Euskadi.eus
  • 48/2005 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere antolakuntza eta jarduera ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

48/2005 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere antolakuntza eta jarduera ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1280
  • Xedapen-zk.: 48
  • Xedapen-data: 2005/03/08
  • Argitaratze-data: 2005/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko jarduna Eusko Jaurlaritzan estatististika-organo berezi bat eratuta duten sailek burutuko dutela, aipaturiko legean aurreikusitako terminoetan eta sail horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakuntzaren parte izango direla. Lege horren 27. artikuluak xedatzen du, bestalde, estatistika-organo bereziek berezko araudia izango dutela.

Sailetako estatistika-organoen sorrera, antolakuntza eta jarduerari dagokienez aipatu legean egindako aurreikuspenak, Jaurlaritzako sailen estatistika-organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak garatzen ditu.

180/1993 Dekretuaren xedapen gehigarrietatik lehenengoak ezartzen du, gainera, Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-egitarauetan sailen berariazko estatistika eta ekintza bezala sartutako estatistikak eta ekintzak burutu ahal izateko, Jaurlaritzako sailek nahitaez estatistika-organo berezi propioa izan beharko dutela.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren jardun-eremuko sektoreei buruz estatistika-alorrean sortu diren beharrizanak kontuan izanik, gomendagarri eta beharrezkoa da Sailaren antolakuntza-egituran integraturiko organo bat eratzea, zeinen jarduera eta harremanak arautu, babestu eta mugatuko baititu estatistikari buruzko legeriak, batez ere sekretu estatistikoari dagokionez.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika batzordeak txostena egin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen bidez Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Berezia sortu eta bere antolakuntza eta jarduera ezartzen dira, Jaurlaritzako sailetako estatistika-organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko manuekin bat etorriz.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Berezia kide bakarreko organoa da eta zuzenean Ekonomia eta Plangintza zuzendariaren menpe dago.

  1. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Berezia, eskumenei dagokienez, I. klasekoa izango da; ondorioz, 180/1993 Dekretuak klase horretako estatistika-organo bereziei ematen dizkien eskumenak izan eta erabiliko ditu, ondoko hauek, hain zuzen:

    1. Saileko Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren proiektuko oinarri izango dena.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin elkarlanean aritzea, Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-egitarauak egiteko.

    3. Urteko estatistika-egitarauen barruan sartzen diren estatistikak edo estatistika-faseak egitea, egitarau horietan ezartzen diren terminoetan.

    4. Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-egitarauetan sarturik ez dauden estatistika propioak egitea, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako terminoetan.

    5. Beste erakunde batzuekiko harremanak, artikulu honen c) eta d) idatz-zatietatik eratorritako eginkizun estatistikoen ondorioz eta, betiere, 4/1986 Legearen 29. artikuluaren c) eta d) idatz-zatietan ezarritakoa betez.

    6. Bere eskumenekoak diren estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era adierazitako terminoetan.

    7. Artikulu honen d) idatz-zatian aipatutako estatistiken eta urteko estatistika-egitarauetan ezartzen direnen emaitzak argitaratu eta zabaltzea, edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.

    8. Dagokion sektoreko fitxategi eta direktorio estatistikoak egiten eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legearen 29. artikuluaren i) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

    9. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak gauzatzea, batez ere sektore edo azpisektoreetarako zerbitzu, azterlan eta analisiak, hori guztia 180/1993 Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako eremuan.

  2. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Bereziak Sailaren beraren eta atxikita dituen erakundeen beharrizan estatistikoei begira erabiliko ditu dagozkion eskumenak, kontuan hartu gabe estatistikak datu estatistikoetatik ala datu administratiboetatik abiaturik egin behar diren.

  3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Bereziak aipatu saileko organo eta erakundeei estatistika alorrean legez eman zaizkien eskumenak aintzat hartuko dizkie. Azken hauek aipatu Organoari bere eskumenak erabiltzeko behar duen informazioa emango diote.

Behin 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Estatistika Organo Berezien Erregistroan inskribatuz gero, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Bereziak Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika arloan jardungo du, eta estatistikari buruzko legeria eta, bereziki, sekretu estatistikoari buruzkoa gordeko du gainerako organo eta erakundeekiko harremanetan, Sailarenak edota Sailari atxikitakoak barne direlarik.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.