Euskadi.eus
  • 141/2004 DEKRETUA, uztailaren 6koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

141/2004 DEKRETUA, uztailaren 6koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila; Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 4776
  • Xedapen-zk.: 141
  • Xedapen-data: 2004/07/06
  • Argitaratze-data: 2004/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Abeltzaintza jarduera funtsezkoa da landa-inguruneen ekonomiarako eta iraupenerako. Baina hartzen duen eremua dela-eta edo tartean dauden abere-motak direla-eta, zenbaitetan, hainbat kalte sor ditzake kokatuta dagoen tokiko ingurumenean, osasungarritasunean edo, labur esanda, bizitza-kalitatean. Horregatik, garrantzitsua da bi alde horiek bateratzea jarduera hori desagertzeko bidean dagoen gurea bezalako lurralde batean, alde batetik abeltzaintzak eta abeltzaintzan diharduten biztanleek aurrera egin dezaten, eta bestetik jarduera horiek ingurumenari eta osasungarritasunari kalte egin ez diezaioten.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen babesean jaiotzen da, hura garatzeko arau gisa (56. artikuluan aurreikusi bezala), eta lege horren arabera jarduera-lizentzia behar duten jarduerak hartzen ditu bere baitan. Halaber, 65. artikuluak indarrean dauden arloko arauak aipatzen ditu, lizentziarik ez duten jarduerak legeztatzeaz diharduenean. Helburua, beraz, hauxe da: EAEko abeltzaintzako ustiategi berriek edo lehenagokoek jarduera-lizentzia eskuratzeko bete behar dituzten arloko arauak ezartzea. Alabaina, abeltzaintzak arazo konplexuak ditu egun: ustiategiak dauden herri batzuek, hasieran txikiak izan arren, bizitokietarako hirigintza-garapena izan dute denboraren joanean; etxeko kontsumorako ziren ustiategi zenbait industria gune bihurtu dira gaur egun, eta abar.

Hori dela eta, dekretu honek hainbat egoera jasotzen ditu. Alegia, bereizi egiten dira: batetik, abeltzaintzako ustiategi berrien instalazioak eta lehenagoko ustiategien instalazioen handitzeak; bigarrenik, 1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategiak; eta hirugarrenik, nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak. Aurreneko multzokoek arau tekniko, osasungintzako eta ingurumeneko zorrotzak estuki bete beharko dituzte, gizarteak alor horietan dituen eskakizunekin bat; bigarren multzokoek, ordea, eta batik bat hirugarrenekoek, bete beharko dituzten arauek bateragarriak egin beharko dituzte ingurumenaren babesa eta jardueraren iraupena, bestelako eskakizun zorrotzagoek galbidera eramango luketelako abeltzaintzaren jarduera. Horretarako, ahal dela araudi zorrotzago horretara egokitu daitezen, epe bat emango zaie azken multzo horietako ustiategiei.

Proportzionaltasun-printzipioa aplikatzea esan nahi du aurreko paragrafoak. Printzipio horren argitan, administrazio-jarduera helburuen mendean dago, halaxe jasotzen da-eta Arartekoaren 1999ko txostenaren 454. orrialdetik 462. orrialdera bitartean. Testu horretan hainbat gatazka aztertzen dira, landa-gune batzuetako abeltzaintzako ustiategiek ingurumenean sortutako kaltea dela-eta, eta arauak ezartzeko gomendioa ematen da. Horregatik, nahiz eta berez dekretu honek ez dituen arautzen lizentziarik gabeko jarduerak, horren eskumena udalena baita, dekretuaren jomuga da lizentziak lortzeko bidean erraztasunak ematea, horretarako berariaz kontuan hartu behar diren arloko arau teknikoak emanez.

Dekretu hau prestatzerakoan aholkua eskatu zaie hiru foru aldundiei, Euskal Udalen Elkarteari (EUDEL) eta nekazaritzako erakunde profesionalei.

Ondorioz, Osasun sailburuak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko uztailaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. ¿ Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategi berriek edo lehenagokoek jarduera-lizentzia eskuratzeko bete behar dituzten arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzea; lizentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusita dago. Horrek ez du salbuesten, ordea, arloko gainerako arau bereziak, higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, hirigintzakoak edo aplikagarri diren bestelakoak betetzetik.

  2. ¿ Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren arabera jarduera-lizentziarik behar ez duten abeltzaintzako ustiategiei ez zaizkie aplikatuko dekretu honetan ezarritako arauak, dekretu hartan xedatutakoaren indarrez jardungo baitute.

Dekretu honen ondorioei begira, hiru abeltzaintzako ustiategi mota bereizten dira:

  1. Abeltzaintzako ustiategi berriak.

    1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategiak.

  1. Nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak.

Dekretu honen ondorioei begira, definizio hauek ezartzen dira:

  1. ALU (Azienda Larri Unitatea): behi- edo zaldi-azienda buru baten baliokidea.

    Hona hemen baliokidetasun-taula:

    ABERE MOTA BALIOKIDETASUNA

    2 urtetik gorako zezenak, behiak eta bestelako behi-azienda. 1 ALU

    Sei hilabetetik gorako zaldi-azienda 1 ALU

    Sei hilabetetik bi urtera bitarteko behi-azienda 0,6 ALU

    Ardiak 0,15 ALU

    Ahuntzak 0,15 ALU

    Ziklo itxiko txerrama (gizentze-aldia bukatu arte umeak dituena) 0,96 ALU

    Titia kendu arte txerrikumeak dituen txerrama (0-6 kg) 0,25 ALU

    20 kg arteko txerrikumeak dituen txerrama. 0,30 ALU

    Aurrerako txerri emea 0,14 ALU

    6tik 20 kg-ra bitarteko txerrikumeak. 0,02 ALU

    20tik 50 kg-ra bitarteko txerria. 0,10 ALU

    50etik 100 kg-ra bitarteko txerria. 0,14 ALU

    20tik 100 kg-ra bitarteko gizentzeko txerria. 0,12 ALU

    Apoteak 0,30 ALU

  2. NLU (Nekazaritzako lan-unitatea): nekazaritzako lanetan urtebetean egun osoz pertsona batek egiten duen lana (Lehentasunezko nekazaritza ustiategiei buruzko 168/1997 Dekretua).

  3. Nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia: herrigune batek ekoizpenerako joera hori dauka baldin betekizun hauetakoren bat konplitzen badu:

    • Herrigunean nekazaritzako langile aktiboak %20tik gora izatea.

    • Herrigunea kokatuta dagoen udalerrian langile aktiboak %10etik gora izatea.

    • Herrigunea kokatuta dagoen udalerrian nekazaritzako BPG (barne-produktu gordina) %10etik gorakoa izatea.

      Dekretu honen aplikazioa errazteko, aurreko paragrafoaren arabera nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten herriguneen zerrenda III. eranskinean agertzen da.

  4. Ekoizpen-ahalmena handitzea: handitzen edo berregokitzen den ustiategiak %15etik gora ALU gehiago hazteko edo gobernatzeko ahalmena irabazten duenean jotzen da ekoipena ahalmena handitu duela; baita ere handitzen edo berregokitzen den ustiategiak bere jardunerako LNU gehiago behar dituenean ere.

  5. Ustiategia osatzen duten pertsonak: familia-ustiategien kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan titular edo titularkide edo "familia-laguntza" gisa agertzen direnak; elkarte moduan eratutako ustiategien kasuan, dagokion erregistroan bazkide gisa ageri direnak.

  1. ¿ Abeltzaintzako ustiategi berriek dekretu honen I. eranskinean adierazitako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.

  2. ¿ Ekoizpen-ahalmena handitzen duten lehenagoko abeltzaintzako ustiategiek ere bete beharko dituzte I. eranskineko arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ¿distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.

  1. ¿ 1.000 biztanletik gorako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiek eta nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia ez duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden ustiategiek dekretu honen II. eranskinean adierazitako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.

    Hori hala bada ere, dekretu hau onartzen denetik 10 urtera edo zeinahi gorabehera dela-eta titulartasun-aldaketaren bat gertatzen bada ¿artikulu honetako 3. paragrafoan salbuetsitakoak izan ezik¿, atal honetako abeltzaintzako ustiategiek dekretu honen I. eranskinean adierazitako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte, distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.

  2. ¿ Halaber, nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenerako joera garbia duten 1.000 biztanletik beherako herriguneetan dauden lehenagoko ustiategiak dekretu honen II. eranskinean adierazitako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte.

    Hori hala bada ere, dekretu hau onartzen denetik 15 urtera edo zeinahi gorabehera dela-eta titulartasun aldaketaren bat gertatzen bada ¿artikulu honetako hurrengo paragrafoan salbuetsitakoak izan ezik¿, atal honetako abeltzaintzako ustiategiek dekretu honen I. eranskinean adierazitako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak bete beharko dituzte, distantzia eta kokapenari buruzkoak salbu.

  3. ¿ Titulartasun aldaketaz aurreko paragrafoetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko odol-ahaidetasunezko hirugarren mailara arteko ahaideen arteko aldaketei, ezta gutxienez bi urteko antzinatasunarekin ustiategian diharduten pertsonen artekoei ere.

    Titulartasun aldaketa ez bada aurreko paragrafoan salbuetsitakoa, bi urteko epea egongo da aldaketak eta egokitzapenak egiteko.

  4. ¿ Artikulu honetan adierazitako abeltzaintzako ustiategiek behar beste aldaketa eta egokitzapen egin ahalko dituzte dekretu honen II. eranskinean ezarritako arauak betetzeko, non eta horrek ez duen beren ekoizpen-ahalmena handitzen. Bestela, ekoizpen-ahalmena handitzen denean alegia,3. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da (I. eranskinean jasotako arauak betetzea).

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 61.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki, 5. artikuluan aurreikusitako egoeran dauden abeltzaintzako ustiategien lizentziak indarrik gabe geldituko dira behin epeak igaro eta gero, edo behin artikulu horretan aurreikusitako gorabeherak gertatu eta gero; beraz, berritu egin beharko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoaren botere publikoek 2. artikuluko b) eta c) ataletan adierazitako abeltzaintzako ustiategiak eraberritzea eta lekuz aldatzea bultzatuko dute, dekretu honen I. eranskinean ezarritako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak arian-arian betetze aldera. Horretarako, laguntzak ezarri ahalko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko uztailaren 6an.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

GABRIEL MARÍA INCLAN IRIBAR.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua ,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Instalazio eta obren proiektu teknikoa egin beharko da, zeina alor horretan eskumena duen teknikari batek erredaktatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu beharko baitu. Honako agiri hauek jasoko ditu, sailkatutako jarduera denaren izapideak egin ahal izateko:

  1. ¿ Obra zibilaren memoria.

    • Helburua, kokalekua eta aurrekariak

    • Materialen, eraikinen eta instalazioen deskribapena. Behar diren tresnak emango dira aditzera, horiek CV-tan edo kW-tan duten potentzia adieraziz.

    • Instalazioen deskribapena: instalazio elektrikoa, berogailua, hozteko instalazioak, GLP biltegia, gasolioa eta abar. Instalazio horien ezaugarri teknikoak eta Segurtasun Industrialeko Arautegi aplikagarria betetzea.

    • Hondakin organikoak biltegiratzeko sistemaren eraiketa kalkuluak (sastegia eta/edo minda-hobia). Dimentsionatuaren justifikazio teknikoa.

    • Dekretu honetan eta indarrean dagoen ordenazio alorrekoak finkatutako sanitate azpiegitura.

    • Produktu kimikoak (zoo eta fitosanitarioak) biltegiratzeko sistema. Sistema horrek, abeltzaintzako ustiategiak izan ohi dituen beharrizanek nahitaez behar dutenari egokitzeaz gain, arautegi aplikagarria ¿segurtasunekoa eta higieniko sanitarioa¿ beteko ditu.

    • Suteetatik babesteko sistema: kasu bakoitzean aplikagarria den arautegian, neurrien justifikazioan eta instalazioak babesteko aurreikusitako babes ekipoetan oinarrituta; kontuan izanik, halaber, hirugarrenei egin dakiekeen kaltea.

    • Instalazio higienikoak: garbiketarako eta aldageletarako aurreikusitako instalazioak, Laneko Segurtasun- eta Osasun-Arautegiaren arabera.

  2. ¿ Jardueraren ezaugarrien deskribapen memoria.

    Jardueraren ezaugarriak, ingurumen sanitatean izan dezakeen eragina eta ezarri nahiko liratekeen neurri babesleak ¿eraginkortasun maila eta segurtasun bermea adieraziz¿ deskribatuko dira. Honako hauek jasoko dituzte, batik bat:

    • Jardueraren helburua: jarduera eta ustiategiaren ekoizpen ezaugarriak deskribatuko dira, ekoizpen aldi bakoitzak benetan duen kapazitatea (abere kopurua edo plaza kopurua) adieraziz. Jardueran zuzeneko esku-lana eginez dihardutenen kopurua ere adieraziko da.

    • Kokalekua: jasota utziko da ea indarrean dagoen ala ez hirigintzako udal instrumenturik. Ez badago planeamendurik ez eta hiri-lurraren zedarritzerik, aditzera eman beharko da egoera hori. Horrelakoetan probinzia mailako Udal Planeamenduko Arau Subsidiario eta osagarrietako aginduei egokitu beharko zaizkio beren-beregi.

    • Kokalekurako aukeratutako aldean aplikagarriak diren udal-arauak eta ¿ordenantzak aipatuko dira.

    • Kokalekuari buruzko arau orokorrei dagokienez, 2. kapituluan xedatutakoa beteko da.

    • Jarduerak sanitatean eta ingurumenean duen eragina: gai honi buruz 3/1998 Legean zehazten duena aintzat hartuz, batez ere honako datu hauek garatu beharko dira:

    • Jarduerarako behar den ura, m3-tan adierazia; eta nondik hartutakoa den.

    • Jarduerak eragiten dituen hondakin urei dagokienez, euren osaera, bolumena eta aurreikusitako tratamendua emango dira aditzera. Isurketa-lekua; eta eskumena duen agintaritzak baimena identifikazioa eta tramitazioarekin hastea.

    • Sorturako hondakin organikoak (solidoak eta likidoak). Jarduera erabileraren arabera honako hauek emango dira aditzera: izaera, sortutako kopuruen aurreikuspena eta aurreikusitako jasotze eta biltegiratze sistema, harik eta soroetara bota arte edo tratatu arte. Soroak ongarritzeko erabiltzen badira, lurrak zeintzuk diren eta duten azalera adierazi beharko dira, eta halaber: poligonoa, partzela, kultibo alternatiba eta Ha-ko eta urteko aplikatu beharreko dosia, hain zuzen ere Eranskin honetako 3. kapituluko 6. puntuan adierazitakoaren arabera. Lurrak erabilgarri daudela erakusten duten agiriak aurkeztu beharko dira.

    • Hildako abereak eliminatzeko sistema zehaztuko da, aplikagarri den arautegia oinarri hartuz.

    • Ustiategian sortutako beste era bateko hondakinak (garbiketa hondarrak, bilgarriak, izaera kimikoko hondakinak, eta abar). Hondakin mota, zenbatekoak, behin-behineko biltegiratzea eta azken destinoa adieraziko dira beti.

    • Legedia: alorrean aplikagarria den arautegia betetzen dela adieraziko da kasu bakoitzean.

  3. ¿ Planoak.

    Honako plano hauek jasoko dira:

    • 1:5.000 eskalako planoa edo krokisa, ustiategiaren kokalekua eta horren inguruko 1.000 metroko erradio-gunea adieraziko dituena, non azalduko baitira abeltzaintzako beste instalazio batzuk, nekazaritza-abeltzaintzako industriak, herriguneak, isolatutako eraikinak, ur-bilketak, deposituak eta putzuak, ubide naturalak eta ureztatzeko erretenak, errepideak eta lurraldearen beste elementu aipagarri batzuk, alegia, eranskin honetako 2. kapituluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutakoak.

    • Gorotzak hartzen dituzten partzelak kokatuta daudeneko lurren 1:5.000 eskalako plano topografikoa, non inguruetako ubideak, putzuak eta iturburuak agertuko baitira.

    • Ustiategiaren instalazio guztiak jaso eta kokalekua zehaztuko dituen 1:100 eskalako ¿gutxienez¿ oin-planoa.

  4. ¿ Baldintza plegua.

    Baldintza teknikoak (materialak eta exekuzioa), ekonomikoak, fakultatiboak (obra zuzendaritza) eta legalak jaso eta zehaztuko ditu.

  5. ¿ Aurrekontua.

    Aurrekontuaren agiriak, obra zibileko unitateez gain, azpiegitura sanitarioko kostuak eta proiektatutako sistema eta neurri zuzentzaileen kostuak jasoko ditu.

Plano horizontalean proiektatutakoak joko dira ezarritako gutxienezko distantzia legetxe. Lurraren profilaren gainean distantziak planoko neurketak baino %30 handiagoak badira eta, horretaz gain, muga naturalak edo lurraren eragozpenak badaude, lur profilaren gainean egindako neurketarako baimena eman daiteke.

Instalazioen (eraikina, minda-hobia, sastegiak, eta abar) azpiegitura sanitarioaren gune sentikorrak erreferentzia puntu modura hartuta neurtuko dira distantziak.

  1. ¿ Herriguneekiko distantziak.

    Abeltzaintzako ustiategietatik herriguneetako hiri-lur mugarainoko, etxebizitzatarako lur urbanizagarrirainoko edo landa-guneko lur ez urbanizagarrirainoko distantziak ustiategi mota kontuan hartuz finkatuko dira, honako hauek izango dira behintzat

    Abere espeziea Distantzia (metrotan)

    Ardi- eta ahuntz-aziendak 100

    Behi-azienda 150

    Zaldi-azienda 150

    Txerri-azienda (1) 500

    Hegazti-azienda 150

    Untxiak 100

    Larrutarako abereak 150

    Erleak 300

    Zakurrak 500

    Beste espezie batzuk (2) 250

    (1)Talde bereziko ustiategiei dagokienez distantzia 2.000 metrokoa izango da. Talde bereziko ustiategiak: aukeraketako eta biderketako ustiategiak, ugaltzaile zaharrak baztertzeko diren bilketa-lekuak, antzutze artifizialeko zentroak, ugaltzaileen aurrerakoen hazkuntza ustiategiak, ugaltzaile primiparen trantsizioko ustiategiak eta berrogeialdirako zentroak. Kontzentrazio zentroetan distantzia 3.000 metrokoa izango da.

    (2) Aplika dakiekeen arautegi berezirik ez dagoen kasuetan.

    Ustiategi mistoetan espezierik murriztaileenaren arabera finkatuko dira distantziak.

    Ekoizpen orientazio nagusia nekazaritza eta abeltzaintza duten herriguneetan distantziok erdira jaitsiko dira, horrelaxe ezartzen baita dekretu honetako 2. artikuluan; eta berdin mendiko gune kaltetuetan ¿EAEko mendi nekazaritzarako erregimen bereziak mugatutakoetan¿ kokatutakoekin. Eta guzti hori, EBko arautegian ezarritako irizpideekin ¿gune kaltetuak mugatzen dituenekin¿ bat etorriz.

  2. ¿ Lurraldeko beste elementu batzuekiko distantzia.

    Honen ondoren adierazitakoak izango dira lurraldeko beste elementu garrantzitsu batzuekiko gutxienezko distantziak, beste arautegi berezi batzuen indarrez aplikagarriak izan daitezkeenak aintzat hartuz.

  1. ¿ Hiri-eremuen mugari dagokionez ikus kapitulu honetako 1. puntua

  2. ¿ Beste finka batzuetako eraikin ez landatarrei dagokienez 100

  3. ¿ Partzelen arteko mugari dagokionez, errepideen aurrealdeetan izan ezik 10

  4. ¿ Bide landatarren berdintze-ertzari dagokionez 5

  5. ¿ Errepideei dagokienez Errepidea arautzeko ardura duen foru erakundearen arauekin eta ustiategi mota bakoitzaren arau bereziekin bat eginez

  6. ¿ Ubideei eta aintziren eta urtegien oheei dagokienez buruz (ubideen polizia gunei Ibai eta errekastoen Sektorekako

    100 m¿Konfederazio Hidrologikoak dituen eskumenak kontuan hartuz) Lurralde Planeko arauekin bat etorriz

  7. ¿ Ureztapen-erreten eta -hustubideei dagokienez. Lurraren gainetik dauden obra 15

    erretenak kanpo uzten dira. Distantzia 5 metrokoa izan daiteke hodibidezko erretenetan,

    baldin eta horien iragazgaiztasuna teknikoki bermatuta badago.

  8. ¿ Putzuei, hornidura iturburuei eta hornidurarako ur harguneei dagokienez. Distantzia 200

    murriztu egin daiteke, baldin hori justifikatuko duen azterketa hidrogeologikoa badago.

  9. ¿ Giza kontsumorako ez diren putzu, iturburu eta beste batzuei dagokienez. 35

  10. ¿ Herriguneak urez hornitzeko deposituei eta ur-hodiei dagokienez 35

  11. ¿ Aitortutako bainu-guneei dagokienez 200

  12. ¿ Akuikultura guneei dagokienez 100

  13. ¿ Abeltzaintzako instalazioaren parte ez diren nekazaritza eta abeltzaintzako 250

    industriei dagokienez

  14. ¿ Interes kulturala, historikoa eta arkitektonikoa duten monumentu eta eraikinei Hirigintzako udal planeamendua

    edo aztarnategi arkeologikoei dagokienez ren edo ondare historiko artisti koaren arautegiaren arabera

  15. ¿ Hiltegiei, haragi industriei, hildako abereen industria eraldatzaileei, abereei era 1.000

    kontrolatuan lur emateko guneei eta satsak tratatzeko erabilera komuneko instalazioei

    dagokienez

  1. ¿ Abeltzaintzako ustiategien arteko distantziak.

    Isolatutako ustiategien arteko distantziak edo lur libreetan dauden distantziak:

    Txerri ustiategiak

    Ustiategien arteko Lehenengo taldea Bigarren taldea Hirugarren taldea Talde berezia Kontzentrazio zentroak

    distantzia metrotan

    Lehenengo taldea 500 1.000 1.000 2.000 3.000

    Bigarren taldea 1.000 1.000 1.000 2.000 3.000

    Hirugarren taldea 1.000 1.000 1.000 2.000 3.000

    Talde berezia 2.000 2.000 2.000 2.000 3.000

    Kontzentrazio zentroak 3.000 3.000 3.000 3.000 3.000

    Lehenengo taldea: 120 ALUra arteko kapazitatea duten ustiategiak

    Bigarren taldea: 121-360 ALUra arteko kapazitatea duten ustiategiak

    Hirugarren taldea: 361-720 ALUra arteko kapazitatea duten ustiategiak

    Talde berezia: aukeraketako eta biderketako ustiategiak, ugaltzaile zaharrak baztertzeko diren bilketa-lekuak, antzutze artifizialeko zentroak, ugaltzaileen aurrerakoen hazkuntza ustiategiak, ugaltzaile primiparen transizioko ustiategiak eta berrogeialdirako zentroak.

    Kontzentrazio zentroak: 434/1990 ED, behi- eta txerri-azienden espezietako abere bizien merkataritza intrakomunitarioari aplikagarriak zaizkion baldintza sanitarioak ezartzen dituena.

    Ustiategi motak Distantzia (m)

    Untxiak 300

    Hegaztiak (1) 300

    Ardi-azienda 100

    Ahuntz-azienda 100

    Behi-azienda 100

    Beste espezie batzuk (2) 100

    Espezie ezberdinak (3)

    Mistoak (4)

    (1) Inkubagailuei dagokienez, beste baterako distantzia 1.000 metrotik gorakoa izango da.

    (2)Espezie exotikoei dagokienez, dagokion abere espeziearen legedi zootekniko sanitarioan aurreikusitakoa beteko da.

    (3) Espezie ezberdinetako bi ustiategien arteko distantzia, kontuan hartutako bi espezietako ustiategien arteko distantziarik murritzena izango da.

    (4) Ustiategi mistoei dagokienez, espezierik murritzena aintzat hartuz finkatuko dira distantziak.

  1. ¿ Eraikuntzak eta ekipamenduak.

    Abeltzaintzako instalazioek menpetasun eta proportzio harreman egokia izango dute ustiategian dauden abereekiko. Espezie bakoitzak exigitutako beharrizanak bete beharko dira honako gai hauetan: okupatutako azalera, giro-tenperatura, haizeztapena, hezetasuna, eta abar; eta hori, abereen, elikagaien eta gorotzen erabilera funtzionalari begira.

    Espeziea, ustiategi mota eta ekoizpen sistema kontuan hartuta, abereen arautegi higieniko-sanitarioa, ingurumenarekikoa eta babesari buruzkoa ¿aplikagarria zaiena¿ bete beharko dituzte. Eranskin honetako 4. kapituluan ustiategiek bete behar dituzten gutxienezko baldintzak zehazten dira.

    Aurrean aipatutakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

    • Eraikinek, instalazioek, tresnek, ekipoek eta garraiobideek, garbi, desinfektatuta, insektugabetuta eta arratoigabetuta egon beharko dute beti; eta eraikuntzan erabilitako materialak ez dira izango kaltegarriak abereentzat.

    • Ukuiluak eta eranskinak eraikitzerakoan eta mantentzean kontuan izan beharko da ertz zorrotzik edo irtenik ez egotea, zauriak egin baitiezazkiekete abereei.

    • Ukuiluetako eta abereen ariketa barletako zoruak iragazgaitzak izango dira. Gainazala ez da labaingarria izango, nahiz eta betekizun ez izan beharrezkoa ardi-aziendetarako. Iragazgaiztasuna material hauskaitzen bidez bermatuko da. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    • Dependentzia guztiak egongo dira urez hornituta, bai abereen egarria asetzeko, bai aldizka dependentziok garbitzeko.

    • Eraikinak isolatzean, haizeztatzean eta berotzean bermatu egin beharko da airearen zirkulazioa, hauts kopurua, tenperatura eta aireko hezetasun erlatiboa eta gasaren kontzentrazioak abereentzat kaltegarriak ez diren neurrien barruan egotea.

    • Abereen osasuna eta ongizatea behartutako haizeztapen sistemaren menpe badaude, larrialdi sistema beren-beregikoa aurreikusiko da, zeinak abereen osasuna eta ongizatea babestuko dituen aire berritze nahikoa bermatuko baitu sistemak huts egiterakoan. Alarma sistema bat ere izan beharko da, matxurarik balego abisua emango lukeena. Alarma sistema hori erregulartasunez egiaztatu beharko da.

    • Usaina botatzen duten guneak identifikatuta egongo dira. Hala behar izanez gero, aurreikusitako arazketa- edo gutxitze-sistemak deskribatuko dira.

    • Leku berezian eta egoki haizeztatukoan biltegiratuko dira produktu fito eta zoosanitarioak.

  2. ¿ Siloen ezaugarriak.

    Abereen elikagaiak kontserbatzeko diren obra-siloek, honako baldintza hauek beteko dituzte:

    • Abeltzaintzako instalazioen inguruan egongo dira kokatuta; eta beti jardueraren eraikin nagusia dagoen partzelaren perimetroaren barruan. Siloen kopurua eta gehienezko bolumena ustiategian dauden abere kopuruari, erabilerari eta biltegiratu behar diren pentsu eta bazka zenbatekoari egokituko zaizkie.

    • Zoruak iragazgaitzak izango dira eta estankotasun egoera ezin hobean iraun beharko dute, zertarako eta biltegiratutako produktuak euri-urekin kontakturik ez izateko. Iragazgaitza izateari eusteko material hauskaitzak erabili behar dira. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    • Zoruek %2ko gutxienezko aldapa izango dute, siloratzean eragindako jariakinak ez estankatzeko eta adierazitako biltegiratze hobietara ¿edo minda hobietara¿ ahalik arinen husteko. Paretak ere iragazgaitzak izango dira metro batean gorantz. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk sartu ezin badira.

    • Jariakinak ustiategiko gainerako hondakin urak bezala hartu eta tratatuko dira.

  3. ¿ Abereen osasuna eta ongizatea.

    Arau orokor modura, honen ondoren zehazten direnak bete beharko dira, ustiategi mota bakoitzeko arau bereziak bete beharraz gain. Honako hauek, hain zuzen ere:

    • Hazkuntza prozedura natural edo artifizialik ez da erabili beharko, baldin eta eragindako abereei oinazea edo zauriak eragin badiezaieke.

    • Ustiategia urez edo elikagaiez hornitzeko ekipoak halako moduz sortu, eraiki, instalatu eta mantenduko dira, ezen abereentzako elikagaiak eta ura kutsatzeko arriskua ahalik murritzena izango baita.

    • Abereen osasuna eta ongizatea babesteko beharrezkoak diren ekipo automatiko edo mekaniko guztiak egunean behin ¿behintzat¿ gainbegiratu behar dira. Hutsuneak antzematen badira, berehala zuzenduko dira, eta abereen osasuna eta ongizatea babesteko behar diren neurriak hartuko dira.

    • Abereak ezingo dira etengabe ilunetan egon. Argiztatze sistema naturala edo artifiziala jarriko da. Artifiziala izanez gero, ustiategiko alde horretan 09:00etatik 17:00etara bitartean dagoen argiztatze naturalak beste iraungo du. Bestalde, beren-beregiko argiztatzea (finkoa eta mugikorra) izango da, nahiko intentsitateko izango duena abereak edozein unetan behatu ahal izateko.

    • Gaitasun profesional egokia duen pertsonal nahikok zainduko ditu abereak.

    • Haztegietan mantendutako abereak, baldin eta horien ongizateak giza zaintza etengabekoa behar badu, egunean behin behatu beharko dira behintzat. Beste sistema batzuetan mantentzen badira, sarri behatu beharko dira oinazerik izan ez dezaten.

    • Gaixotasun edo zauriren bat izan dezan abereak tratamendu egokia izango du berehala. Abereak ez badie zaintza horiei erantzuten, albaitariarengana joko da lehenbailehen. Hala behar izanez gero, abere gaixotuak edo zaurituak leku aproposetan gordeko dira.

    • Abereen jabeak edo hazleak erregistro bat izango du, non adieraziko baititu emandako tratamendu medikua eta behaketa bakoitzeko abere hildakoak. Erregistro horiek gutxienez bost urtez gordeko dira.

    • Abereei elikagai osasuntsuak emango zaizkie, euren adinak eta espezieak eskatzen dutena hain zuzen ere. Kopurua ere orekatsua izango da osasun egoera onari eusteko eta dituzten nutrizio beharrizanak asetzeko.

    • Abere guztiek izan beharko dute elikagaietarako aukera, dituzten beharrizanei egokitutako tarteka izan ere. Kalitate oneko ur kopuru nahikoa ere izan beharko dute edo, bestela, beste era batera asebete beharko dituzte euren ur-premiak.

    • Abereei ez zaie emango beste era bateko substantziarik, ez badira helburu terapeutiko edo profilaktikoekin emandakoak, edo tratamendu zooteknikorako emandakoak.

  4. ¿ Hildako abereak eliminatzea.

    Ustiategian hildako abereak eliminatzea halako moduz egingo da, ezen bete egin beharko direla alor horretan unean-unean indarrean egon daitezen xedapenak.

  5. ¿ Sastegiak eta mindak biltzeko hobiak.

    Ustiategian sortzen diren hondakin organikoak bildu, ustiategiaz kanpo jasan dezaketen eragina ahalik murritzena izateko moduan bilduko dira, harik eta kudeatu arte. Baldintzak zenbait faktoreren araberakoak izango dira, hots: ustiategi mota, erabilera, kokalekua, hondakin horietarako aurreikusitako alternatibak, eta beste batzuk. Horri dagokionez, edozein dela ere eman dakion irtenbide teknikoa, modu egokian justifikatu beharko ditu faktore guztiok. Erreferentzia orokor legetxe, honako hau planteatzen da: ustiategiak ¿denbora osoz diharduela¿ hiru hileko jardunean sortutako abere-hondakinak biltzeko gutxienezko kapazitatea.

    Hondakin solidoak (satsak) aterpeko sastegian bilduko dira, abereak dauden instalazioetatik bereizita. Sastegiaren zorua iragazgaitza izango da, eta likidoak irristatu ahal izateko besteko aldapa izango du. Likidook biltze-hobira bideratuko dira. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    Hiru hileko jarduerarako justifikatu behar den biltze edukiera, honako erreferentzia hauen araberakoa izango da:

    • Sabel txerramak: 3 m3/buruko

    • Behiak: 4,5 m3/buruko

    • Zaldiak: 4,5 m3/buruko

    • Ardiak eta ahuntzak: 0,75 m3/buruko

    • Hegaztiak eta untxiak: 0,03 m3/buruko

    • Txakurrak: 0,05 m3/buruko

    • Beste batzuk: 1 m3/bizi-pisuko 100 kg-ko

      Deiekzioak modu likidoan (mindak) erabiltzen badira, hobi estankoa edukiko da jaso eta biltegiratzeko. Txerri- eta behi-aziendak badira, minda-hobiak eraikitzeko honako erreferentzia zifrak erabiliko dira:

    • Hazte txerramako eta horren esne-txerriko: 1,5 m3

    • Esne-txerriak kontzentratzen diren zentroetan: 0,18 m3/plazako

    • Txerri loditegietan: 0,51 m3/plazako

    • Behiko: 5 m3

    • Hazte txahaleko: 1 m3

    • Gizentzeko txahaleko: 3 m3

      Bai sastegiak, bai mindak biltzeko hobiak abeltzaintzako instalazioen inguruetan kokatuko dira eta, beti, ustiategiko eraikin nagusiaren perimetro barruan.

  6. ¿ Satsak eta mindak ongarri modura erabiltzea.

    Azalera erabilgarri gutxienekoa: sortutako satsa eta mindak ongarri legetxe erabiltzen badira finketan, abeltzaintza ustiategiko titularrak nahiko nekazaritza lur ¿berea edo errentan¿ izan beharko du. Gutxienezko azalera erabilgarria: 1 ha/n.u.a.u.

    Espezie bakoitzaren n.u.a.u (nekazaritza ureztaketarako azienda unitatea):

    • Hazkuntzako behi-aziendako buru bat

    • Gizentzeko behi-aziendako buru bi

    • Zaldi-aziendako buru bat

    • Ardi- eta ahuntz-aziendetako 30 buru

    • 3,5 ugalketa txerrama

    • Gizentze txerrien 15 buru

    • 150 untxi-ama

    • 250 oilo

    • 250 eper, galeper edo faisai

    • 50 txakur

    • 3 orein

    • Beste batzuk: 350 kg-ko bizi-pisua

      Nekazaritzako lurretan satsak edo mindak aplikatzeko baldintzak: lurrean zabaltzeko orduan, lurraren beraren baldintzak eta baldintza klimatologikoak hartuko dira kontuan. Honako distantzia gutxienezko hauek errespetatu beharko dira:

    • 50 m, errepide nagusiko, nazionaleko, eskualdeko edo udalerriko komunikazio bideetatik.

    • 50 m, bizilagunak dituen eraikinetatik, ez badira granjak edo nekazaritzako biltegiak. Salbuespenak: 12 ordu baino lehenago lurperatzen bada, 25 m-ko distantzia aplika daiteke; mindak tratamendu usain-kengarria izan badu, 25 m-ko tratamendua aplika daiteke, betiere 24 ordu baino lehenago lurperatzen bada; zuzenean lurrera injektatzeko aukera ematen duen tratamendua aplikatu bada, eta berehala lur-lanen bat gauzatu bada, 10 m-koa izan daiteke distantzia.

    • 200 m, giza-kontsumorako ura edo jetzitegietan erabiltzen den ura duen iturri, putzu edo zulaketatik.

    • 200 m, bainu gune tradizionaletatik edo kontsolidatuetatik.

    • Ubideen inguruko lurretan:

    • Kanoia erabiliz: ongarritu barik utziko da 5 metrotik 10era arteko lur-zerrenda, edo ubidean kokatuta finkarako norabidea emango zaio.

    • Ihinztagailuak erabiliz: ongarritu barik utziko da 3 metrotik 5era arteko lur-zerrenda, eta haizearen eraginez ubiderako norabidea ez dezala hartu bermatu beharko da.

    • Ongarritzeko makinak, zipriztingailuak edo sats banatzaileak erabiliz: gutxienez 3 m-ko lur-zerrenda utziko da ongarritu barik.

    • Txerri ustiategietako satsa bada, gutxienezko banaketa distantzia 100 m-koa izango da lehenengo taldeko beste instalazio batzuekiko, eta 200 m-koa gainerako taldeetako instalazioekiko eta herriguneekiko.

    • Ustiategi mota bakoitzerako zehaztutako arauetan adieraz daitezen distantziak.

      Deiekzio likidoak aplikatu eta gero, lurperatu egingo dira 24 orduko gehienezko epean, baldin eta kultiboaren egoerak horretarako aukera ematen badu. Sats solidoen kasuan 48 ordukoa izango da lurrak xurgatzeko epea.

      Ustiategi bateko azalerak ez badu onartzen ustiategian bertan sortutako sats eta minda karga guztia, baimena duen kudeatzaile baten bitartez gestionatuko da gaindikina. Hala ere, ustiategiko arduradunak berak kudea dezake gaindikin hori, bai kontratuen bidez, bai beste nekazari batzuei zesioa eginez. Edozein modutan ere erreziboak gorde beharko dituzte.

  7. ¿ Satsak eta mindak kudeatzeko modu gehiago.

    Beste modu batzuetara ere kudeatu ahal izango dira satsak eta mindak, betiere indarrean dauden legeek errespetatzen badituzte.

    Biogasa lortu eta ondorengo balorazio energetikorako erabili ahal izango dira. Arazketa prozesuak ere jasan ditzakete, amaierako jariakinak ubidera edo kolektore batera ¿kasuaren arabera¿ isurtzeko behar diren ezaugarriak betetzen baditu. Prozesuok ustiategiak berak dituen instalazioetan edo zeregin horretarako baimena duten enpresa kudeatzaileen bitartez gauza daitezke.

    Kasu bakoitzerako aurreikusitako kudeaketa azaldu beharko da proiektu teknikoetan, eragin daitezen egokitzapen teknikoak ere jasoz.

    Hondakinen amaierako kudeaketa baimena duten enpresa kudeatzaileen bitartez gauzatzen bada, agirien bidez justifikatu beharko da (hondakinak onartzea eta erretiratzeko konpromisoa).

  8. ¿ Euri urak eta hondakin urak, deiekzioetakoak ez direnak.

    Euri urak besteetatik bereizita hustuko dira, hau da, ez dute kontakturik izango hondakin urekin, satsekin eta mindekin.

    Hondakin urak modu egokian kudeatuko dira. Beharrezkoa izango balitz, erabiliko den arazketa sistema aurkeztuko da, dagokion mantentze programa eta arazitako uren eta hondakinen destinoa zehaztuz. Kondukzio sistemak itxiak eta iragazgaitzak izango dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    Parasitokontrako bainuetako hondakin likidoak era bereizian jaso eta kudeatuko ditu hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresa behar bezala baimendutako batek.

    Estabulazio askean isurketa urak bideratu eta jasotzeko sistema bat aurreikusiko da, urak estalperik gabeko gunetik sats-hobira eramango dituena. Urok kontuan izanik diseinatuko da sistema hori. Estalperik gabeko gune horrek zoru iragazgaitza izango du akuiferoak oso bulneragarriak diren lekuetan. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

  9. ¿ Ustiategiko beste hondakin batzuk

    Hondakin solido ez organikoak biltzerakoan ez da kutsadura arriskurik edo ingurumenarekiko kalterik eragingo.

    Hondakinok ezabatzea indarrean dauden arauekin bat etorriz egingo da, eta ezingo dira erre aire librean.

    Parasitokontrako bainuetako hondakin likidoak era bereiztuan jaso eta kudeatuko ditu hondakin arriskutsuak kudeatzeko behar bezalako baimena duen enpresak.

  10. ¿ Programa sanitarioak.

    Instalazio, tresna eta ekipoak aldizka garbituko dira. Behar den guztietan desinfektatu, insektugabetu eta arratoigabetuko dira ustiategiko instalazioak.

    Ustiategi guztiek landuko dute ¿albaitariak ikuskatuta¿¸ dena delako espezieko gaixotasun nagusienen kontrako programa sanitarioa, eta indarrean dauden arau sanitarioak beteko dituzte.

  1. ¿ Txerri-azienden ustiategiak.

    Familian kontsumitzeko baino ez diren abere hazkuntzarakoak joko dira autokontsumoko ustiategi legetxe, gizentzeko bost txerrikoa izanik urteko gehienezko ekoizpena.

    Ustiategi urrituak dira bost ugalketa txerrama baino gutxiago dituztenak. Gizentzeko plazak 25 izan daitezke.

    Autokontsumo ustiategiak eta urrituak arau hauetatik kanpo uzten dira.

    Bete beharreko baldintzak:

    • Kanpotik isolatutako eta hesitutako esparruan kokatuko dira lokal guztiak. Babes sistema izango dute, gaixotasunak kutsa ditzaketen hegazti, karraskari eta beste abere batzuk ez sartzeko.

    • Sistema eraginkorra izango du sarreran, ustiategian sartu eta hortik ateratzen diren ibilgailuen gurpilak desinfektatzeko. Ibilgailuaren gainerako aldeak desinfektatzeko sistema egokia ere izango du.

    • Abereak eta produktuak ustiategian zamatu eta husteko sistemak kamioek eremu hesituan sartzeko premiarik izan ez dezaten bermatuko du.

    • Lokal bakoitzaren sarreran neurri eta sakonera egokiko desinfekzio askak egongo dira, beti produktu desinfektatzaile egokia edukiko dutenak. Horien ordez beste batzuk jar daitezke, eraginkortasun antzekoa izango dutenak.

    • Langileentzako aldagelak eta ikuzi- eta maneiu-lanabesak ustiategian baino ezingo dira erabili. Edo behar diren neurriak hartuko dira langileek eta erabilitako lanabesek gaixotasunik kutsa ez dezaten.

    • Bisiten erregistroa izango da, non bisita guztiak jasoko baitira, eta non ustiategira sartu eta hortik ateratzen diren ibilgailu guztiak identifikatuko baitira.

    • Abereen isolatze sanitariorako eta behaketarako lokal egokitua ere egongo da.

    • Abereen babesari eta ongizateari dagokienez, honako baldintza hauek bete beharko dira:

      Baldintza orokorrak:

    • Txerriak dauden aldean ez da 85 db(A)tik gorako zaratarik egingo, ez eta zarata iraunkor edo bat batekorik.

    • Txerriek 40 lux-eko argi intentsitatea izan beharko dute, egunean, gutxienez zortzi ordutan.

    • Txerriak estabulatzeko lokalak eraikitzerakoan zenbait alor hartuko dira kontuan abereei dagokienez:

    • Atseden-aldea izatea, zeina erosoa izan beharko baita fisikoki eta termikoki, era egokian drainatua eta garbia. Abere guztiak batera etzateko aukera eskainiko du alde horrek.

    • Atsedena hartu eta jaiki normaltasunez egin ahal izatea.

    • Txerri guztiek elkar ikusi ahal izatea. Erditu aurreko astean ¿eta erdiketan bertan¿ espezie bereko abereen bistatik kanpo utz daitezke makerak eta arkelak.

    • Txerriek sarrera iraunkorra izango dute ikerketa- eta manipulazio-jarduera egokiak bideratuko dituzten material kopuru nahikora: galtzua, belar ondua, egurra, zerrautsa, txanpinoi konposta, zohikatza, edo horien nahasketa. Ezingo dira, baina, abereen osasunerako kaltegarriak izan.

    • Zoruak lauak eta ez labaingarriak izango dira. Txerriei kalte edo oinazerik ez eragiteko moduan diseinatu, eraiki eta zainduko dira. Txerrien tamaina eta pisuaren araberakoak izango dira. Galtzu etzalekurako ez badira erabiltzen, azalera zurrun, lau eta egonkorra osatuko dute.

    • Txerri guztiek egunean behin jan beharko dute gutxienez. Txerriek taldeka ¿eta ez nork bere kasa¿ edo banaka elikatzeko sistema automatikoaren bidez jaten badute, taldeko gainerako abereekin batera egingo dute bazka.

    • Bi astetik gorako txerri guztiek izango dute beti eskura nahiko ur fresko.

    • Arrazoi terapeutikoetan edo diagnostikokoetan oinarritzen ez diren prozedura guztiak edo indarrean dauden arauen arabera txerriak identifikatzekoak diren prozedurak debekatu egingo dira, baldin eta lesioak, gorputzaren alde esanguratsu bat galtzea edo hezurdura aldatzea badakarte. Salbuespenak:

    • Txerrikumeen hortz-ertzak modu uniformean murriztea, zorroztuz edo zati bat moztuz, eta gune lau bat ukigabe utziz, betiere jaio ostean zazpi egun igaro aurretik. Beharrezkotzat joz gero laburtu egin daitezke apoteen letaginak, beste abere batzuei zauririk ez egiteko, edo segurtasun arrazoiengatik. Beharrezkoa denean baino ezingo da egin, eta albaitero edo pertsona trebatu batek egin ere.

    • Buztan zati bat moztea. Beharrezkoa denean baino ezingo da egin, eta albaitero edo pertsona trebatu batek egin ere.

    • Ordotsak zikiratzea, baina ehunak urratu barik.

    • Muturra eraztunez jostea, bakarrik abereak aire libreko hazte sistemen barruan badaude, eta arau nazionalekin bat etorriz.

      Hazteko baldintzak:

    • Titia kendutako txerrikume bakoitzak edo taldean hazitako ekoizpenerako txerri batek metro karratutan izango duen zoru-azalera librea ondorengo paragrafoan ematen da aditzera. Bazter uzten dira txerramak eta txerrama gazteak apotu ondoren.

      10 kg-ra arte 0,15 m2

      10 kg-tik 20ra arte 0,20 m2

      20 kg-tik 30era arte 0,30 m2

      30 kg-tik 50era arte 0,40 m2

      50 kg-tik 85era arte 0,55 m2

      85 kg-tik 110era arte 0,65 m2

      110 kg-tik gora 1,00 m2

    • Txerramek edo taldean hazitako txerrama gazteek apotu ondoren beharko duten zoru-azalera librea 2,25 m2 eta 1,64 m2koa izango da, hurrenez hurren. Abereon hazkuntza taldeak seikoak baino txikiagoak badira, %10ean handituko da zoru-azalera librea. Abereon hazkuntza taldea 40 unitatekoa baino gehiagokoa bada, %10ean murriztu ahal izango da zoru-azalera librea.

    • Honako baldintza hauek beteko ditu zoruaren estaldurak:

    • Apotu ondorengo txerrama gazteei eta txerrama umedunei dagokienez: aurreko puntuan zehaztutako azaleraren zati bat; gutxienez 0,95 m2 txerrama gaztearentzat, eta 1,3 m2 txerramarentzat. Zorua iraunkorra eta trinkoa izango da, zeinetatik %15a, goitik jota, drainatze irekiduretarako erabiliko baita.

    • Hormigoizko zoru enparrilatuak erabiltzen badira taldetan hazitako txerrientzat:

    • Honako hau izango da, goitik jota, irekiduren zabalera: txerrikumeentzat 11 mm; titia kendutako txerrikumeentzat 14 mm; ekoizpenerako txerrientzat 18 mm; eta txerrama eta txerrama gazteentzat apotu ondoren, 20 mm.

    • Soliben gutxienezko zabalera: txerrikumeentzat eta titia kendutako txerrikumeentzat, 50 mm; ekoizpenerako txerrientzat, txerramentzat eta txerrama gazteentzat apotu ondoren, 80 mm.

    • Txerramak eta txerrama gazteak taldeetan haziko dira, hasi estali ondorengo laugarren astean eta erditzeko aurreikusitako zazpigarren egunera arte. Taldea egon dadin esparruaren alboek 2,8 m baino luzeagoak izango dira. Seiko taldean baino txikiagoan hazten badira, esparruaren alboak 2,4 metrokoak baino luzeagoak izango dira. Paragrafo honetako baldintzak ez dira erabiliko hamar txerrama baino gutxiagoko ustiategietan.

    • 10 txerrama baino gutxiagoko ustiategietan hazitako txerramak eta txerrama gazteak isolatu ahal izango dira, hasi estali ondorengo laugarren astean eta erditzeko aurreikusitako zazpigarren egunera arte, baldin eta ez badute eragozpenik esparruan jiratzeko.

    • Taldean hazi behar baina erasokorrak diren txerriak, eta beste txerri batzuen erasoak jasan edo gaixorik edo zauriturik dauden txerriak banakako esparruan egon daitezke behin-behinekoz. Horrelakoetan, erabilitako esparruan aukera izan beharko dute erraz jiratzeko, betiere albaitariak emandako aholkuen kontrakoa ez bada.

    • Taldean bizi diren txerramak eta txerrama gazteak elikatzeko sistemak bermatu egin beharko du abere bakoitzak nahiko jatea, nahiz eta beste abere batzuk izan ondoan bazkarekin lehian.

    • Txerrama gazteek, titia kendu ondorengo txerramek eta txerrama umedunek, gosea asetzeko, bolumeneko elikagai edo zuntz askoko elikagaiak hartu beharko dituzte, baita eduki energetiko handiko elikagaiak ere, mastekatu beharra baitaukate.

    • Ezingo da instalaziorik eraiki edo egokitu txerramak edo txerrama gazteak lotzeko. Lokarririk ere ezingo da erabili txerrama edo arkela gazteekin.

    • Zenbait txerri kategoriatarako xedapen berariazkoak:

      Apoteak

    • Apoteak jiratzeko eta gainerako abereak entzun, usaindu eta ikusteko aukera bermatu beharko dute apoteen gelek. 6 m2-ko zoru eragozpenik gabea izan beharko du apote bakoitzak.

    • Esparruok estaltzeko ere erabiltzen badira, apote bakoitzaren zoru azalera 10 m2-koa izango da gutxienez, eta esparruan ez du izango ezelango eragozpenik.

      Txerri gazteak.

    • Taldeko erasoak ahalik gutxienak izateko neurriak hartuko dira.

    • Txerrama umedunek eta txerrama gazteek, behar izanez gero, barruko eta kanpoko parasitoen kontrako tratamendua hartu beharko dute. Erditze-guneetan jarriz gero, txerrama umedunek eta txerrama gazteek garbi egon beharko dute.

    • Erditzeko aurreikusitako unearen aurreko astean, txerramek eta txerrama gazteek material egokia eta nahikoa izan beharko dute habia egiteko, ez bada teknikoki ez dela bideragarria establezimenduan erabilitako sats likidoko sistemarekiko.

    • Txerrama edo arkela gazteen atzealdean gune librea utzi beharko da, modu naturalean edo lagunduan erditzeko.

    • Erditzeko gelek, non txerramak modu librean ibiliko baitira, txerrikumeak babesteko dispositiboak izango dituzte, barroteak adibidez.

      Txerrikumeak

    • Zoru-azalera guztiaren zati bat izango dute eurentzat. Nahikoa izango da denak aldi berean etzanda egon ahal izateko. Zorua solidoa izango da, zerbaitez estalita egongo da, edo galtzua zein beste material egokiren bat edukiko du zoru gainean botata.

    • Erditze-guneak erabiltzerakoan nahiko leku izango dute txerrikumeek, eragozpenik gabe titia hartu ahal izateko.

    • Txerrikumeei ez zaie titia kenduko hogeita zortzi egun baino lehen, ez bada titia emateak kaltea egin diezaiokeela txerramaren osasun edo ongizateari edo txerrikumeei eurei. Hala ere, instalazio espezializatuetara eramaten badituzte, zazpi egun lehenago ken dakieke titia. Instalaziook ¿txerrameenetatik bereiziak¿ arretatsu garbitu eta desinfektatuko dira beste talde bat sartu aurretik, gaixotasunak kutsatzea ahalik gehien murrizteko asmoz.

      Titia kendutako txerrikumeak eta ekoizpenerako txerriak.

    • Txerriak taldetan hazten badira, neurriak hartu beharko dira ohiko jarrera gainditzen duten borrokak saihesteko.

    • Txerriak taldean egongo dira, ahalik gutxien nahastuta. Elkarren artean bizi gabeko txerriak elkarrekin jarri behar badira, ahalik gazteenak izan beharko dute, ahal bada titia kendu aurretik edo, goitik jota, astebete geroago. Txerriak nahastu badira, aukera emango zaie beste txerri batzuengandik alde egiteko eta ezkutatzeko.

    • Borroka bortitzaren zantzurik antzemanez gero, lehenbailehen ikertuko dira arrazoiak; eta neurri egokiak hartuko dira, adibidez galtzu ugari emango zaie abereei ahal bada; edo ikerketarako beste material batzuk erabiliko dira. Arriskuan dauden abereak edo erasotzaile jakinak taldetik bereiztu egingo dira.

    • Nahasketa errazteko lasaigarriak oso egoera berezietan baino ez dira erabiliko, eta betiere albaitariari kontsulta egin ondoren.

  2. ¿ Hegazti-azienden ustiategiak

    Arrautzak ekoizten dituzten hegazti-azienden ustiategiek, arau orokorrez gain, arrautzatarako oiloak babesteari buruzko neurriak ¿ondoren adieraziko direnak¿ bete beharko dituzte. Baldintza horiek ez zaizkie aplikatuko arrautzatarako 350 oilo baino gutxiagoko establezimenduei.

    Betebehar orokorrak:

    • Ahalik eta zarata gutxien egingo da. Zarata iraunkorrak edo bat batekoak saihestu egingo dira. Haizeztapen sistemak, elikatze mekanismoak eta gainerako aparailuak eraiki, muntatu, mantendu eta erabiliko dira ahalik eta zarata gutxien egiteko erara.

    • Eraikin guztiek nahiko argitsuak izango dira, oiloek elkar ondo ikusi dezaten, eurak ikusiak izan daitezen, ingurua ikusi ahal dezaten eta euren jarduerak era normal batean gara ditzaten. Argia naturala bada, argiari sartzen uzten dioten zuloek posible egingo dute instalazio guztia aldi berean argituta egotea.

    • Egokitzapen aldiko lehenengo egunak igaro ondoren jarriko den argiztapen erregimenak saihestu egin beharko ditu arazo sanitarioak eta portaerari buruzkoak. Beraz, hogeita lau orduko erritmoa izango du eta etengabeko iluntze-aldi nahikoa ¿egunaren herena gutxi gora-behera¿ oiloek atsedena har dezaten eta immunodepresioaren eta begiko anomalien antzeko arazorik izan ez dezaten. Argia gutxitzen den aldiko ilunantzaren iraupena ere oiloak perturbazio edo zauririk gabe lotaratzeko modukoa izango da.

    • Oiloek ukitu ditzaketen lokalak, ekipoak eta tresnak maiz garbitu eta desinfektatu beharko dira; eta beti: hustuketa sanitarioa egiten denean eta oilo lote berria ekarri aurretik. Oilategiak okupatuta dauden bitartean, azalera eta instalazio guztiek nahiko garbi egon beharko dute.

    • Behar den guztietan kenduko zaizkie gorotzak. Hildako oiloak egunero erretiratuko dira.

    • Hazkuntzako sistemak behar bezala egokituta egongo dira, oiloek alde egin ez dezaten.

    • Zenbait maila dituzten instalazioek dispositiboak eta neurri egokiak izango dituzte, zeintzuk maila guztiak zuzenean eta eragozpenik gabe ikuskatzeko aukera emango baitute, eta oiloak ateratzeko zailtasunik ez baitute izango.

    • Kaiolen diseinua eta irekidura neurriak nahikoak izan beharko dute bertatik oilo heldu bat oinaze eta zauririk gabe atera ahal izateko.

    • Mutilazioak galarazita daude. Hala ere, lumen pikatua eta kanibalismoa eragozteko, hegaztien mokoa moztu ahal izango da, betiere eragiketa horiek pertsonal kualifikatuak egiten baditu, eta bakarrik hamar egun baino gutxiagoko arrautzatarako oilandei egiten bazaie.

      Baldintzak egokiak ez dituzten kaioletako hazkuntza:

      Ezingo da egokitu gabeko kaiolarik eraiki edo zerbitzuan jarri lehenengo bider. Hazkuntza sistema hori galarazi egingo da 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera. Ordura arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte zerbitzuan dauden kaiolek:

    • Arrautzatarako oiloek kaiolako azalera guztiaren 550 cm2 izan beharko dituzte oiloko, eta murriztapen barik erabili ahal izango du azalera hori, batik bat hondakinen aurkako ertz deflektoreak ¿azalera mugatu dezaketenak¿ jartzea aintzat hartu barik; eta plano horizontalean neurtuta.

    • Bazkalekua jarriko da, murriztapenik gabe erabili ahal izango dena. 10 cm-ko luzera izango du behintzat, kaiolako oilo kopuruaz biderkatuta.

    • Ura edateko kikararik edo pitarik ez badago, kaiola guztiek izango dute bazkalekuaren luzera duen uraska jarraitua. Loturarik gabeko uraskak izanez gero, pita edo kikara bi kaiolatik hurbil egongo dira, baliatzeko moduan.

    • Kaiolen altuera gutxienez 40 cm-koa izango da kaiolako azaleraren %65ean, eta 35 cm-koa behintzat kaiola guztian.

    • Kaiolen zorua eraikitzerakoan kontuan izan beharko da hanka bakoitzeko aurre behatzari egokiro eusten diola. Malda ez da izango %14tik edo 8 gradutik gorakoa. Alanbre sare angeluzuzenaz besteko materiala erabiltzen duten zoruetan, eskumena duen agintaritzak aldapa handiagoak onar ditzake.

    • Azazkalak mozteko dispositibo egokiak egongo dira kaioletan.

      Kaiola egokituetako hazkuntza:

      Honako baldintzak beteko dituzte kaiola guztiek:

    • Arrautzatarako oiloei dagokienez:

    • Kaiolaren azaleraren gutxienez 750 cm oiloko, horietatik 600 cm2 erabilgarriak izango dira, betiere kaiolaren altuera ¿azalera erabilgarriaren gainetik dagoenaz gain¿ gutxienez 20 cm-koa bada kaiola osoan eta kaiolaren azalera guztia gutxienez 2.000 cm2-koa bada.

    • Habia.

    • Mokoka egiteko eta aztarrika egiteko ohantzea.

    • Kota egokiak, 15 cm-ko azalera izango dutenak oiloko.

    • Murriztapen barik erabiltzeko bazkalekua aurreikusiko da. Gutxienez 12 cm-ko luzera izango du, kaiolako oilo kopuruaz biderkatuta.

    • Kaiola guztiek izango dute edateko leku aproposa, batez ere taldearen neurria kontuan izanik. Loturak dituzten edontziak badira, oilo guztiek izango dituzte bi pita edo bi kikara eskura.

    • Abereen ikuskaritza, instalazioa eta erretiratzea errazteko, kaiola errenkadak gutxienez 90 cm-ko korridorez bereiztuko dira, eta gutxienez 35 cm-ko gunea egongo da establezimenduko zoruaren eta beheko errenkadetako kaiolen artean.

    • Azkazalak mozteko dispositibo egokiz hornitua egongo dira kaiolak.

      Sistema alternatiboen bidezko hazkuntza:

    • Instalazioak hornitzerakoan, honako ekipo hauek izango ditu arrautzatarako oilo bakoitzak:

    • Luzetarako bazkalekuak, gutxienez 10 cm-ko luzera dutenak hegaztiko; edo bazkaleku zirkularrak, gutxienez 4 cm-ko luzera dutenak hegaztiko.

    • Edontzi jarraituak, 2,5 cm-ko luzera dutenak oiloko; edo edontzi zirkularrak, 1 cm-ko luzera dutenak oiloko.

    • Edontziak pita edo kikarak izanez gero, gutxienez bat egongo da 10 oiloko. Loturak dituzten edontziak badira, oilo bakoitzak pita edo kikara bi erabil ditzake gutxienez.

    • Gutxienez habia bat izango dute zazpi oiloko. Talde-hobiak izanez gero, gutxienez metro karratu bateko azalera aurreikusi beharko da 120 oiloko, goitik jota.

    • Kota egokiak, ertz altzairuzkorik gabe, eta gutxienez 15 cm-ko gunea izanik oiloko. Kotak ezingo dira jarri ohantzearen gainean, eta koten arteko distantzia horizontala 30 cm-koa izango da, eta gutxienez 20 cm-koa kota eta paretaren artekoa.

    • Ohantze azaleraren 250 cm2, gutxienez, oiloko; ohantzeak zoru azaleraren gutxienez herena hartuko du.

    • Instalazioen zoruak modu egokian eutsi beharko ditu hanka bakoitzeko aurre-behatz guztiak.

    • Arrautzetarako oiloei mailen artean modu librean mugitzeko aukera ematen dieten sistemei dagokienez:

    • Gainjarritako mailak 4 izango dira.

    • Mailen arteko altuera gutxienez 45 cm-koa izango da.

    • Oilo guztiek aukera berdinak izango dituzte bazkalekuetan eta edontzietan.

    • Mailak kokatzerakoan eragotzi egin beharko da gorotzak beheko mailetara jaustea.

    • Arrautzatarako oiloek kanpoaldera ateratzeko aukera izanez goero:

    • Irteteko zenbait tranpol artez kanpoaldera zuzenduta egongo dira. Gutxienez 35 cm-ko altuera eta 40 cm-ko zabalera izango dute. Eraikinaren azalera guztitik egongo dira. 2 metroko zabalera duen irekigune bat beti egongo da erabilgarri 1.000 oiloko.

    • Kanpoaldeen ezaugarriak:

    • Bertan egongo diren oiloen dentsitatea eta zoruaren izaera kontuan izanik, azalera egokia izan beharko dute, edozein eratako kutsadura saihesteko.

    • Estalpeak eta harraparietatik babesteko lekuak izatea; eta, hala behar izanez gero, edontzi egokiak izatea.

    • Azalera erabilgarriko metro karratuko ezingo da arrautzatarako bederatzi oilo baino gehiago egon.

    • Azalera erabilgarria eta baliagarria bat datozenean, metro karratu baliagarriko hamabi oiloko dentsitatea egon daiteke ¿2011ko abenduaren 31ra arte¿ sistema hau 1999ko abuztuaren 3an aplikatu zuten establezimenduetan.

  3. ¿ Behi-azienden ustiategiak.

    Behi-azienden ustiategiek bete behar dituzten baldintzak:

    • Lokal aproposa izatea isolamendu sanitariorako eta abereak behatzeko.

    • Abere helduek bete behar dituzten baldintzak:

    • Abereak askatasunez badaude ukuiluan, atseden-aldeko gutxienezko azalera ¿abere helduko¿ 5 m2-koa da; eta ariketa patiokoa 7,5 m2-koa.

    • Etzalekuetan sartuta badaude, plazaren neurriak arrazaren adinari eta tamainari egokituko zaizkie. Plazara eroso iristeko aukera eman beharko da diseinuan, eta bertan satsa pilatzea saihetsi.

    • Abereak lotuta badaude plazan, lokarrien luzera nahikoa izango da abereak mugimenduak egiteko, eta dispositiboak izango dituzte ez itotzeko eta zauririk ez egiteko.

    • Ukuiluetako eta ariketa patioko zorua iragazgaitza izango da. Azalerako ehundura ez da izango irristakorra. Sistema mekanikoz (palarrak) hornituta egongo da deiekzio likidoak husteko; edo enparrilatuz estalitako hustubideak izango ditu. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    • Elikagaien eta uraren hornidurarako instalazioen diseinuak aukera emango die abereei elikagaiez eta uraz azkar baliatzeko.

      Txahalek bete beharreko baldintzak:

    • Zortzi aste baino gehiago dituen txahalik ezingo da sartu banakako esparruetan, ez bada albaitari batek ziurtatzen duela txahalaren osasunak edo portaerak isolatzea eskatzen duela, tratamendua hartu ahal izateko. Txahalaren banakako esparruaren zabalera, behintzat, abereak zutik gurutze-gunean duen zabaleraren hainbatekoa izango da; eta luzera, behintzat, txahalak muturraren puntatik iskionaren buztan-muturreraino duen luzeraren hainbatekoa izango da, bider 1,1.

    • Taldean hazitako txahalei dagokienez, abere bakoitzak duen espazio librea gutxienez 1,5 m2-koa izango da bizirik duen pisua 150 kg-tik beherakoa duten txahalentzat; gutxienez 1,7 m2-koa, bizirik duen pisua 150 kg-tik gorakoa duten txahalentzat; eta 1,8 m2-koa, bizirik duen pisua 220 kg-tik gorakoa duten txahalentzat.

    • Lehenengo bi baldintzok ez zaizkie sei txahal baino gutxiagoko ustiategiei, ez eta edoskitzeko amekin dauden txahalei ere aplikatuko. Hala ere, ustiategi guztiei nahitaez aplikatuko zaizkie 2006ko abenduaren 31tik aurrera.

    • Txahalentzako alojamendu banakako bakar batek ere ez du pareta solidorik izango, pareta zulatuak baino, txahalen arteko ikus- eta uki-eremu zuzena bermatuko dutenak. Abere gaixoak isolatzeko alojamenduak salbuetsi egingo dira.

    • Ukuiluko txahal guztiak abereen jabeak edo arduradunak behatuko ditu egunean birritan behintzat; eta kanpoaldekoak, egunean behin gutxienez.

    • Ukuiluak eraikitzerakoan kontuan izan beharko da txahal guztiak arrisku barik etzan, atsedena hartu, jaiki eta garbitu ahal izatea.

    • Txahalak ezingo dira lotu. Taldean alojatutakoak, ordea, lotu ahal izango dira; baina ez ordubete baino gehiago, edoskitzerakoan edo esnea ordezkatzen duen produktua hartzerakoan. Txahalak lotzerakoan lokarriek ez dute zauririk eragingo. Lokarriok aldizka behatuko dira; eta behar bestean doituta egongo dira, itsaste erosoa bermatu ahal izateko. Lokarriak diseinatzerakoan kontuan hartuko da itotzeko eta zauririk ez egiteko arriskua saihestea, eta txahal guztiak arrisku barik etzan, atsedena hartu, jaiki eta garbitu ahal izatea.

    • Aste bi baino gutxiagoko txahalek etzaleku aproposa izango dute.

    • Txahal guztiek izango dute euren adinerako, pisurako eta jarrera fisiologikorako elikadura egokia. Horren ildotik, eguneko dietak burdin kopuru nahikoa edukiko du, odoleko hemoglobina kopurua gutxienez 4,5 mmol/l-koa izateko; eta bi astetik gorako txahal bakoitzari gutxienezko zuntz anoa emango zaio egunero. Zortzi astetik hogeira arteko adina duten txahalen kasuan eguneko anoa 50gr-tik 250 gr-ra pasako da.

    • Txahalei ez zaie muturrekorik jarriko.

    • Txahal guztiek hartuko dute, gutxienez, elikagai anoa bi egunero. Txahalak taldeka badaude alojatuta, eta ez badira euren kasa edo sistema automatikoz elikatzen, guztiak elikatu ahal izango dira aldi berean.

    • Bi aste dituztenetik aurrera txahal guztiek izango dute ur fresko egokia, behar adinako kopurutan banatuta. Edo beste edari batzuk hartuz asebete ahal izango dute euren beharrizana. Bero eginez gero, edo txahal gaixoak badira, beti izan beharko dute eskura edateko ura.

    • Txahal guztiek hartuko dute, jaio ondoren, behi-kalostroa ahalik lehenen; eta beti jaio osteko aurreneko sei orduen barruan.

      Esnetarako behi-aziendari dagokionez, ekipoak edukiko dituzte jezte mekanikorako, irazteko, hozteko eta esnea kontserbatzeko. Bete behar dituzten baldintzak:

    • Esnea jezteko lokalak, eta esnea biltzeko, manipulatzeko eta hozteko lokalak eraikitzerakoan kontuan izan beharko da esnea kutsatzea saihestu egin behar dela. Paretak erraz garbitzekoak izango dira, eta zoruak likidoak drainatzeko eta hondakinak eliminatzeko moduak izango ditu.

    • Edateko ur nahikoz eta egokiz hornitzeko sistemak izango dituzte lokalek esnea jezteko edo materiala eta tresnak garbitzeko.

    • Esne biltegiek ustiategiaren ekoizte gaitasunaren araberako hozte sistema izango dute, eta abereak kokatuta dauden lokaletatik eta sastegi zein minda-hobietatik nabarmen bereizturik egongo dira.

    • Jezte mekanikoko, irazteko, hozteko eta kontserbatzeko ekipoak kontserbatze egoera onean ¿korrosio eta herdoilik gabe¿iraun beharko dute, eta materialak ere aproposak izango dira helburu horretarako. Instalatu ere, garbiketa, desinfekzioa eta kontserbazioa errazteko moduan instalatuko dira. Esnea ukitzen duten azalerak zeharo lauak izango dira, alegia, korrosioari erresistentzia diotenak eta erraz garbitzeko modukoak.

    • 92/46/EEE zuzentarauan ezarri zen nolako osasun baldintzetan ekoiztu eta merkaturatu behar diren esne gordina, termikoki tratatutako esnea eta esnetik eratorriak.

  4. ¿ Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategiak

    Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategi estentsiboetako ustiategiek parasitoen kontrako tratamenduak egitea, txertoak jartzea, ugalketarekin lotutako eragiketak gauzatzea, azienda sailkatzea eta beste zeregin batzuk zertzea bideratuko duten instalazioz hornituta egongo dira, honako baldintza hauek bete beharko dituztenak:

    • Egitura finkoz zein makina mugikorrez gauzatu, horien kokatzeak eta erabilpenak ingurumena ez kutsatzea bermatu beharko du.

    • Egitura finkoek edo parasitoen kontrako bainu-putzuek depositu estankoa eduki beharko dute putzuaren ondoan, hondakin jariakinak bildu eta, ondoren, kudeatzeko.

    • Ezingo dira jarri giza-kontsumorako urak hartzeko guneetatik 200 metrora baino gutxiagora.

  5. ¿ Zaldi-azienden ustiategiak.

    Zaldi-azienden ustiategi guztiek bete behar dituzten baldintzak, abere helduei dagokienez:

    • Abereak banakako geletan alojatuta badaude, gutxienezko azalera 5 m2-koa izango da; eta 7,5m2-koa, behorra moxalarekin batera alojatzen bada.

    • Abereak lotuta badaude geletan, plazaren zabalera neurria zutik gurutze-gunean duen zabaleraren hainbatekoa izango da; eta luzera, behintzat, abereak muturraren puntatik iskionaren buztan-muturreraino duen luzeraren hainbatekoa, bider 1,1. Aberea bertara erraz sartzeko eta satsa ez pilatzeko aukerak aurreikusi beharko dira diseinuan. Ondo mugitzea eragozten ez duten modukoak izango dira luzeraz lokarriak, eta dispositiboak izango dituzte ez itotzeko eta zauririk ez eragiteko.

    • Ukuiluak eraikitzerakoan kontuan izan beharko da abere guztiak arrisku barik etzan, atsedena hartu, jaiki eta garbitu ahal izatea.

    • Abereak taldeka alojatzen badira, abere bakoitzak izan beharko duen gune librea, behintzat, abereak zutik gurutze-gunean duen zabaleraren hainbatekoa izango da, txahalak muturraren puntatik iskionaren buztan-muturreraino duen luzeraz biderkatuta, bider 1,1.

  6. ¿ Untxi-azienden ustiategiak.

    Untxi-azienden ustiategiek bete behar dituzten baldintzak:

    • Lokal aproposa izatea isolamendu sanitariorako eta ustiategian sar daitezen abere berriak behatzeko.

    • Untxi-azienden ustiategiak izanez gero, eta ekoizpena arau bereziren batek xedatutakoaren menpeko abereak edo produktuak lortzeko izan, egiturari eta funtzionamenduari buruz arautegi horretan adierazitako baldintzak bete behar dira.

    • Birpopulatzeko, saiakuntzak egiteko eta beste helburu batzuetarako ekoizten badira untxiak, xede horietarako berariaz ezarritako baldintzak bete beharko dira.

  7. ¿ Txakur-azienden ustiategiak.

    Txakur-azienden ustiategiek bete beharreko baldintzak:

    • Abereak aske egongo dira kaioletan, eta gutxienezko espazioa ¿ondorengo taulan adierazitakoa¿ izango dute abereko. Azalerak, kaiola edo txakur-etxola bakarka erabiltzekoa ez bada, %50ean gehituko dira abere gehigarri bakoitzeko:

      PISUA KAIOLEN ETA/EDO TXAKUR- KAIOLEN ETA/EDO TXAKUR- ALBOKO ATSEDEN-

      ETXOLETAKO ATSEDEN-ALDEEN ETXOLETAKO ATSEDEN-ALDEEN ALDEAREN GUTXIENEZKO

      GUTXIENEZKO AZALERA GUTXIENEZKO ALTUERA ALTUERA

      12 kg baino gutxiago 0,75 m2 0,8 m 1,2 m2

      12 kg-tik 30 kg-ra arte. 1,2 m2 0,9 m 1,6 m2

      30 kg-tik gora. 1,70 m2 1,2 m 2 m2

    • Estalitako eta zorutik isolatutako aldea izango du kaiola bakoitzak, bertan alojatutako abere guztiak etzan ahal daitezen.

    • Txakurrak dauden eraikin-aldean etengabeko zaraten neurriek ezingo dute 85 dB(A) gainditu. Saihetsi egin beharko dira, halaber, zarata iraunkorrak eta bat batekoak.

  8. ¿ Erle-azienden ustiategiak.

    Indarrean dauden arautegiari egokituko zaizkio erle-azienden ustiategiak. Jarraibide orokorrez gain, ondoren aditzera ematen diren segurtasun distantzia gutxienezkoak hartuko dira kontuan:

    • Izaera publikoko establezimendu kolektiboetaraino, hiri-guneetaraino eta biztanle-guneetaraino: 400 m.

    • Jendea bizi den landa-etxeetaraino eta abere-instalazioetaraino: 100 m.

    • Errepide nazionaletaraino: 200 m.

    • Eskualdeko errepideetaraino: 50 m.

    • Auzo bideetaraino: 25 m.

    • Baso pistetaraino: erlauntzak ertzetan jarriko dira, igarobidea oztopatu barik.

    • Errepide eta bideetarako jarritako distantzia %50ean murriztu daiteke, baldin eta erlauntza aldapan badago eta errepide eta bide horien horizontalarekiko 2 m-ko altuera edo desnibela badute.

    • Distantziok gehienez ere %75ean murriztu daitezke, baldin eta errepidera, bidera edo establezimendura jotzen duen aldean 2 metroko altuerako hesia badute erlategiek. Hesi horren materiala edozein eratakoa izan daiteke, betiere erleak behartzen baditu euren hegaldia 2 metroko altueratik gora egitera.

    • 20 erlauntz baino gehiago dituzten erle-azienden arteko gutxienezko distantziak:

    • erlategi transhumanteen eta sedentarioen artean: 1.500 m.

    • erlategi transhumanteen artean: 500 m

    • erlategi sedentarioen artean: 1.500 m

  9. ¿ Abeltegi zinegetikoak.

    Kontuan hartu beharreko irizpideak:

    • Abeltegi zinegetikoen arauak eta sailkapena abeltegi zinegetikoen ordenazio zootekniko-sanitarioari buruz indarrean dagoen arautegian daude zehaztuta. Horretaz gain, gune zoologikoetan txertatuta egotearen ondoriozko arauak ere hartuko dira aintzat.

    • Abeltegi zinegetikoek, abereek ingurumen naturalera aldizka ihes egin ez dezaten, alanbrezko inguru-hesia izango dute. Horren ezaugarriak eta altuera kasuan kasuko espezie zinegetikoaren araberakoak izango dira.

  10. ¿ Arrain-haztegiak.

    Itsasoko edo kontinenteko arrainen eta itsaskien hazkuntzan eta/edo aurrerakoen hazkuntzan diharduten instalazioak joko dira arrain-haztegi legetxe. Bete behar dituzten baldintzak:

    • Eraikin edo instalazioen neurriak nahikoak izan beharko dute euren erabilerarako. Kokalekuak eta orientazioak ere aproposak izango dira, eta garraiorako ibilgailuak erraz iristeko modukoak. Kutsadura arriskurik ez izateko moduan eraikiko dira.

    • Produktuen hazkuntzarako, manipulaziorako eta prestaketarako, eta instalazioak garbitzeko ur-emari nahikoa edukiko dute beti.

    • Plan Berezi bat izapidetzeko eskatu ahal da aldez aurretik.

    • Jardueraren ondorioz sortutako hondakinak araztu eta/edo eliminatzeko plana izan beharko dute landuta. Hondakinok ezingo dira egundo artez isuri ubideetara; eta ezingo dira, halaber, ubideak edo akuiferoak kutsa ditzaketen aldeetan banatu, isuri, jaulki edo jalki.

  11. ¿ Abere-azienden ustiategi alternatiboak.

    Abere-azienden ustiategi alternatiboak jartzeko eta hondakinak kontrolatzeko, behi-azienden eraikinetarako adierazitako jarraibide eta gomendio orokorrez gain, azienda-hazkuntzarako ukuiluei, sastegiei eta minda-hobiei buruzko berariazkoak hartuko dira kontuan. Kontuan hartuko diren moduan, horietaz gain, aplikagarriak zaizkien berariazko arauak eta gune zoologikotzat jotakoak izatearren eragiten dieten arauak.

  1. ¿ Proiektu teknikoa.

    Instalazio eta obren proiektu teknikoa egin beharko da, zeina alor horretan eskumena duen teknikari batek erredaktatu beharko baitu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu beharko baitu. I. eranskineko 1. kapituluan jasotako agiriak aurkeztuko dira.

  2. ¿ Eraikinak eta ekipamenduak.

    • Abereek ukitzen dituzten azalerek ez dute ertz zorrotzik edo irtenik izango, zauriak egin baitiezazkiekete abereei.

    • Ukuiluetako eta abereen ariketa-barletako zoruak iragazgaitzak izango dira. Iragazgaitza dela joko da baldin eta ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    • Urez hornituta egongo dira, bai abereen egarria asetzeko, bai dependentziok garbitzeko.

    • Txerri-azienden ustiategiek sistema eraginkorra izango dute ustiategian sartu eta hortik ateratzen diren ibilgailuak desinfektatzeko. Bisiten erregistroa izango da ibilgailuok identifikatzeko.

    • Ustiategiak obra-siloak baditu, zoruak eta paretak iragazgaitzak izango dira metro batean gorantz. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk sartu ezin badira.

    • Leku berezian eta egoki haizeztatukoan biltegiratuko dira produktu fito eta zoosanitarioak.

    • Usaina botatzen duten guneak identifikatuta egongo dira. Hala behar izanez gero, aurreikusitako arazketa- edo gutxitze-sistemak deskribatuko dira.

  3. ¿ Sastegiak eta mindak biltzeko hobiak.

    • Sats solidoak aterpeko sastegi iragazgaitzetan bilduko dira, eta likidoak minda-hobira irristatu ahal izateko besteko aldapa izango dute. I. eranskinaren 3. kapituluko 5. puntuan ezarritakoak dira sastegi horien neurriak. Iragazgaitza dela joko da ura edo beste jariakin batzuk ezin badira sartu.

    • Deiekzioak modu likidoan erabiltzen badira, hobi estankoa edukiko da deiekziook jaso eta biltegiratzeko. I. eranskinaren 3. kapituluko 5. puntuan ezarritakoak dira neurriak.

  4. ¿ Satsak eta mindak ongarri modura erabiltzea.

    • Sortutako satsa eta mindak ongarri legetxe erabiltzen badira ustiategian bertan, dekretu honetako I. eranskinaren 3. kapituluko 6. puntuan ezarritako baldintzak beteko dira.

    • Ustiategi bateko azalerak ez badu onartzen ustiategi berean sortutako sats eta minda karga guztia, gaindikina baimena duen kudeatzaile baten bitartez gestionatuko da. Hala ere, ustiategiko arduradunak berak kudea dezake gaindikin hori, bai kontratuen bidez, bai beste nekazari batzuei zesioa eginez.

  5. ¿ Ustiategiko beste hondakin batzuk.

    • Hondakin solido ez organikoak biltzerakoan ez da kutsadura arriskurik edo ingurumenarekiko kalterik eragingo.

    • Hondakinok ezabatzea indarrean dauden arauekin bat etorriz egingo da, eta ezingo dira desegin aire librean errez.

    • Parasitokontrako bainuetako hondakin likidoak era bereizian jaso eta kudeatuko ditu hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresa behar bezala baimendutako batek.

  6. ¿ Hildakoak eliminatzea.

    • Ustiategian hildako abereak eliminatzerakoan, unean-unean alor horretan indarrean dauden xedapenak beteko dira.

  7. ¿ Abereen osasuna eta ongizatea.

    • Dekretu honetako I. eranskinaren 3. kapituluko 3. puntuan zehaztutako arauak beteko dira.

    • Ustiategiaren ezaugarriak kontuan hartuz, 4. kapituluko berariazko arauak ¿aplikagarri zaizkionak¿ beteko dira.

  8. ¿ Programa sanitarioak.

    • Instalazio, tresna eta ekipo guztiak garbituko dira aldizka. Behar den guztietan desinfektatu, insektugabetu eta arratoigabetuko dira ustiategiko instalazioak.

    • Ustiategi guztiek landuko dute ¿albaitariak ikuskatuta¿, dena delako espeziaren gaixotasun nagusien kontrako programa sanitarioa, eta indarrean dauden arau sanitarioak beteko dituzte.

Uztailaren 6ko 141/2004 Dekretua / Decreto 141/2004 de 6 de julio

Álava/Araba Alegría-Dulantzi Eguileta

Amurrio Aloria

Artómaña

Baranbio

Delika

Larrinbe

Lekamaña

Lezama

Saratxo

Tertanga

Aramaio Arexola

Azkoaga

Barajuen

Etxaguen

Gantzaga

Ibarra

Olaeta

Untzilla

Uribarri

Armiñón Armiñón

Estavillo

Lacorzana

Arraia-Maeztu Aletxa

Apellániz/Apinaiz

Arenaza/Areatza

Atauri

Azáceta

Cicujano/Zekuiano

Korres

Ibisate

Leorza/Elortza

Maestu

Musitu

Onraita/Erroeta

Róitegui/Erroitegi

Sabando

Vírgala Mayor/Birgara Goien

Vírgala Menor/Birgara Barren

Arrazua-Ubarrundia Arroiabe

Arzubiaga

Betolaza

Durana

Landa

Luko

Mendibil

Langara-Ganboa/Nanclares de Gamboa

Ullíbarri-Gamboa

Ziriano

Zurbano

Artziniega Campijo

Gordéliz

Mendieta

Retes de Tudela

Santa Coloma

Sojoguti

Asparrena Albeiz/Albéniz

Amézaga de Aspárrena

Andoin

Arriola

Egino

Gordoa

Ibarguren

Ilarduia

Urabain

Ayala/Aiara Aginaga

Añes

Costera/Opellora

Etxegoien

Erbi

Izoria

Lejarzo

Llanteno

Luxo/Lujo

Luiaondo

Madaria

Maroño

Menagarai-Beotegi

Menoio

Murga

Ozeka

Olabezar

Quejana/Kexaa

Arespalditza/Respaldiza

Retes de Llanteno

Salmantón

Sojo

Zuaza

Añana Atiega/Atiaga

Salinas de Añana/Gesaltza-Añana

Barrundia Audikana

Barrundia

Dallo

Etxabarri-Urtupiña

Elgea

Etura

Gebara

Heredia

Hermua

Larrea

Marieta-Larrínzar

Maturana

Mendíjur

Ozaeta

Baños de Ebro/Mañueta Baños de Ebro/Mañueta

Berantevilla Berantevilla

Escanzana

Lacervilla

Lacorzanilla

Mijancas

Santa Cruz del Fierro

Santurde

Tobera

Bernedo Angostina

Arluzea

Bernedo

Berrozi

Izartza

Marquínez

Nafarrete

Okina

Quintana

San Román de Campezo

Urarte

Urturi

Villafría

Campezo/Kanpezu Antoñana

Bujanda

Orbiso

Oteo

Santa Cruz de Campezo/ Santikurutze Kanpezu

Kripan Kripan

Kuartango Anda

Andagoia

Aprikano

Artxua

Arriano

Katadiano

Etxabarri-Kuartango

Gillarte

Inurrieta

Jokano

Luna

Marinda

Santa Eulalia

Sendadiano

Tortura

Uribarri-Kuartango

Urbina Basabe

Urbina Eza

Villamanca

Zuhatzu-Kuartango

Elburgo/Burgelu Arbulo/Arbulu

Argómaniz

Añua

Elburgo/Burgelu

Gáceta

Hijona/Ixona

Elvillar/Bilar Elvillar/Bilar

Harana/Valle de Arana Alda

Contrasta

San Vicente de Arana/Done Bikendi Harana

Ullíbarri-Arana/Uribarri-Harana

Iruraiz-Gauna Acilu

Alaitza

Arrieta

Erenchun

Ezkerekotxa

Gazeo

Gauna

Guereñu

Jauregi

Langarika

Trokoniz

Iruña Oka/Iruña de Oca Montevite/Mandaita

Ollávarre

Trespuentes

Víllodas

Labastida Salinillas de Buradón

Lagrán Lagrán

Pipaón

Villaverde

Laguardia Campillar (El)

Laserna

Páganos

Lanciego/Lantziego Assa/Asa

Lanciego/Lantziego

Viñaspre/Benasperi

Lantarón Alcedo

Bergonda/Bergüenda

Caicedo de Yuso/Kaizedo Behekoa

Comunión/Komunioi

Fontecha/Fontetxa

Leciñana del Camino/Leziñana

Molinilla

Puentelarrá/Larrazubi

Salcedo

Sobrón

Turiso

Zubillaga

Lapuebla de Labarca Lapuebla de Labarca

Legutiano Elosu

Goiain

Nafarrate

Urbina

Urrúnaga

Leza Leza

Moreda de Alava Moreda/Moreta

Navaridas Navaridas

Okondo Okondo

Oyon/Oion Barriobusto

Labraza

Peñacerrada/Urizaharra Baroja

Faido

Loza

Montoria

Payueta/Pagoeta

Peñacerrada/Urizaharra

Ribera Alta Antezana de la Ribera

Anúcita

Arbígano

Arreo

Artaza-Escota/Artatza-Axkoeta

Barrón

Basquiñuelas

Caicedo-Sopeña

Castillo-Sopeña

Hereña

Lasierra

Leciñana de la Oca

Morillas

Nuvilla

Ormijana

Paúl

Pobes

San Miguel

Subijana-Morillas

Tuyo

Villabezana

Villaluenga

Villambrosa

Viloria

Ribera Baja/Erribera Beitia Igay

Manzanos

Melledes

Quintanilla de la Ribera

Rivabellosa

Rivaguda

Salvatierra/Agurain Alangua

Arrizala

Egileor

Opakua

Samaniego Samaniego

San Millán/Donemiliaga Adana

Aspuru/Axpuru

Txintxetru

Eguilaz/Egilatz

Galarreta

Luzuriaga

Mezkia

Munain

Narbaxa

Okariz

Ordoñana/Erdoñana

Durruma/San Román de San Millán

Ullíbarri-Jauregi/Uribarri-Jauregi

Bikuña/Vicuña

Zuazo de San Millán/Zuhatzu Donemiliaga

Urkabustaiz Abezia

Abornikano

Beluntza

Goiuri-Ondona

Inoso

Izarra

Larrazketa

Oiardo

Untzaga-Apregindana/Unzá-Apreguíndana

Uzkiano

Valdegovia Acebedo

Astúlez

Bachicabo

Barrio

Basabe

Bellojín

Bóveda

Caranca y Mioma

Karkamu

Corro

Espejo

Fresneda

Guinea

Gurendes-Quejo

Lahoz

Lalastra

Nograro

Osma

Pinedo

Quejo

Quintanilla de Valdegovía

Tobillas

Tuesta

Valluerca

Villamaderne

Villanañe

Villanueva de Valdegovía

Villabuena de Alava/Eskuernaga Villabuena de Alava/Eskuernaga

Vitoria-Gasteiz Abetxuko

Aberásturi

Amárita

Andollu

Antezana

Aránguiz/Arangiz

Arcaya

Aretxabaleta

Argandoña

Aríñez/Ariniz

Arkaute

Artaza Foronda

Askarza

Asteguieta

Bolívar

Castillo/Gaztelu

Zerio

Estarrona

Foronda

Gamarra Menor/Gamarra Gutxia

Gámiz

Gardelegi

Gometxa

Gereña

Hueto Arriba/Oto Goien

Hueto Abajo-Oto Barren

Ilarratza

Junguitu

Legarda

Lopidana

Lubiano

Mandojana

Margarita

Mártioda

Matauco

Mendiguren

Mendoza

Miñano Mayor

Miñano Menor/Miñao Gutxia

Monasterioguren

Oreitia

Otazu

Retana

Subijana de Alava/Subillana Gasteiz

Ullibarri de los Olleros/ Uribarri Nagusia

Ullibarri Arrazua

Ullibarri-Viña/Uribarri-Dibiña

Villafranca

Yurre

Yécora/Iekora Yécora

Zalduondo Zalduondo

Zambrana Berganzo

Ocio

Portilla

Zambrana

Zigoitia Acosta/Okoizta

Apodaka

Berrikano

Buruaga

Zestafe

Etxaguen (Zigoitia)

Etxabarri-Ibiña

Eribe

Gopegi

Larrinoa

Letona

Manurga

Mendarozketa

Murua

Olano

Ondategi

Zaitegi

Zuia Altube

Ametzaga (Zuia)

Aperregi

Ziorraga

Domaikia

Guillerna/Gilierna

Jugo

Lukiano

Markina

Murguía

Sarría

Bitoriano

Zárate

Bizkaia Abanto y Ciérvana/Abanto Zierbena Triano

Ajangiz Kanpantxu

Mendieta

Amoroto Elexalde

Odiaga

Ugaran

Urrutia

Arakaldo Arakaldo

Arantzazu Arantzazugoiti

Olarra

Zelaia

Artzentales Gorgolas

San Miguel de Linares

Santa Cruz

Traslaviña

Traslosheros

LH / TH UDALERRIA / MUNICIPIO ENTITATEA / ENTIDAD

Areatza Launzain

Uparan

Arratzu Barroeta

Barrutia

Elexalde

Gorozika

Loiola

Uarka

Zabala-Belendiz

Zubiate

Arrieta Agirre

Jainko-Oleaga

Libao

Olatxua-Olabarri

Artea Bildosola

Elexabeitia

Esparta

Herriko Plaza

Sarasola

Ugarte

Atxondo Arrazola

Santiago

Aulesti Aulesti

Goierri

Ibarrola

Malats

Narea

San Anton

Urriola

Zubero

Bakio Artzalde

Basigo

Bentalde

Goitisolo

San Pelaio

Urkizaur

Zubiaur

Balmaseda Pandozales

Bermeo Agarre

Almike

Ander Deuna

Arene

Arronategi

Artike

Baratz Eder

Demiku

Mañu

Mikel Deuna

Berriatua Asterrika

Magdalena

Merelludi

Erribera

Berriz Eitua

Busturia Altamira-San Kristobal

Axpe-San Bartolome

Karrantza Harana/Valle de Carranza Ahedo

Aldeacueva

Ambasaguas

Bernales

Biáñez

Calera del Prado (La)

Callejo (El)

Cerca (La)

Concha

Herboso

Lanzas Agudas

Manzaneda de Biáñez

Matienzo

Molinar

Pando

Paúles

Presa

Ranero

Rioseco

San Cipriano

San Esteban

Sangrices

Santecilla

Sierra

Soscaño

Suceso (El)

Ea Bedarona

Ea

Natxitua

Elantxobe Elantxobe

Elorrio Gazteeta

Ereño Akorda-Bollar

Basetxeta-Atxoste

Elexalde-Zeeta

Gabika

Errigoiti Atxika-Errekalde

Eleizalde-Olabarri

Errigoiti

Metxika

Etxebarria Altzaa

Aulesti

Erbera/San Andres

Galartza

Unamuntzaga

Forua Armotxerria

Atxondoa

Baldatika

Elexalde Forua

Gaitoka

Landaberde

Urberuaga

Fruiz Aldai

Andeko

Botiola

Mandaluiz

Galdames La Aceña/Atxuriaga

Montellano

San Esteban de Galdames

San Pedro de Galdames

Txabarri

Gamiz-Fika Elexalde

Ergoien

Ibarra

Mendotza

Garai Garai (San Migel)

San Juan

Santa Katalina

Gatika Butroi

Garai

Gorordo

Igartua

Libero

Sertutxa

Ugarte

Urresti

Zurmo

Gautegiz Arteaga Errekalde

Gernika-Lumo Zallo

Gordexola Iratzagorria

Sandamendi

Zaldu

Zubieta

Gizaburuaga Eguen

Lariz

Laxier

Okamika

Ibarrangelu Akorda

Elexalde

Ispaster Barainka

Gardata-Artikas

Ispaster-Elejalde

Kurtxiaga-Arropain

Mendazona

Solarte-Gallete

Soluanes

Iurreta San Andres

Kortezubi Basondo

Elorriaga

Kortezubi

Oma

Lanestosa Lanestosa

Laukiz Aurrekoetxe

Lemoiz Andraka

Armintza

Gure Mendi

Urizar

Lezama Aretxalde

Garaioltza

Goitioltza

Mallabia Arandoño

Areitio

Berano Nagusia

Berano Txikia

Gerea

Goita

Mallabia

Osma

Markina-Xemein Larruskain-Amalloa

Arta

Barinaga

Bolibar

Ziortza-Goierria

Iluntzar

Iturreta

Meabe

Ubilla-Urberuaga

Zeinka-Zearregi

Maruri-Jatabe Erbera

Ergoien

Mendata Albiz

Elexalde Mendata

Marmiz

Olabe

Mendexa Iturreta

Leagi

Likoa

Zelaia

Meñaka Ametzaga

Emerando

Mesterika

Meñakabarrena

Morga Andra Mari

Eskerika

Ganbe

Meaka

Meakaur

Morgaondo

Oñarte

Mungia Atela

Atxuri

Emerando

Iturribaltzaga

Markaida

Maurola

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz Berreño

Gerrika

Gerrikaitz

Munitibar

Totorika

Murueta Murueta

Muxika Gorozika

Ibarruri

San Roman

Ugarte

Usparitxa

Nabarniz Elexalde

Ikazurieta

Intxaurraga

Lekerika

Merika

Uribarri-Zabaleta

Urduña-Orduña Belandia

Lendoño Behekoa / Lendoño de Abajo

Mendeika

Orozko Gallartu

Urigoiti

Otxandio Andaparaluzeta

Mekoleta

Sopuerta Bezi

Muñecas, Las

Sukarrieta Abiña (San Antonio)

Trucios-Turtzioz Cueto

Gordón

Iglesia (La)

Pando

Ubide Magdalena

San Juan

Zaldibar Gazaga

Zamudio Geldo

Aranoltza (San Antolin)

Zeanuri Altzuaga

Altzusta

Asterria

Ibarguen

Ipiñaburu

Otzerinmendi

Plazea

Undurraga

Uribe

Zeberio Ametzola

Aresandiaga

Argiñao

Areiltza-Olatzar

Arkulanda

Ermitabarri-Ibarra

Gezala

Solatxi

Uriondo

Zubialde

Gipuzkoa Abaltzisketa Abaltzisketa

Aduna Aduna

Aia Aia

Altzola

Andatza

Arrutiegia

Elkano

Etxetaballa

Iruretaegia

Kurpidea

Laurgain

Olaskoegia

Santio Erreka

Urdaneta

Aizarnazabal Aizarnazabal

Etxabe

Etxezarreta

Mendi-txiki

Zehatz

Albiztur Albiztur

Alkiza Alkiza

Altzaga Altzaga

Altzo Altzo

Amezketa Amezketa

Ergoiena

Ugarte

Arama Arama

Aretxabaleta Arkarazo

Galartza

Goroeta

Arrasate/Mondragón Bedoña

Asteasu Asteasu

Beballara

Elizmendi

Errekaballara

Goiballara

Upazan

Ataun Aia

San Gregorio

Azkoitia Arrietamendi

Izarraitz

Ormaolamendi

Baliarrain Baliarrain

Beasain Astigarreta

Beasainmendi

Garin

Aratz-Matxinbenta

Beizama Beizama

Bergara Basalgo

Elosua

Bidegoian Bidania

Goiatz

Deba Itziar

Lastur

Donostia-San Sebastián Landarbaso

Eibar Aginaga

Arrate

Elduain Elduain

Elgoibar San Lorenzo

Errezil Artzalluz

Erdoizta

Errezil

Ezama

Ibarbia

Letea

Argisain (Santa Marina)

Ezkio-Itsaso Ezkio

Itsaso

Itsaso-Alegia

Mandubia

Matximenta

Anduaga (Santa Lutzia)

Gabiria Alegia

Aztiria

Gabiria

Gaintza Gaintza

Gaztelu Gaztelu

Getaria Askizu

Eitzaga

Meaga

San Prudentzio

LH / TH UDALERRIA / MUNICIPIO ENTITATEA / ENTIDAD

Hondarribia Arkolla

Gornutz (Montaña)

Idiazabal Urtsuaran

Irun Bidasoa

Larraul Larraul

Lazkao Lazkaomendi

Mutriku Artzain Erreka

Astigarribia

Galdona

Ibiri

Laranga

Mijoa

Mizkia

Olabarrieta

Olatz

Oiartzun Arditurri

Olaberria Olaberria

Ihurre

Orendain Orendain

Orexa Orexa

Oñati Araotz

Tolosa Aldaba

Bedaio

Santa Luzia

Urkizu

Usurbil Aginaga

Zarautz Aitza

Elkano

Urteta

Zegama Arrieta

Barrenaldea

Goialdea

Olaran

Zerain Zerain

Zestoa Aizarna

Arroa Behea

Arroa Goia

Endoia

Iraeta

Lasao

Zizurkil Zizurkil

Zumaia Artadi

Oikia

Zumarraga Aginaga

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.