa-orria behar bezala beteta aurkeztea, urtero apirilaren 30a baino lehenago.
– Titxardin edo angularen arrantza "baia" edo "bahe" izeneko tresna bidez egingo da, bi modalitateetan.
– Baheen gehienezko neurriak honakook izango dira: 1’8 metrokoak erdiko lerroan, forma borobileko bahetarako, eta, 1’8 metrokoak ardatz nagusian, forma eliptiko edo angeluzuzeneko bahetarako.
– Lehorretik aritzen diren arrantzaleek mailasare edo bahe bat baino ez dute erabiltzerik.
– Ontzitik aritzen diren arrantzaleek, gehienez ere, bi mailasare edo bahe erabili ahal izango dituzte aldi berean, berdin duela zenbat lagun dauden txitxardina harrapatzen ontzitik.
– Lehorreko arrantzaleek eskuko aitzur edo antzeko tresna bat erabili ahal izango dute lagun bakoitzeko.
– Ezin da erabili tresna mekanikorik, ez eta aurreko paragrafoetan aipatu ez den bestelako arrantza-tresnarik ere. Nolanahi ere, bidezkoa da argiak erabiltzea.
Angula urriko ilargi berria baino astebete lehenagotik hurrengo urteko martxoko ilargi berriaren ondoren astebete pasa arte harrapa daiteke. Garai horretatik kanpo debekatuta dago arrantza egitea.
Txosten teknikoen eta zientifikoen ondorioz ikusten bada aurreneurri gisa beharrezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan angularen arrantza aldi baterako debekatzea, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak dagokion debeku- agindua emango du. Angularen arrantzaaldia txosten teknikoek eta zientifikoek hala gomendatzen denean hasiko da berriz.
Zenbait lekutan txitxardinaren arrantza inguruan dauden ohiturek beren hartan jarrai dezakete dekretu honetan ezarritakoa betetzen baldin bada. Nolanahi ere, ulertu behar da ohitura horiek ez dutela eraginik administrazio-ondorioetarako.
Dekretu honetan xedatuaren aurkako arau-hausteak Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen arabera zigortuko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Maiatzaren 10eko 107/2005 DEKRETUAREN I. ERANSKINA.
Eguna(1) Arrantza noiz Arrantza- Modalitatea Bahearen Orduko botaldien Arrantza Harrapaketa Eguneroko
hasi gunearen (zerrenda ikusi) diametroa zenbatekoa, eta noiz amaitu (gramotan) oharrak
(Ordua: kokapen botaldiko (ordua:
minutuak) zehatza herresta-distantzia minutuak)
(1)Arrantzan pasa den gauaren aurreko eguna.
Modalitateak: (Ontz.) itsasontzitik; (Ba) bahez, itsasertzetik; (Ola) olatu-arrantza; (Arr) hormatik herrestatutako bahea, (Aza) aitzurrarekin.
Beharrezkoa da irteera guztietako datuak idaztea, nahiz eta ezer ez harrapatu.
Maiatzaren 10eko 107/2005 DEKRETUAREN II. ERANSKINA.
ANEXO II al DECRETO 107/2005, de 10 de mayo.
Arroa/Cuenca N.º zona zb. Iradokizunak/ Comentarios
Barbadun 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Ibaizabal 2 1.– Abra-Areeta (Zubi Esekia / Puente Colgante)
2.– Areeta-La Peña
Butroe 3 1.– Ontzitik/Embarcación: Plentzia eta Gorliz Palados
2.– Lehorretik/Tierra: Plentzia eta Gorliz – Arbiñako presa. Armintza (Amorrada)
3.– Lehorretik/Tierra: Bakio
Oka 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Lea 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Artibai 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Deba 1 Ezin da itsasontzitik arrantzatu
No se permita la pesca desde embarcación
Urola 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Oria 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar
Única zona en toda la cuenca
Harrapaketa-orriak betzeko bereizketa
Diferenciación para rellenar el cuaderno de capturas:
– Ontzitik/Embarcación: Bokalea-Aginaga
Lehorretik/Tierra: Arro guztian/Toda la cuenca
Bidasoa 1 Ezin da itsasontzitik arrantzatu
No se permita la pesca desde embarcación
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetutakoa: 77/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzekoa eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzekoa.
- Aldatutakoa: 107/2005 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, angularen arrantzari buruzko Dekretua aldatzeari buruzkoa.
- Garatzen du: 6/1998 LEGEA, martxoaren 13koa, itsas arrantzari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 2003ko urriaren 3koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardina edo angula hartzea debekatu duena.